Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko sei udal merkatu itxiko dituzte arratsaldeetan
Bilboko sei udal merkatu itxiko dituzte arratsaldeetan
Bilboko sei udal merkatu itxiko dituzte arratsaldeetan
Traukokoa bakarrik irekiko dute 17:00etatik 20:00etara; Erriberan eta Otxarkoagan, berriz, etxez etxeko eskaeren doako zerbitzua ezarri dute.
Alarmaren ondorioz, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak udal merkatuen ordutegia aldatu du. Hala, gaurtik aurrera, Erribera, Zabalgune, Deustu, San Inazio eta Otxarkoaga plazek goizez bakarrik irekiko dute (8eatik 14etara), eta Trauko instalazioetan ere 9:00etan pertsiana altxatuko dute, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00 etara. Larunbatetan, kasu guztietan, ordubietan jaitsiko dute pertsiana.
Bilba Zerbitzuak erabaki du, “COVID-19aren inguruan sortutako osasun krisiari aurre egiteko eta produktuen eskaria bideratzeko”. Zenbait posturen arduradunek azaldu dutenez, bazkaltzeko ordua baino lehen itxi behar zuten, “ahalik eta denbora gutxienean etxetik kanpo egoteko”. Salmenten jaitsiera dela eta Erriberako merkatariek telefono zenbaki bat (944 072 031) eta posta elektroniko bat (Mercadolaribera@gmail.com) aktibatu dituzte, bezeroek etxez etxe eskaerak egiteko, inolako kostu gehigarririk gabe. Kolektiboa arduratuko da eskaera bazkideen artean banatzeaz, baina, postu jakin batean erosi bahi izanez gero, pertsonak zuzenean jarri beharko da harremanetan postu horrekin.
Era berean, Otxarkoagako merkatuak “gerturatzeko arazoak dituzten edo arriskuan dauden pertsona guztientzako” doakoa entrega eskainiko du, Udalak zehaztu duenez. 14:00ak baino lehen egiten diren erosketak hurrengo egunean banatuko dira etxeko atarian.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019