Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko udalak eta T4 elkarteak GIB-aren/Hiesaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko dute “Zu zara serofobiaren aurkako sendabidea” goiburuarekin
Bilboko udalak eta T4 elkarteak GIB-aren/Hiesaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko dute “Zu zara serofobiaren aurkako sendabidea” goiburuarekin
Bilboko udalak eta T4 elkarteak GIB-aren/Hiesaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko dute “Zu zara serofobiaren aurkako sendabidea” goiburuarekin
Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak eta Álvaro Ortiz de Zarate T4ko koordinatzaile nagusiak, bi erakundeen izenean, manifestu bateratu bat irakurri dute gaur.
Une hauetan, GIBa denen ahotan dabil, dela esposizio aurreko profilaxia (PrEP), dela diagnostikatzen diren kasuen kopurua, edo kasu horiekin zerikusia duten praktikak; eta, horren aurrean, Bilboko Udalak eta T4 elkarteak adierazi dute konpromisoa hartuta daudela GIBa erauzteko eta GIBaren bereizkeriaren kontra ekiteko, eta orobat prebentzioaren alde eta haren diagnostiko goiztiarraren alde. GIBaren-hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna abenduaren 1ean izango den arren, Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak eta Álvaro Ortiz de Zarate T4ko koordinatzaile nagusiak, bi erakundeen izenean, manifestu bateratu bat irakurri dute gaur.
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Yolanda Díezek “prebentzioaren funtsezko eginkizuna” azpimarratu du. Zinegotziaren esanetan, “Bilboko Udalak bere konpromisorik zintzoena agertu nahi du “GIBak eragindako estigmaren eta diskriminazioaren aurkako borrokaren alde, bai eta prebentzio eta diagnostiko goiztiarraren alde ere”.
Diezek Bilboko Udala izan du aipagai, osasuna eta prebentzioa sustatzeko egiten duen lanagatik, lehentasunezko 6 ildo hauen bidez: gurasoen prestakuntza; prebentzioa nerabezaroan; prebentzioa gaztaroan; talde kalteberen prebentzioa indartzea; pertsona seropositiboen eta haien familien inklusioa faboratzea; eta gizarte- eta hezkuntza-bitartekariak gaitzea. Osasun eta Kontsumo Sailak hitzarmen bat du T4 elkartearekin, HIESaren birusak kutsatutako pertsonen eta haien sare sozialen Autolaguntza, Prebentzio eta Osasuna Sustatzeko Programak sustatu eta garatzeko udal esparruan.
Era berean, Erriberako Merkatuko topaketa baliatu da “Zu zeu zara serofobiaren aurkako sendabidea” goiburua daraman kanpaina hirukoitz hau osatzen duten totemetako bat jasotzeko, zeina haren alde bakoitzean ageri baita. 2,5 metro baino garaiago da totema, eta Deustuko Letren Fakultatean, Ertzilla kalean, Deustuko Ingeniaritza Fakultatean eta Leioako Hezkuntza Fakultatean egon da erakusgai, dagoeneko. Hurrengo kokagunea Arte Ederren Fakultatea izango du. Hiru kanpaina daramatza euskarri bakar batean: lehena, ” Orgullo de Cuidarnos /Harro eta Osasuntsu”; beste bat, “Hautemanezina=Kutsaezina”; eta, bestea, GIBarekin bizi diren pertsonen estigma eta bazterketa erauztearen alde egiten duena bertatik bertara: “Hau da GIBa duen pertsona baten itxura”.
Hiru kanpaina horiek euskarri grafikoen bidez gauzatzen dira, baliabide desberdinekin, ele bitan, eta guztiak Euskadiko eta Estatuko gizarte- eta osasun-eragileekin elkarlanean. Apustu egiten dute, hala, herritarrengana hurbiltzeko eta haiekin harremanetan sartzeko metodo eta modu berri baten alde.
Kanpaina hirukoitzaren xedeak, ispilua barne
“Harro eta Osasuntsu” kanpainak aldezkatzen du sexualitate balioetan aberats, positibo, atsegingarri, errespetuzko eta osasungarri baten bizitzea eta hartan heztea. Nabarmentzen ditu aniztasunaren balioa, desberdina izatearen aberastasuna eta T4 Elkarteak duela 27 urtetik egiten duen lan eta elkarrekiko sorkuntza komunitarioa: alegia, GIBari eta STIei (Sexu Transmisiozko Infekzioei) buruzko informazioa ematea, laguntza terapeutikoa, autolaguntzako taldeak, informazio sexologikoa, lubrifikatzaileen eta preserbatiboen banaketa, aholkularitza GIBaren tratamenduetan, sexu-hezkuntza, lagun egite sozial espezializatua eta komunitate-dinamizazioa. Totemaren bi aldek hori nabarmentzen dute; totema osatzen, bestalde, Fran Alvarador 2018ko Mr. Gayk lagundu du, urririk.
“Hautemanezin=Kutsaezin” kanpainak, bestalde, serofobia erauztearen alde egiten du, eta, orobat, bultzatu nahi du jendeak jakin dezan ezen GIBa duen pertsona batek, tratamendua jasotzen badabil eta birus-karga hautemanezina badu, ezin diola kutsatu birusik beste pertsona bati. Totemean lelo hori erakusteaz landara, elkarteak elastikoak egin ditu, mezu hori eta #T4elkartea hastag-a agerian daramatzatenak. Elkarteko hainbat kide Bilboko GIBaren Oroimenezko banku gorrian kokatu dira argazkiak egin diezazkieten; hain zuzen, elkarte horrek berak inauguratu zuen duela bi urte Areatzan banku gorri hori. Eskerrak agertu zaizkie pertsona horiei parte hartzeagatik eta orobat Apoyo Positivo GKEari, lagundu egin baitu diseinuan.
Azkenik, totemak harrera egiten dio bera ikuskatzera datorrenari, mirail batekin, non haren aurpegia islatzen baita, mezu argi eta irmo baten ondoan: “Hau da GIBa daukan pertsona batek duen itxura”. T4 elkartea oso pozik dago emaitza hau lortu arte egindako bidearekin, zeinean gizarteko eta osasunaren arloko eragileek lagundu baitiote.
Ausardia, berrikuntza, kalitatea eta berotasuna esku-hartzeetan
T4 elkartea 1992az geroztik ari da gizartetik baztertuta dauden edo geratzeko arriskuan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzen, batez ere Bizkaian eta EAEn GIBarekin bizi direnena. Elkartea Bilbon sortu zen, eta beti nabarmendu izan da bere proiektu eta programen eta haien bidezko esku hartzearen ausardiagatik, berrikuntzagatik, kalitateagatik eta berotasunagatik. Gaur egun, erreferentziazko elkarteetako bat da, EAEko eta estatuko esku-hartze soziosanitarioan eta STIaren (Sexu Transmisiozko Infekzio) eta GIBaren prebentzioan.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019