EU | ES

2025ko martxoaren 12a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko martxoaren 12a, asteazkena
2025ko martxoaren 12a, asteazkena

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak zazpi sukaldaritza ikastaro eskainiko ditu martxoan gustu eta adin guztientzat

Martxoaren 6tik 29ra bitartean Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolako sutegiak piztuta mantenduko dira gustu eta adin guztietarako eskainiko diren zazpi ikastaroekin. “Elikadura funtsezko zutabea da haurren garapen integralean. Dieta orekatua funtsezkoa da hazkunde fisikorako, eta, horrez gain, berebiziko garrantzia du garapen kognitiboan, emozionalean eta sozialean. Janaria nutrizio-ekintza bat baino gehiago da; gorputza eta burua zaintzearen garrantzia erakusteko tresna bat da, eta kulturei, zaporeei eta tradizioei buruz ikasteko aukera eskaintzen du”, goraipatu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi Álvaro Pérez Alonsok.

Lehenengo formakuntza ostegunean izango da, hilak 6, eta atunaren eta izokinaren uztarketetan jarriko du arreta. Hurrengo egunean, haragia izango da protagonista, masailezurren errezeta tradizional eta berritzailearekin. Plater abangoardistekin jarraituz, martxoaren 14an parte-hartzaileek Asiako modako ogia prestatzen ikasiko dute betegarri ezberdinekin; zehazki, ahate kurruskariaren baoa eta pulled pork baoa.

Etxeko txikiek ere Mexikoko gastronomian murgiltzeko aukera izango dute, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak familientzat eskainiko duen tako ikastaroarekin. Halaber, sukaldaritzan urratsez urrats hasi nahi dutenek izena eman ahal izango dute martxoaren 25ean hasi eta apirilean amaituko den tailerrean.

Gozogileek ere hiru gazta tarta mota egiteko aukera izango dute hilaren 27an emango den ikastaroan: gazta “errearen” tarta, gazta mamitsuaren tarta eta gazta hotzaren tarta.

Azken ikastaroa 29an emango da eta Asiako zopetan jarriko du arreta. Prestakuntza guztiak 18:30ean izango dira, familiei zuzendutako ikastaroa eta zopa asiarren tailerra izan ezik, 11etan izango baitira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019