EU | ES

2024ko azaroaren 23a, larunbata

Hasiera        Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2024ko azaroaren 23a, larunbata
2024ko azaroaren 23a, larunbata

Bilboko Hilerria

Bilboko Hilerria

Bilboko Hilerria

Pertsona ospetsuak

Pertsona ospetsuak

Ybarra familia

19-20-21. mendeak

Jose Antonio Ybarra

Ybarra familia Estatuko leinu enpresarial garratzitsuenetariko bat da.
Bere negozioak bilbotar hiribilduan kokaturiko denda batekin hasi ziren, non ez zituzten bakarrik artikuluak saltzen, baizik eta maileguekin eta zorren kobrantzarekin jarduten ziren.

Beraien negozioak hedatzen joan ziren burdindegien bitartekari nagusienak bilakatu arte eta industria hauek desagertu ondoren, industria siderometalurgikoan inbertitu zuten.
Bizkaiko Labe Garaiak fundatu zituzten.

Tomás Epalza

1798-1873

Tomas Epalza

Bere aberastasuna Kuban sortzen hasi zen enpresari bat izan zen.

XIX. mende erdiko hamarkadaren merkataririk nagusienetarikoa izan zen.
Boluetako Ana Santuaren bazkide fundatzailea izan zen, Euskal Herriko lehenengo industria modernoa.

Eragin handiko karrera politikoa ere izan zuen. Bere heriotzaren ostean bere ondare guztiak bere emazteari utzi zizkion, Casilda Iturrizar andreari.

Casilda Iturrizar andrea

1826-1900

Doña Casilda

Casilda andreak Tomas Epalza bere senarraren enpresa-jarduketekin jarraitu zuen, bere aberastasuna ugaritzen.

Pertsona behartsuen bizitzak hobetzeko ospitaleak eraikitzen ere lagundu zuen.

Gainera, hiribilduko kale-izendegian birritan agertzen den pertsona bakarra da:
Lehenengoa: “ahateen parkea” deiturikoari.
Bigarrena: Epalzaren Alarguna deituriko kalea.

Carlos Casero

¿?-1918/1919 (monumentua/hilerriaren erregistro-liburua)

Carlos Casero

19. mendean zehar armadaren  kapitaina izan zen.
Errepublikanismoarekin guztiz lerrokaturiko ideologia zuen.

1883ko Estatu Kolpean parte hartu zuen eta Villafrancako matxinadan.
Horregatik Parisen erbestean bizi izan zen 1895 urtera arte.

Guda batailoi sozialista batek bere izena eraman zuen bere ohorean Espainiako Guda Zibilean.

Alejandro Arechavala

¿?- 1919

Alhondiga incendio

Mendeko hiribilduko sute garrantzitsuenetako batean zerbitzu-egintzan hildako suhiltzailea.
Hormigoi zati bat sabaitik erori zitzaion.

1919ko maiatzaren 21ean, Bilboko Alondegiak su hartu eta sutan egon zen lau egunez.
Galera handiak eragin zizkien barruan produktuak gordetzen zituzten merkatariei.

Alkoholak eta barruan zeuden gainerako azeleragailuek zaildu egin zituzten sua itzaltzeko lanak.

Tomás Allende

1848-1935

Tomás Allende

Euskal industrializazioaren banakako enpresaburuen nabarmenetarikoa izan zen.

Bere inbertsioak erauzketa industrian ardaztu ziren.
Estatuko meatzeen jabe nagusienetarikoa bilakatzea lortu zuen.

Bilboko eraldaketaren adierazgarririk handienetako bat da, higiezinen agentziekin eremu berriak kolonizatu baitzituen. Eremu horiek etorkizuneko Bilboko auzoetan integratu ziren.

Eragin handiko kargu politikoak izan zituen.

José María Olabarri Massino

1849-1924

José María Olabarri Massino

Bizkaiko Labe Garaiak sortzeko siderurgien fusioan parte hartu zuen enpresari nabarmena izan zen.

Nahiz eta siderurgia gehien inbertitu zuen sail enpresarialetako bat izan, irabazizko beste negozio batzuk ere izan zituen, hala nola hodi fabrika bat eta meatzaritzarekin erlazionatutako jabetasunak.

Influentzia handia izan zuen eta zuzenean zenbait ongintzazko erakunderekin parte hartu zuen, Basurtuko Ospitaleko ongilea izateaz gain.

Bere izena Bilboko kale-izendegian agertzen da, hain zuzen Bilboko Burtsa aurkitzen den kalean.

José María Martínez de las Rivas

1850-1913

José María Martinez de las Rivas.

José María Martínez de las Rivas enpresari garrantzitsu bat izan zen, San Frantziskoko Labe Garaien fundatzaileetako bat izan zen.

Ugazabatik kanporatua izan zen bere langileen aldeko erabakiak hartzeagatik.

Bere ibilbide politikoa nabarmena izan zen eta bere kargu politikoetan eragin politikoa erabili zuen bizkaitar industriaren alde.

Eulalia Abaitua

1853-1943

Eulalia abaitua

Argazkilari bikaina izan zen.

Garaiko emakumetan ez ohikoa zen askatasuna izan zuen bere pasioa garatu ahal izateko.

Begoñako elizpean kokatuta zegoen bere etxea eta bertan zeukan laborategian bere argazkiak errebelatzen zituen. Euskal Museoan gordetzen diren 2.500 argazki utzi zituen.

Pertsona ezezagunak fotografiatzeaz aparte, efektuak lortzeko teknika berriak eta trikimailuak frogatu zituen.

Facundo Perezagua

1860-1935

Facundo Perezagua

20. mende hasierako Alderdi Sozialistaren langile burua eta pertsonaia nabarmena.

Izaera gogorra eta marxismo eta langilismoarekin erlazionaturiko ideiak  zituen.

Berarekin Alderdi Sozialistaren beste pertsonaia bat nabarmentzen zen, Indalecio Prieto, neurrizkoagoa, otzanagoa eta liberalagoa zena.

Indalecio Prietok PSOE-ren kontrola lortu zuen.
Arrazoi hori zela eta, alderditik atera zen zatiketa eraginez.

Marcelino Ibáñez de Betolaza

1863-1945

Marcelino Ibanez De Betolaza

Metalezko altzairuen fabrikazioan lan egin zuen bere aberastasuna areagotuz.
Bere irabaziak dibertsifikatu zituen eta Bizkaiko Elkarrekiko Aseguruen lehenengo Sozietatea sortu zuen (gaur egungo Mutualia). 

Benefizentziagatik ere interesatu zen eta zenbait erakundeekin kolaboratu zuen.
Gurutze Gorriaren Lehendakaria izatera heldu zen espainiar gizartearen momentu zailenetariko batetan: Guda Zibila. 

Tomás Meabe Bilbao

1883-1962

Tomas meabe

PSOEren barnean eragin handia izan zuen kazetari eta idazlea.

Bere familiak ideologia karlista eta nazionalista zuen.
Fede krisi batetan masoneriara hurbildu zen, pertsonaia enigmatiko bat sortuz; bere hilobia sinbologia masonikoa duen bakarretakoa da Hilerrian.

Zenbait mintegi sozialista zuzendu zituen eta bere ideologiagatik kartzelatua izan zen behin baino gehiagotan Larrinagako kartzelan.

Juana Mir

¿?–1937

Vista Alegreko Hilerrian fusilatua izan zen idazle eta kazetaria, tropa frankistak aurkaritza politikoa eta gatazkarekin zerikusirik ez zuten pertsona errugabeak suntsitzeko erabiltzen zuten fusilamendu horman.

Batez ere bere gudaren kontrako artikuluengatik ezaguna zen, matxinatutakoen eta hauen aliatuen kontra.

Bere urkatzaileek bere artikuluak irakurtzen zituzten eta gerra-kontseiluaren bidez subertsio gorri-separatistaren propagandista izateaz salatu zuten.

Indalecio Prieto

1883-1962

Indalecio Prieto

Espainiar sozialismoaren eragilerik garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Errepublikar indar guztien bateratasuna defendatzen zuen. Liberalismo erreformista batengatik egin zuen apustu, monarkia garaitzeko helburuarekin.

Bigarren Errepublikan zehar Ogasun Ministerioaren eta Sustapen Ministerioaren sailetan egon zen.
Lehenengo postuan ez zuen bigarrenean bezalako garrantzirik izan, izan ere egoera politikoa eta ekonomikoa ez ziren egonkorrak izan.

Rafael Moreno Aranzadi (Pichichi)

1892-1922

Pichichi

Athleticeko jokalari bat izan zen, masa-idolo bat, eta agian bere heriotza goiztiarrak eta karismak elezahar mailara eraman zuten.

Athleticek bere memoria bizirik mantentzen du San Mamesen lehengo aldiz jokatzen duen talde bisitariari bere bustoa erakusten.
Talde bisitariaren kapitainak lore-ofrenda egiten dio.

Ligaren golegile maximoarena sariak ere bere izena du.

Simón Cabido

1917-1992

Simon Cabido izquierda

Ospetsua izan zen aktorea doña Croqueta pertsonaia antzezteagatik, Espainian bizi zen emakume ingelesa.

 Cirilio jaunarekin (Juanito Navarrok antzeztutako pertsonaia) batera umorezko bikote bat osatzen zuten non topikoak eta hizkuntzaren nahasteak zentzugabeko egoerak sortzen zituzten.

Zinemetan zein antzokietan agertu zen eta oso pertsonaia komertziala izan zen, izan ere, bere irudia teltebistako iragarkietan eta kasetetan agertu zen.

Julita Berrojalbiz

1923-1998

Julita Berrojalbiz

Magisteritza ikasi zuen eta klandestinitatean euskarazko eskolak ematen hasi zelako ospetsua da.

Beste andereño batzuekin errepresio frankistatik ihes egiteko moduak asmatu behar izan zituen.

Euskaltzaindiaren laguntzarekin ikastolak legeztatzea lortu zuten.
Lauro Ikastola laikoa fundatzera lagundu zuen, non zuzendaria izatera heldu zen.

Gainera, Euskaltzaindiako  urgazlea eta ohorezko kidea izatera heldu zen.

Gabriel Aresti Segurola

1933-1975

Gabriel Aresti

20. mendeko euskarazko idazlerik hoberenetarikoa da.
Bere hizkuntzekiko grinak bere idazle karrera hornituko zuen hizkuntza ikastera eraman zuen.

Bere ideologia marxista eta internazionala zen.
Euskal Herritik gutxi atera arren, bere lanetan nazioarteko oihartzuna zuten gaiak planteatzen zituen eta gizarte elebiduna edo eleanitza, plurala eta zabala defendatzen zuen. 

Ordutegia

BILBOKO HILERRIAREN ORDUTEGIA

UDA: ekainetik irailera

BISITAK

Egunero: 8etatik 20etara

NEGUA: urritik maiatzera

BISITAK

Egunero: 8etatik 18etara

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera: 8etatik 13era

Bilboko Jaiak (Aste Nagusia)
Astelehenetik ostiralera: 8etatik 12ra

Larunbata, igandea eta jai egunak:

EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik

BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera: 8tik 14etara

Larunbata, igandea eta jai egunak: 

EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik 

BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

Kontaktu

Kontaktua

Ordutegia

BILBOKO HILERRIAREN ORDUTEGIA

UDA: ekainetik irailera

BISITAK

Egunero:
8etatik 20etara

NEGUA: urritik maiatzera

BISITIK

Egunero:
8etatik 18etara

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera:8etatik 13era

Bilboko Jaiak (Aste Nagusia)
Astelehenetik ostiralera: 8etatik 12ra

Larunbata, igandea eta jai egunak:
EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik
BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera:
8tik 14etara

Larunbata, igandea eta jai egunak:
EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik 
BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

Kontaktu

Kontaktua

Ordutegia

BILBOKO HILERRIAREN ORDUTEGIA

UDA: ekainetik irailera

BISITAK

Egunero: 
8etatik 20etara

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera:8etatik 13era

Bilboko Jaiak (Aste Nagusia)
Astelehenetik ostiralera:8etatik 12ra

Larunbata, igandea eta jai egunak:
EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik
BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

NEGUA: urritik maiatzera

BISITAK

Egunero:
8etatik 18etara

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera:
8tik 14etara

Larunbata, igandea eta jai egunak:
EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik 
BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

Kontaktu

Kontaktua

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019