EU | ES

2024ko apirilaren 18a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 18a, osteguna
2024ko apirilaren 18a, osteguna

Bilboko Musika banda gazte eta Bartzelonako EMM Nou Barris, larunbatean Erriberako Merkatuan kontzertu bat eskaini zuten

Larunbatean, azaroaren 30rean, Bilboko Musika banda gaztea eta Bartzelonako Nou Barris Udal Musika Eskola, Erriberako Merkatuan aldaketa kontzertu bat eskaini zuten.

Emaldia eguerdiko 13:00 hasi zen eta gutxi gora behera ordu bat iraun zuen. Gazteek mota desberdinetako kantak jo zituzten, hau da, kanta modernoak zein tradizionalak, hala nola, Piratas del Caribe edo Rey León filmen soinu banda. Modu honetan Bilboko Musika eskola, Holandan, EEUU eta Ingalaterran dagoeneko egiten den joerari batzen da. Alegia, merkatu zentroak (kasu honetan Erribera Merkatua) antzeztoki modura erabiltzen dituzte, ikusleengana errazago ailegatzeko helburuarekin.

TxistulariakKasu honetan, esan daiteke, aipatutako helburua lortu dela. Izan ere, musikariak bertara hurbildu zen jendearen eta merkatuaren epeltasunez inguratuta zeuden. Publikoa gustura zegoela nabarmendu zitekeen, baina aldi berean, harrituta zegoen, musikariek zuten mailarekin. Dena den, kasu honetan kolaborazio berezi bat nabarmendu behar da, Bilboko Txistu bandaren kolaborazioa. Bartzelonako banda gaztea, Txistulariekin biribilketa bat jotzeko aukera paregabea izan zuen.

Bilbao Musika eskola duela 5 urte jaio zen eta 14 eta 20 urte gazteek osatzen dute. Ekitaldi honekin bere lehenengo trukea egin du. Bartzelonako banda, aldiz, dagoeneko hainbat truke egin ditu, izan ere, Danimarkan, Frantzian, Ingalaterran eta Holandan egon dira. Eskarmentu handiko banda bat denez, larunbatean ikuskizun handi bat ikusteko aukera izan zen.

Banda eta ikusleak

Batzelonako Nou Barris Udal Eskola Musikala, 50 gazteez osatuta dago. Mota azkotako kantak jotzen ditute baina batez ere, Kataluniako kanta, pelikula eta musikal tradizionalak nabartzen dira. Eskola honek Bartzelona Udaleko eskola musikalen barruan dago eta Nou Barris-en kokatuta dago.

Azaroaren 30eko hitzordura joan ezin zirenentzako, gazteek ekitaldia errepikatuko zuten, igandean bertan, hau da, abenduaren 1ean Arenaleko Kioskoan, eguerdiko 13:00etan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019