Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Sukaldaritza hastapeneko ikastaroak Erriberako Merkatura itzuliko dira saio berriekin
Sukaldaritza hastapeneko ikastaroak Erriberako Merkatura itzuliko dira saio berriekin
Sukaldaritza hastapeneko ikastaroak Erriberako Merkatura itzuliko dira saio berriekin
Martxoa iristean, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) sukaldaritza hastapenerako beste lau saio emango ditu Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolan. “Aukera ezin hobea da gure Udal Merkatu guztietan aurki ditzakegun produktuekin plater osasungarriak prestatzen dituzten bitartean janaria egiten edo teknika hobetzen ikasi gura duten bilbotar guztientzat”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak.
Ikastaroak lau eskola praktiko ditu, astearteetan, martxoaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, eta Mikel Escudero ESHBIko irakasleak janariak prestatzen irakatsiko du, ebaketa, teknika, osagai eta elaborazioen hasierako ikuspegia irakatsiz.
Lehenengo saioan, eta lehen kontaktua izateko, hondo iluna, saltsa espainiarra eta itsas saltsa prestatzen ikasiko da. Bigarren saioan kremak eta zopak landuko dira eta gari-zainzuri krema eta zurrukutuna, berakatz eta bakailao euskal zopa klasikoa, egingo dira. Hirugarren saiorako, haragien eta arrainen tailerra aurreikusi da. Bertan, merkatuan bertan erositako kalitatezko eta zapore handiko produktuak erabiliz, koxkera legatz platera eta masailak ardoan prestatuko dira. Azkenik, eta aho-zapore onarekin amaitzeko, oinarrizko gozogintzako bi plater prestatuko dira, brownia eta Idiazabalgo gaztaren krematsua.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019