EU | ES
Bilbao Zerbitzuak
Bilbao Zerbitzuak
Bilbao Zerbitzuak
Bilbao Zerbitzuak bigarren urtez jarraian bat egin du libu liburudendak antolatolatutako liburu bilketa solidarioarekin
Abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra bitartean Erriberako Merkatuan liburuak laga ahal izango dira, bigarren bizitza izaten jarrai dezaten
Kirmen Uribe euskarazko literatura idazlea Zubietxe elkarteak antolatutako giza katean izango da ere
Zubietxe elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak artatzen, eta ekimen honekin kultura persona orori eskuragarri egitea bilatzen du
Bilbao Zerbitzuak, bigarren urtez jarraian, bat egingo du Zubietxe elkarteak Erriberako Merkatuan Libu liburu-denda proiektuaren bitartez abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra antolatuko duen liburu-bilketarako ekimen solidarioarekin. Gainera, ekitaldiari hasiera emateko, eta abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko, 12etan, Zubietxe elkarteak giza kate bat egingo du, liburuak lokailu bezala erabiliz, merkatutik liburudendaraino, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak ikusarazteko eta ikaskuntza, lan eta integrazio errealeko espazioen aldeko apustua egiteko.
Aurtengo ekitaldian Hirugarren Sektoreko hainbat elkartek, inguruko ikastetxeek eta Ibaiondoko herritarrek parte hartuko dute, bai eta Kirmen Uribe ere, nazioartean oihartzun handiena duen euskarazko literaturako idazlea. Izan ere, kultura danon eskura egotea aldarrikatzen duen jardunaldi honen azken manifestuaren irakurketaren burutuko du. Topaketan Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi den Álvaro Pérez Alonso ere izango da.
“Gure bigarren urtea izango da ekimen hau babesten. Espero dugu kultura eta irakurketa lotura gisa erabiltzen dituen sentsibilizazio- eta jasangarritasun-proiektu solidario honen erakusleiho eta lagun izatea. Kultura guztion eskura egon beharreko ondasuna da, gizartearen eraikuntzan eta bilakaeran laguntzen duelako”, azpimarratu du zinegotziak.
Bitartean, nahi dutenek urtarrilaren 7ra arte utzi ahal izango dituzte nahi ez dituzten liburuak Erriberako Merkatuko hainbat gunetan prestatu diren edukiontzietan.
2015etik
Libu liburu-denda 2015ean sortu zen, Zubietxe elkarteakren eskutik. Elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak artatzen. Kultura herritarren eskura jartzea du helburu; horregatik, partikularren eta erakundeen dohaintzez hornitzen da, eta liburuak 3 euroko prezioan saltzen dira.
Urte hauetan zehar, idazketa eta irakurketa tailerrak, liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak, kontzertuak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak, eta hitzaldiak egin dira, gizarte sektore ugariko parte-hartzearekin.
Irudiak
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019