Bilbao Zerbitzuak benetako integrazioarekin konpromisoa berretsi du Libu Liburu-dendak antolatutako bilketa solidarioarekin bat eginez

Cadena humana desde el mercado hasta la librería

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Bilbao Zerbitzuak benetako integrazioarekin konpromisoa berretsi du Libu Liburu-dendak antolatutako bilketa solidarioarekin bat eginez

Atzo, hilak 11, elkartasunak Erriberako Merkatua hartu zuen Zubietxe Elkarteak Libu Liburu-denda egitasmoaren bitartez abian jarri duen liburu bilketa berriarekin. Hirugarren urtez jarraian, Bilbao Zerbitzuak-ek bat egin du ekimenarekin gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak ikusarazteko; ikasteko, lan egiteko eta benetan integratzeko espazioen alde eginez.

Hain zuzen ere, eta gure gizartean oraindik dauden desberdintasun sozialak agerian uzteko asmorekin, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatua, Álvaro Pérez, merkatutik bertatik liburu-dendaraino abiatu den giza katearen parte izan da berriro. «Hirugarren urtez jarraian babesten gaude kultura eta irakurketa lotura gisa erabiltzen dituen sentsibilizazio eta jasangarritasun proiektu solidario hau. Gaurko erronka horrelako ekimenak babestea eta ikusaraztea da», gogorarazi du zinegotziak. Ekitaldia amaitzeko, Txani Rodríguez idazleak Giza Eskubideen aldeko manifestua irakurri du.

Nolanahi ere, hala nahi duten pertsonek urtarrilaren 2ra arte utzi ahal izango dituzte jada nahi ez dituzten liburuak, eta bigarren bizitza izaten jarrai dezaketenak, merkatuko hainbat gunetan prestatuko diren edukiontzietan.

Libuk 10 urte bete ditu

Gaur ere, liburu-dendak bere 10. urteurrena ospatuko du, jardueraz betetako aste osoko programazioarekin: bere idazketa tailerren erakusketa bat egongo da, Giza Eskubideekin lotutako collage ezberdinak, zuzeneko musika emanaldi bat izango da ostiralean, eta larunbatean Poesia Lehiaketa Nazionalaren sari banaketa hartuko du.

Ekimen honen bidez, Bilbao Zerbitzuak eta Libu liburu-dendak gizarteratzearekin, kulturarekin eta iraunkortasunarekin duten konpromisoa indartzen dute, ikasteko eta elkartzeko gune berrien sorrera bultzatuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Abendu honetan ceviche-ak eta italiako gastronomia Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Curso de ceviche del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Abendu honetan ceviche-ak eta italiako gastronomia Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Abendu honetan, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolako ikastaroek cevicheak eta italiar gastronomia izango dituzte ardatz. Gauzak horrela, Italiako sukaldaritzan erabat murgildu nahi duten pertsonek haragi prestakuntza bat izango dute eskura gaur, abenduak 2, Ossobuco alla milanese mamitsu bat edo Saltimbocca goxoa patatekin eta espinakekin prestatzen ikasteko. Prestakuntza 18:30ean izango da.

Era berean, itsasoko produktu maitaleentzat bigarren prestakuntza bat egongo da abenduaren 13an, cevicheak egiten zerotik ikasteko. Formakuntzan arrain edo itsaski gordinaren plater ikoniko perutar hau prestatzen irakatsiko da bi errezetekin: burbinazko cevichea eta lupiazko cevichea. Saioa 11etan izango da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Fair Saturday jaialdiaren musikak Erriberako Merkatua berotuko du berriz

Logotipo de Fair Saturday Festival

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Fair Saturday jaialdiaren musikak Erriberako Merkatua berotuko du berriz

Larunbat honetan, hilak 29, Erriberako Merkatua Fair Saturday jaialdiaren agertoki bihurtuko da berriro ere. Aurten, tokiko artista berrien musikak Retina Bizkaia Begisare erakundea ardatz izango dute; Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako elkarteak biltzen dituen erretinako herentziazko distrofiek kaltetutako pertsonen erakundea.

«Gaitz hauek ikusraztea, ikerketa sustatzea eta kaltetuentzako eta haien familientzako laguntza-sareak osatzea ezinbestekoa da. Retina Bizkaia Begisare bezalako elkarteen lanari esker, desberdintasunak ezabatzeko bidean aurrera egiten dugu, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea sustatuz», adierazi du Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak.

Edizio berri honetan, 10 emanaldi izango dira, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Horrela, agertokitik pasako dira Jad Gift, Madera Ilegal, Blue Velvet, Oihane Durán, Julen Burgos, Jon Moma, Sunmusic, Naia Aguiló, Aintzane Arzamendi, eta Le Monk.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Azaro honetan denboraldiko errezetak nagusi izango dira Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Curso de cocina saludable en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Azaro honetan denboraldiko errezetak nagusi izango dira Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Azaro honetan Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolako sutegietara batzea erabakitzen duten pertsonen erronka mahaikideak harritzea izango da. Oraingo honetan, eta aprobetxatuz gabonak bueltan direla, parte-hartzaileek hainbat ikastaro izango dituzte, Koreako sukaldaritzatik hasita. Asiako gastronomiaren munduan sartu nahi dutenek eskolara joan ahal izango dira hilaren 4an eta 11n.

Halaber, sukaldaritza osasungarria maite dutenentzat beste prestakuntza bat egongo da hilaren 13an, eta barazkijaleentzat ere bai, baina 29an, 11etan.

Itsasoko produktuek eta ehizako haragiak ere hartuko dituzte ESHBIko sutegiak: euskal legatz tradizionalaren ikastaro batekin, hilaren 22an (11 o), eta basurde eta orein haragiaren beste formakuntza batekin, 27an. Jaki begetarianoen ikastaroa eta legatzaren errezetak izan ezik, gainerako ikastaroak 18:30ean emango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Asiako gastronomia protagonista hil honetan Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Imagen alegórica a los cursos de cocina de la Escuela del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Asiako gastronomia protagonista hil honetan Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Vietnamgo eta Japoniako sukaldaritza protagonista izango da hil honetan Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan. Asiako gastronomiaren munduan murgildu nahi dutenek gyozak, atun gorriaren tartarra, oilaskozko udona, miso zopa eta beste hainbat errezeta ikasi ahal izango dituzte urriko asteazkenetan (8, 15, 22 eta 29) emango den Japoniako sukaldaritza ikastaroan. Horrez gain, Vietnamgo errezeta berriak ikasi nahi dituztenek ere; Bún chere platera edo Vietnamgo roltxo ikonikoak (freskoak eta frijituak), beste ikastaro bat izango dute urriaren 23an.

Halaber, hilaren azken egunean, urriaren 31n, zezen-buztanari buruzko ikastaro bat egingo da, errezeta klasikoa elaborazio original eta moderno bihurtzeko. Prestakuntza guztiak 18:30ean izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek udal sei merkatuen lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatuko du sustapen kanpaina batekin

Imagen alegórica a la licitación de campañas de publicidad para los mercados de Bilbao

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Bilbao Zerbitzuak-ek udal sei merkatuen lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatuko du sustapen kanpaina batekin

Tokiko merkataritzari balioa ematea, hurbileko produktuen kontsumoa sustatzea eta Bilboko sei udal-merkatuek gizarte- eta kultura-topagune gisa duten zeregina indartzea izan da beti Bilbao Zerbitzuak-ek jarraitu duen ibilbide-orria. Sustapen- eta balio-lan horrek bultzatuta, Bilboko sei merkatuak (Erribera, Deustu, Zabalgunea, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko) indartzeko eta protagonismoa emateko komunikazio-kanpaina bat kontratatzea onartu da.

Ekimena, Merkatuen Plan Estrategikoaren eta 2023 – 2027 Agintaldi Planaren barruan kokatua, urteko azken hiruhilekoan garatuko da, kalean dinamizatzeko ekintzekin ere. Kanpaina honen bidez, 91.597 euroko aurrekontuarekin, tokiko merkataritza lehiakorragoa eta berritzaileagoa egin nahi da, merkatuak herritarren erreferentziazko eta konfiantzazko gune gisa kokatuz. Parte hartu nahi duten enpresek urriaren 17ra arte izango dute eskatutako dokumentazio guztia aurkezteko. Nolanahi ere, lizitazioari buruzko informazio guztia eskuragarri dago Bilbao Zerbitzuen webgunearen kontratatzailearen profilan.

«Apustua argia da: udal-merkatuen sarea modernizatzea eta indartzea, azalera handien eta online merkataritzaren aurrean alternatiba iraunkor eta hurbil gisa», azpimarratu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Era berean, proiektua bat dator Bilboko Balioen Gutuna eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) osatzen dituzten gizarte-justiziaren, ingurumen-jasangarritasunaren, konpromisoaren eta osasunaren balioekin.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatua Open House Bilbao jaialdiaren bisita-ibilbideen baitan

Open House Bilbao 2025

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Erriberako merkatua Open House Bilbao jaialdiaren bisita-ibilbideen baitan

Open House Bilbao Jaialdiaren edizio berriak, arkitekturaren ate irekien jaialdi handiena, berriro deskubritutzen du hiria irailaren 29tik eta urriaren 5era arte, «Zentzumenen hiria» lelopean. Oraingo honetan ere, Erriberako Merkatuko eraikin enblematikoa bisitaldiak barne hartzen dituen lekuetako bat izango da, zehazki urriaren 5ean, 10etatik 19etara.

OPEN guneetara egiten diren bisita guztiak bezala, Erriberako Merkatukoa guztiz doakoa izango da, eta eta ez du izena eman beharrik izango. Taldeka egingo dira, iriste ordenaren arabera, ilara zainduz, eta aurretik merkatua sakon aztertu eta bisitatu duten boluntarioek gidatuko dute.

«Jaialdi honek gure hiriari eta inguruari buruz gehiago jakin nahi izatera bultzatzen gaitu. Erriberako Merkatua bisitatzea aukera bikaina da auzokideek eta bisitariek hiria arkitekturaren eta hirigintzaren bidez berraurkitzeko», adierazi du Alvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Gaur Bilboko udal merkatuek neguko ordutegira itzuliko dira

Imagen alegórica al cambio de horario de verano a invierno en los mercados municipales de Bilbao

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Gaur Bilboko udal merkatuek neguko ordutegira itzuliko dira

Bilboko Udal Merkatuek, hirian diharduten seiek (Erribera, Zabalgunea, Deustu, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko), gaurtik aurrera neguko ordutegia berreskuratuko dute, bilbotarren eta bisitarien ohiturei egokituz.

Bilboko Udal Merkatuen ordutegiak hauek dira:

MerkatuaNeguko ordutegia
Erriberako MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8etatik 14:30era eta 17etatik 20etara
Astelehen arratsaldean itxita egongo da
Larunbatean, 8etatik 15etara
Zabalguneko MerkatuaAstelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era
Deustuko MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara
Larunbatean, 8etatik 14etara
Otxarkoagako MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 19:30etara
Larunbatean, 8etatik 14etara
Traukoko MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara
Larunbatean, 8etatik 14etara
Labayruko MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara
Larunbatean, 8etatik 14etara

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Irail honetan errezeta eta esperientzia berriak Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Curso de sushi en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Irail honetan errezeta eta esperientzia berriak Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Hil honetan Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak hainbat ikastaro eskainiko ditu errezeta ezberdin eta goxoekin jendea erakartzen arrakasta izateko. Itsasoko produktuei dagokienez, gaur eta datorren ostegunean, hilak 11, sushi ikastaro bat izango da; larunbat honetan, hilak 6, atuna eta izokina marinatzen ikasi nahi dutenentzako prestakuntza emango da; eta 19an bakailaoa bizkaitar erara eta bakailaoa pil pilean egiteko errezetarik onenak partekatuko dira.

Japoniako shoyu ramen eta ramen de miso errezeta tipikoak ere irail honetan egingo dira (irailak 5), baita neguko hotzari aurre egiteko Asiako zopa-errezeta goxoak ere (irailak 12).

Irailaren 10ean eta 17an, asteazkenetan, sukaldaritza mexikarra izango da protagonista sutegietan; eta 25ean, Peruko sukaldaritzaren sekreturik onenak azalduko dira. Horrez gain, apar eta sifoi ikastaro bat izango da 24an, eta 25ean bao ogiak sukaldatzeko beste bat.

Ikastaro guztiak 18:30etik aurrera izango dira. «Ikasturte berria gure mahaiak beteko dituzten zapore eta usain berriekin hastea baino gauza hoberik ez dago», animatu du Alvaro Perez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udako errezetak uztail honetan Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Curso de Sukalki y Marmitako en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko abenduaren 15a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2025ko abenduaren 15a, astelehena
2025ko abenduaren 15a, astelehena

Udako errezetak uztail honetan Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Uda honetan mahaia kolorez eta zaporez bete nahi dutenek oraindik aukera dute Erriberako Merkatuko eskolako sukaldaritza ikastaroetan izena emateko. Izan ere, uztailaren 8an eta 15ean, bertaratutakoek udako hainbat errezeta prestatuko dituzte, hala nola sukalkiz betetako tomateak mihilu-purearekin, barazki kurruskarien erroilu vietnamdarrak edo hegaluzea tipularekin.

Halaber, itsasoa maite dutenek uztailaren 12an eta 17an bakailaoaren eta legatzaren errezeta tradizionalak prestatuko dituzte, hurrenez hurren. Eta 16an ikastaro bat eskainiko da itsasoko eta lurreko platerekin: sukalkia eta marmitakoa.

Ikastaro guztiak 18:30ean izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019