EU | ES

2025ko azaroaren 01a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 01a, larunbata
2025ko azaroaren 01a, larunbata

Bilboko hilerriak prest daude familiek beren maiteak ohoratzeko Santu guztien egunean

Azaroaren 1ean Bilboko Hilerriko Kapera bisitatzen duten pertsonek Bilbao Zerbitzuak-ek urtero antolatzen duen kontzertu liriko klasikoaz gozatu ahal izango dute, Bilbao Bel Canto musika taldeko ahots ezagunen eskutik

Bilboko Udal Hilerrira hurbildu nahi dutenek 8etatik 18etara egin ahal izango dute, etenik gabe; eta Deustuko hilerrira hurbildu nahi dutenek 15ak arte, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte egongo delako zabalik

Urtero bezala, egun hauetan Bilboko udal hilerriak prest daude euren maiteak ohoratzera hurbilduko diren familiak hartzeko, azaroaren 1ean ospatzen den Santu Guztien eguna dela eta. Gauzak horrela, eta Bilboko eta Deustuko kanposantuetan espero diren ehunka bisiten aurrean, Bilbao Zerbitzuak ingurunearekiko eta familiekiko errespetuzko eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko ekintza-plan bat aktibatu du beste behin ere. Edonola ere, eta jendetzarik ez sortzeko, ahal den neurrian, aldez aurretik, mailaka eta garraio publikoan joateko eskatzen zaie herritarrei.

«Data seinalatuak dira eta gure kulturan oso errotua dagoen tradizioa erakusten dute. Bilbao Zerbitzu-tik ziurtatu nahi dugu familiek eta bisitariek jada ez daudenak ohoratu ahal izatea merezi duten bezala», azaldu du Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi delegatuak. Horregatik, azaroaren 1ean, Bilboko Hilerriko Kapera bisitatzen dutenek Bilbao Zerbitzuak urtero antolatzen duen kontzertu liriko klasikoaz gozatu ahal izango dute.

Zortzigarren edizioa beteko duen musika ekitaldia 13etan hasiko da, Bilbao Bel Canto musika taldearen ahots ezagunekin; Patricia Sesar sopranoarekin, Martín Barcelona tenorrarekin, Alfonso Rodríguez-en biolinarekin, Miren de Diegoren biolarekin eta Anastasia Chernyavskayaren pianoarekin. Bertara joaterik ez dutenek Telebilbao tokiko telebista-katetik ere izango dute kontzertuaz gozatzeko aukera eta Bilbao Zerbitzuak YouTube kanalaren bidez.

Ordutegi berezia

Bilboko Udal Hilerrira hurbildu nahi dutenek 8etatik 18etara egin ahal izango dute, etenik gabe, ohiko neguko ordutegian. Bitartean, Deustuko kanposantua bisitatu nahi dutenek 15ak arte bisitatu ahal izango dute, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte egongo delako zabalik.

Bulegoetako aurrez aurreko arreta azaroaren 1ean ere indartuko da. Ondorioz, jendaurreko ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 17etara izango da. Era berean, eta esparruaren gainerako lekuetan arreta errazteko eta hobetzeko helburuarekin, kanposantuko langileak txaleko islatzaileekin identifikatuko dira. Era berean, hala behar duten pertsonek beren senideen hilobiratze-kokapena aurkitu ahal izango dute bulegoetan, 8etatik 17etara, edo QR kodeen bidez, hilerriko 16 informazio-paneletan ikusgai daudenak.

Jendetza espero denez, Bilbao Zerbitzuakek Bilboko udaltzainen laguntza izango du Bilboko Udal Hilerriko sarrera nagusian pertsonen joan-etorria eta ibilgailuen sarrera antolatzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019