Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Hasiera Ezagutu Bilbao Zerbitzuak – Bilbao Zerbitzuak – Gobernu-organoak
Hasiera Ezagutu Bilbao Zerbitzuak – Bilbao Zerbitzuak – Gobernu-organoak
Hasiera Ezagutu Bilbao Zerbitzuak – Bilbao Zerbitzuak – Gobernu-organoak
Presidentzia alkateari dagokio.
Alkateak presidentzia Sailaren Zinegotzigoaren esku utz dezake.
Bilbao Zerbitzuak erakundearen Presidentea Álvaro Pérez Alonso da.
• Bilbao Zerbitzuak erakundea ordezkatzea.
• Bere jardueraren garapena zaintzea.
• Estatutuak betetzen direlaz arduratu.
• Honako hauek proposatzea:
– Plan Estrategikoaren proiektua onartzea.
– Administrazio Kontseiluaren antolaketa-egitura.
– Administrazio Kontseiluak hartu behar dituen akordioak.
• Administrazio Kontseiluaren bilkuretan aplikatzeko arauak deitzea, zuzentzea eta interpretatzea.
• PBSArako (Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimoa) gastuak, kontratuak eta itunak onartzea, udal-irizpideen arabera.
• Gerentziak Bilbao Zerbitzuak erakundearen interesak defendatzeko aurkezten dituen ekintzak eta errekurtso judizialak edo administratiboak berrestea.
• Estatutuetan ezarritakoaren arabera, beste organo batzuei esleitzen ez zaizkien edo bereziak diren bestelako funtzioak.
• Larrialdi kasuetan bakarrik: Administrazio Kontseiluaren eskumeneko erabakiak hartzea. Lehen bileran akordioen berri eman baherko du, Kontseiluak berrets ditzan.
Bilbao Zerbitzuak erakundeko Presidentea den pertsonaren jardueren eta ondasunen aitorpenak hemen kontsulta daitezke: Bilboko Udalaren Ondare Ondasunen Erregistroa
Bilbao Zerbitzuak erakundeko Presidenteak ez du horregatik inolako soldatarik jasotzen, udal-aurrekontuen konturako beste soldata batzuekin ez baita bateragarria.
Kontsultatu: Izendapen politikoko langileen ordainsariak.
Bilbao Zerbitzuak erakundearen presidentzia duenak Bilboko Udalaren jokabide-araudia, gobernu ona eta kalitate instituzionalarekiko konpromisoa bete behar ditu.
Araudi hori 2015eko azaroaren 24ko bilkuran onartu zen, eta 2017ean aldatu zen, Etika eta Gobernu Onerako Batzordeak proposatuta.
Udaleko ordezkaritza politikoak jarraitu beharreko printzipio eta jokabide arauak ezartzen ditu.
Kode honako hauek nahitaez atxiki eta bete behar dute:
• Udaleko zuzendaritza-karguak dituzten pertsonek.
• Goi-zuzendaritzako kontratuak dituzten pertsonek.
Araudia borondatez atxikitzekoa da:
• Gobernu erantzukizunik gabeko ordezkari politikoentzat.
Kontsultatu: Bilboko Udalaren jokabide-araudia, gobernu ona eta kalitate instituzionalarekiko konpromisoa
Bilbao Zerbitzuak erakundearen presidenteordetza Presidenteak hautatutako Administrazio Kontseiluko pertsonari dagokio.
Bilbao Zerbitzuak
erakundearen Presidenteordea Yolanda Díez Saiz da
Presidentea ordeztea, kargua hutsik dagoenean, kanpoan denean, gaixorik dagoenean edo legezko beste arrazoiren bat dagoenean.
Bilbao Zerbitzuak erakundeko Presidenteordea den pertsonaren jardueren eta ondasunen aitorpenak hemen kontsulta daitezke: Bilboko Udalaren Ondare Ondasunen Erregistroa
Bilbao Zerbitzuak erakundeko Presidenteordeak ez du horregatik inolako soldatarik jasotzen, udal-aurrekontuen konturako beste soldata batzuekin ez baita bateragarria.
Kontsultatu: Izendapen politikoko langileen ordainsariak.
Bilbao Zerbitzuak erakundearen presidenteordetza duenak Bilboko Udalaren jokabide-araudia, gobernu ona eta kalitate instituzionalarekiko konpromisoa bete behar ditu.
Araudi hori 2015eko azaroaren 24ko bilkuran onartu zen, eta 2017ean aldatu zen, Etika eta Gobernu Onerako Batzordeak proposatuta.
Udaleko ordezkaritza politikoak jarraitu beharreko printzipio eta jokabide arauak ezartzen ditu.
Kode honako hauek nahitaez atxiki eta bete behar dute:
• Udaleko zuzendaritza-karguak dituzten pertsonek.
• Goi-zuzendaritzako kontratuak dituzten pertsonek.
Araudia borondatez atxikitzekoa da:
• Gobernu erantzukizunik gabeko ordezkari politikoentzat.
Kontsultatu: Bilboko Udalaren jokabide-araudia, gobernu ona eta kalitate instituzionalarekiko konpromisoa
Zuzendaritza Orokorra Bilbao Zerbitzuak erakundearen zuzendaritzako organo nagusia da. Administrazio Kontseiluak Zuzendari Kudeatzailea izendatzen eta kargutik kentzen du, dagokion lekuko araudiarekin eta Enplegatu Publikoaren Estatutuarekin bat eginez.
Administrazio Publikoko kargu hori betetzen duen pertsona funtzionarioa bada karreraz, eszedentzia-egoeran geratuko da.
Plaza hutsik badago, kanpoan bada edo gaixorik badago, batzordeburuak ordezkoa izendatuko du Bilbao Zerbitzuak erakundearen barruan.
Bilbao Zerbitzuak erakundearen Zuzendari Kudeatzailea José Antonio Fernández Celada da.
Kontsultatu: Zuzendari kudeatzailearen izendapenaren berronespena
• Bilbao Zerbitzuak erakundeak bere Estatutuen arabera ordezkatzea, administratzea eta kudeatzea, Presidentea eta Presidenteordea baldin ez badaude.
• Administrazio Kontseiluari eta Presidentziari Bilbao Zerbitzuak erakundearen jardueren eta kudeaketaren berri ematea.
• Administrazio Kontseiluaren erabakiak gauzatzea, Presidenteak gainbegiratuta.
• Bilbao Zerbitzuen antolamendua, langileak eta funtzionamendua garatzea, Administrazio Kontseiluaren irizpideen arabera.
• Bilbao Zerbitzuak erakundearen zerbitzu, obra eta bulego guztiak zuzendu, bultzatu eta ikuskatzea.
• Bilbao Zerbitzuak erakundearen egiturako zuzendaritzak izendatzea, Administrazio Kontseiluak berretsi beharko dituenak.
• Langileak kontratatzea eta haien soldatak ezartzea, Bilbao Zerbitzuak erakundearen akordioen eta lan-hitzarmenaren arabera.
• Bilbao Zerbitzuak erakundearen langileak zigortzea. Kaleratuz gero, Administrazio Kontseiluaren berrespena behar du.
• Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak eta bide zibilaren edo lan-bidearen aurretiko erreklamazioak ebaztea.
• PBSArako (Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimoa) gastuak, kontratuak eta itunak onartzea, udal-irizpideen arabera.
• Bilbao Zerbitzuak erakundearen interesak defendatzeko ekintza eta errekurtso judizialak edo administratiboak jartzea. Presidentziak berretsi beharko ditu.
• Lankidetza-hitzarmenak sinatzea beste administrazio publiko batzuekin edo haien mendeko erakunderen batekin.
• Administrazio-ahalak:
– Emandako zerbitzuen diru-sarrerak kudeatzeko eta likidatzeko.
– Atxikitako funtzionarioen gain diziplina-neurriak hartzeko.
Kaleratzea gertatuz gero, Administrazio Kontseiluari proposatu behar dio, dagokion udal-organora bideratzeko.
– Zehapenak ezartzeko.
– Ondasunak ikertzeko, mugatzeko eta berreskuratzeko.
– Bilbao Zerbitzuak erakundeari dagozkion administrazio-baimenak, -lizentziak eta -emakidak emateko.
• Bestelako funtzioak estatutuetan ezarritakoaren arabera, beste organo batzuei esleitzen ez zaizkienak edo ezohikoak direnak edo Presidentziak edo Administrazio Kontseiluak eskuordetzen dizkionak.
Kontsultatu: Curriculum de José Antonio Fernández Celada
Bilbao Zerbitzuak erakundeko Zuzendaritza Orokorran dagoen pertsonaren jardueren eta ondasunen aitorpenak hemen kontsulta daitezke: Bilboko Udalaren Ondare Ondasunen Erregistroa
Kontsultatu: Zuzendari Kudeatzailearen ordainsariak
Bilbao Zerbitzuak erakundearen Zuzendaritza Orokorra duenak Bilboko Udalaren jokabide-araudia, gobernu ona eta kalitate instituzionalarekiko konpromisoa bete behar ditu.
Araudi hori 2015eko azaroaren 24ko bilkuran onartu zen, eta 2017ean aldatu zen, Etika eta Gobernu Onerako Batzordeak proposatuta.
Udaleko ordezkaritza politikoak jarraitu beharreko printzipio eta jokabide arauak ezartzen ditu.
Kode honako hauek nahitaez atxiki eta bete behar dute:
• Udaleko zuzendaritza-karguak dituzten pertsonek.
• Goi-zuzendaritzako kontratuak dituzten pertsonek.
Araudia borondatez atxikitzekoa da:
• Gobernu erantzukizunik gabeko ordezkari politikoentzat.
Kontsultatu: Bilboko Udalaren jokabide-araudia, gobernu ona eta kalitate instituzionalarekiko konpromisoa
Administrazio Kontseilua 11 pertsonek osatzen dute gehienez.
Horietako bat Bilbao Zerbitzuak erakundea mendean duen arloaren titularra da.
Gainerakoak, Udal Bilkuran onartu direnak izango dira.
Kontseilua osatzen duten pertsonak udalbatza berritzean edo lanpostu hutsak edo kargu-uzteak daudenean izendatzen dira, dagokion prozedura juridikoaren arabera.
• Bilbao Zerbitzuak erakundearen estatutuek edo kide anitzeko organoei buruzko beste araudi batzuek ezartzen ez dituzten funtzionamendu-arauak ematea.
• Ondorengoak onartzea:
– Kontseiluaren barne-araudia, hala badagokio.
– Bilbao Zerbitzuak erakundearen Plan Estrategikoa.
– Sozietatearen egoitza aldatzea.
– Organo deskontzentratuak sortzea eta konfiguratzea (erakundeak sortzen dituenak nortasun juridiko propiorik izan gabe).
– Gastuak, kontratuak eta itunak Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimorako (PBSA), organismo autonomoentzako eta enpresa-erakunde publikoentzako udal araudiaren arabera.
– Diru-sarrerak eta gastuak, langileak, lanpostuen katalogoa eta hitzarmen kolektiboa aurreikusteko proposamenak.
– Kontratu mugagabea duten langileak kontratatzeko oinarriak eta prozedura (Gerentziak proposatuta).
– Urteko kontuak eta emaitzen aplikazioa.
– Bilbao Zerbitzuak erakundearen ondasun eta eskubide propioen eta atxikien inbentarioa.
– Bilbao Zerbitzuak erakundeari utzitako funtzionarioak zerbitzutik kendu ahal izateari buruzko proposamenak egitea Udalari.
• Ondorengoa proposatu:
– Negozioak, sozietateak edo enpresak, funtsak, erakundeak, elkarteak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko beste batzuk sortzea eta haietan parte hartzea.
Udal-bilkurara bidali behar da.
– Kredituak, abalak edo bere helburuak garatzeko beste finantza-tresna batzuk formalizatzea Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimorako (PBSA), erakunde autonomoetarako eta enpresa-erakunde publikoetarako udal-araudiaren arabera.
– Udal-merkatuen funtzionamendurako balioa ematen duten edo ezinbestekoak diren jarduera osagarriak ematea.
Proposamena Gobernu Batzordeari egiten zaio.
• Lankidetza-hitzarmenak sinatzea beste administrazio publiko batzuekin edo haien mendeko erakunderen batekin.
• Ondorengoak berrestea:
– Gerentziak erabakitako Bilbao Zerbitzuak erakundeko zuzendaritzako langileen izendapena.
– Gerentziak adostutako langileen kaleratzea.
• Administrazio-ahalak:
– Autoantolaketarena.
– Erregelamenduzkoa (Estatutuen 8. Eta 14. Artikuluen arabera)
• Estatutuek eta araudia ematen dizkion bestelako funtzioak.
Administrazio Kontseiluaren deialdia ondorengoek egin dezakete:
• Presidentziak.
• Gutxienez kontseilarien erdiek.
Kontseilua behar beste aldiz bil daiteke ohiko bilkuretan, gutxienez urtean 3 aldiz.
Bileretara joan daitezke, hitzarekin baina botorik gabe:
• Gerentzia.
• Presidenteak.
Kontseiluaren deialdia, eraketa eta funtzionamendua indarrean dagoen araudiaren arabera egingo da.
Administrazio Kontseiluak izendatutako funtzionario publiko bati dagokio Kontseiluaren Idazkaritza.
Fede publikoa emateaz eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko organoei legezko aholkuak emateaz arduratzen da.
Kontsulta: Bilbao Zerbitzuak erakundeko Administrazio Kontseiluko Idazkaritzaren izendapena
• Administrazio Kontseiluaren deialdia eta gai-zerrenda deialdia egiten den egun berean argitaratzen dira.
• Administrazio Kontseiluak hartutako erabakien transkripzioa eta bozketa bakoitzaren emaitza bost egun balioduneko epean argitaratuko dira, bilkura egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
• Bilkuraren akta hura onartzen duen bilkura egin eta hurrengo egun baliodunean argitaratuko da.
Kontsulta: Bilbao Zerbitzuak sozietatearen Administrazio Kontseiluaren aktak eta erabakiak.
• Udalean arduraldi esklusiboko edo partzialeko karguak dituzten Kontseiluko pertsonek: ez dute dietarik jasotzen
• Kontseiluko gainerako kideak: 174,25 €saio bakoitzeko (2023).
Partida hori urtero egokituko da, urteko KPIaren igoeraren arabera.
Kontsultatu: Udalbatzak 2023ko ekainaren 30ean hartutako erabakia. Laugarren puntua, hamabigarren atala
Indarrean dagoen Toki Araubidearen Oinarrien Legeak zinegotzien balizko kalte-ordainak aurreikusten ditu kargua uzten dutenean (bi urtez), eta interes-gatazka dago egindako eginkizunen eta berriz hartu nahi den jardueraren artean.
Ez Presidentziak ez Bilbao Zerbitzuak erakundeko Zuzendaritzak ez dute kalte-ordainik eskatu, ezta eman ere, karguak uzteagatik.
Kargua | Proposatua | Kontaktua | Ondasunen aitorpena | Datu biografikoak |
---|---|---|---|---|
Lehendakaritza | ||||
Juan Mª Aburto Rique | EAJ – PNV | alcalde@bilbao.eus | Aitorpenak | Curriculum |
Lehendakaritza eraginkorra | ||||
Álvaro Pérez Alonso | Euskal Sozialistak | a.perez@bilbao.eus | Aitorpenak | Curriculum |
Lehendakariordetza | ||||
Yolanda Díez Saiz | Euskal Sozialistak | ydiez@bilbao.eus | Aitorpenak | Curriculum |
Sailburuak | ||||
Jon Bilbao Urquijo | Euskal Sozialistak | jbilbao@bilbao.eus | Aitorpenak | Curriculum |
Itxaso Erroteta Sagastagoya | EAJ – PNV | ierroteta@bilbao.eus | Aitorpenak | Curriculum |
Xabier Fernández Monje | EH BILDU | pxfernandez@bilbao.eus | Aitorpenak | Curriculum |
Ángel Rodrigo Izquierdo | PP | arodrigo@bilbao.eus | Aitorpenak | Curriculum |
Xabier Jiménez López | Elkarrekin Bilbao | xjimenez@bilbao.eus | Aitorpenak | Curriculum |
Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarraren eskuordetzaz izendatutako pertsonak | ||||
Marisol Ibarrola Orube | EAJ – PNV | eaj-pnv@bilbao.eus | ||
Concepción Tobajas Arévalo | Euskal Sozialistak | psoe@bilbao.eus | ||
Gorka Corcuera Villar | Euskal Sozialistak | psoe@bilbao.eus | ||
Antonio Jurado García | Euskal Sozialistak | psoe@bilbao.eus | ||
Idazkaritza | ||||
Marina Lizarralde Palacios | mlizarralde@bilbao.eus | |||
Zuzendaritza | ||||
José Antonio Fernández Celada | jafernandez@zbk.bilbao.eus | Aitorpenak | Curriculum |
Gobernu- eta zuzendaritza-organoak zerrendatzea. Kideen izenen zerrenda eta harremanetarako datuak
✓ Izena
✓ Pertsonaren izena
✓ Kargua eta eginkizunak
✓ Dedikazio-araubidea
✓ Curriculuma
✓ Kide-kopurua
✓ Kideak hautatzeko modua
✓ Hautetsien atxikipen politikoak
✓ Jardueren eta ondasunen adierazpenak
✓ Bilboko Udalaren Ondare Ondasunen Erregistroa
✓ Ordainsari ekonomikoak
✓ Harremanetarako datuak
✓ Bateraezintasunen araubidea
✓ Goi-kargudunek kargua uzteagatik jasotako kalte-ordainak eta pentsioak
✓ Jokabide-kodea
2027-06-15era arte (2023/2027 Korporazioaren agintaldiaren amaiera) edo lehenago, aldaketaren bat gertatzen bada
2024/12/31
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019