EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

88.000 jarraitzailek baino gehiagok egin dute bat Bilboko udal azokak kokatzeko kanpainarekin

  • Bilbao Zerbitzuak erakundeak tokiko kontsumoaren erakusleiho digital bihurtu du Erriberako merkatua.
  • Eduki gastronomikoko zazpi sortzailek merkatuan egindako erosketa- eta sukaldaritza-esperientzia bat partekatuko dute beren komunitateekin.
  • Ekintza bihar egingo da Adrián Rejón Bilboko sukaldariak gidatuta, eta Bilbao Zerbitzuak erakundeak bultzatutako posizionamendu-kanpainaren bigarren fasearen parte da.
  • Deialdia irekita dago ekintzaren berri eman nahi duten komunikabideentzat.

Bihar, martxoak 3, Erriberako merkatua esperientzia gastronomiko eta digitalaren agertoki bihurtuko da, sare sozialen bidez Bilboko udal merkatuak 88.000 pertsona baino gehiagorekin konektatuko duena. Tokiko zazpi preskriptorek parte hartuko dute Bilbao Zerbitzuak erakundeak antolatutako elkarretaratze batean, 2025eko abendutik merkatuak tokiko kontsumorako, auzoko ekonomiarako eta eguneroko bizitzarako espazio modura daukaten zeregina indartzeko bultzatzen duen posizionamendu-kanpainaren barruan.

Hitzordua 9:30ean hasiko da, merkatuan zehar ibilbide bat eginez, MasterChef Españako lehiakide ohia eta Otxarkoagako bizilaguna den Adrián Rejón sukaldari bilbotarrak gidatuta. Harekin batera@bilbaofoodsafari, @rincon.foodie, @bilbofodie, @notodoesgula, @gourmetbilbao, @tragaldabis eta @janitxu izango dira eta postuetatik ibiliko dira, merkatariekin hitz egingo dute eta, denen artean, produktu freskoak eta sasoikoak hautatuko dituzte, gero hiru plater egiteko.

Helburua da merkatuan erosteko benetako esperientzia barrutik erakustea eta esperientzia hori eduki erakargarri eta hurbil bihurtzea belaunaldi berrientzat. Nora Abete eta Álvaro Pérez Bilboko Udaleko zinegotziek ere parte hartuko dute saioan.

10:30ak aldera, jarduera ESHBIk Erriberako merkatuan daukan Eskolara eramango da. Bertan, Adrián Rejónek errezeten lanketa gidatuko du, produktua, sormena eta kontakizun digitala konbinatuko dituen saio batean. Bertan, parte-hartzaileek talde bitan arituko dira.

Ekintza hori Bilbao Zerbitzuak erakundearen kanpainaren bigarren fasearen parte da. Kanpaina horrekin, tokiko kontsumoak, auzoko ekonomiak eta eguneroko bizitzak bat egiten duten espazio modura sendotu nahi dira udal merkatuak. Estrategiak identitate bisuala –»Merkati» ikur ezagugarri gisa–, aurrez aurreko dinamizazioa eta proiekzio digitala konbinatzen ditu, eta, gainera, tokiko hedabideetan eta hiri-euskarrietan publizitatea eginez indartzen da.

Ekimen honen bidez, Bilbao Zerbitzuak erakundeak udal merkatuen irudi berritzailea eta esperientziala proiektatu eta produktu freskoaren, hurbileko tratuaren eta jasangarritasunaren garrantzia azpimarratu nahi du, kanpainaren mezua —«Erosi freskoa. Erosi bertokoa» eta «Igo gurdira!»— publiko berriei kanal digitalen bidez helaraziz.

Elkarretaratze gastronomiko horrekin, udal merkatuak kontsumitzeko modu baten plato, ikasgela eta erakusleiho digital bihurtuko dira ordu batzuetarako, Bilboren nortasunaren parte dena eta etorkizunari bere funtsa galdu gabe begiratzen diona.

Ekintza honen berri eman nahi duten komunikabideek parte-hartzaileekin egon ahal izango dira, bai merkatuko erosketan (9:30), bai ESHBIk Erriberako merkatuan daukan Eskolako sukaldaritza-saioan (10:30).

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019