EU | ES
admin Página 2
admin Página 2
admin Página 2
Bilbao Zerbitzuak Panasefen III. Forum barruan antolatutako jarduerek arrakasta handia lortu dute
Bilbao Zerbitzuak-ek joan den asteburuan Euskalduna eraikinak hartutako Panasefeko III Forumaren barruan antolatutako jarduerak oso positiboki baloratu ditu, “arrakasta handi izan dutelako”. “Oso pozik gaude Forumaren edizio honek bilbotarren artean izan duen harrera eta interes handiarekin. Bilbao Zerbitzuaketik oso eskertuta gaude antolatutako jarduerek izan duten emaitza eta arrakastarekin, batez ere gure Udal Hilerriari, gure hiriko leku enblematikoari, balioa ematea bilatzen zutelako, heriotzari buruzko tabua diren hesiak apurtuz”, adierazi du Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.
Zalantzarik gabe, Igor Ozamiz ESHBIko Sukaldaritza Saileko arduradunak eskainitako “Eboluzio gastronomikoa hilobi irekian” tailer gastronomikoa izan zen bertaratutakoek gehien komentatu eta baloratutako jardueretako bat. Ordubetez, sukaldariak gastronomiaren eta aztarnategi arkeologikoen arteko harremana erakutsi zien bertaratutakoei, eta, beilatokietan heriotzari lotutako ohitura gisa erabiltzen ziren errezeta batzuk dastatzeko aukera eman zien ere.
“Vista Alegre, un bello paseo por el Bilbao que fue” hitzaldiarekin, Ascension Badiola idazle eta historialari bilbotarraren eskutik, bisitariek Bilboko Hilerriaren historiaren alderdirik nabarmenenak jorratu zituzten, egun hilobi eta panteoietan dauden pertsonen oroimena elkarrekin gogoratzen eta mantentzen lagunduz. Izan ere, adituak XIX. eta XX. mendeen artean Alde Zaharretik Indautxuraino hiriaren eraikuntza eta hazkundea erretratatu zuen bere hitzekin, garai hartako Bilbori buruz egon zitekeen edozein zalantza argituz.
Bi jarduera horiez gain, forumaren ospakizunean, Bilbao Zerbitzuak bere arte, argazki, pintura eta film laburren bilduma laga zizkion erakundeari, eta 3.500 lagunek baino gehiagok gozatu ahal izan zuten.
“Ekimen guzti hauek guztoi ukitzen gaituen gai bati buruzko elkarrizketa irekitzen du: heriotza eta bizitza. Horregatik, eta gure gizartean normalizatze aldera, beharrezkoa da prozesu natural honetara hurbilduko gaituzten sareak lantzen eta ehuntzen jarraitzea”, ondorioztatu du zinegotziak.
Irudiak
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019