EU | ES

2024ko martxoaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko martxoaren 29a, ostirala
2024ko martxoaren 29a, ostirala

Erribera Merkatua BilbaoDendako XIII edizioko Merkataritza Sariaren irabazlea

Atzo, BilbaoDendak urtero egiten duen sari banaketa ospatu zuen, modu honetan publikoki merkatariak behar duten merezimendua lortu zuten

Atzo, BilbaoDendak urtero egiten duen sari banaketa ospatu zuen, modu honetan publikoki merkatariak behar duten merezimendua lortu zuten. BilbaoDendako izendatu berri duten, Rafael Gardeazabal presidenteak izan zen ekitaldiaren anfitrioia.

Ekitaldian merkataritzako, ostalaritzako eta instituzioko hainbat aurpegi ezagun elkartu ziren. Haien arten, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea egon zen, baita Isabel Muela Turismo eta Merkataritza sailburuordea.

Bilbao Dendako sariak

Baina kasu honetan, protagonistak merkatariak izan ziren. Ekitaldia aurrera joan ahala saridunak ezagutu ziren. Tradizioa Etorkizunaren kategorian sariduna Eurosport denda izan zen. 1968 kirol munduan erreferentea den denda. HemenGO Shopping, kategorian Capra Izozkiak izan ziren saridunak. Konektaturik Oneneari dagokionez, El almacén secreto, una frikitienda eraman zuen saria. Hemengo Jan saria Erribera Merkatuak. Ostalaritzako Kontzepturik Onena, Basquery gastronomia kontzeptua eraman zuen saria eta azkenik Euskararen Sustapena Mongolia, arropa denda eraman zuen saria.

Aipatutako sariaz gain, auzo desberdinetan kokatutako merkataritza enblematikoei aipamen berezi bat egin zitzaien. Honako hauek izan ziren aipamena lortu zuten merkatariak. Café Bar Zidor (Basurto); Los chicos (Bilbao Centro); Lucía y Maribel ileapaindegia (Bilbao La Vieja); Itziar (Casco Viejo); Foto Santamaría (Deusto); Autoservicio Álvaro (El distrito 2); La hojalatería (Hiru auzo); Joyería relojería Marimar (Otxarkoaga); Bolsos Pili (Rekalde); Santutxu Loradenda (Santutxu): Lourdes Amayuelas Farmazia (Txurdinaga) y Librería Lápices (Zorrotza).

Ekitaldiari amaiera emateko, gerturatutakoei koktel bat eskaini zieten, Bilboko merkatariek eskaintzen duten produktuekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019