EU | ES

2025ko uztailaren 11a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 11a, ostirala
2025ko uztailaren 11a, ostirala

Udako errezetak uztail honetan Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Uda honetan mahaia kolorez eta zaporez bete nahi dutenek oraindik aukera dute Erriberako Merkatuko eskolako sukaldaritza ikastaroetan izena emateko. Izan ere, uztailaren 8an eta 15ean, bertaratutakoek udako hainbat errezeta prestatuko dituzte, hala nola sukalkiz betetako tomateak mihilu-purearekin, barazki kurruskarien erroilu vietnamdarrak edo hegaluzea tipularekin.

Halaber, itsasoa maite dutenek uztailaren 12an eta 17an bakailaoaren eta legatzaren errezeta tradizionalak prestatuko dituzte, hurrenez hurren. Eta 16an ikastaro bat eskainiko da itsasoko eta lurreko platerekin: sukalkia eta marmitakoa.

Ikastaro guztiak 18:30ean izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019