EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

“Por fin no es lunes”, Onda Ceroko saioa, larunbatean, hilak 30, erribera merkatuttik emititu zen

Larunbat honetan, hilak 30, goizeko 8etatik 12etara Jaime Cantizano eta bere taldea, Erriberako Merkatutik “Por fin no es lunes” saioa emititu zuen.

Larunbatean, Jaime Cantizanoren “Por fin no es lunes” irratsaioa, Erriberako Merkatuan emititu zen. Saioa merkatuko irekierarekin hasi zen, modu honetan entzulea merkatuaren muina ezagutzeko aukera izan zuen. Horretarako, Jaime Cantizanok eta bere taldeak merkatuetako postuetan lan egiten dutenei elkarrizketak egin zizkieten.

Ascensión Andrés, Erribera Merkatuko postu baten arduraduna

Kasu honetan, Jaime Cantizanok ez zegoen bakarrik, hau da, bere lan taldearekin. Hain zuzen ere, Isabel Loborekin, Jaime Novorekin, Igancio Valerarekin, América Valenzuela. Irratsaio berezi honetan lan taldeak kolaborazio berezi bat izan zuen, hain zuzen ere, Boris Izaguirre idazlearekin lan egin zuten. Denak batera, saio oso dibertigarri eta interesgarri bat sortuz.

Aipatutako lan taldea, saioan zehar hainbat gai landu zituzten. Hala nola, Donald Peñarekin, INE komunikazio zuzendariarekin kontaktuan jarri ziren eta berarekin gure gizartean ohikoak ez diren izenak landu zituzten. Donald-rekin batera, elkarrizketan izen arraroak dituzte Burgosen jaio ziren, baina Bilbon bizi diren bi gazteekin elkarrizketatu zituzten. Hauek izen arraro batekin nola bizi diren, zergatik deitzen diren horrela… azaldu zuten.

Goizean zehar, beste hainbat gai landu zituzten. Besteak beste, Ascensión Andrés, elkarrizketatu zuten. Ascen, betidanik merkatuan lan egin duen emakume bat da, hain zuen ere, 60 urte baino gehiago iberikoak saltzen aritu da merkatuko 229 postuan. Dena den, ezin dugu ahaztu duela gutxi Ascen BilbaoDendak eskaintzen duen Hemengo jan saria irabazi zuela. Azkenik, saioan Ramón Barea aktore bilbotarra elkarrizketatu zuten. Berarekin, bere ibilbide luzeaz hitz egiten zuten, bilborekin oso harreman estua duena. Barearen azken lanak kontuan hartuta, ezin zen alde batean utzi, loteriarekin egindako iragarkia. Beraz, horretaz, ere hitz egin zuten.

Onda Ceroko “Por fin no es lunes” saioan aparte hartzen duten kolaboratzaileak

Saioaren hasieran publikoa nahiko eskasa zen, baina goiza aurrera joan ahala gero eta publiko gehiago zegoen. Adin desberdinak nabarmendu ahal ziren, izan ere, umeak, helduak, gazteak ikusi ahal ziren. Batzuk bere gurasoekin zeuden erosketak egiten, beste batzuk erosketak egiten ari ziren, beste batzuk aldiz, turistak zirela nabarmendu ahal zen. Adina alde batera utzita, publikoa oso motibatuta eta parte hartzeko prest zeuden uneoro. Izan ere, irratsaioan lehiaketa bat egin zuten eta ez zuten inolako arazorik boluntarioak topatzeko. Lehiaketa oso sinplea zen, hain zuzen ere, boluntarioak abesti bat baino ez zuten asmatu behar.

Por fin no es lunes

“Por fin no es lunes” irratsaioa, larunbat eta igande goizetan entzun ahal den magazin bat da. Irratsaioaren helburu nagusia, asteko arazoak, bai pertsonalak bai informatikoak albo batera uztea eta momentu on bat pasatzea da. Saioan hainbat ekintza egiten dira, eta ekintza hauen artean, asteko berriak lantzen da bat. Baina lantzen diren albisteak albo batean gertatzen diren albisteak dira eta modu ironiko eta umoretsu batean lantzen dituzte. Jaimek adierazi duen bezala, “asteko arazoez ahazteko momenturik onena da, gure irratsaioa entzun den bitartean”.

Informazio gehiago

Onda Cero webgunean

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019