Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
«Erriberako merkatuko espazio honetara bertaratzen diren guztiei ez zaie inoiz interesa falta»
«Erriberako merkatuko espazio honetara bertaratzen diren guztiei ez zaie inoiz interesa falta»
«Erriberako merkatuko espazio honetara bertaratzen diren guztiei ez zaie inoiz interesa falta»
Nork ez du umetan “janarietara” jolastu? Ondo, jolas hori beste maila batera eramateko unea da. Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak umeei zuzendutako ikastaro eta tailer gastronomikoak hartuko ditu uda honetan. Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren (ESHBI) ekimena da, eta Joseba Lozano Agirre zuzendariak azaldu ditu horren gakoak.
Duela urte asko jarri ginen harremanetan umeekin, Llona Badiola Ostalaritza Artxanda Fundazioaren bidez. Fundazio horrek ikastola eta ikastetxeetako 1.000 ume baino gehiago hurbiltzen zituen urtero gure campusera. Elikaduraren garrantziari buruzko hitzaldi bat ematen genien, eta gero jarduera bat egiten genuen. Gure asmoa jarduera hau 2020tik Erriberako merkatura eramatea izan zen, Artxandako campusean genuen okupazioagatik, baina Covid delakoak proiektu hori atzeratzera behartu gintuen eta aktibatu ahal izateko zain geratu ginen. Fundazioarekin lanean emandako urteei esker, umeek sukaldean eskuak zikintzea atsegin dutela jakin dugu, eta beti harritu gaituzte euren gaitasun eta ilusioarekin.
Ikastaro gehienak ume ez direnentzat dira, ordutegien eta banaketaren arabera, eta, Covid gabeko baldintzetan, umeentzako ikastaroak ere eskaini ditugu oporraldietan.
Inpaktu mediatikoak seguru zerikusia duela, baina bai musika bai sukaldaritza oso jarduera sortzaileak dira, eta bertan, umeek euren aurrerapenak, emaitza azkarra eta etengabeko gainditzea agerian uzten dituzte. Umeek ezagutza bereganatzeko gaitasun inbidiagarria dute. Erraztasuna dute, eta erraztasun hori txikitatik lantzen bada, bizitza osorako geratuko da. Garrantzitsua da txikitatik janaria prestatzen jakitea nolabaiteko autonomia gastronomikoa izateko; egunero hainbat aldiz jateko ohitura txarra dugu.
Ikastaroak hiru saio izango ditu, eta horietan sukaldaritzarekiko duten jakin-mina ezagutzen saiatzen gara, praktika handiarekin: pizza, calzonea, hanburgesak, quichéa, ravioliak, etxean egindako nugguetak…; gozokiak ahaztu barik: browniea, gailetak, etab. Eskuak zikintzeaz gain, Merkatuan zehar bisita bat egingo da, gure inguruko produktuak eta erabiliko dituzten produktuen ezaugarriak ezagutzeko.
www.escuelahosteleria.com gure webguneko Prestakuntza atalaren bidez (ikastaro amateurrak), eta plazak agortu arte. Uztaileko lehen errotazio honetarako plaza batzuk geratzen dira libre oraindik. Covida dela eta edukiera % 50era mugatu dugu eta dagoeneko zenbait neska-mutil ditugu apuntatuta.
Edukiera erdira mugatzeaz gain, nahitaez bete beharreko kontingentzia-plan bat dugu: musukoa, distantzia eta eskuak garbitzeko nahitaezko neurriak, eta sukaldeko sabaia potentzia handiko ke-kanpaia da, eta airea etengabe berritzen ari da. Bakoitzak bere sukaldaritza-modulua du, bere pila eta lan-mahaia, bere materiala, bere lehengaia… Espazio segurua da.
Bada, nik esango nuke errezetak egiteko erraztasuna dutela, eta hori ez direlako urduri jartzen gertatzen da, konfiantza dutelako eta ez dutelako zalantzarik Mikelek, irakasleak, azaltzen dituen pausoak emateko.
Interesa duten guztiekin lan egitea erraza da, eta Erriberako gune horretara bertaratzen direnei ez zaie inoiz interesik falta.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019