EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

Erriberako merkatuak 3D gailu holografikoa du, bezeroentzako informazio-mota desberdinekin

Bilboko Erriberako Azokak, kalitate handiko zerbitzua eskaintzen duen, azken belaunaldiko 3D gailu holografiko bat du.

Bilboko Erriberako Azokak, joan den astetik, badu 3D gailu holografiko bat, azken belaunaldikoa, kalitate handiko zerbitzua eskaintzen diena hala bezeroei nola bisitariei. Barrutiaren ate nagusian dago ezarrita, eta urrutitik proiektatzen dira hiru dimentsioko gailuan proiektatzen diren edukiak, eta, halaber, urrutitik kudeatzen da gailua; Bilbao Zerbitzuak udal-enpresak programatzen du, eta, hala, mezuak egokitzeko aukera izaten du, unearen eta bezeroen arabera. Tresna berri horren bidez, gainera, merkatariek euren negozioak susta ditzakete.

Gailu berriak 75 cm ditu, eta 1080 pko bereizmena, eta azokaren sarrera nagusian dago kokatuta, erabiltzaileen arreta erakartzeko unean-unean erakusten diren edukien bitartez. Behin holografia piztuta, ez da oharkabean geratzen bisitarientzat, eta hiru dimentsioko irudiak sortzen ditu, airean igerian. Holograma horrela ezarrita, Erriberako Azokak beste urrats bat egin du irudia hobetzeko eta bere burua berritzeko bidean, zeren eta Urian bisitarik gehien jasotzen duen lekuetako bat baita, eta erreferentzia puntu bat erosketa-zorroa produktu berri, osasungarri eta prezio onekoekin betetzeko.

Ez da bakarrik azokaren erabiltzaileak erakartzeko modu bat; izan ere, gailu honek balio erantsia eskaintzen die merkatuko merkatariei, euren negozioak sustatzeko plataforma bat. Gailu holografikoa abian da dagoeneko, eta, orain arte, Egubarri On opatzeko mezuak, Olentzero eta Bilboko balea argiztatua proiektatu izan ditu. Hiru dimentsioko gailuan proiektatzen den edukia eta gailuaren kudeaketa urrutitik egiten da, eta Bilbao Zerbitzuak udal-enpresak programatua da, eta, hala, mezuak eta edukiak egokitzeko aukera du, unearen eta bezeroen arabera.

Teknologia aitzindaria da, eta Industriako hainbat sari emanez agertu zaio ezagutza, hala nola ShellLiveWire; gainera, Erresuma Batuko hiru berrikuntza handienen arteko bat dela iritzi zaio.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariaren esanetan, “Erriberako azoka merkataritzako, turismoko eta aisialdiko erreferente bat da, lehen mailakoa hirian, eta tresna berri hau ezarrita, gainera, beste erakargarri bat eskaintzen zaie bezero eta bisitariei, eta aukera bat merkatariei, euren negozioak indartzeko.”

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019