EU | ES

Jueves, 25 de abril de 2024

Inicio          Mapa Web          Contacto          Canal de denuncias

Jueves, 25 de abril de 2024
Jueves, 25 de abril de 2024

Erriberako Merkatua ere, Atleticekin

Kopa irabazteko ametsa bizirik duten milaka eta milaka athletic zaleren ilusioaren erakusle bihurtu da egunotan Bilboko Erriberako Merkatuko pantaila. Larunbat honetatik, apirilaren 3tik, eta egunero, 08:00etatik 21:00etara, Bilboko udal-merkatu nagusiko pantaila handiak azken Superkoparen ospakizun-bideoa emango du, erabiltzaileek eta bisitariek une oro gozatu ahal dezaten, Athletic Cluben eta Bilbao Zerbitzuaken arteko lankidetzari esker.

 

Bilbao Zerbitzuakek bat egin du pandemiaren ondorioz une gazi-gozoa bizitzen ari den hiria ereiten duten Athletic bultzatzeko ehunka ekimenekin. Egoera horregatik hain zuzen ere, hiriak horrelako pozak behar ditu. Pauso zailenak dira, baina baita politenak eta desiratuenak ere. Erriberako merkatuak alaitasuna, harrotasuna eta grina zabalduko ditu zelai kanpotik, baina ertzetik oso gertu. Superkopako ametsa lortu dugu. Segi dezagun elkarrekin ametsetan! Aupa Athletic!

 

Imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019