EU | ES

2022ko abenduaren 05a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Irisgarritasuna

2022ko abenduaren 05a, astelehena
2022ko abenduaren 05a, astelehena

Suber bikoteak kontzertua emango du Bilboko hilerriko kaperan azaroaren 20an, igandean

12etan izango den emanaldia, Bilbao Zerbitzuak-ek Hiriko hilerri nagusia ikusarazteko eta dinamizatzeko urtean zehar eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago.

Bilboko Udal Hilerriko Kaperan Iñaki Bermudezek eta Adam Sugak osatutako Suber bikotearen emanaldia izango da datorren igandean, azaroaren 20an, 12etan. Errezitaldia Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago. Programa horren helburua jendea erakartzea eta Hiriko kanposantu nagusiaren arte eta ondare balio handia ezagutzera ematea da.

Iñaki Bermudez, Sopelako bizilaguna, saxofoi jotzaile gaztea da, eta bakarlari gisa duen jarduera ganbera musikarekin uztartzen du. Yamaha Music Europe artista, Dáddario Woodwinds familiako kide eta JLV Pariseko artista, Adam Suga pianojolearekin batera arituko da. Bruselan elkartu ziren, elkar ezagutu zuten eta musika ulertzeko moduek bikotea osatzera eraman zituen. Igande honetan, azaroaren 20an, Bilboko Udal Hilerriko Kaperak egingo die harrera, euren lana Bilboko ikus-entzuleei hurbiltzeko.

“Beti da atsegina hainbeste historia biltzen duen Bilboko Hilerriko Kaperan batzea eta berriro topatzea, oraingo honetan, Bilboko Udal Hilerriaren balio artistiko eta ondare handia ezagutarazteko asmoz urtean zehar eskaintzen ditugun kultur jardueren programaren barruan ilusio bereziz itxaroten genuen topaketarako”, adierazi du parte hartzeko Yolanda Díez alkateorde eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019