EU | ES

2025ko azaroaren 26a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko azaroaren 26a, asteazkena
2025ko azaroaren 26a, asteazkena

Asiako gastronomia protagonista hil honetan Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Vietnamgo eta Japoniako sukaldaritza protagonista izango da hil honetan Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan. Asiako gastronomiaren munduan murgildu nahi dutenek gyozak, atun gorriaren tartarra, oilaskozko udona, miso zopa eta beste hainbat errezeta ikasi ahal izango dituzte urriko asteazkenetan (8, 15, 22 eta 29) emango den Japoniako sukaldaritza ikastaroan. Horrez gain, Vietnamgo errezeta berriak ikasi nahi dituztenek ere; Bún chere platera edo Vietnamgo roltxo ikonikoak (freskoak eta frijituak), beste ikastaro bat izango dute urriaren 23an.

Halaber, hilaren azken egunean, urriaren 31n, zezen-buztanari buruzko ikastaro bat egingo da, errezeta klasikoa elaborazio original eta moderno bihurtzeko. Prestakuntza guztiak 18:30ean izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019