Gorpuzkiak lurperatzea


3. mila. Hastapen elektronikoa
Nor arduratzen da zure datu pertsonalak?
Arduraduna: Bilbao Zerbitzuak, Bilboko Udalaren tokiko enpresa-erakunde publikoa, Osasun eta Kontsumo Sailaren mendekoa. IFK: Q-4800718A.
Helbidea: Santimami auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia.
Telefono-zenbakia: 944 231 019
Datuak babesteko ordezkaria (DBO): Modernizazio Sailataleko bulego nagusia, Bilboko Udaleko Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Sailari atxikia.
Datuak babesteaz arduratzen den pertsonarekin harremanetan jartzeko: datos@bilbao.eus.
Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Bilboko eta Deustuko Udal Hilerrietan gorpuak eta gorputz-hondakinak lurperatzeko, hilobitik ateratzeko eta errausteko zerbitzuak emateko, horiek lekuz aldatzea eta errautsak Oroimenaren Basora eramatea.
Zenbat urtez gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Mugarik gabe, salbu eta interesdunak kentzea eskatzen badu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Osasunari buruzko Erregelamenduak (46. artikulua) agintzen du egiten diren ehorzketa, hobitik ateratze eta birhobiratze guztien erregistroa eduki behar dela (data, hildakoaren izena, gainerako gizakien titularra eta ehorzketaren lekua).
Zer araudik legezkotzen du zure datuak erabiltzea?
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (25.2 j eta 26.1a artikuluak), hilerrietako udal zerbitzu eta eskumenei buruzkoa.
- 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (17.1, 12. artikulua).
Zure datuak beste pertsona batzuei laga ahal dizkiegu?
Bai, datuak lagako ditugu ehorzketa-unitate bereko titularren arteko komunikazioa errazteko, interesdunak baimena eman ondoren.
Datu babesaren inguruko ze eskubide gauzatu ditzakezu?
Bilbao Zerbitzuak erakundearen aurrean:
- Zure datu pertsonalak erabiltzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.
(EB 2016/679 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena,
apirilaren 27koa.).
- Eskuratzeko eskubidea: zure datuak kontsultatu nahi badituzu.
- Zuzentzeko eskubidea: zure datuak aldatu nahi badituzu.
- Kentzeko eskubidea: zure datuak kendu nahi badituzu
(adibidez, jasotako helbururako dagoeneko beharrezkoak ez badira).
- Mugatzeko eskubidea: datu batzuk bakarrik agertzea nahi baduzu.
(Erreklamazioak egiteko bakarrik gordeko ditugu).
- Aurka egiteko eskubidea: zure datuak ez erabiltzea nahi baduzu.
(Legezko arrazoiengatik edo erreklamazioak egiteko bakarrik gordeko ditugu).
Eskubide horiek errazago erabil ditzazun, formularioak jarri ditugu zure eskura Bilbao Zerbitzuaken web-orrian: https://bilbaozerbitzuak.bilbao.eus.

Datuak Babesteko Euskal Agentziaren aurrean:
Eskubide horiek erabili dituzunean behar bezalako arreta jaso ez baduzu, erreklamazioa jar dezakezu Datuak Babesteko Euskal Agentzian, zure eskubideak zaintzeko prozedura hasteko.

Erreklamazioa hona bidali behar duzu:
Datuak Babesteko Euskal Agentzia
Tomás de Zumárraga, 71 - 3. solairua. 01008 Gasteiz.
Telefono-zenbakia: 945 016 230 / Faxa: 945 016 231
Helbide elektronikoa: avpd@avpd.es.
Web-orria: www.avpd.es.
Erreklamazioarekin batera dokumentu hauetakoren bat bidali behar duzu:
- Bilbao Zerbitzuakek zure eskubidea ez duela aintzatesten adierazten duen agiria.
- Bilbao Zerbitzuaki egindako eskaeraren kopia, sarrera-erregistroan zigilatua.
- Kopia posta-bulegora postaz bidali izanaren frogagiriaren kopia, eskaera gutun ziurtatu bidez bidali baduzu.
Informazio gehiago izanez gero
Datuen tratamenduari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu hemen: https://bilbaozerbitzuak.bilbao.eus.


Dirección

  • Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia
  • 944 231 019
erakurketa erraza