Bilboko udal hilerriak ibilgailu elektrikoen doako karga eskainiko die hildakoen familiei

Cargador de vehículos eléctricos del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Bilboko udal hilerriak ibilgailu elektrikoen doako karga eskainiko die hildakoen familiei

Gaurtik aurrera Bilboko Udal Hilerriak ibilgailu elektrikoak doan kargatzeko aukera eskainiko die lurperatu edo erraustuko dituzten pertsonen familiei. Pertsonek gehienez ere ordu eta erdiz erabili ahal izango dute zerbitzua, tarte horretan beren senideei agur egiteko.

Ekimen hau Bilbao Zerbitzuak familiekin duen konpromisoaren, eta eraginkortasun energetikoaren eta ingurumenarekiko errespetuaren baitan kokatzen da. Kanposantuko aparkalekuan ibilgailuak kargatzeko jarri berri diren 2 espazioak, 7,4 kW-ko potentziarekin, proiektu pilotu gisa eta doan egon dira. Eta 500 pertsona baino gehiagok kargatu izan dituzte beren ibilgailuak. Horrek 9.501 kWh kontsumitu eta 11.021,16 ppm CO2 aurreztu ditu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, hilerriko herritarren arretarako langileengana jo beharko dute interesdunek, eta hark egiaztatuko du hilobiratu edo erraustuko duten pertsonarekiko ahaidetasun- edo kidetasun-harremana. Kargatzeko puntua erabili ahal izateko, txartel berezi bat emango zaio personari. Nolanahi ere, berme gisa NANa jarri beharko da, kanposantuko aulki elektrikoen lagapenarekin egiten den bezala.

«Ekimen honen bidez, erraztasunak eman nahi zaizkie hilerrira joaten diren pertsonei beren senideak agurtzera, ibilgailu elektrikoaren autonomiaz arduratu gabe», azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak Álvaro Pérez Alonsok. «Gainera, gas kutsatzaileen emisioak murrizten laguntzen duen neurria da, Bilboko Udalak iraunkortasunarekin duen konpromisoaren ildoa jarraituz».

Bilboko udal-hilerrian ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune horien instalazioa Bilboko Udalaren Mugikortasun Jasangarrirako Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da. Planaren helburua berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta hiriko airearen kalitatea hobetzea da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek belar mozketaren maiztasuna murriztu du udal hilerriko belardietan, bertako intsektuen biodibertsitatea sustatzeko

Santuario de insectos, anfibios y aves

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak-ek belar mozketaren maiztasuna murriztu du udal hilerriko belardietan, bertako intsektuen biodibertsitatea sustatzeko

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko udal-hilerriaren jasangarritasuna eta ingurumen-biodibertsitatea sustatzen jarraitzen du. Hartutako azken neurrietako bat aurtengo bigarren seihilekoan jarri da martxan, eta Hilerriko 1, 2, 3 eta 4 etxadietako 40.000 m2-etako belarra urtean behin edo bitan moztea da. Horrela, intsektu dibertsitate handiagoa hartuko duen belardia sortu nahi da.

Adituek eta Europako eta Ipar Amerikako zazpi herrialdetako birnaturalizazio-prozesuak aztertu dituzten ikerketek ondorioztatu dutenez, belar mozketak urtean behin edo birritan egiten diren parterretan argi eta garbi ikusten da artropodoen (intsektuak, araknidoak, tximeletak, etab.) biodibertsitatea handitu egiten dela, eta horrek izurriteak murrizten dituela.

“Jakin badakigu ekimen horrek, berez, ekarpen mugatua egingo diola biodibertsitate globalari, baina zenbait espezie eskualde mailan desagertzea saihets dezake, gure belardietako belarra gutxiagotan mozteak biodibertsitatea sustatzen laguntzen duelako”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Intsektuen, anfibioen eta hegaztien santutegia

Bilboko Udal Hilerria hilerri jasangarri bihurtzeko helburu orokorrerako, Bilbao Zerbitzuak-ek 39. etxadiaren ondoko belardian basa-bizitzarako lorategia sortu du udazken honetan, intsektu, anfibio eta hegaztien santutegi izan dadin. Horretarako, bertako landare eta egitura berde ugari landatu dira, tokiko biodibertsitatea garatzen eta ezartzen laguntzeko. Izan ere, inguruneari elementu artifizialak eman zaizkio, hala nola intsektuentzako babeslekuak, hegaztientzako hiru kaxa-habia, anfibioentzako urmael bat eta bi ur-iturri animalientzako hidratazio-gune gisa.

“Espazio hau aukeratu da leku diskretua delako, Hilerriko ohiko igarotze-bideetatik urrun. Bertan, bisitariek lorategi-espazio natural batek eskaintzen duen edertasunaz eta lasaitasunaz gozatu ahal izango dute, atseden hartzeko, paseatzeko eta natura behatzeko leku bihurtuta, ipar-mendebaldeko haize nagusien babesean eta eguzki ordu ugariko espazio zabalean”, azaldu du Álvaro Pérez zinegotziak.

Ekimena Ehorztetxe eta Udal Hilerrien Elkartearen (AFCM) Hilerri Biziak programaren barruan dago. Izan ere, Bilboko Udal Hilerria bere sorreratik dago hilerrietako natura, ondare, kultura eta arte balioak sustatzea helburu duen elkarte horren barruan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerriko eguzki plakek ia % 60 murriztu dute instalazioan erabilitako energiaren kostua

Instalación de placas solares en uno de los tejados

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Bilboko udal hilerriko eguzki plakek ia % 60 murriztu dute instalazioan erabilitako energiaren kostua

2021ean, Bilbao Zerbitzuak-ek 266 eguzki-plaka instalatu zituen Bilboko Udal-hilerrian, nitxoen hamar eraikinetako estalkiaren gainean eta langileen aldagelen eraikineko bi isurkiko teilatuan, 14., 63. eta 16. etxadien eta mantentze-lanen eraikinen artean, hain zuzen ere. Martxan jarri zenetik (2022ko urtarrilaren 23tik) urtebete baino gehiago igaro denean, instalazioaren ekonomia- eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak oso emaitza positiboak eman ditu.

Ekoitzitako energiari dagokionez, % 62,4 Hilerrian bertan kontsumitzen da, eta % 37,6 soilik itzultzen da sarera. Eta kontsumitutako energiaren % 40,6 eguzki-plaketatik dator. “Urteko egun edo urtaro bakoitzeko klimatologiaren arabera, uda da produkziorik eta aprobetxamendurik handieneko garaia termino absolutuetan, eta neguan, aldiz, eguzki-argiak egun eta ordu gutxiago dituenez, ekoizpena txikiagoa da, baina ehunekoari dagokionez aprobetxamendu handiagoa dago, askotan ekoitzitako energiaren autokontsumoa % 100ekoa baita”, nabarmendu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Eguzki plakak martxan jartzeari eta horien funtzionamenduari esker, 2022an fakturatutako energiaren aurrezpen ekonomikoa 5.948 eurokoa izan da, hau da, 2021ean baino % 59,4 gutxiago Bilboko Udal Hilerriko energia elektrikoaren horniduraren kostuan. Eta 2027ra arte mantentze-lanen kostuak ez du inolako gasturik eragingo.

“Eguzki-instalazio fotovoltaikoari esker, ohiko elektrizitate-sorkuntzaren ondoriozko 35,83 tona C0 murriztu ahal izan ditugu, eta 30,17 tona karbono aurreztu, hau da, 49 zuhaitz landatzearen baliokidea 2022an”, gogorarazi du Álvaro Pérez zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Domu Santu Egunari lotutako sukaldaritzako errezeten I. Lehiaketa irabazi duten errezeten prestaketa TeleBilbaon

Ganadores del I Concurso de recetas de cocina vinculadas al Día de Todos los Santos

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Domu Santu Egunari lotutako sukaldaritzako errezeten I. Lehiaketa irabazi duten errezeten prestaketa TeleBilbaon

TeleBilbaoko La Kapital programak Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako Domu Santu Egunari lotutako sukaldaritzako errezeten I. Lehiaketaren errezeta irabazleen prestaketa eman zuen atzo.

Lehiaketako irabazleek eurek azaldu zioten Joseba Solozabali zelan bururatu zitzaien errezeta hori, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan zuzenean prestatzen zuten bitartean.

ESHBI edizioan, irabazleak Lander Matabuena Molina “Santu-hezur faltsuak” errezetarekin, eta Erik Marrero Serra bere “Kalabaza santua” errezetarekin izan ziren. Hasiberrien edizioan, irabazleak Mónica Coego Cancela “Txokolatezko eta hurrezko paneletlak” errezetarekin eta Mª Carmen Puga Gutierrez “Santuaren eskutxo kurruskaria” errezetarekin izan ziren.

Álvaro Pérez Alonso Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak eta ESHBIko zuzendariak, Joseba Solozabalekin batera, 400 € eman zizkieten irabazleei sari gisa, 25 €-ko balioa zuten 16 erosketa-kupoitan, Bilboko edozein udal-merkatutan erabiltzeko.

“Lehiaketa honek arrakasta handia izan du, eta adin eta esperientzia maila guztietako 22 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu”, nabarmendu zuen Álvaro Pérez Alonsok. “Aukera paregabea da Domu Santu Eguneko gastronomia tradizionala zabaltzeko eta herritarrak sukaldaritzara hurbiltzera eta udal merkatuetako elikagai fresko eta osasungarriekin sukaldaritzako errezetak egitera animatzeko”, gaineratu zuen.

Bilbao Zerbitzuak-ek eskerrak eman gura dizkie lehiaketan parte hartu duten 22 pertsonei, eta zorionak eman Erriberako Merkatuko Gastronomia Gelan sukaldaritza-ikastaroetan parte hartzeko 200 €-ko saria lortu zuten 6 finalistei.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Musika ez da faltako Domu Santu egunean, azaroak 1, kaperan egingo den VI. Kontzertu lirikoarekin

Bilbao Bel Canto

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Musika ez da faltako Domu Santu egunean, azaroak 1, kaperan egingo den VI. Kontzertu lirikoarekin

Domu Santu Egunean musikak protagonismo berezia hartuko du Kontzertu Lirikoarekin. Aurten seigarren edizioa beteko du eta azaroaren 1ean, 13etan, Kapera girotuko du, Bilboko Gotzainak eskainiko duen 12etako mezaren amaieran. «Jardunaldiaren une oso berezia izaten da kontzertua, musikak berak hartzen ari den mailagatik baina tokiagatik ere; Kapera Bilboko Udal Hilerrian dagoen punturik ederrenetako eta interes bereziko bat», adierazi du Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

«Bilbao Bel Canto» musika-taldeak joko du, eta Patricia Sesar sopranoa, Martín Barcelona tenorea, Clara Junguitu, biolina, Miren de Diego, biola, eta Iñaki Belasko, pianoa, osatzen dute. Bilboko musikari hauek ibilbide ezaguna dute arlo artistikoan, ahotsean zein instrumentuan, eta prestakuntza sendoa eta eguneratua gure mugetatik kanpoko hainbat ekitalditan.

VI. Kontzertu Liriko honetan musikako hainbat erro biltzen dituzten 15 obra interpretatuko dira; Kapera bezalako marko paregabean eta Domu Santu bezalako egun garrantzitsu batean. Filmetako soinu banden abestiak, abesti sakroa, nazioarteko lirikako lanak, ariak, erromantzak eta operako bikote ospetsuenak, zarzuela eta euskal zortzikoak interpretatuko dira besteak beste.

Kontzertuko sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina Klaustroaren kanpoko megafoniaren bidez eliz zeremonia eta kontzertu lirikoa entzun ahal izango dira. Bertan egon ezin diren pertsonenek kontzertua denbora errealean ikusi eta entzun ahal izango dute TeleBilbao tokiko telebista-kateaan edota Bilbao Zerbitzuak youtube plataforman.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udaltzaingoak segurtasuna zainduko du Domu Santu egunean

Un agente de la policía municipal de Bilbao controlando el acceso de vehículos al aparcamiento del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Bilboko udaltzaingoak segurtasuna zainduko du Domu Santu egunean

Azaroaren 1ean Bilboko Hilerrira hurbil litekeen jendetzak bizikidetza-arazorik sor ez dezan; aparkalekuko ibilgailuak sartzeak eta irteteak sortzen dituzten arazoak direla medio, Bilboko Udaltzaingoaren laguntza izango du Bilbao Zerbitzuak erakundeak. Aurreko urteetan bezala, Udaltzainek pertsonen eta ibilgailuen joan-etorriak antolatuko dituzte sarrera nagusian.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok adierazi bezala, «gomendioa joateko garraio publikoa erabiltzea da, aldez aurretik eta modu mailakatuan». Beren ibilgailuetan lekualdatzen diren pertsonek hilerriko sarrera nagusitik bakarrik sartu ahal izango dira, Txorierriko BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik bertatik. Ibilgailuek horretarako erreserbatutako eta egokitutako espazioetan aparkatu beharko dute.

Mugikortasun urriko bisitariak Bilbao Zerbitzuak hilerriaren barrualdetik mugitu ahal izateko, gogorarazi du gurpildun 4 aulki elektriko dituela, hilerriko bulegoetan hala eskatzen duten pertsonen eskura.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Aurrez-aurreko langile gehiago eta identifikagarri, Domu Santu egunean zalantzak argitzeko

Personal de Bilbao Zerbitzuak en las oficinas del Cementerio municipal de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Aurrez-aurreko langile gehiago eta identifikagarri, Domu Santu egunean zalantzak argitzeko

Domu Santu Eguna dela eta, egun hauetan Bilboko eta Deustuko udal hilerriak bisitatzen dituzten pertsonek ez dute inolako arazorik izango. Bilboko hilerri nagusiko bulegoan jende-pilaketak saihesteko, urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean, Bilbao Zerbitzuak erakundeak zerbitzua indartuko du pertsona batekin 11etatik 17etara (joan den asteburuan ere egin zuen). Era berean, urriaren 21etik azaroaren 1era bitartean, ofizioetako langileak txaleko islatzaile horiz identifikatuta egongo dira gainerako esparruetako arreta hobetzeko asmoz.

Deustuko Hilerrian ere ofizioetako pertsona batek familiei arreta-zerbitzua eskainiko die azaroaren 1ean, 10etatik 14etara.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok herritarrek izan ditzazketen zalantzak argitzeko deia egin die. «Askotan gertatzen zaigu ez dakigula oso ondo nola mugitu hilerriko barrualdetik, ez dugulako aurkitzen non dagoen bilatzen gabiltzan puntu zehatza, non dauden beharrezkoak ditugun zerbitzuak … sortzen diren zalantza guztiak argitzeko helburuarekin, langile gehiago egongo dira egun hauetan Bilboko hilerrietan”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko eta Deustuko udal hilerrietako bisita-ordutegiak Domu Santu egunean

Acceso lateral al cementerio de Bilbao en el día de Todos los Santos

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Bilboko eta Deustuko udal hilerrietako bisita-ordutegiak Domu Santu egunean

Datorren asteazkenean, azaroak 1, Domu Santu Egunean, Bilboko eta Deustuko udal hilerriak zein ordutegitan bisita daitezke? Jaieguneko aurreko egun hauetan edozein unetan gerta dakigukeen galdera da. Zentzu horretan, Bilbao Zerbitzuak erakundeak gogorarazi duenez, Bilboko Udal Hilerria irekita egongo da 8etatik 18etara, neguko ohiko ordutegian (urritik maiatzera luzatzen dena). Deustuko hilerriaren ordutegia 8etatik 15etara izango da, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte irekita mantenduko dela.

Ehunka lagun hurbilduko dira egun hauetan bilboko hilerrira, gehien maite izan dutenak oroitzeko eta berriz elkartzeko keinu gisa. Hori horrela, eta dena prest egon dezan harrera onena egiteko, Bilbao Zerbitzuak erakundeak urteroko ekintza-plana aktibatu du, Bilboko eta Deustuko udal-hilerriek kalitatezko zerbitzua eta ingurunearekiko eta familiekiko errespetuzkoa eskain dezaten. “Ahal den neurrian, aldez aurretik joatea aholkatzen da, modu mailakatuan eta garraio publikoan, leku horietarako sarbideak trafikoz arintze aldera», eskatu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Gauzak horrela, erabiltzaileek beraiek jarriko dute nota. Bilbao Zerbitzuak erakundeak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzen jarraitzeko, urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean hilerrira joaten diren bisitariei inkesta bana emango zaie iristen direnean, ordura arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak baloratzeko. 3.000 inkesta banatzea aurreikusi da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udal hilerriek arreta eta segurtasuna indartu dute domu Santu eguneko jaiari begira

Bilbao Bel Canto

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Udal hilerriek arreta eta segurtasuna indartu dute domu Santu eguneko jaiari begira

Bilboko Udal Hilerria irekita egongo da 8etatik 18etara, neguko ohiko ordutegian. Deustuko hilerriaren ordutegia 8etatik 15etara izango da, azaroaren 1ean izan ezik, 18ak arte luzatuko dela.

Arreta presentziala ere indartuko da Bilboko bulegoetan urriaren 29an eta 30ean eta azaroaren 1ean, 8:30etik 17etara. Deustuko Hilerrian ere ofizioetako pertsona batek familiei arreta-zerbitzua eskainiko die azaroaren 1ean, 10etatik 14etara.

Bilboko udaltzainek parte hartuko dute Bilbao Zerbitzuak erakundeak martxan jarritako operatiboan, jardunaldiaren ohiko igarotzea bermatzeko.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok –hilerria bisitatuko du azaroaren 1ean, 11etan- aldez aurretik, modu mailakatuan eta garraio publikoan joatea aholkatu du.

VI. Kontzertu Lirikoa Hilerriko Kaperan 13etan izango da «Bilbao Bel Canto» ren eskutik. Kontzertua sarrera librea izango du lekua bete arte, eta zuzenean emango da TeleBilbao tokiko telebista-katetik eta Bilbao Zerbitzuak YouTube kanalaren bidez.

Bilboko udal hilerriak prest daude datorren azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean, jende ugariren bisita jasotzeko. Gure kulturan oso errotuta dagoen tradizioa da eta besperako egunetan ospatzen da. Hori horrela, urtero bezala, Bilbao Zerbitzuak erakundeak ekintza-plan bat aktibatu du, Bilboko eta Deustuko udal-hilerriek kalitatezko zerbitzua eta ingurunearekiko eta familiekiko errespetuzkoa eskain dezaten. “Ahal den neurrian, aldez aurretik joatea aholkatzen da, modu mailakatuan eta garraio publikoan, leku horietarako sarbideak trafikoz arintze aldera», eskatu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Zein ordutegitan bisita daitezke Bilboko eta Deustuko hilerriak?

Bilboko Udal Hilerria irekita egongo da 8etatik 18etara, neguko ohiko ordutegian (urritik maiatzera luzatzen dena). Deustuko hilerriaren ordutegia 8etatik 15etara izango da, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte irekita mantenduko dela.

Aurrez-aurreko langile gehiago eta identifikagarri, Domu Santu Egunean zalantzak argitzeko

Egun hauetan Bilboko udal hilerriak bisitatzen dituzten pertsonek ez dute inolako arazorik izango. Hiriburuko hilerri nagusiko arreta-zerbitzuan pilaketak saihesteko helburuarekin, bulegoetako aurrez aurreko zerbitzuan pertsona bat gehiago egongo da urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean. Ondorioz, arreta emateko zerbitzuaren ordutegia goizeko 11etatik arratsaldeko 17etara izango da. Era berean, urriaren 21etik azaroaren 1era bitartean, ofizioetako langileak txaleko islatzaile horiz identifikatuta egongo dira gainerako esparruetako arreta hobetzeko asmoz. Deustuko Hilerrian ere ofizioetako pertsona batek familiei arreta-zerbitzua eskainiko die azaroaren 1ean, 10etatik 14etara.

Udaltzainek ibilgailuen joan-etorria eta sarrera antolatulatuko dute

Asteburu honetan, urriak 28 eta 29, eta azaroaren 1ean Bilboko Hilerrira etor litekeen jendetzak esparru barruan bizikidetza-arazorik sor ez dezan, aparkalekuko ibilgailuak sartzeak eta irteteak sortzen dituzten arazoak direla eta, Bilboko Udaltzaingoaren laguntza izango du Bilbao Zerbitzuak erakundeak. Hori horrela, Bilboko Udaltzaingoak etengabeko zerbitzu berezia emango du sarbideetako trafikoa antolatzeko eta segurtasuna bermatzeko.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak dioen bezala, garraio publikoan joateko gomendioa egin bada ere, beren ibilgailuan joaten direnek hilerriko sarrera nagusitik bakarrik egin beharko dute, Txorierriko BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik bertatik. Ibilgailuek horretarako erreserbatutako eta egokitutako espazioetan aparkatu beharko dute.

Erabiltzaileek berek nota jarriko diote eskainitako zerbitzuei

Bilbao Zerbitzuak erakundeak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzen jarraitzeko, urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean hilerrira joaten diren bisitariei inkesta bana emango zaie iristen direnean, ordura arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak baloratzeko. 3.000 inkesta banatzea aurreikusi da.

Musika ez da faltako VI. Kontzertu Lirikoarekin, 13etan Kaperan

Domu Santu Egunean musikak protagonismo berezia hartuko du Kontzertu Lirikoarekin. Aurten seigarren edizioa beteko du eta azaroaren 1ean, 13etan, Kapera girotuko du, Bilboko Gotzainak eskainiko duen 12etako mezaren amaieran. «Jardunaldiaren une oso berezia izaten da kontzertua, musikak berak hartzen ari den mailagatik baina tokiagatik ere; Kapera Bilboko Udal Hilerrian dagoen punturik ederrenetako eta interes bereziko bat», adierazi du Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

«Bilbao Bel Canto» musika-taldeak joko du, eta Patricia Sesar sopranoa, Martín Barcelona tenorea, Clara Junguitu, biolina, Miren de Diego, biola, eta Iñaki Belasko, pianoa, osatzen dute. Bilboko musikari hauek ibilbide ezaguna dute arlo artistikoan, ahotsean zein instrumentuan, eta prestakuntza sendoa eta eguneratua gure mugetatik kanpoko hainbat ekitalditan.

VI. Kontzertu Liriko honetan musikako hainbat erro biltzen dituzten 14 obra interpretatuko dira; Kapera bezalako marko paregabean eta Domu Santu bezalako egun garrantzitsu batean.Filmetako soinu banden abestiak, abesti sakroa, nazioarteko lirikako lanak, ariak, erromantzak eta operako bikote ospetsuenak, zarzuela eta euskal zortzikoak interpretatuko dira besteak beste.

Kontzertuko sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina Klaustroaren kanpoko megafoniaren bidez eliz zeremonia eta kontzertu lirikoa entzun ahal izango dira. Bertan egon ezin diren pertsonenek kontzertua denbora errealean ikusi eta entzun ahal izango dute TeleBilbaotokiko telebista-kateaan edota Bilbao Zerbitzuak YouTube plataforman.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariaren bisita azaroaren 1ean

Azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatua den Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udal Hilerria bisitatuko du jaieguna dela eta. Ehunka lagun hurbilduko dira egun hauetan bilboko hilerrira, gehien maite izan dutenak oroitzeko eta berriz elkartzeko keinu gisa. Zinegotziak berak ere ohoratuko du bere presentziarekin jai-hitzordua.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritza amateurreko errezeten I. Lehiaketak baditu irabazleak

Las dos ganadoras del concurso en la edición de personas aficionadas reciben el premio de manos de Joseba Lozano, Director de la ESHBI y de José Antonio Fernández Celada, Director Gerente de Bilbao Zerbitzuak

EU | ES

2026ko apirilaren 23a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 23a, osteguna
2026ko apirilaren 23a, osteguna

Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritza amateurreko errezeten I. Lehiaketak baditu irabazleak

Sei finalisten artean, Mónica Coego Cancela eta Mª Carmen Puga Gutiérrez izan dira lehen sariaren irabazleak, txokolatezko eta hurrezko panellet eta Santuaren eskutxo kurruskari gozoengatik, hurrenez hurren.

Astelehenean, urriak 30, bi lehiakideek euren errezetak zuzenean prestatuko dituzte Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, grabatzeko eta TeleBilbaoko programa batean zabaltzeko.

Bilbao Zerbitzuak-ek baditu Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHBI) lankidetzan abian jarri duen Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritzako errezeten I. lehiaketaren irabazleak. Lehen edizio honetan, 6 finalisten artean, Mónica Coego Cancela eta Mª Carmen Puga Gutiérrez izan dira lehen saria irabazi dutenak, txokolatezko eta hurrezko panellet eta Santuaren eskutxo kurruskari gozoengatik, hurrenez hurren. Horrela baloratu du aurtengo epaimahaiak, eta erabilitako osagai osasungarriak, elaborazioaren zailtasuna, erabilitako teknikak, dastamena eta aroma, aurkezpena eta originaltasuna hartu ditu kontuan.

Guztira, 22 sukaldari amateurrek hartu dute parte proposamen berritzaile, baina, batez ere, zaporetsuekin. “Aukeraketa benetan zaila izan da, lehiakideek aurkeztu dituzten plateren mailagatik. Hemendik aurrera bilbotarren agendetan egotea, eta guztiontzat hain garrantzitsua den egun hau ohoratzeko balio izatea espero dugun ekitaldia da”, nabarmendu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Astelehenean, urriak 30, bi lehiakideek euren errezetak zuzenean prestatuko dituzte Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, grabatzeko eta ondoren Joseba Solozabalek gidatutako TeleBilbaoko programa batean zabaltzeko. Behar dituzten osagai guztiak Erriberako Merkatuan eskuratuko dituzte aldez aurretik, eta Sukaldaritza Eskolak hornituko ditu.

6 finalistek saria dute

Lau finalistek 200 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen duen edozein ikastarorengatik trukatzeko.

Bestalde, bi irabazleek, Mónica Coego Cancelak eta Mª Carmen Puga Gutierrezek, 400 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen duen edozein ikastarorengatik trukatzeko. Halaber, 25 euroko 16 bonu jasoko dituzte, Deustu, Zabalgune, Labayru, Erribera, Otxarkoaga edo Traukoko udal merkatuetan dauden postuetako edozeinetan elikagai-produktuak erosi ahal izateko, saldoa agortu arte, 2024ko urtarrilaren 15era arte.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019