EU | ES

2022ko abenduaren 07a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Irisgarritasuna

2022ko abenduaren 07a, asteazkena
2022ko abenduaren 07a, asteazkena

Udaberriarekin batera Asiako eta Indiako sukaldaritza iritsi dira Erriberako Merkatura

Apiriletik aurrera, Asiak Erriberako Merkatua bisitatuko du. Erriberako Merkatuaren bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolak, mota askotako hainbat gastronomia ikastaro hartuko ditu. Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) sukaldariek emango dituzte, eta errezeta berriak ikasi eta plater berriak prestatzeaz gain, ikasleek euren sorkuntzak probatzeko aukera izango dute saio bakoitzaren amaieran.

Lehen ikastaroa apirilaren 6an izango da, asteazkenean, eta Ramen ospetsuaren prestakuntzan oinarrituko da. Ikastaro horren ardura duen sukaldariak shoyu ramen eta miso ramen errezeta japoniarrak prestatzen irakatsiko du.

Hurrengoa apirilaren 26an, asteartean, emango da eta, kasu honetan, gyozak eta baoziak izango dira protagonista nagusiak. Hurrengo egunean, apirilaren 27an, inork ezin du Pan Bao ospetsua egiteko ikastaroa galdu. Oraingo honetan, errezetak Pan Bao ahate kurruskariarekin eta Pan Bao pulled pork-arekin izango dira. Hilabetea aldatzean herrialdea ere aldatuko dugu. Maiatza Indiako sukaldaritzarekin hasiko da Macher Malaikari (arrain-xerra koko-esnetan) eta Keema sua pulao (basmati arroza haragiarekin eta eneldoarekin) egiten ikasteko ikastaroarekin.

Japoniako sukaldaritzara itzuliz, maiatzeko azken bi ostiraletan (20 eta 27) sushiak Sukaldaritza Eskolako sukaldeak bisitatuko ditu. Japoniako sukaldaritzako plater izarra bilbotarren artean gehien kontsumitzen denetakoa da, baina oso gutxik dakite ondo eta erraz egiten.

Azkenik, ekainean sukaldaritza japoniarrari buruzko ikastaro orokorra emango da. Ikastaroak, asteazkenetan egingo diren lau saio izango ditu.

  • Ekainak 1: Gyozak eta atun gorri tartarra
  • Ekainak 8: Udon oilaskoa eta miso zopa
  • Ekainak 15: Kimuchi yakimeshi arroza eta Yakisoba
  • Ekainak 22: Tonkatsu txerria eta teriyaki atuna

«Oso pozik gaude Erriberako Merkatua gastronomia-ikastaro horietan parte izateaz, eskaintzen den errezeta barietatearengatik batez ere; errezeta horiek, zalantza barik, sukaldaritzaren inguruan ditugun ezagutzak zabalduko dituzte», adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumoko zinegotzi ordezkariak.

Ikastaroei buruzko informazio guztia esteka honetan aurkituko duzu.

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019