EU | ES

2024ko abenduaren 10a, asteartea

Hasiera        Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2024ko abenduaren 10a, asteartea
2024ko abenduaren 10a, asteartea

Bilboko Hilerria

Bilboko Hilerria

Bilboko Hilerria

Hilerrien eta hileta-eskubideen kudeaketari buruzko ohiko galderak

Ondoren agertzen diren galderak eta erantzunak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Bilboko Udal Hilerriek duten hileta osasungarritasunaren araudira egokituta daude. Ez da orokorra eta gainerako hilerriei ez zaie ezartzen.

Udal-hilerrien kudeaketa

Bi udal-hilerri daude:
• Bilboko Hilerria (Derion eta Zamudion kokatuta).
• Deustoko Hilerria (Deustuko auzo bilbotarran kokatuta).

Bilbon jaio, bizi edo hil diren pertsonek bakarrik.
• Ehorzketa panteoi komunitarioan edo lurrean.
• Errautsak Oroimenaren Basoan botatzea.
Eskatzen duen edozein pertsonak: errausketa zerbitzua.
Emakida baten titularrak edo titularrak baimendutako pertsonak: ehorzketa panteoi, hilobi edo nitxo batean.

Deustuko Hilerrian emakida bat duten pertsonei.
Deustuko Hilerrian emakida baten titularrek baimendutako senide edo pertsonei.

Ez. Hilerri honek 2006an utzi zion ehorzketak egiteari, ondorengoak ezartzen duenaren arabera:
• Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariaren ebazpena (2006ko urriaren 4a).
• Bilboko Udaleko Gobernu Batzordea (2006ko irailaren 8a).

Bilboko Udalak Bilbao Zerbitzuak erakundea 2010ean sortzen du hilerrien gaineko udal-eskumena kudeatzeko.
Bere Estatutuak 2010eko irailaren 23ko Bilboko Udalaren bilkuran onartu ziren eta 220. zenbakiko BAOan (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala) argitaratu ziren, 2010eko azaroaren 16an.
Bilbao Zerbitzuak 2011ko urtarrilaren 1ean lan egiten hasi zen.
Tokiko Enpresa Erakunde Publiko gisa sortu zen eta Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailaren menpe dago.
2010 arte, Servicios Funerarios de Bilbao SL hilerriak kudeatzen zituen.

Ehorzketa unitateak

Panteoiak.
Hilobiak.
Panteoi komunitarioak.
Horma-nitxoak eta hezur-nitxoak (edo zutabe-nitxoak).
Ehorzketa unitate bereziak.
Unitate bakoitzaren ezaugarriak ikusi, aurrerago azaltzen direnak.

Osasun-araudiak eta Bilboko Hilerrien Araudiak ezartzen duten denboran gorpuak gordetzeko behar bezala egokitutako gune bat.

8, 12 eta 18 nitxoko kripta-panteoia.
3, 6, 8 eta 9 hilobiko panteoiak.
Errauts-kutxatila nitxoak: Hilerrian emakida baten titularra izatea beharrezkoa da.

Hainbat gorpu hartu ahal izateko azalera jakin bat duen ehorzketa unitate bat da.
Erdiko gela bat du, alboetan dauden ehorzketetarako sarbidea ematen duena.
Ehorzketa kopurua emakidak hartzen duen lursailaren tamainaren araberakoa izango da.

  Deskribapena  NeurriakEhorzketak
  Kapera handiak  5,05 x 7,70 m.18
  Panteoia handiak  4,80 x 5,80 m.12
  Lehen mailako panteoiak  4,70 x 3,35 m.9

Lurrazpian kokatzen diren ehorzketa unitateak dira. Ehorzketara bideratutako kripta Udalak eraiki zuen, baina ez haren altxaera edo lurzoruaren gainean eraikitako zatia.
Panteoiak aldeko gela bat dute ehorzketa bakoitzera heltzeko. Hilobiek ez dute.

Bigarren mailako panteoi ekonomikoa2,82 x 2,82 m.​6
Hirugarren mailako panteoi ekonomikoa1,90 x 2,82 m.​3
Helduen hilobia0,85 x 2,20 m.​3
Haurren hilobia0,65 x 1,20 m.​3

Ehorzketa-unitate bien ehorzketetarako bideratutako lurrazpiko kripta Udalak eraiki zuen, baina ez altxaera.

Hainbat altueretako eraikin gisa eraikitako ehorzketa-unitateak, malda gaineko lerroetan kokatuak. Hilkutxa bat edo 12 errauts-kutxatilak baino ez dituzte.

Horma-nitxoen itxurako ehorzketa-unitateak dira. Gorpuzkiak edo errausketa batetik datozen errautsak dituen errauts-kutxatilak sartzeko baino ez dute balio.
Guztiz eraikita eta marmolezko plaka batez estalita lagatzen dira. Plaka horren gainean inskripzioak grabatu daitezke, baldin eta irtengunerik ez badago.

Lurrazpian eraikitako 8 apal dituzten ehorzketa unitateak dira. Ezarritako denbora batez ehorzketak egiteko dira, horretarako emakidarik ez dutenentzat.

Ezaugarri espezifikoak dituzten ehorzketa-unitateentzako emakidak; erlijioen, erritoen edo beste inguruabar batzuen artean bereizketa egiteko.

Bai. Zutabe-nitxo batek hainbat errauts-kutxatila har ditzake. Pertsona batzuk errautsak etxean dituzte, beste batzuk itsasoan edo mendian barreiatzea nahiago dute, eta beste batzuk bisitatzeko leku bat izan nahi dute.

Ehorzketak

Bai. Jaio, bizi edo hil diren pertsona guztiek Bilboko udal-hilerrian ehortziak izateko eskubidea dute.
Emakidarik ez badu, baina Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan eskuratu nahi bada, eskura dituzun ehorzketa-unitateei buruzko idazki eta grafiko bat eskainiko dizugu.

Nitxoa berriz erabili daiteke, baina horma-nitxo batean hilkutxa bi baino ez direnez sartzen, hainbat irtenbideen artean aukera daiteke:
• Hil berri den pertsonaren gorpua errautsen kutxatila batean sartzea.
• Hil-berri den pertsona baten gorpua hilkutxa batean sartzea. Kasu honetan, gorpuzkien murrizketa eskatu behar da. 
Lan hori hilkutxa lurpetik ateratzean datza, eta gorpuzkiak poltsan edo gorpuzki-kutxan bildu eta multzokatzean.
Gorpuzkien murrizketa egin ahal izateko, ondorengoa beharrezkoa da:
• 5 urte igaro izana pertsona lurperatu zenetik.
• Materia organikoa guztiz deseginda egotea.
Murrizketa ezin bada egin, gorpuzkiak erraustera eraman ahal dira ondoren errautsak lurperatzeko.

Zerbitzu hori egiteko, emakidaren titularrak eskatu behar du.
Bilboko Hilerriko Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan ehorzketa unitate bakoitzeko espazio librearen berri ematen dugu, baita gorpuzkiak murriztuz espazioa egiteko moduaren berri ere.

Lurperatu ahal izatea ez dago ahaidetasunaren mende, baizik eta hilobiaren titularrak baimena ematearen mende. Titularra beste pertsona baten alde titulartasun-aldaketarik egin gabe hiltzen bada, titulua haren legezko jaraunsleena izango da zuzenean.

Familia edo lagun batek.
Azken borondateen ziurtagiri bat aukerarik onena izan daiteke, horrelako erabakiak pertsona maitatu baten heriotzaren unea bezain une delikatuetarako ez uzteko aurreikusiz.

Bai. Hildako pertsonak bizirik zegoela zerbait adierazi bazuen, familiak errespetatu ohi du.

Erabakia familiarena izaten jarraitzen du. Ehorzketa enpresek aukerak eman behar dituzte. Batzuetan irtenbidea mezarik ez ematea da, baina bai errespontsu bat.

Errausketa.

Bai, ehorzketa aseguru-etxe batekin kontratatuta dagoenean, errausketa ere Bilboko udal-hilerrian egin daiteke.
Hileta-poliza guztiek ehorzketa-enpresa aukeratzeko eskubidea ematen dute. Nahiz eta aseguru-etxeak ehorztetxearekin akordioa izan eta beraien errausketa-labean egin ahal izan, familiak erabakitzen du non erraustu bere senitartekoaren gorpua.

Posible da, baina ez beti. Errausketaren orduaren araberakoa izango da.
Gainera, kontuan hartu behar da errausketa egiteko gutxienez 24 ordu igaro behar direla heriotzaren ordutik.

Ez. Baina garrantzitsua da errausketa-prozesua hasi aurretik errausketa-labearen dokumentazioa ondo beteta egotea. Ehorztetxeak sinatzeko inprimakiak emango dizkio eta Bilbao Zerbitzuak erakundera bidaliko ditu.

Lurretik ateratzea.

Gorpuzkiak berreskuratu ahal izateko, panteoi komunitarioa hustu aurreko urtean eskatu behar da.
Ez da beharrezkoa gorpuzkiak hil-autoan eramatea. Baina osasun-baimena behar da gorpuzki-kutxa batera eramateko. 
Baimenean hildako pertsonaren izena, jatorria eta gorpuzkien helmuga agertu beharko dira, besteak beste. 
Gorpuzkiak hilerrian lurperatu behar dira beti.

Pertsona interesdunaren eskaera ez dagoenean:
Aldi baterako diren ehorzketa-unitateetan eta ehorzketa egin zenetik 5 urte igaro ondoren. 
Bilbao Zerbitzuak erakundeak ofizioz jarduten dute, beharrak , espazio erabilgarrien plangintza eta unitateen egoera orokorra kontuan hartuta.
Bilbao Zerbitzuak erakundeak ondorengoen bidez jakinarazten du:
• Informazio-panelak hilerriko sarrera nagusian eta lurpetik atera beharreko eremu zehatzetan.
• Iragarkiak prentsan eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
• Abisuak barrutiko zentroetan.
Pertsona interesdunak edozein eskubideri uko egiten diola ulertuko da, eta lurpetik atera ondoren, ofizioz, gorpuzkiak berehala erretzea eta gune komun batera eramatea.
Senideen edo gertuko pertsonen eskaera dagoenean:
Gorpuzkiak errausteko eta hezur-nitxora, emakidara edo beste udal-hilerri batera eramateko nahia adierazi beharko dute. Bilbao Zerbitzuak erakundeak lurpetik ateratzearen inskripzio bat emango du.
Hilerrian administrazio-emakidarik ez badu, une horretan izapidetu ahal izango da, eta emakida eta inskripzioa lurpetik ateratzeko unean jaso.
Hilerriko langileek unitatea prestatu eta lurpetik ateratzen dute familiarekin adostutako egunean eta orduan.
Lurpetik atera ondoren, eskaeraren arabera ondorengoa egingo da:
• Hilerri berean lurperatuko dira gorpuzkiak.
• Gorpuzkiak erraustuko dira ondoren lurperatzeko edo ez.
• Gorpuzkiak beste hilerri batera eramango dira.
Gorpuzkiak berehala erraustuko dira, baldin eta, lurpetik atera ondoren, hondakinak murriztu ahal izateko behar beste ez direla deskonposatu ohartzen bada.
Bilbao Zerbitzuak erakundeak ondorengoa ematen dio eskatzen duen pertsonari:
• Ehorzketa lurperatze-unitatean inskribatzea, hala badagokio.
• Errautsak, errausketa-ziurtagiriarekin batera, hala badagokio.
• Gorpuzkiak, lurpetik ateratzearen ziurtagiriarekin batera, beste hilerri batera eramanez gero.

Bilbao Zerbitzuak erakundeari eskatu behar zaio gorpuzkiak lurpetik ateratzea. Ondoren, beste ehorzketa-unitate batera eraman daitezke (zurea edo berri bat) edo erraustu.
Erraustea erabakitzen bada:
• Errautsekin gera daiteke.
• Berriro lurperatu.
• Horiei uko egin (kasu honetan, ezingo ditu berreskuratu).

Emakidak.

Ehorzketa unitate bat ezin da ez erosi ezta alokatu ere. Emakida administratibo baten bidez lortzen da eta ez da betirako, denbora mugatu baterako lortzen da, eskuratze dataren arabera.
Emakidak ehorzketa-unitatearen espazioa erabiltzeko eskubidea ematen du bakarrik. Titularrak egin ez dituen lurzoruaren eta eraikuntzen jabetza Udalarenak dira.
Pertsona partikularrak egindako eraikuntzak ezingo dira kendu interes historikoa, artistikoa edo kulturala badute.

Bilboko Udalak urtero emakiden prezioak onartzen ditu, eta 18. Ordenantza Fiskalean (J epigrafean) ezartzen dira. Ordenantza horrek udal-jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko eta aprobetxamendu bereziagatiko tasak arautzen ditu.
Ordenantza www.bilbao.eus helbidean kontsultatu ahal da.

Bai. Bilbao Zerbitzuak erakundeak epeka egindako ordainketa onartzen du eskaintzen dituzten emakida guztietan.
Eskatzeko banku-helbideratzearen kontu bat baino ez diguzu adierazi behar, eta bertan epeka ordainduko da, hil bakoitzaren 1etik 5era bitartean.
Epeka ordaintzeak ondorengoa ekartzen du:
• Tributuen arloko berandutze-interes bat ordaindu beharko dela (diruaren legezko interesa urtero Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak finkatzen du), %25 gehituta.
Interes mota hau igotzekotan, Bilbao Zerbitzuak erakundeak hasieran aurreikusitako igoera aplikatzen jarraituko du. Tasa gutxituz gero, murrizketa aplikatuko da interesdunaren mesedetan.
Interesdun pertsonak geratzen zaionaren ordainketa osoa behin egitea erabakitzen badu, interesak berriz kalkulatuko dira, ordainketa osoa egin arte momentura arte egindako ordainketen arabera.
Emakidaren kanonari ez zaiola inolako berme gehigarririk eskatuko.
Interesdun pertsonek ordainketari aurre egiten ez badiote:
• Ordainketa bat ez betetzeak berandutze-interesak sortzen jarraitzea ekarriko du.
• Bi ordainketa ez betetzeak oraindik ordaindu beharreko zorraren guztizko betearazpen-bidean egongo dela esan nahi du.
Emakidak bide honetatik ordaintzeko epeak ondorengoak dira: :

 Emakida motaOrdainketa epeak
37.etxadiko panteoiak60 hileroko
Goi-mailako panteoiak
Bigarren-mailako panteoiak
Hirugarren mailako panteoiak
37.etxadiko hilobiak48 hileroko
Helduentzako hilobiak
Haurrentzako hilobiak
Hormako nitxo-kutxatila12 hileroko
Lehen-mailako hezur-nitxoa
Bigarren-mailako hezur-nitxoa

Eraikitako elementuen hondar-balio eta aprobetxamendu gisa, emakida horien azken prezioa honela handituko da:
• Hilobiak: 500 euro.
• Panteoiak: 1.500 euro.
Bilbao Zerbitzuak erakundeak kopuru hori fakturatuko du, eta hasieran bakarrik ordainduko da, emakidaren kostua edozein dela ere.
Emakida bat berritzea eskatzen dutenek ez dute diru kopuru hori ordaindu beharko.

Antzinako emakida tituluetan “betiko” adierazpena agertzen den arren, hau ezin da interpretatu eskubidea betirako dela.
Hilerri publikoak jabetza eta zerbitzu publikoko ondareak dira. Eta jabetza publiko baten gaineko eskubideak 75 urtera mugatuta daude.

Bai. Eskubidearen transferentziari dagokion udal-tasa ordaindu behar da, hildako pertsona titularrarena, izendatutako pertsonari, jaraunsleari edo, testamenturik ez dagoenean, dagokionari.
17. Ordenantza Fiskalak kontzesio motaren arabera ordaindu beharreko tasak ezartzen ditu.
www.bilbao.eus helbidean kontsultatu ahal dira.

Behin emakidaren epea bukatuta, Bilbao Zerbitzuak erakundeak eskubidea berritzeko aukera ematen dio titularrari. Emakida berritzen ez bada, eskubidea iraungitzen da. Beraz, gorpuzkiak hilobian oinordekoek erabakitzen duten denbora guztian egon daitezke.
Bilbao Zerbitzuak erakundeak gorpuzkiak hilobitik atera eta hezurtegi komunera eramango ditu baldin eta, behin eskubidea iraungita, titularrak ez baditu berreskuratu edo lekualdatu nahi izan.

Hilobiak aldi jakin baterako ematen dira, titularraren eta haren oinordekoen erabilerarako.
Pertsona bat hiltzen denean, emakida ez da bukatzen. Jaraunsleek hala direla egiaztatu behar dute, eta emakidaren titulartasuna beren alde aldatzeko eskatu.
Pertsona titularra hiltzean, hilobia irekitzeko baimena duen norbait egon behar da.
Ehorzketa-unitateak:
• Jarauntsi ahal dira.
• Familiakoak ez diren pertsonek edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek ere har dezakete jaraunspen bezala. 
Jaraunslea zarela egiaztatzea beharrezkoa da horiek erabiltzen jarraitu ahal izateko.

Emakidaren tituluan hilobia gorpu bat, bi, hiru edo gehiago hartu ahal duen adierazten da. Titulua ehorzketa bakoitzarekin eguneratzen joan bada, gorpuen zenbakia, izena eta ehorzketaren data adieraziko da. 
Emakida titulurik ez baduzu, Bilbao Zerbitzuak erakundean kontsultatu dezakezu.
Erregistro bat dugu informazio horrekin. Datu adierazgarriren bat eman beharko diguzu bilaketa errazteko.

Normalean, bai. Baina ondorengoa hartu behar da kontuan:
• Azken ehorzketatik 5 urte igaro behar izan direla.
• Beharrezkoa dela espazio librea ikustea eta lurperatutako gorpuzkiak murriztea beharrezkoa den baloratzea, zabaltzeko.
• Emakidaren epea amaitu den edo amaitzear dagoen; kasu horretan, gure bulegoetan kontsultatzea komeni da.

Ehorzketa eskubideak.

Pertsona titularrak hilobiak, errautsak eta gorpuzkiak ehorzteko eta lurpetik ateratzeko ehorzketa-unitate baten espazioa esklusiboki eta ezarritako denbora-tarte batean erabiltzeko eskubidea duela aitortzen duena.

Herentzia bat eskuratzen denean, ondasun guztiak onartzen dira, ez zati bat bakarrik. Ondasun bat, kasu honetan emakida bat, edukitzeko, onartu egin behar da. 
Panteoiak , hilobiak eta nitxoak ezin dira beste pertsona bati saldu ezta eman.

Beharrezko dokumentuak eta izapideak.

Ohikoa da ehorztetxea kudeaketaz arduratzea:
• Heriotza-ziurtagiria lortzeaz.
• Ehorzketarako baimena .
• Ehorzketarako edo gorpuaren errausketarako behar diren bestelako dokumentuak eskuratzeaz.
Interesdun pertsonek Bilbao Zerbitzuak erakundera ere jo dezakete eskaera egiteko, baina aurretik telefonoz deitzea gomendatzen dugu eskatu nahi den zerbitzuari buruzko informazioa zuri aurretik errazteko: hala nola, lekua, eskaera epea, izapidetze-unitatea, ebazpen organoa, aurkeztu beharreko dokumentazioa, tasaren edo prezio publikoaren zenbatekoa, hala badagokio, izapidetzeko epea, lege-araudia, etab.
Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoa:
Santimami Auzoa, 4. Zamudio
Teléfonoa: 944 231 019

• Heriotza-ziurtagiri medikoaren kopia. Giza gorpuzkien kasuan, anputazioaren, ebakuntzaren, abortuaren eta abarren mediku-ziurtagiria.
• Ehorzketarako lizentzia. Erregistro Zibilean momentuan lortzen da (gehienez hurrengo egunean), heriotza-ziurtagiri medikoa aurkeztuz.
Errausketa aurrera eramateko senidearen edo legezko ordezkariaren errausketarako eskaria.
• Panteoi, hilobi edo nitxoen emakida administratiboa badu, ziurtatzen duen dokumentua.
• Heriotzaren zergatiak naturalak ez badira, agintari judizial eskudunaren ebazpena, lurperatzea edo errausketa baimentzen duena.
• Hilkutxaren konposizioaren ziurtagiria.

Pertsona baten heriotza ziurtatzen duen profesional mediko batek sinatutako dokumentua da. Inprimakia sinatuta dagoenean soilik hartzen da ziurtagiritzat.
Ziurtagiri hori familiari eman behar zaio beti. Familiak, era berean ehorztetxeari emango dio, horrek izapideak egin ditzan eta, horrela, pertsona lurperatu edo erraustu ahal izan dezan.

Heriotza-ziurtagiri medikoaz ezberdina da. Pertsona hil den udalerriko Erregistro Zibilak ematen duen dokumentua da. Heriotzaren osteko izapide legalak egiteko balio du: azken borondateak, testamentuak, jaraunspenak…
Ziurtagiri hau heriotza eta hurrengo 24 ordutan zehar eskatu behar da. Heriotza-ziurtagiri literalik gabe Erregistro Zibilean ezin daiteke hilobiratzeko lizentzia eman.

Erregistro zibilean heriotza-ziurtagiria egin ondoren, erregistroaz arduratzen den pertsonak lizentzia honen bidez gorpua lurperatu edo erraustu ahal izatea baimentzen du. Lizentziak gorpua erraustuko den ala ez espresuki aipatu behar du, errausteak gorpua desagertzea dakarrelako eta, beraz, heriotza eragin dezake.
Ziurtagiria geldiarazi daiteke heriotza bortitza egongo balitz. Dagokion agintaritza judizialak eten hori kendu ahal izango du.
Pertsona baten heriotzari buruzko ikerketa judiziala eginez gero, kasua daraman Instrukzio Epaitegira pasatuko dira eskumen eta izapide guztiak. Erregistro Zibilak jada ez da arduratuko hilobiratzeko lizentzia emateaz. Dagokion Epaitegiak erabakiko du gorpua noiz lurperatu edo erraustu ahal den.

Autopsia egiteak heriotza “benetakoa” dela ziurtatzen duelako. Edonola ere, gorpua eramateko eta lurperatzeko edo errausteko behar diren dokumentuak eta baimenak izan behar dira. Honek lekualdaketa egiteko 24 ordu baino gehiago behar izatea ekar dezake.

Ehorzketa egin zenetik eta 5 urte igaro ondoren. Ehorzketaren momentuan, hildako pertsona bat legez gorpu bihurtzen da.

Obra partikularrak.

Ez. Ezin dira landareekin edo baldosekin aldaketarik egin ehorzketa-unitateak inguratzen dituen lursailetan, udalarena direlako.

Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoan aurretik informazioa eskuratzea gomendatzen dugu. Bilboko udal-hilerriak estetika komuneko kanon batzuk ezarrita ditu, eta hauek errespetatu behar dira.

Hilobietan eta panteoietan, bai.
Horretarako, Bilbao Zerbitzuak erakundeari obra txikiko baimena eskatu behar da. Baimenean obra egiteko baldintzak adierazten dira.
Nitxoetan eta zutabe-nitxoetan, ez. Bere gain jartzen den edozein gauza pertsona titularraren erantzukizuna da.

Bilbao Zerbitzuak erakundeak honako hauek onartu beharko ditu aldez aurretik eta idatziz:
• Eraikuntzak, erreformak, eraldaketak edo konponketa.
• Hilarriak, gurutzeak edo beste elementu batzuk inskribatzea eta jartzea.
Ehorzketa-unitateen obrak ondorengoa betetzean egingo dira:
• Baimena eman dizutenean eta dagozkion tasak ordaindu direnean bakarrik.
• Hilerriaren zeregina eta zeremonien ospakizunak errespetatuz.
• Eraikuntza egiteko orduan emakidaren espazio-mugak errespetatuz; teilatu-hegalek eta erlaitzek ezin izango dituzte kontzesioen arteko bideak edo korridoreak inbaditu.
• Hilerriko zuhaitzak errespetatuz. Pertsona titularrek ezin izango dituzte moztu edo inaustu beren erabakiz. Bilbao Zerbitzuak erakundeak erabakiko du kasu bakoitzaren egoeraren arabera.
• Materialak garraiatzeko ahalik eta ibilgailu gutxien erabiltzea, hilerriko bisitariei ez eragozteko.
• Dagokion tailerrean, eta ez ehorzketa-unitatean, kanpoan egin daitezkeen aurretizko lanak direnean.
• Harria, burdina edo beste material noble batzuk bakarrik erabiliz.
• Eraikuntzak eta erabilitako materialak ez dira arriskutsuak izango hilerriko eta obrako erabiltzaile, bisitari edo langileentzat.
• Aldamioek, hesiek, garabiek edo eraikuntzarako beste elementu batzuek ez diete kalterik egingo hilerriaren inguruko emakidei, bideei, korridoreei edo beste elementu batzuei.
Zirkulazioa zailtzen ez duten lekuetan jarri beharko dira, eta lanaldia amaitzean kendu.
Obrak bukatzean ondorengoa egin behar da:
• Obraren eremua garbitu eta egokitu.
• Soberako hondakinak edo materialak kendu.

Kontserbazioa.

Emakida baten titularrek tasa bat ordaintzen dute Bilboko eta Deustuko udal-hilerrietako eremu komunak, kaleak, zuhaiztiak eta instalazio orokorrak mantentzen eta garbitzen laguntzeko.

Bestelakoak.

Bilbao Zerbitzuak erakundeak eskaintzen duen hilerri zerbitzu publikoa ideologia eta erlijioari dagokionez neutrala da, eta dauden aukera guztiak errespetatzen ditugu.
 Erlijio- eta kultu-askatasunaren oinarrizko eskubidearen arabera, pertsona orok du eskubidea, bai bereizkeriarik gabe duin ehorzteko, bai bere sinesmenen aurkako kultu-egintzak egitera edo erlijio-laguntza jasotzera behartuak ez izateko.
Bilbao Zerbitzuak erakundeak errespetatu egiten ditu Erregistroan inskribatutako eliza, konfesio eta komunitate erlijiosoekin sinatutako akordioak edo lankidetza-hitzarmenak, Espainian errotzea lortu baitute “beren eremu eta fededun kopuruagatik”. Horien artean, Eliza Katolikoarekin sinatutako akordioa dago.
Akordio horiek betez, erabiltzaileek erlijio-laguntza jaso dezakete, beren sinesmenen arabera. Bilbao Zerbitzuak erakundearen zerbitzu-eskaeran berariazko laukitxo bat dago Eliza Katolikoaren ardurapean erlijio-laguntza jaso nahi dela adierazteko.
Kasu honetan, Bilboko Gotzaindegiak antolatzeaz arduratzen da, bertako langileak edukitzeaz eta interesdunei beren erlijio-zerbitzuak emateko modua erabakitzeaz. Bilbao Zerbitzuak erakundeak gotzaindegiak ezarritako zerbitzu horien kobrantza baino ez du kudeatzen.

Oroimenaren Basoa” hildako pertsonak gogoratzeko lekua da. Lurperatze tradizionalaren alternatiba bezala eta errausketaren osagarri bezala eskaintzen da; Oroimenaren Basoan errautsak barreiatu eta agur-zeremonia txiki bat egin daiteke.
Bilboko Hilerrian dago. Begoñako Andramariren plazan.
Oroimenaren Basoaren deseinua inguruneko elementuekin integratuta dago. Forma zirkularra du, bizitzaren zirkuluaren itxiera gogorarazteko.
Plazaren erdiko ereinotza angeluzuzen formako 12 arkitektura-elementuz inguratuta dago. Zirkuluaren inguruan ibiliz gero, Xabier Lizardi euskal poetaren olerki baten irakurketa jarrai dezakegu. 
Oroimenaren Basoaren sarreran, triangelu formako elementu tradizional batean, Gabriel Aresti poeta bilbotarraren olerkiaren zati bat ere irakur dezakegu.
Oroimenaren Basoaren espazioa egurrezko azalez estalita dago eta harrizko 12 bankuk inguratzen dute.

Ezin da hilerriaren barruko kaleetatik ibilgailu pribatuekin sartu eta ibili. Zirkulazioa hileta-autoetara eta zerbitzu-ibilgailuetara mugatuta dago.
Hilerrirako sarrera nagusiaren erdialdean ibilgailu pribatuak aparkatzeko erreserbatutako eta gaitutako guneak daude. Desgaitasun-txartelak baimendutako leku batean aparkatzeko aukera ematen du, ez da zirkulaziorako balio.
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek gurpildun aulkiak dituzte, eta horiek doan lortu ahal dira Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan. Aulkiek motor elektrikoa dute, laguntzaileen mugikortasuna errazteko eta bisita erosoagoa izan dadin.

Ezin da animaliekin sartu, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonekin doazen gida-txakurrak izan ezik.

Bai, autobus eta tren zerbitzua dago. Izan ere, hilerria bisitatzen dutenei hauek erabiltzea gomendatzen zaie, ibilgailu partikularrentzako aparkalekuak urriak baitira.
Trenez (Euskotren)
L3 Linea: Kukullaga-Etxebarri/Lezama
Informazio gehiago: euskotren.eus/es/viaja/horarios/tren

Autobusez (Bizkaibus)
A3250: Bilbao-Teknologia Parkea/Parque Tecnológico (Artxandako Tunelak/Túneles  de Artxanda). Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.
A3224: Bilbao-Derio-Teknologia Parkea/Parque Tecnológico.
A3223: Bilbao-Larrabetzu (Artxandako Tunelak/Túneles de Artxanda).
A2153: Bilbao-Loiu-Larroeta-Derio.
A3517: Bilbao-Derio-Mungia (Laukarizetik).
Informazio gehiago: apli.bizkaia.net/apps/danok/tq/index.html?Idioma=ES

Ondoren agertzen diren galderak eta erantzunak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Bilboko Udal Hilerriek duten hileta osasungarritasunaren araudira egokituta daude. Ez da orokorra eta gainerako hilerriei ez zaie ezartzen.

Udal-hilerrien kudeaketa

Bi udal-hilerri daude:
• Bilboko Hilerria (Derion eta Zamudion kokatuta).
• Deustoko Hilerria (Deustuko auzo bilbotarran kokatuta).

Bilbon jaio, bizi edo hil diren pertsonek bakarrik.
• Ehorzketa panteoi komunitarioan edo lurrean.
• Errautsak Oroimenaren Basoan botatzea.
Eskatzen duen edozein pertsona: errausketa zerbitzua.
Emakida baten titularrak edo titularrak baimendutako pertsonak: ehorzketa panteoi, hilobi edo nitxo batean.

Deustuko Hilerrian emakida bat duten pertsonei.
Deustuko Hilerrian emakida baten titularrek baimendutako senide edo pertsonei.

Ez. Hilerri honek 2006an utzi zion ehorzketak egiteari, ondorengoak ezartzen duen arabera:
• Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariaren ebazpena (2006ko urriaren 4a).
• Bilboko Udaleko Gobernu Batzordea (2006ko irailaren 8a).

Bilboko Udalak Bilbao Zerbitzuak erakundea 2010ean sortzen du hilerrien gaineko udal-eskumena kudeatzeko.
Bere Estatutuak 2010eko irailaren 23ko Bilboko Udalaren bilkuran onartu ziren eta 220. zenbakiko BAOan (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala) argitaratu ziren, 2010eko azaroaren 16an.
Bilbao Zerbitzuak 2011ko urtarrilaren 1ean lan egiten hasi zen.
Tokiko Enpresa Erakunde Publiko gisa sortu zen eta Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailaren menpe dago.
2010 arte, Servicios Funerarios de

Ehorzketa unitateak

Panteoiak.
Hilobiak.
Panteoi komunitarioak.
Horma-nitxoak eta hezur-nitxoak (edo zutabe-nitxoak).
Ehorzketa unitate bereziak.
Unitate bakoitzaren ezaugarriak ikusi, aurrerago azaltzen direnak.

Osasun-araudiak eta Bilboko Hilerrien Araudiak ezartzen duten denboran gorpuak gordetzeko behar bezala egokitutako gune bat.

8, 12 eta 18 nitxoko kripta-panteoia.
3, 6, 8 eta 9 hilobiko panteoiak.
Errauts-kutxatila nitxoak: Hilerrian emakida baten titularra izatea beharrezkoa da.

Hainbat gorpu hartu ahal izateko azalera jakin bat duen ehorzketa unitate bat da.
Erdiko gela bat du, alboetan dauden ehorzketetarako sarbidea ematen duena.
Ehorzketa kopurua emakidak hartzen duen lursailaren tamainaren araberakoa izango da.

  Deskribapena  NeurriakEhorzketak
  Kapera handiak  5,05 x 7,70 m.18
  Panteoia handiak  4,80 x 5,80 m.12
  Lehen mailako panteoiak  4,70 x 3,35 m.9

Lurrazpian kokatzen diren ehorzketa unitateak dira. Ehorzketara bideratutako kripta Udalak eraiki zuen, baina ez haren altxaera edo lurzoruaren gainean eraikitako zatia.
Panteoiak aldeko gela bat dute ehorzketa bakoitzera heltzeko. Hilobiek ez dute.
Ehorzketa kopurua emakidak hartzen duen lursailaren tamainaren araberakoa izango da.

 Deskribapena NeurriakEhorzketak
Bigarren mailako panteoi ekonomikoa2,82 x 2,82 m.​6
Hirugarren mailako panteoi ekonomikoa1,90 x 2,82 m.​3
Helduen hilobia0,85 x 2,20 m.​3
Haurren hilobia0,65 x 1,20 m.​3

Ehorzketa-unitate bien ehorzketetarako bideratutako lurrazpiko kripta Udalak eraiki zuen, baina ez altxaera.

Hainbat altueretako eraikin gisa eraikitako ehorzketa-unitateak, sestra gaineko lerroetan kokatuak. Hilkutxa bat edo 12 errauts-kutxatilak baino ez dituzte.

Horma-nitxoen itxurako ehorzketa-unitateak dira. Gorpuzkiak edo errausketa batetik datozen errautsak dituen errauts-kutxatilak sartzeko baino ez dute balio.
Guztiz eraikita eta marmolezko plaka batez estalita lagatzen dira. Plaka horren gainean inskripzioak grabatu daitezke, baldin eta irtengunerik ez badago.

Lurrazpian eraikitako 8 apal dituzten ehorzketa unitateak dira. Ezarritako denbora batez ehorzketak egiteko dira horretarako emakidarik ez dutenentzat.

Ezaugarri espezifikoak dituzten ehorzketa-unitateentzako emakidak; erlijioen, erritoen edo beste inguruabar batzuen artean bereizketa egiteko.

Bai. Zutabe-nitxo batek hainbat errauts-kutxatila har ditzake. Pertsona batzuk errautsak etxean dituzte, beste batzuk itsasoan edo mendian barreiatzea nahiago dute, eta beste batzuk bisitatzeko leku bat izan nahi dute.

Ehorzketak

Bai. Jaio, bizi edo hil diren pertsona guztiek Bilboko udal-hilerrian ehortziak izateko eskubidea dute.
Emakidarik ez badu, baina Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan eskuratu nahi bada, eskura dituzun ehorzketa-unitateei buruzko idazki eta grafiko bat eskainiko dizugu.

Nitxoa berriz erabili daiteke, baina horma-nitxo batean hilkutxa bi baino ez direnez sartzen, hainbat irtenbideen artean aukera daiteke:
• Hil berri den pertsonaren gorpua errautsen kutxatila batean sartzea.
• Hil-berri den pertsona baten gorpua hilkutxa batean sartzea. Kasu honetan, gorpuzkien murrizketa eskatu behar da. 
Lan hori hilkutxa lurpetik ateratzean datza, eta gorpuzkiak poltsan edo gorpuzki-kutxan bildu eta multzokatzean.
Gorpuzkien murrizketa egin ahal izateko, ondorengoa beharrezkoa da:
• 5 urte igaro izana pertsona lurperatu zenetik.
• Materia organikoa guztiz deseginda egotea.
Murrizketa ezin bada egin, gorpuzkiak erraustera eraman ahal dira ondoren errautsak lurperatzeko.

Zerbitzu hori egiteko, emakidaren titularrak eskatu behar du.
Bilboko Hilerriko Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan ehorzketa unitate bakoitzeko espazio librearen berri ematen dugu, baita gorpuzkiak murriztuz espazioa egiteko moduaren berri ere.

Lurperatu ahal izatea ez dago ahaidetasunaren mende, baizik eta hilobiaren titularrak baimena ematearen mende. Titularra beste pertsona baten alde titulartasun-aldaketarik egin gabe hiltzen bada, titulua haren legezko jaraunsleena izango da zuzenean.

Familia edo lagun batek.
Azken borondateen ziurtagiri bat aukerarik onena izan daiteke, horrelako erabakiak pertsona maitatu baten heriotzaren unea bezain une delikatuetarako ez uzteko aurreikusiz.

Bai. Hildako pertsonak bizirik zegoela zerbait adierazi bazuen, familiak errespetatu ohi du.

Erabakia familiarena izaten jarraitzen du. Ehorzketa enpresek aukerak eman behar dituzte. Batzuetan irtenbidea mezarik ez ematea da, baina bai errespontsu bat

Errausketa.

Bai, ehorzketa aseguru-etxe batekin kontratatuta dagoenean, errausketa ere Bilboko udal-hilerrian egin daiteke.
Hileta-poliza guztiek ehorzketa-enpresa aukeratzeko eskubidea ematen dute. Nahiz eta aseguru-etxeak ehorztetxearekin akordioa izan eta beraien errausketa-labean egin ahal izan, familiak erabakitzen du non erraustu bere senitartekoaren gorpua.

Posible da, baina ez beti. Errausketaren orduaren araberakoa izango da.
Gainera, kontuan hartu behar da errausketa egiteko gutxienez 24 ordu igaro behar direla heriotzaren ordutik.

Ez. Baina garrantzitsua da errausketa-prozesua hasi aurretik errausketa-labearen dokumentazioa ondo beteta egotea. Ehorztetxeak sinatzeko inprimakiak emango dizkio eta Bilbao Zerbitzuak erakundera bidaliko ditu.

Lurretik ateratzea.

Gorpuzkiak berreskuratu ahal izateko, panteoi komunitarioa hustu aurreko urtean eskatu behar da.
Ez da beharrezkoa gorpuzkiak hil-autoan eramatea. Baina osasun-baimena behar da gorpuzki-kutxa batera eramateko. 
Baimenean hildako pertsonaren izena, jatorria eta gorpuzkien helmuga agertu beharko dira, besteak beste. 
Gorpuzkiak hilerrian lurperatu behar dira beti.

Pertsona interesdunaren eskaera ez dagoenean:
Aldi baterako diren ehorzketa-unitateetan eta ehorzketa egin zenetik 5 urte igaro ondoren. 
Bilbao Zerbitzuak erakundeak ofizioz jarduten dute, beharrak , espazio erabilgarrien plangintza eta unitateen egoera orokorra kontuan hartuta.
Bilbao Zerbitzuak erakundeak ondorengoen bidez jakinarazten du:
• Informazio-panelak hilerriko sarrera nagusian eta lurpetik atera beharreko eremu zehatzetan.
• Iragarkiak prentsan eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
• Abisuak barrutiko zentroetan.
Pertsona interesdunak edozein eskubideri uko egiten diola ulertuko da, eta lurpetik atera ondoren, ofizioz, gorpuzkiak berehala erretzea eta gune komun batera eramatea.
Senideen edo gertuko pertsonen eskaera dagoenean:
Gorpuzkiak errausteko eta hezur-nitxora, emakidara edo beste udal-hilerri batera eramateko nahia adierazi beharko dute. Bilbao Zerbitzuak erakundeak lurpetik ateratzearen inskripzio bat emango du.
Hilerrian administrazio-emakidarik ez badu, une horretan izapidetu ahal izango da, eta emakida eta inskripzioa lurpetik ateratzeko unean jaso.
Hilerriko langileek unitatea prestatu eta lurpetik ateratzen dute familiarekin adostutako egunean eta orduan.
Lurpetik atera ondoren, eskaeraren arabera ondorengoa egingo da:
• Hilerri berean lurperatuko dira gorpuzkiak.
• Gorpuzkiak erraustuko dira ondoren lurperatzeko edo ez.
• Gorpuzkiak beste hilerri batera eramango dira.
Gorpuzkiak berehala erraustuko dira, baldin eta, lurpetik atera ondoren, hondakinak murriztu ahal izateko behar beste ez direla deskonposatu ohartzen bada.
Bilbao Zerbitzuak erakundeak ondorengoa ematen dio eskatzen duen pertsonari:
• Ehorzketa lurperatze-unitatean inskribatzea, hala badagokio.
• Errautsak, errausketa-ziurtagiriarekin batera, hala badagokio.
• Gorpuzkiak, lurpetik ateratzearen ziurtagiriarekin batera, beste hilerri batera eramanez gero.

Bilbao Zerbitzuak erakundeari eskatu behar zaio gorpuzkiak lurpetik ateratzea. Ondoren, beste ehorzketa-unitate batera eraman daitezke (zurea edo berri bat) edo erraustu.
Erraustea erabakitzen bada:
• Errautsekin gera daiteke.
• Berriro lurperatu.
• Horiei uko egin (kasu honetan, ezingo ditu berreskuratu).

Emakidak.

Ehorzketa unitate bat ezin da ez erosi ezta alokatu ere. Emakida administratibo baten bidez lortzen da eta ez da betirako, denbora mugatu baterako lortzen da, eskuratze dataren arabera.
Emakidak ehorzketa-unitatea espazioa erabiltzeko eskubidea ematen du bakarrik. Titularrak egin ez dituen lurzoruaren eta eraikuntzen jabetza Udalarenak dira.
Pertsona partikularrak egindako eraikuntzak ezingo dira kendu interes historikoa, artistikoa edo kulturala badute.

Bilboko Udalak urtero emakiden prezioak onartzen ditu, eta 18. Ordenantza Fiskalean (J epigrafean) ezartzen dira. Ordenantza horrek udal-jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko eta probetxamendu bereziagatiko tasak arautzen ditu.
Ordenantza www.bilbao.eus helbidean kontsultatu ahal da.

Bai. Bilbao Zerbitzuak erakundeak epeka egindako ordainketa onartzen du eskaintzen dituzten emakida guztietan.
Eskatzeko banku-helbideratzearen kontu bat baino ez diguzu adierazi behar, eta bertan epeka ordainduko da, hil bakoitzaren 1etik 5era bitartean.
Epeka ordaintzeak ondorengoa ekartzen du:
• Tributuen arloko berandutze-interes bat ordaindu beharko dela (diruaren legezko interesa urtero Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak finkatzen du), %25 gehituta.
Interes mota hau igotzekotan, Bilbao Zerbitzuak erakundeak hasieran aurreikusitako igoera aplikatzen jarraituko du. Tasa gutxituz gero, murrizketa aplikatuko da interesdunaren mesedetan.
Interesdun pertsonak geratzen zaionaren ordainketa osoa behin egitea erabakitzen badu, interesak berriz kalkulatuko dira, ordainketa oso egin arte momentura arte egindako ordainketen arabera.

Ordutegia

BILBOKO HILERRIAREN ORDUTEGIA

UDA: ekainetik irailera

BISITAK

Egunero: 8etatik 20etara

NEGUA: urritik maiatzera

BISITAK

Egunero: 8etatik 18etara

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera: 8etatik 13era

Bilboko Jaiak (Aste Nagusia)
Astelehenetik ostiralera: 8etatik 12ra

Larunbata, igandea eta jai egunak:

EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik

BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera: 8tik 14etara

Larunbata, igandea eta jai egunak: 

EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik 

BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

Kontaktu

Kontaktua

Ordutegia

BILBOKO HILERRIAREN ORDUTEGIA

UDA: ekainetik irailera

BISITAK

Egunero:
8etatik 20etara

NEGUA: urritik maiatzera

BISITIK

Egunero:
8etatik 18etara

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera:8etatik 13era

Bilboko Jaiak (Aste Nagusia)
Astelehenetik ostiralera: 8etatik 12ra

Larunbata, igandea eta jai egunak:
EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik
BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera:
8tik 14etara

Larunbata, igandea eta jai egunak:
EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik 
BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

Kontaktu

Kontaktua

Ordutegia

BILBOKO HILERRIAREN ORDUTEGIA

UDA: ekainetik irailera

BISITAK

Egunero: 
8etatik 20etara

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera:8etatik 13era

Bilboko Jaiak (Aste Nagusia)
Astelehenetik ostiralera:8etatik 12ra

Larunbata, igandea eta jai egunak:
EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik
BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

NEGUA: urritik maiatzera

BISITAK

Egunero:
8etatik 18etara

BULEGOA

Astelehenetik ostiralera:
8tik 14etara

Larunbata, igandea eta jai egunak:
EZ dago jendearentzako arreta zerbitzurik 
BAKARRIK hilobien zaintza 8etatik 13era egiten da

Kontaktu

Kontaktua

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019