EU | ES

2026ko irailaren 15a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 15a, asteartea
2026ko irailaren 15a, asteartea

Abian da Bilboko hilerriko film laburren III. Lehiaketan izena emateko atzerako kontaketa

Bilboko Udal Hilerriko Film Laburren III. Lehiaketan parte hartzeko atzerako kontaketa hasi da dagoeneko. Lehiaketa honetan parte hartu eta hiriko gune ikoniko hau zinema-eszenatoki bihurtu nahi dutenek datorren osteguneko, hilaren 17ko, 12ak arte izango dute izena emateko aukera, Bilbao Zerbitzuaken webgunearen bidez eta bertan oinarriak kontsultatu ahal izango dira.

“Lehiaketa hau aukera ezin hobea da hilerria sormenaren eta kulturaren ikuspegitik ezagutzeko. Aurreko bi edizioetan argi geratu da parte-hartzaileek harritzeko gaitasun handia dutela, proposamen originalak eta begirada askotarikoak ekarrita”, adierazi du Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.

Lehiaketa irailaren 18tik 20ra bitartean egingo da, eta gehienez bost laguneko taldeek parte hartu ahal izango dute. Lanen iraupena hiru minutukoa izango da, gehienez, eta egun horietan bertan entregatu beharko dira. Film laburrak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke (baita bietan ere), eta epaimahaiak proposamenen originaltasuna eta kalitate tekniko nahiz narratiboa hartuko ditu kontuan.

“Ikasleak, ikus-entzunezkoen zaleak eta sortzaileak ekimen honetan parte hartzera animatu nahi ditugu. Izan ere, hilerria istorio berriak inspiratzeko eta ondare-ingurune berezi batean proiektu zinematografikoak garatzeko gune paregabea da”, adierazi du zinegotziak.

Sari-banaketa kaperan

Edizio honetan ere, sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira, Hilerriko Kaperan, urriaren 2an, 19etan. Ekitaldian zehar, hautatutako lanak pantailaratuko dira, eta bertaratutakoek gogokoen duten film laburraren alde bozkatzeko aukera izango dute, Publikoaren Saria nori eman erabakitzeko.

Horrenbestez, lehiaketak 1.000 euroko lehen saria eta 500 euroko bigarren saria banatuko ditu. Horrez gain, 18 urtetik beherako parte-hartzaileek zuzendari gazte onenaren akzesita eskuratu ahal izango dute, eta ikusleek gogokoen duten lanak Publikoaren akzesita jasoko du (200 eurokoa).

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019