Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilbao Zerbitzuak egoitza elektroniko berria estrainatzen du
Bilbao Zerbitzuak egoitza elektroniko berria estrainatzen du
Bilbao Zerbitzuak egoitza elektroniko berria estrainatzen du
Bilbao Zerbitzuak ez da atzean geratzen eta bilakaera teknologikoaren trena hartzen du, arinagoa eta errazagoa den egoitza elektroniko berri batekin, zerbitzu guztiak herritarren eskura jartzen dituelarik, edozein unetan eta edozein lekutatik, urtean 365 egunez, egunean 24 orduz. Hala, www.bilbao.eus/bilbaozerbitzuak webgunearen bidez, nahi duten pertsona guztiek eskura dute online tresna berri hau, joan-etorri zein aurretiko hitzordurik gabe, hilerrien eta udal merkatuen zerbitzuei loturiko edozein prozedura burutzeko, segurtasun juridikoa ziurtatuz eta dokumentu elektronikoen kodeak egiaztatzeko zerbitzua eskainiz, zein espedientearen izapidetzearen jarraipena egiteko aukera emanez “Nire karpeta” herritarren karpetaren bitartez.
Bilbao Zerbitzuak erakundearen helburua da herritarrek behar duten edozein kudeaketa erraztea eta eskainitako zerbitzuak baliabide arin bihurtzea, herritarrek etxetik haiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten eta erantzun eraginkor, azkar eta erabakitzailea lor dezaten, haien beharretara egokituta. Horrela, Bilbao Zerbitzuak erakundearen egoitza elektronikoak oso modu bisual eta intuitiboan eskaintzen du herritarrek gehien eskatzen dituzten zerbitzuei buruzko informazio eta izapidetze guztirako sarbidea. Adibidez, hilerri-zerbitzuaren eskaerak izapidetu daitezke hilotzak lurperatzeko, lurpetik ateratzeko edo errausteko; zerbitzuei lotutako tasak eta prezio publikoak ordaintzeko edozein izapide burutzeko aukera ematen du, baita Bilbao Zerbitzuak erakundeak enpresak kontratatu ahal izateko baliabide guztiak ere.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019