EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Udal hilerriek arreta eta segurtasuna indartu dute domu Santu eguneko jaiari begira

Bilboko Udal Hilerria irekita egongo da 8etatik 18etara, neguko ohiko ordutegian. Deustuko hilerriaren ordutegia 8etatik 15etara izango da, azaroaren 1ean izan ezik, 18ak arte luzatuko dela.

Arreta presentziala ere indartuko da Bilboko bulegoetan urriaren 29an eta 30ean eta azaroaren 1ean, 8:30etik 17etara. Deustuko Hilerrian ere ofizioetako pertsona batek familiei arreta-zerbitzua eskainiko die azaroaren 1ean, 10etatik 14etara.

Bilboko udaltzainek parte hartuko dute Bilbao Zerbitzuak erakundeak martxan jarritako operatiboan, jardunaldiaren ohiko igarotzea bermatzeko.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok –hilerria bisitatuko du azaroaren 1ean, 11etan- aldez aurretik, modu mailakatuan eta garraio publikoan joatea aholkatu du.

VI. Kontzertu Lirikoa Hilerriko Kaperan 13etan izango da “Bilbao Bel Canto” ren eskutik. Kontzertua sarrera librea izango du lekua bete arte, eta zuzenean emango da TeleBilbao tokiko telebista-katetik eta Bilbao Zerbitzuak YouTube kanalaren bidez.

Bilboko udal hilerriak prest daude datorren azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean, jende ugariren bisita jasotzeko. Gure kulturan oso errotuta dagoen tradizioa da eta besperako egunetan ospatzen da. Hori horrela, urtero bezala, Bilbao Zerbitzuak erakundeak ekintza-plan bat aktibatu du, Bilboko eta Deustuko udal-hilerriek kalitatezko zerbitzua eta ingurunearekiko eta familiekiko errespetuzkoa eskain dezaten. “Ahal den neurrian, aldez aurretik joatea aholkatzen da, modu mailakatuan eta garraio publikoan, leku horietarako sarbideak trafikoz arintze aldera”, eskatu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Zein ordutegitan bisita daitezke Bilboko eta Deustuko hilerriak?

Bilboko Udal Hilerria irekita egongo da 8etatik 18etara, neguko ohiko ordutegian (urritik maiatzera luzatzen dena). Deustuko hilerriaren ordutegia 8etatik 15etara izango da, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte irekita mantenduko dela.

Aurrez-aurreko langile gehiago eta identifikagarri, Domu Santu Egunean zalantzak argitzeko

Egun hauetan Bilboko udal hilerriak bisitatzen dituzten pertsonek ez dute inolako arazorik izango. Hiriburuko hilerri nagusiko arreta-zerbitzuan pilaketak saihesteko helburuarekin, bulegoetako aurrez aurreko zerbitzuan pertsona bat gehiago egongo da urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean. Ondorioz, arreta emateko zerbitzuaren ordutegia goizeko 11etatik arratsaldeko 17etara izango da. Era berean, urriaren 21etik azaroaren 1era bitartean, ofizioetako langileak txaleko islatzaile horiz identifikatuta egongo dira gainerako esparruetako arreta hobetzeko asmoz. Deustuko Hilerrian ere ofizioetako pertsona batek familiei arreta-zerbitzua eskainiko die azaroaren 1ean, 10etatik 14etara.

Udaltzainek ibilgailuen joan-etorria eta sarrera antolatulatuko dute

Asteburu honetan, urriak 28 eta 29, eta azaroaren 1ean Bilboko Hilerrira etor litekeen jendetzak esparru barruan bizikidetza-arazorik sor ez dezan, aparkalekuko ibilgailuak sartzeak eta irteteak sortzen dituzten arazoak direla eta, Bilboko Udaltzaingoaren laguntza izango du Bilbao Zerbitzuak erakundeak. Hori horrela, Bilboko Udaltzaingoak etengabeko zerbitzu berezia emango du sarbideetako trafikoa antolatzeko eta segurtasuna bermatzeko.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak dioen bezala, garraio publikoan joateko gomendioa egin bada ere, beren ibilgailuan joaten direnek hilerriko sarrera nagusitik bakarrik egin beharko dute, Txorierriko BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik bertatik. Ibilgailuek horretarako erreserbatutako eta egokitutako espazioetan aparkatu beharko dute.

Erabiltzaileek berek nota jarriko diote eskainitako zerbitzuei

Bilbao Zerbitzuak erakundeak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzen jarraitzeko, urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean hilerrira joaten diren bisitariei inkesta bana emango zaie iristen direnean, ordura arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak baloratzeko. 3.000 inkesta banatzea aurreikusi da.

Musika ez da faltako VI. Kontzertu Lirikoarekin, 13etan Kaperan

Domu Santu Egunean musikak protagonismo berezia hartuko du Kontzertu Lirikoarekin. Aurten seigarren edizioa beteko du eta azaroaren 1ean, 13etan, Kapera girotuko du, Bilboko Gotzainak eskainiko duen 12etako mezaren amaieran. “Jardunaldiaren une oso berezia izaten da kontzertua, musikak berak hartzen ari den mailagatik baina tokiagatik ere; Kapera Bilboko Udal Hilerrian dagoen punturik ederrenetako eta interes bereziko bat”, adierazi du Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

“Bilbao Bel Canto” musika-taldeak joko du, eta Patricia Sesar sopranoa, Martín Barcelona tenorea, Clara Junguitu, biolina, Miren de Diego, biola, eta Iñaki Belasko, pianoa, osatzen dute. Bilboko musikari hauek ibilbide ezaguna dute arlo artistikoan, ahotsean zein instrumentuan, eta prestakuntza sendoa eta eguneratua gure mugetatik kanpoko hainbat ekitalditan.

VI. Kontzertu Liriko honetan musikako hainbat erro biltzen dituzten 14 obra interpretatuko dira; Kapera bezalako marko paregabean eta Domu Santu bezalako egun garrantzitsu batean.Filmetako soinu banden abestiak, abesti sakroa, nazioarteko lirikako lanak, ariak, erromantzak eta operako bikote ospetsuenak, zarzuela eta euskal zortzikoak interpretatuko dira besteak beste.

Kontzertuko sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina Klaustroaren kanpoko megafoniaren bidez eliz zeremonia eta kontzertu lirikoa entzun ahal izango dira. Bertan egon ezin diren pertsonenek kontzertua denbora errealean ikusi eta entzun ahal izango dute TeleBilbaotokiko telebista-kateaan edota Bilbao Zerbitzuak YouTube plataforman.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariaren bisita azaroaren 1ean

Azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatua den Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udal Hilerria bisitatuko du jaieguna dela eta. Ehunka lagun hurbilduko dira egun hauetan bilboko hilerrira, gehien maite izan dutenak oroitzeko eta berriz elkartzeko keinu gisa. Zinegotziak berak ere ohoratuko du bere presentziarekin jai-hitzordua.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019