Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Zabalguneko eta Otxarkoagako merkatuetan eguzki-panelak jartzeko lanei ekin die Bilbao Zerbitzuak erakundeak
Zabalguneko eta Otxarkoagako merkatuetan eguzki-panelak jartzeko lanei ekin die Bilbao Zerbitzuak erakundeak
Zabalguneko eta Otxarkoagako merkatuetan eguzki-panelak jartzeko lanei ekin die Bilbao Zerbitzuak erakundeak
Zabalguneko Merkatuko eguzki-panelak garabiarekin altxatu ziren atzo, 23etan.
Otxarkoagako Merkatuko obrak eguen honetan hasiko dira, eta horren ondorioz Bilboko merkatu hori Estatua osoko lehenengo merkatua izango da fatxadan horrelako instalazio bertikal bat izango duena.
Merkatu bien artean, instalazioek 1.616 metro koadroko azalera izango dute eguzki-paneletan, eta autokontsumo moduan funtzionatuko dute, eta soberakina konpentsaziorako erabiliko da (Zabalguneko merkatuan sobran dagoen energiak Deustuko eta Traukoko merkatuak hornituko ditu; Otxarkoagako instalazioak, berriz, Labayruko eta Erriberako merkatuak hornituko ditu energia elektrikoz).
Bilbao Zerbitzuak lanean ari da dagoeneko Zabalguneko udal-merkatuan eguzki-panelak jartzeko. Hain zuzen ere, atzo gauean, 23etatik aurrera, panelak igoko ziren garabiarekin kaletik teilatura. Otxarkoagako udal-merkatuan, ostegun honetan hasiko dira lanak, eta Estatuko lehenengo merkatua izango da fatxadan eguzki-panel bertikalak izango dituena.
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsoren arabera, “Bilbao Zerbitzuak hainbat lan egiten ari da energia-hobekuntzaren arloan, Bilboko udal-merkatu guztiak ingurumen aldetik guztiz jasangarriak izatea bermatzeko, eta proiektu hau, hain zuzen ere, energia-hobekuntzako obra horien parte da. Helburu horrekin sustatzen dugu hazkundea energia berriztagarrien erabileran oinarritzea, sorkuntza fotovoltaikoko instalazio elektrikoak ezarriz”.
Merkatu bi horien artean, instalazioek 1.616 metroko azalera izango dute eguzki-paneletan, eta horietatik 900 Zabalgunean egongo dira, 716 Otxarkoagan. Autokontsumo moduan funtzionatuko dute, eta soberakina konpentsaziorako erabiliko da. Hau da, soberako energia sarera igaroko da, eta, horrela, konpentsazio bat lortuko da konpainia elektrikoaren fakturan. Zehazki, Zabalguneko merkatuko soberako energiak Deustuko eta Traukoko merkatuak hornituko ditu; Otxarkoagako instalazioak, berriz, Labayruko eta Erriberako merkatuak hornituko ditu energia elektrikoz.
Zabalguneko eraikinaren estalkiaren gainean, instalazio fotovoltaiko independente bi jarriko dira, eta horri esker gaur egun kontsumitzen den energia elektrikoaren % 47 aurreztuko da. Beste alde batetik, Otxarkoagako merkatuan jarriko den eguzki-instalazio fotovoltaikoak 276 metro koadroko azalera hartuko du fatxadan (bertikalean), eta horregatik ezaugarri hori izango duen lehenengoa izango da Espainian; gainera, 440 metro koadro okupatuko ditu Angela Arregui plazako pergolan, estalkiaren gainean. Horri guztiari esker, gaur egun Otxarkoagako Merkatuak kontsumitzen duen energiaren % 45 aurreztuko da.
Gainera, monitorizazio telematikoko sistema berri bati esker, merkatariek eta bezeroek denbora errealean jakin ahal izango dute zein den errendimendua eta zenbat energia sortzen ari den. “Ekimen horiek Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute, klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen baitu; izan ere, energia berriztagarria den aldetik, energia garbia da, oso gutxi kutsatzen du”, gaineratu du Álvaro Pérez Alonsok.
Ingurumenaren ikuspegitik, instalazio horiek mugarri bat gehiago dira epe luzera berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburuak lortzeko hasitako bidean. Horretarako, energia-efizientziako neurriak bultzatuko dira; izan ere, energia-efizientzia % 31ra iritsi behar da 2030erako; energia-aurrezteak eta energia berriztagarrien sustapenak guztizkoaren % 32ko kuota lortu beharko dute; eta, horrez gain, badira 2030erako betebeharreko beste betebehar batzuk, hala nola, 1990arekin alderatuta, berotegi-efektuko gasen emisioak % 40 murriztea.
Egindako proiektu teknikoaren datuekin egindako simulazioaren arabera, jatorri berriztagarriko sorkuntza fotovoltaikoko sistema berri horiek aukera emango dute ohiko sorkuntza elektrikotik eratorritako CO2ren emisioak murrizteko eta atmosferara isuritako COren emisioak saihesteko.
Zabalguneko merkatuan instalatuko den instalazio fotovoltaikoak eragotziko du urtean 45.601,08 kg isurtzea atmosferara CO2ren emisioetan. Eta era horretan saihestuko da urtero 7.101 zuhaitz moztea.
Otxarkoagako merkatuan instalatuko den instalazio fotovoltaikoak eragotziko du urtean 28.110,3 kg isurtzea atmosferara CO2ren emisioetan. Eta era horretan saihestuko da urtero 4.935 zuhaitz moztea.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019