EU | ES

2024ko abenduaren 12a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 12a, osteguna
2024ko abenduaren 12a, osteguna

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jaso du Madrilen

Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta “Adiós Cultural” aldizkariak antolatutako Espainiako Hilerrien Lehiaketako Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena. Yolanda Díez alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko zinegotziak balioa eman dio “Bilboko Udalaren estrategiari, udal-hilerriak modernitatera egokitutako zerbitzuaren bertsio berri bat izan daitezen”. Yolanda Díez alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak “Adiós Cultural” aldizkariak Bilboko hilerriari eman dion saria –Ingurumen Ekimen Onenaren atalean- jaso du gaur, Madrilen. Bilboko hilerriak hirugarren saria ere eskuratu du Jarduera Publiko Onenaren kategorian. Yolanda Díezek, hunkituta, adierazi du “nire esker ona agertu nahi dut sari honengatik, ilusio handiz jaso baitut Bilboko Udaleko alkateorde naizen aldetik, baina aldi berean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko eta, baita Bilbao Zerbitzuak erakundearen talde osoaren ordezkari naizen aldetik; esan gabe doa aitortza hau eurentzat dela. Nire poza agertu nahi dut denon aurrean, nire lantaldean dena ematen duten profesionalak daudelako, eta gauzak ondo egiten direnean, eta Bilbon ondo egiten ditugu, saria dutelako”. Bilboko Udaleko alkateordeak Bilboko Udalaren estrategia nabarmendu du, alegia, udal-hilerriak ulertzeko eta eraldatzeko estrategia, hain konnotazio handiak dituzten espazioak izanik, modernitatera egokitutako zerbitzuak ematen dituztelako, hau da, “bizitzaren eta heriotzaren kontzeptu berrietara egokitua”. Estrategia hori funtsezko helburu hauetan laburbildu du: hilerrien interes historikoa, soziala, ingurumenaren arlokoa, artistikoa eta ondare-interesa aitortzea; bizi izan zen jendearen tokitzat aldarrikatzea, bizitzaz eta oroitzapenez betea; uriaren atal garrantzitsua, kontserbatu eta balioa eman behar zaiona; herritarrak jabearaztea hilerrietan ondare garrantzitsua dagoela, eta heriotzaren kontzeptua desdramatizatzea, bizitzaren zikloa baita; eta, nola ez, baliabide turistiko gisa duen ahala sustatzea.

Ingurumen Ekimen Onenaren lehen saria

Epaiaren arabera, Bilboko Udal Hilerria bat dator uriko ingurumen-estrategiarekin, CO2ren arloan neutrala izateko, klima-aldaketaren aurrean erresilientea izateko eta ingurumen-kalitatean osasungarria izateko erronka betetzeko. Horretarako, eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu ditu eta, 2022aren amaieran, errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtuko ditu.

Jarduera publiko onenaren hirugarren saria

Epaiak beste sari bat ere eman dio Bilboko hilerriari: hirugarren saria Jarduera Publiko Onenaren kategorian, uda honetan gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik. Bilboko Hilerrian ehun bat pertsona bildu ziren uztailean, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan zuten udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean; Bilbao Zerbitzuak erakundeak antolatu zuen, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019