EU | ES

2024ko azaroaren 23a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 23a, larunbata
2024ko azaroaren 23a, larunbata

Etxeko txikienentzako sukaldaritza ikastaroak

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak hiru jardunaldi hartuko ditu Aste Santuan. 8 urtetik gorako umeek gozatu egingo dute, sukaldaritzako errezeta ugari egiten ikasten duten bitartean. Ikastaroak apirilaren 20, 21 eta 22an egingo dira, praktikoak izango dira eta bakoitzak bi ordu iraungo ditu, 11:00etatik 13:00etara.

Lehenengo eguna arrozari eta pastari eskainiko zaie, barazkiekin eta oilaskoarekin salteatutako arroza eta gnocchiak gazta-saltsarekin egingo dituzte. Bigarren egunerako, ikastaroak antolatzen dituen Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) mugak irekitzea erabaki du eta jardunaldia nazioarteko sukaldaritzari eskainiko dio, gyoza errezetak, Vietnamgo biribilki beroak eta Vietnamgo biribilki hotzak eginez. Azken egunean, edozein menu bikain behar den moduan bukatzeko, sukaldari txikiak gozogintzan arituko dira, Carrot Cake gozo bat eginez.

“Asko gustatzen zaigu belaunaldi gazteenek Erriberako merkatua ezagutzea eta egiten ditugun jardueretan parte hartzea, eta are gehiago ikasten duten bitartean egiten badute”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Interesa dutenek Bilbao Ostalaritza Goi Eskolan eman dezakete izena.

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019