EU | ES

2024ko abenduaren 13a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 13a, ostirala
2024ko abenduaren 13a, ostirala

Zallako Krosta okindegiak Euskadiko urrezko mamia saria jaso du Erriberako merkatuan

Gaur goizean, Euskadiko Urrezko Mamia Saria eman diote Erriberako Merkatuan Zallako Krosta okindegiari. Ekimena Ogi Onaren Ibilbide Espainiarraren barruan dago. Ibilbide horrek Euskadiko top okinak bilatzen ditu, eta, horrekin, ondoren, 2022ko Ogi Onaren Espainiako Ibilbidearen zerrenda osatuko da, Okintzako Izarren banaketarekin, azaroaren 14an Valentziako Gastronomia Azokan amaituko den ekitaldian.

Hautaketa-sistema dastatze anonimoen bidez egin da. Epaimahai profesional batek eskatutako ogien alderdiak ebaluatu ditu, eta horien artean, ehundura, zaporea, azala, zola eta mamia nabarmendu behar dira. Lan egiteko erabili den dastatze anonimoen sistemak neutraltasuna eta erabateko independentzia bermatzen ditu ebaluatzeko eta erabakitzeko orduan.

Ebaluazio-proiektu honetarako, lan sakona, zaila eta neketsua behar izan da, eta horretarako, ogiak beti modu anonimoan ebaluatzeaz arduratu den epaimahai profesionaleko kide izan diren sektoreko profesional askoren lankidetza behar izan da.

Proiektuaren azken helburua Okintzako Izarrak ematea da, bisitatzen duten autonomia erkidego bakoitzean finalerdiak egin ondoren 100 okin top aukeratuta.

“Erriberako Merkatua ondo egindako ogiaren erakustoki da gaur egun, eta merezi duen lekua ematen dio. Betiko ogia, berrikuntza eta joera berriak alde batera utzi barik. Elikagai hori ezin da falta gure dietan, eta nik neuk beti aldarrikatzen dut. Eskerrik asko okinei. Izan ere, balioez eta tradizioz betetako ekoizle eta saltzaileei zor diegu. Ogiaren adierazpen guztiak goretsi gura dituzuen pertsonei, nutrizio- eta elikadura-ezaugarrien oihartzuna helaraziz”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019