EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Gabonetako sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako merkatuan

Gabonak bertan direla, Bilboko Ostalaritzako Goi Eskolak Gabonetako gaiei buruzko ikastaroen eskaintza berria egin du. Ikastaroa abenduaren 1ean, 15ean eta 22an egingo da, eta sei errezeta egingo dira guztira: hasierako bi, lehenengo bi eta bigarren bi.

Lehen saioan, hasierakoak izango dira protagonista: perretxiko eta gulen nahaskia bainu marian eta muskuiluak tenpuran concassé tomatearekin. Bigarren klasean, hotzari aurre egiteko, bi koilara-plater egingo dira: batetik, marinel salda bat arrain eta moluskuekin, eta, bestetik, porru eta zigala krema bat. Azkenik, Mikel Escudero sukaldari eta irakasleak emango dio amaiera ikastaroari, bi errezeta eginez, txipiroiak plantxan, gari-zainzuriekin eta romesco saltsarekin, eta oilaskoa txilindron erara.

Ikastaroak 110 euroko kostua du, eta lehen aipatutako egunetan emango da, 18:30ean, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan (2. solairua).

Informazioa eta erreserbak

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019