Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko hilerriak hiru hautagaitza aurkeztu ditu 2022ko Espainiako hilerrien lehiaketara
Bilboko hilerriak hiru hautagaitza aurkeztu ditu 2022ko Espainiako hilerrien lehiaketara
Bilboko hilerriak hiru hautagaitza aurkeztu ditu 2022ko Espainiako hilerrien lehiaketara
Bilbao Zerbitzuak erakundeak hiru hautagaitzatan aurkeztu du Bilboko Udal-hilerria 2022ko Espainiako Hilerrien Lehiaketan: Monumentu Onena, Covid-19aren osasun-krisian hildako pertsonen Memorialarengatik; Ingurumen arloko Ekimen Onena, eguzki-plakak jarri eta urte honen amaierarako errekuntzako ibilgailu flota osoa ibilgailu elektriko bihurtzeagatik; eta Jarduera Publiko Onena, uda honetan eskainitako gaueko bisita gidatu eta antzeztuagatik.
Adiós Cultural aldizkariak antolatutako lehiaketak hainbat helburu ditu, besteak beste, Espainiako hilerrien interes historikoa, soziala, ingurumenekoa, artistikoa eta ondareari buruzkoa aintzatestea; inguru horretan bizi izan zen jendearen bizitzaz eta oroitzapenez betetako leku gisa aldarrikatzea, kontserbatu eta balioetsi behar den hiriaren zati oso garrantzitsua izanik; herritarrak esparru horietan dagoen ondare garrantzitsuaz kontzientziatzea, eta bizitzaren zikloaren parte den aldetik heriotzaren kontzeptua desdramatizatzea, eta baliabide turistiko gisa duen potentziala sustatzea.
Irailaren 1etik 30era bitartean, ADIÓS Cultural aldizkariaren webgunean orria bisitatzen duten erabiltzaileentzat irekita egongo den bozketa egingo da. Bertan, erabiltzaileek, euren irizpidearen arabera, lehiaketaren edizio honetako hilerririk politena aukeratuko dute. Botoa eman ahal izateko, webgunean bertan horretarako gaituko den inprimakia bete beharko da. Emaitzak urriaren 1etik 15era bitartean jakinaraziko dira webgunean bertan.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019