Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
«Star Wars» unibertsoa Erriberako merkatura itzuliko da bularreko minbizi metastasikoaz sentsibilizatzeko

Larunbat honetan, hilak 20, «Star Wars» unibertsoa Erriberako Merkatuko atarira itzuliko da Maite Ta Bizi Elkartearen eskutik, bularreko minbizi metastasikoa duten gaixoek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea.
«Beste behin ere, pozez beteta gaude horrelako ekitaldiak hartzearekin. Sentsibilizazio-ekimen hauen erreleboa jarraitzeak oso garrantzitsua baita», adierazi du Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.
Oraingoan ere, hala nahi duten haurrek eta familiek merkatuko atarira gerturatu ahal izango dira, 11:30etik 13:30era, 501 Legioko kideen – «Star Wars» unibertsoko figurante homologatuak – photocallean argazkiak ateratzeko, non, aldi berean, bularreko minbizi metastasikoari buruzko informazioa jasoko duten.
Ekitaldian zehar, zenbait pertsonaiek postuak bisitatu eta alaituko dituzte, Bilbao Zerbitzuak elkarteak udal merkatuetan eginiko lana ikusarazteko helburuarekin.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019