Bilboko udal hilerria protagonista zineman «Los Muértimer» filmean

Cartel de la película "Los Muértimer"

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Bilboko udal hilerria protagonista zineman "Los Muértimer" filmean

Bilboko Udal Hilerriak pantaila handira salto egin du “Los Muértimer” lanarekin. Alvaro Fernández Armerok zuzendutako misteriozko komedia honetan udal hilerria pelikularen eszenatoki izan du. Eskola jazarpena, adiskidetasuna, beldurra eta onarpena bezalako gaiak aztertzen dituen filmak Bilboko hilerrian ikusgai dauden hileta eskulturen eta panteoien arkitektura eta oroimen kolektiboa jasotzen ditu orain ere.

“Los Muértimer”-ek Nikoren istorioa kontatzen du, ehorztetxe bateko jabeen semea izateagatik bullying-a jasaten duen nerabearena, eta Gabriellerena, herrira trukerako ikasle gisa iristen den neska frantziarrarena. Elkarrekin, herriko hilerrian egindako lapurreta batzuk ikertzen dituzte, haien beldur eta gatazka pertsonalei aurre egiten dien misterio bat aurkituz. Oraingo honetan Diego Montejo eta Iratxe Emparan pertsonaiei bizia ematen diete.

«Ohore bat da gure hilerria itzulingururik gabe eta modu argi eta naturalean heriotzari buruz hitz egiten duen film honen parte izatea. Errespetuzko umorearen klabean, heriotzak dakarren tabu soziala agerian uzten laguntzen du», nabarmendu du Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak udal hilerriaren araudi berri baten prozesuari ekin dio behar berrietara egokitzeko

Visita guiada teatralizada al Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Bilbao Zerbitzuak udal hilerriaren araudi berri baten prozesuari ekin dio behar berrietara egokitzeko

Erregelamendua 2012an onartutakoa ordeztuko du, eta hildakoentzako eta haien senideentzako arreta erraztu eta hobetzea du helburu, bai eta haien erabilerak berritzea ere, heriotzari buruzko tratamenduaren pentsamoldea aldatzen lagunduz

Dokumentuak etxe-animaliei hileta-zerbitzuak eskaintzea, errausketen gorakadari erantzutea, erlijio-kolektiboak ehorzteko guneak erreserbatzea, heriotza perinatalaren tratamendu sentikorra edo familiei laguntza eta arreta osoa ematea proposatzen du

Hilerriek gizartean jokatzen duten papera aldatuz joan da urteetan zehar, eta Bilbokoa ez da salbuespena. Hori dela eta, Bilbao Zerbitzuak espazioaren araudi berri baten prozesuari ekin dio, udal hilerria egungo beharrizan sozialetara eta etorkizuneko erronketara egokitzeko. «Erregelamendu honen azken helburua, 2012an indarrean zegoena ordezkatzera datorrena, hildakoen eta haien senideen arreta erraztea eta hobetzea da, baina baita haien erabilerak berritzea ere, heriotzari buruzko tratamenduaren pentsamoldea aldatzen lagunduz», azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi Álvaro Pérezek.

Gauzak horrela, eta herritarren eskaerei erantzunez, araudi berriak proposatzen du etxe-animaliei buruzko hileta-zerbitzuak eskaintzea, baina baita agertzen diren errealitate eta behar berri batzuei erantzutea ere; hala nola, errausketen gorakada, erlijio-kolektiboak ehorzteko guneak gordetzea, heriotza perinatalaren tratamendu sentikorra, edo familiei laguntza eta arreta osoa ematea erakunde espezializatuekin lankidetzan. «Gure hilerria imajinario kolektiboan urruneko espazio izateari uztea nahi dugu, eta hiriko bizitzan erabat integratutako leku bihurtzea. Oroimenerako, errespeturako eta kulturarako gunea da, eta, gainera, funtsezko zerbitzu publikoa eskaintzen du», nabarmendu du zinegotziak.

Araudi berri honekin, Bilbao Zerbitzuak ere aukera emango die familia interesdunei beren emakida berritzeko, lehen eskuraketan baino prezio baxuagoan gainera, diskriminazio positiboko neurri gisa, familiek beren hildakoen gorpuzkiak hirian gorde ditzaten sustatzeko.

Ondarea, kultura eta historia

Funtsezko zerbitzu hori bermatzeaz gain, dokumentu berri honek hilerriak gordetzen duen ondare historiko eta artistiko handiari balioa eman nahi dio. «Gure hilerria Bilbon bizi izan zen jendearen oroitzapenez betetako lekua dela aldarrikatu nahi dugu. Bilboko leku garrantzitsua da, eta Bilboko kultur eskaintzaren parte ere izan behar du», azpimarratu du zinegotziak. Izan ere, azken hiru urteetan kultura- eta hezkuntza-ekimenak garatu dira, hala nola bisita gidatuak, errezitaldiak eta ondare-elementuen zaharberritzea, hilerriak hiri-bizitzan duen presentzia normalizatzea eta heriotzari lotutako tabu sozialak haustea helburu dutenak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriko bisita antzeztuek arrakasta berretsi dute beste uda batez

Visita guiada teatralizada al Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Bilboko hilerriko bisita antzeztuek arrakasta berretsi dute beste uda batez

Casilda Iturrizar, Enrique Epalza, Martina de Zuricalday, Simón Cabildo Gil Recadero Uhagon, Marcelino Ibáñez de Betolaza, Pitxitxi, Juana Mir, Tomás Meabe, Vicente Blanco Echebarria… Guzti hauek Bilboko historiako pertsonaia ospetsuak izan ziren, bai eta orain Bilbao Zerbitzua-ek Bilboko Hilerrian kultur agendaren barruan eskaintzen duen bisita antzeztuen protagonistak ere.

Beste edizio batzuetan agertutako pertsonaiez gain, beste bilbotar gogoangarriak ere gehitu izan dira aurtengo ibilbidera, bisita ahaztezin bat osatzeko. Guzti hauen bizitza oinarri izanda Bilboko historia ezagutuko dute bisitariek, oroimenean gorde diren kontu harrigarriez gain.

Pitxitxik galdutako baloia; meriendak asmatu zituen Martina de Zuricaldayren gurinezko opil goxoak eta txokolatea; Juana Mirren luma, bisitaz gozatzen duten pertsona guztien xehetasun guztiak kronika batetan biltzeko; Simón Cabildo Gil bere paper ezagunenean, «Doña Croqueta», bertaratutakoei barre algarak sortzeko gogoz… Guzti hauek eta gehiago bisitan izango dira.

Zalantzarik gabe, bi orduko ibilaldi bat non denbora azkar igarotzen den Bilboko aireportutik joan etorrian dauden hegazkinen gerizpean. Hauek ere Bilboko Hilerriko bisita antzeztuen parte dira ere; eta hain izan da arrakasta aurten ez daudela salgai pase gehiagorik.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerriko fauna aberatsa eta askotarikoa liburu berri batean bildu du

Bilboko hilerriko faunaren liburua

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerriko fauna aberatsa eta askotarikoa liburu berri batean bildu du

Bertan bizi diren intsektu, anfibio eta hegaztien fauna aberatsa eta askotarikoa ezagutzera eman nahi duen liburua formatu fisikoan dago jada Bilboko liburutegietan eta online Bilbao Zerbitzuak webgunean

Katalogoak, Markel Montaño biologo bilbotarrak idatziak, 40 ornodun espezie baino gehiagoren espezifikazioak eta ezaugarriak jasotzen ditu (batez ere hegaztienak), eta beste 28 ornogabe espezieenak

Bilboko Udal Hilerritik paseatzea eta karnaben, txinboen eta txorruen txistu eta txorrotxioaz disfrutatzea, edota urraken zalapartaz edo tximeleten hegada leunaz gozatzeko esperientzia, zalantzarik gabe, hilerrian dagoen animalien bizitzan bete-betean murgiltzea dakar. Izan ere, orain, bisitatzen dutenek hilobi eta panteoien artean zer-nolako animaliak bizi diren kontsultatu ahal izango dute Bilbao Zerbitzuak-ek bertan bizi diren intsektu, anfibio eta hegaztien fauna aberatsa eta askotarikoa ezagutzera emateko egin duen liburu berriari esker.

2022an, Bilbao Zerbitzuak kanposantuko florari buruzko lehen liburukia kaleratu zuen, eta, orain, lan hori osatu eta bertako paisaia-ondarearen lan pedagogikoarekin jarraitu nahi du, Bilboko kanposantuan goza daitekeen fauna garrantzitsu eta aberatsa balioetsi nahi duen bigarren lan honekin.

«Gure hilerrian doluaren unean egiten diren bisitak, heriotza azpimarratzen dutenak, bizitza-zikloaren eta ziklo naturalaren zatitzat hartzen direnak, dagoeneko hedatzen ari garen mota guztietako kultura- eta ingurumen-jarduerekin elkarbizitzea nahi dugu, bizitzak aurrera jarraitzen duela gogoraraziz», azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi Álvaro Pérezek.

60 espezie baino gehiago

Katalogoak, Markel Montaño biologo bilbotarrak idatziak, 40 ornodun espezie baino gehiagoren espezifikazioak eta ezaugarriak jasotzen ditu (batez ere hegaztienak), eta beste 28 ornogabe espezieenak. Izan ere, liburu honen bidez, Bilbao Zerbitzuak-ek tokiko biodibertsitateari lagundu nahi dio, begi hutsez hilerrian ikus daitekeen animalia-bizitzari balioa emanez. «Norbaitek kanposantua bisitatzen duen hurrengo aldian, beste begi batzuekin begiratuko dio, eta espazio hori gordetzen duen animalien bizitzan barneratuko da», adierazi du zinegotziak.

Liburua formatu fisikoan dago jada Bilboko liburutegietan. Bertsio elektronikoa Bilbao Zerbitzuen webgunean ere eskuragarri dago.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak hirian itzala utzi zuten emakumeen bizitza eta obra gogora ekartzen du “Emakume bereziak” bisitarekin

Personas asistentes a una visita guiada al Cementerio de Bilbao contemplando la simbología del edificio principal

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Bilboko hilerriak hirian itzala utzi zuten emakumeen bizitza eta obra gogora ekartzen du “Emakume bereziak” bisitarekin

Bere garaian Bilbon nabarmendu ziren emakume batzuen bizitza eta obra gogoratzea eta ezagutaraztea Bilbao Zerbitzuak Bilboko Udal Hilerrian antolatutako “Emakume bereziak” bisita gidatuaren helburua da, eta kanposantuko urteko kultur programazioaren barruan kokatzen da.

Ibilbide honekin bertaratzen diren pertsonek noizbait isilduak izan zirenen ahotsak entzun ahal izango dituzte; emakume berezi hauen historian murgilduz, non aitzindariak, borrokalariak, artistak, zientzialariak eta filantropak dauden. Zalantzarik gabe, gizartean itzala utzi zuten historiak: Juana Mir, errepublikaren eta gerra zibilaren urteetan militarren delituei buruz idaztean traizioa leporatuta fusilatutako kazetaria; Martina de Zuricalday, Bilboko familia txokolategileko negozioaren oinordekoa eta askaria frantsesera eta txokolategietara askarira joatearen bultzatzailea; edota Casilda Iturrizar, ongintzara bideratuta Erruki-etxea, Ospitale Zibila edo Udala bezalako erakundeei dohaintzak eginez Tibolin eskolak eraikitzeko, beste ekarpen askoren artean.

Istorio bakoitzak gizarteari egindako ekarpenak ikusaraziko ditu, baina baita horietako bakoitzak erakutsitako adorea, borroka eta determinazioa ere, lurperatutako eta ahaztutako bizipenak baina gure historia ulertzeko funtsezkoak; hala nola Juliana Aguirrezabalarena, Espainiako pedagogo handienetako batena, edo Lucia Trinidad Bilboko Kale Nagusiko mimo ikonikoa.

Emakume guzti hauen bizitza ezagutu nahi dutenek uztailaren 25ean eta irailaren 13an beste bi bisita izango dituzte eskura.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria aire zabaleko museoa bihurtu da artea eta sinbologia bisitekin

Personas asistentes a una visita guiada al Cementerio de Bilbao contemplando la simbología del edificio principal

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Bilboko hilerria aire zabaleko museoa bihurtu da artea eta sinbologia bisitekin

Aire zabaleko museo bat. Horixe bera da erakusten dutena «Hilerri bat artearekin» eta «Hilerria deszifratzen: sinboloak eta irudiak» bisita gidatuek, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko hilerrian antolatutako ekintza kultur programazio barruan.

Sarrera ia zeharkatu gabe, kanposantuko edertasuna eta arte aberastasuna agerian geratzen dira, baita historiako azken 120 urteetan bizi izan dituen aldaketa artistiko eta estilistikoak ere. Izan ere, ibilbideak arkitektura-, arte- eta paisaia-alderdiak ardatz dituen arren; hilerria aire zabaleko monumentua delako, botanika- eta ingurumen-mailan ere badu interesa, flora eta fauna ugari biltzen dituelako bere baitan. Xehetasun hauek guztiak ezagutu nahi dutenek uztailaren 9an eta irailaren 5ean aukera izango dute.

Era berean, hilobiak eta monumentuak apaintzen dituen hileta-ikonografia liluragarriaren bila arakatu nahi dutenek,«Hilerria deszifratzen: sinboloak eta irudiak» bisita izango dute uztailaren 31n eta irailaren 25ean; non hilerriak duen bizitzaz, heriotzaz eta, jakina, espiritualtasunaz hitz egiten duen hizkuntza bisuala erakutsiko den.

Bisitariek jakitun izango dira nola kultura eta garaiek hilobi-artea erabili duten hildakoei omenaldia egiteko, bizidunen eta hildakoen munduaren artean lotura bat sortuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Jose Reyesek irabazi du aire zabaleko pintura azkarraren IV. Lehiaketako lehen saria, ‘Con los brazos en cruz’ lanagatik

José Reyes posa con la obra ganadora del primer premio 'Con los brazos en cruz'

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Jose Reyesek irabazi du aire zabaleko pintura azkarraren IV. Lehiaketako lehen saria, 'Con los brazos en cruz' lanagatik

Bigarren saria Carlos Espigarentrzat izan da «La cupula» lanagatik eta hirugarrena Lucio Fernándezi egokitu zaio «La bruma del tiempo» lanagatik.

Lehiaketa, Bilbao Zerbitzuak-ek antolatua hilerriko kultur programazioaren barruan, atzoko goiz osoa hartu du eta 17 parte-hartzaile izan ditu.

Larunbatean pinturak Bilboko Udal Hilerriko txoko bakoitza hartu du IV. Aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketa. José Reyes izan da irabazlea, «Con los brazos en cruz» lanagatik. Lehiaketa Bilbao Zerbitzuak elkarteak antolatu du eta hilerriko kultur programazioaren barruan kokatu da. Larunbat goiz osoan zehar egin da eta 17 parte-hartzaile izan ditu.

Bost ordu baino gehiagoz, artistak Bilboko hilerriko hainbat espaziotan zehar ibili dira, beren irudimenari bide emateko. Carlos Espigak, esaterako, bigarren saria lortu du «La cúpula» lanarengatik. Hirugarren saria Lucio Fernándezentzat eta «La bruma del tiempo» lanarentzat izan da.

Oraingo honetan, lehiaketako lehen saria irabazi duen artistak oso olio lausoarekin egin du bere lana, lekuaren esentzia modu paregabean harrapatuz. Bigarren saria «La cúpula» lanari eman zaio, akuarelarekin irudikatutako elementu arkitektonikoen zehaztasun handia islatzeagatik. Hirugarren eta azken saria, azkenik, «La bruma del tiempo» lanari egokitu zaio, ikuspegi interesgarri bat eta sakontasunaren erabilera eraginkorra erakustea lortu duelako.

Lehiaketa honen bitartez, Bilbao Zerbitzuak, pinturaren bidez, Bilboko Udal Hilerriko hileta-sinbologiari eta ondareari balioa ematea bilatzen du, bai eta barrutian dagoen bake eta harmonia sentsazioa erakartzea ere. Aurten epaimahaiak aurkeztutako lanen maila handia azpimarratu du.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Asier Casas-ek hilerriak hartutako film laburren II lehiaketaren lehen saria jaso du “El lugar más vivo” obragatik

Ganadores del II Concurso de cortometrajes "Cementerio de Bilbao"

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Asier Casas-ek hilerriak hartutako film laburren II lehiaketaren lehen saria jaso du “El lugar más vivo” obragatik

Bigarren saria Mano a mano taldearentzat izan da “Adiós artificial” obragatik, eta herritarren gogokoena ¡¡Plash!! ikus-entzunezko obra izan da, Gabiluk taldeak sortua

Bilbao Zerbitzuak antolatutako lehiaketak 8 parte-hartzaile izan ditu

Heriotzarekiko oraindik ere diraun tabu soziala haustea, eta, hilerria Bilbon bizi izan zen jendearen oroitzapenez betetako leku gisa aldarrikatzea, “El lugar más vivo” lanak islatzea lortu du, Bilboko Udal Hilerriko Film Laburren II. Lehiaketaren lehen saria eskuratuz. Asier Casasen ikus-entzunezko klipa irabazle izendatu dute gaur arratsaldean Kaperan izandako ikustaldi publikoan. «Aurkeztutako obrek hilerriaren aniztasun soziala eta pertzepzioa adierazten dute. Horiek guztiek leku hau beste ikuspegi batetik begirarazi gaituzte; eta hori zen helburua», adierazi du Alvaro Perez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak.

Lehiaketa, Bilbao Zerbitzuak hilerrian antolatutako 2025eko programazioaren barruan kokatua, maiatzean egin zen, zehazki, hilaren 16tik 18ra bitartean, 8 talde parte-hartzailerekin. Guztiek kanposantuko instalazio guztiak izan zituzten eskura. Jarduerek, aurreikusi bezala, ez zuten gainerako zerbitzuak oztopatu, ezta erabiltzaileen bisitak ere.

Lehiaketaren bigarren edizio honetan, zinegotziak eta kultura eta zinema munduko profesionalek (Alvar Gordejuela, Eva Argote eta Cristina Ezquerra) osatutako epaimahaiak nabarmendu duenez, talde guztiek «beren sormena eta gogoa ikusarazi dute, hilerria zinemaren bidez sustatuz eta prestigiatuz». Oraingo honetan, bigarren saria Mano a mano taldearentzat izan da “Adiós artificial” obragatik; eta bertaratutakoen obrarik gogokoena 15 botorekin “¡¡Plash!!” lana izan da, Gabiluk taldeak sortua.

Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak duen arte bildumaren parte dira jada, eta bilbaozerbitzuak.bilbao.eus webgunean eskuragarri daude.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Ostiral honetan herritarrek film labur gogokoenaren alde bozkatu ahal izango dute Hilerriko kaperan

Votación popular del mejor cortometraje

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Ostiral honetan herritarrek film labur gogokoenaren alde bozkatu ahal izango dute Hilerriko kaperan

Ostiral honetan herritarrek Bilboko Udal Hilerriaren ahalmen zinematografikoa ezagutzeko aukera izango dute Bilbao Zerbitzuak-ek aurtengo programazio kulturalaren barruan antolatu duen Film Laburren II. Lehiaketarekin. Parte hartzen duten ikus-entzunezko klipak 19etatik aurrera ikusiko dira Kaperan izango den ekitaldi publikoan.

Hortaz, ostiral arratsaldean hilerrira hurbiltzea erabakitzen dutenek euren film labur gogokoenaren aldeko botoa eman ahal izango dute zuzenean, epaimahaiak aukeratutako lanen artean. Aurtengo epaimahaia Álvaro Pérez zinegotziak, Bilbao Zerbitzuak-eko presidente gisa, eta kulturaren eta zinemaren munduko profesionalek, Alvar Gordejuela, Eva Argote eta Cristina Ezquerrak, osatu dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Arteak Bilboko hilerria hartuko du berriro Bilbao Zerbitzuak antolatzen duen aire zabaleko IV. Pintura Lehiaketan

Obra ganadora del III Concurso de pintura rápida al aire libre 'Cementerio de Bilbao'

EU | ES

2026ko martxoaren 03a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 03a, asteartea
2026ko martxoaren 03a, asteartea

Arteak Bilboko hilerria hartuko du berriro Bilbao Zerbitzuak antolatzen duen aire zabaleko IV. Pintura Lehiaketan

Parte hartu nahi dutenek ekainaren 13ko 10ak arte eman dezakete izena Bilbao Zerbitzuen webgunean

Parte hartzen duten artistek hilobiaren balio kulturala, ondarezkoa eta arkitektonikoa islatu beharko dute horma-ataletan

Pinturaren eta artearen zale amorratuek hitzordua izango dute berriro Bilboko Udal Hilerrian ekainaren 14an, Bilbao Zerbitzuak elkarteak antolatzen duen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren IV. edizioan, «Bilboko kokaleku enblematiko honen kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa sustatzeko eta balioesteko», adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak.

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketa 8: 30ean hasiko da eta parte hartzaileek 13:30ak arte izango dute irudimena mihisean askatzeko. Parte hartu nahi dutenek datorren ekainaren 13ko 10ak arte eman ahal izango dute izena Bilbao Zerbitzuak webgunearen bitartez, eta bertan ere lehiaketaren oinarriak kontsultatu eta deskargatu ahal izango dira.

“Lehiaketak hileta-artearekin zerikusia duten pinturarik onenak sarituko ditu, bereziki alderdi monumentalak, artistikoak, paisajistikoak eta bereziak, hileta-sinbologia eta ondare-balioa nabarmentzen dituztenak, bai eta hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioa erakartzea ere», azpimarratu du zinegotziak.

Parte-hartzaile bakoitzak sinatu gabeko obra bakarra emango du Kaperan, 13:30etik 14:00etara. Obra hori in situ egin da instalazioetan. Era berean, artistek beren lana sortzeko behar dituzten material eta baliabide guztiak eraman beharko dituzte (astoa, aulkia, produktu piktorikoak, etab.). Alde horretatik, eta kutsadura-efektuak saihesteko, parte-hartzaile bakoitzak sortutako edo baztertutako hondakinak bildu beharko ditu Bilbao Zerbitzuak-ek horretarako prestatuko dituen garbiguneetan.

Edozein teknika piktoriko

Lehiaketa edozein pintura-teknikatara irekita dago, dela olio-teknikara, dela akrilikoetara, akuareletara edo teknika mistoetara, argazki-tekniken edo teknika digitalen bidez egindako lanak alde batera utzita, argazki baten akaberan nahiz kopiatzean. Izan ere, lehiaketaren helburu nagusietako bat parte-hartzaileek beren lana aire zabalean egitea da, jatorrizkoaren aurrean.

Formatua ere librea izango da, eta gutxieneko neurria 80 × 60 zentimetro izango da; akuarela bada, gutxieneko neurria 50 × 30 zentimetro izango da. Euskarriak zurrunak edo txasisaren gainean muntatuak (taula edo mihisea) izango dira, eta kolore bakarreko inprimazioa izango dute, zuria edo uniformea, testurarik gabea, laua eta zurruna. Akuarela edo antzeko teknikak erabiliz gero, paper-kartoi mehe egokia erabili ahal izango da.

Hiru sari

Oraingoan ere hiru sari egongo dira: lehenak 1.000 euro izango ditu, bigarrenak 500 euro eta hirugarrenak 300 euro. Nolanahi ere, epaimahaiak, egun horretan bertan 14:30etik aurrera emango du jakitera epaia, eta, egoki baderitzo, akzesit bat eman ahal izango du, 250 euroko sariarekin.

Aurreko sarietako bat lortzen ez duten lehiakideek Bilbao Zerbitzuak bildumaren esku utzi ahal izango dute beren lana. Bestela, egileek kendu egin beharko dituzte lanak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019