EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Behatokia izeneko hiri behatokiak Erriberako Merkatua bisitatuko du urtarrilaren 21ean

Azkuna Zentroan egin zen lehen topaketaren ondoren, urtarrilaren 21ean, larunbatean, Behatokiaren bigarren saioa egingo da Erriberako Merkatuan, arteak eta kulturak hiri-eraldaketetan betetzen duten lekuari buruz eztabaidatzeko. “Hiria mahai gainean. Elikagaien krisia eta hiri-diseinua” lelopean, Urbanbat Hiri Berrikuntzarako Bulegoak garatutako proiektua Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarrak – Alhondiga Bilbao programaren barruan dago.

Elikadurak leku garrantzitsua betetzen du komunikabideetan eta eremu publikoan. Hori dela eta, topaketa honetan hainbat kultura-, politika- eta hirigintza-gai jorratuko dira, nekazaritza-espazioen babesa edo nekazaritza ekologikoko kontsumo-kooperatiben hazkundea, besteak beste. Horrez gain, hiriaren eta elikaduraren arteko harremana ere aztertuko da.

“Bilbao Zerbitzuak-en oso konprometituta gaude hiri-nekazaritzaren sustapenarekin, merkatuetan gero eta bertako ekoizle gehiago egotearekin eta hornidura-merkatuak hurbileko kontsumorako sarbide gisa aldarrikatzearekin. Beraz, eskertuta gaude elkarrizketa-gune honetan parte hartu ahal izateagatik. Bertan, tokiko hainbat eragilek eta bisitarik hiriaren erronkei aurre egiteko ikerketa-ekintza proiektuak proposatuko dituzte”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak.

Elkarrizketa-gune hori Situation Room gisa planteatuko da, eta bertan, dimentsio anitzeko krisi-testuinguru hori hirian zelan agertzen den eta arteak eta kulturak hiri-bizigarritasunaren baldintzak hobetzen zelan lagun dezaketen ikusiko da. Gainera, bisitariei gure ingurune hurbileko krisi-egoerari buruzko datuak jaso eta bistaratzeko aukera emango dien partaidetzarako dispositibo batekin osatuko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019