EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerrien kontserbazio tasa ordaintzeko epea ireki du

Ordainagiriak otsailaren 20tik martxoaren 27ra kobratuko dira.

Titularrei ordainketa errazteko, ohikoez gain, online ordaintzeko modalitate berriak gehitu dira Euskadiko Ordainketa Pasabidearen bitartez.

Bilbao Zerbitzuak-ek otsailaren 20an irekiko du Bilboko eta Deustuko hilerrietako elementu komunak kontserbatzeko, mantentzeko eta garbitzeko zerbitzuak emateagatiko tasak ordaintzeko epea. Tasa horren ordainketa helbideratuta dutenei epealdiaren azken egunean kobratuko zaie, errekargurik gabe, hau da, martxoaren 27an. Bankuan helbideratuta ez dauden gainerako ordainagirietan, ordaintzeko epea otsailaren 20tik martxoaren 27ra artekoa izango da.

Ordainketa Kutxabanken edo BBVAren edozein bulegotan egin ahal izango da, banketxe bakoitzak ezarritako egun eta orduetan, titularrek etxean jasoko duten inprimakia aurkeztuz. Berritasun gisa, aurten, titularrei izapidea errazteko, ordainketa Euskadiko Ordainketa Pasabidearen bidez ere izapidetu ahal izango da: aipatutako erakundeen banka elektronikoaren bidez, Bizum, MiPago Wallet edo edozein kreditu-txartel erabilita. Bide horri erabilita ordaintzeko, nahikoa izango da ordainagiriaren QR kodea eskaneatzea eta ordainketa-metodoa aukeratzea edo eskatutako datuak sartzea. Epea igarotakoan, ordainagirien ordainketa betearazpen-bidetik eskatuko da, dagokion errekarguarekin.

Helbideratu gabeko kasu horietan, Bilbao Zerbitzuak-ek hurrengo urteetarako, ordainagiriari dagokion atalean bankuko datuak emateko eta adierazitako bitartekoen bidez helarazteko aukera eskaintzen du.

Kanpaina honetan 20.659 dira tasa hori ordaindu behar duten Deustuko eta Bilboko udal-hilerrietako emakidak, kapera, panteoi, hilobi edo horma-hobi izan. Bilbao Zerbitzuak-ek 429.203,05 € bilduko ditu kontzeptu horrengatik (zeharkako zergak kanpo).

Gaur egun, zenbait emakida mugaeguneratu barik daude norbanakoen eskuetan, eta ez dago horien helbide eguneraturik. Hori dela eta, informazio hori eman dezatela eskatzen zaie titular horiei, erakundeak eskura dituen harremanetarako bitartekoen bidez, jakinarazpenak epearen barruan bidali ahal izateko eta etorkizunean tasa horren errekargurik egon ez dadin.

Kontserbazio-tasa horren bidez, Bilboko eta Deustuko Udal hilerrietako eremu komunak, bideak, zuhaitzak eta instalazio orokorrak kontserbatzen, mantentzen eta garbitzen laguntzen da, emakiden titularren kontura. Ehorzketa-unitateak garbitzea eta mantentzea ez da sartzen, horien erantzukizuna emakidaren titularrarena baita.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019