EU | ES

2024ko abenduaren 13a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 13a, ostirala
2024ko abenduaren 13a, ostirala

Haurdunaldian galdutako umeen dolu eremua egiteko lanak hasi dira Bilboko Hilerrian

Jaio aurretik Galdutako Umeen Doluari Laguntzeko Euskadiko Taldearekin lankidetzan gauzatutako Bilbao Zerbitzuaken ekimenak, haurdunaldian ume bat galdu duten familiek duten beharrari erantzuten dio.

Goizegi piztu ziren izar guztiei eta haien ausentziarekin bizi direnei eskainitako memorial bat. Hori izango da Bilboko Udal-hilerrian sortuko den Jaio Aurretik Hildako Umeen dolurako espazioa. Obrak hasi dira jada. Bilbao Zerbitzuaken ekimena da, Jaio aurretik Galdutako Umeen Doluari Laguntzeko Euskadiko Taldearekin lankidetzan, eta haurdunaldian ume bat galdu duten familiek duten beharrari erantzuten dio.

Jaio Aurretik Hildako Umeen dolurako espazio gune berria 63. hilobi-gunean egongo da, Mungiako errepideko atetik hilerrirako sarbidearen ondoan, eta 77 metro koadro inguruko azalera izango du. Obrek bi esku-hartze desberdin, baina osagarri, aurreikusten dituzte. Lehenengoa hirigintza arloko esku-hartzea da, eta garatu beharreko eremuari soluzio espazial bat emateko ahalegina egingo du, obra zibila gauzatuz. Bigarrenean, doluaren artelan edo irudikapen artistiko bat diseinatu eta egingo da. “Izar umeak” ideia edo lemapean, multzoari garrantzia ematen dion elementu adierazgarri bat aurkitzen saiatuko da, familiek jasaten duten doluaren isla gisa, eta horixe izango da esku-hartzearen pieza nagusia. Proposamen hori koherentea da eta espazioaren eraikuntzari eta monumentu-izaera emango dion elementuaren lanketari tratamendu bereizia ematea ahalbidetuko du.

Proposamenaren motibazioa argia da. Guraso asko biziaren zain daude, eta semea edo alaba jaio aurretik hiltzen denean heriotza aurkitzen dute aurrez aurre. Une horretako kontraesanaz harago, heriotza baten izapideak egin behar dituzte. Une horretan, guraso horiek euren umea omentzeko leku bat izatea gura izango lukete. Oraindik ere ikusezina den dolu bat, jaio aurretik hildako umeengatiko dolua, agerian utziko lukeen oroimenerako leku bat. Hori dela eta, Bilbao Zerbitzuakek, haurdunaldian, erditzean edo erditu ostean seme-alaba bat galdu duten familientzat Bilboko udal-hilerrian intimitate- eta oroitzapen-espazio pertsonalizatua eskaintzea erabaki du, galera horiek ikusarazteko eta gurasoei doluan laguntzeko. Behar duten pertsona guztientzako gune irekia, konnotazio erlijiosorik gabea.

Jaio aurretik Galdutako Umeen Doluari Laguntzeko Euskadiko Taldeak hartu du parte proiektuan. Talde horrek jaiotzera iritsi ez ziren edo jaio eta egun gutxira hil ziren euren umetxoak gogorarazi gura ditu, horrek emozioen ikuspegitik helduagoa den gizarterantz aurrera egiteko, eta oso goiz seme-alaba bat galtzen dutenean familiei laguntzeko balioko du. Horrela, hilerri honetan lurperatutako beste pertsona maitatu batzuen ondoan egon ahal izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019