Bilboko Udalak “Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak” jarri ditu martxan, osasun eta kontsumo sailaren bitartez

Yolanda Díez atendiendo a los medios

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilboko Udalak “Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak” jarri ditu martxan, osasun eta kontsumo sailaren bitartez

Osasun eta Kontsumo Sailak bultzatutako programaren helburua elikadura-ohiturak hobetzen eta horren inguruko ezagutza gehiago izaten laguntzea da, elikadura osasungarriari, jasangarriari eta aurrekontu egokia duenari buruzko kezkak eta soluzio praktikoak partekatzeko.

Saio teorikoak San Frantziskoko Udal Zentroan emango dira, Saileko langile espezializatuekin, eta praktikak Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen eskutik.

“Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerrak”, ALCER Bizkaia elkartearekin lankidetzan, giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei ere egongo dira zuzenduta. Gaixotasun horrek herritar guztien % 10ean du eragina, eta 65 urtetik gorakoen % 25ean.

Programak tokiko eta sasoiko elikagaien kontsumoa sustatzen du hiribildua hornitzen duten udal-merkatuetako saltokietan.

Yolanda Díez Bilboko Alkateorde eta Udaleko Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkariak “Elikadura Osasungarriari Buruzko Tailerrak” aurkeztu ditu gaur goizean Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan. Tailer teorikoz eta praktikoz osatutako programa da, eta bere helburua osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonen elikadura egokitzea da, gainera, Bilboko udal-merkatuek eskaintzen duten gertuko produktua aprobetxatuz. Ekitaldian Belen Herrera ALCER Bizkaia Elkarteko presidentea izan da, hilean behin saioak giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei zuzenduta egongo direlako.

“Programa beharrezkoa zen. Batez ere, osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonen artean. Eta hori gauzatzeko modurik onena Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan tailer praktikoak emango dituzten Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen saioak dira, profesional horien esku jarriz Bilbao Zerbitzuak erakundearen eskutik gure udal merkatuek egunero eskaintzen dizkiguten gertuko produktuen aukera”, azaldu du Yolanda Diezek.

Espazio horren helburua zaurgarritasun- eta osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden bilbotarren elikadura-ohiturak eta nutrizioari buruzko oinarrizko ezagutzak hobetzen laguntzea da, elikadura osasungarri eta jasangarriagoari aurrekontu egokiarekin aurre egiteko moduari buruzko kezkak partekatzeko eta soluzio praktikoak sortzeko.

“Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak” – “Osasuna ehuntzen”

“Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak”, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetako “Osasuna Ehuntzen” komunitate-partaidetza prozesuko jardueretako bat da. Prozesu hori osasuna sustatzeko sortu zen, auzoa ekintza-unitate moduan erabiliz. Iazko abenduan egindako jardunaldi batean, Tokiko “Osasuna Ehuntzen” Sareak elikadura osasungarriari buruzko tailer teoriko-praktikoa proposatu zuen.

Horregatik, lehenengo fase honetan, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, auzoan bizi diren helduei zuzentzen dizkie tailerrak, osasun-arloko desberdintasunak dituzten pertsonei lehentasuna emanez.

Saioak

  • Lehen tailerra: apirilak 28 (saio teorikoa), maiatzak 4, 12 eta 19 (sukaldaritza)
  • Bigarren tailerra: maiatzak 26 (saio teorikoa), ekainak 2, 9 eta 16 (sukaldaritza)
  • Hirugarren tailerra: urriak 6 (saio teorikoa), urriak 13, 20 eta 27 (sukaldaritza)
  • Laugarren tailerra: azaroak 3 (saio teorikoa), azaroak 10, 17 eta 24 (sukaldaritza)

Giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei zuzendutako “Elikadura osasungarriari buruzko tailerra”

Gainera, hilean behin, “Elikadura Osasungarriari Buruzko Tailer” batzuk giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei egongo dira zuzenduta. Gaixotasun horrek herritar guztien % 10ean du eragina, eta 65 urtetik gorakoen % 25ean.

ALCER Bizkaia Elkarteak 45 urte daramatza osasuna sustatzeko proiektuak gauzatzen. Elkartearen lana beti egon da bizi-ohitura osasungarriak eskuratzeari lotuta, giltzurrunen narriadura prebenitzeko. Erakundeak nutrizio-aholkularitzako zerbitzua du. Zerbitzu horretatik, euren elikadura gaixotasunaren faseko behar espezifikoetara egokitzeko aukera ematen dien jarraibide dietetikoak eskaintzen zaizkie pazienteei.

Tailer horiek kontsultan azaltzen diren jarraibide dietetiko eta tresna guztiak praktikan jartzeko beste aukera bat dira, bai aurredialisian, bai dialisian eta transplantatuta dauden pazienteentzat” adierazi du Yolanda Díezek. “Nutrizioa da honi eta patologia guztiei aurre egiteko giltzarrietako bat, eta funtsezkoa da paziente bakoitzaren gaixotasunaren fasearen araberako elikadurari eustea”, amaitu du.

Saioak: Apirilak 26, Maiatzak 18, Ekainak 14, Irailak 14, Urriak 18, Azaroak 23 eta Abenduak 13

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak hotz-sistema jasangarri berria izango du

Cámara con sistema de frío industrial

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Erriberako Merkatuak hotz-sistema jasangarri berria izango du

Martxotik aurrera eta sei hilabete inguruz, Erriberako Merkatuak obrak egingo ditu gaur egun duen hotz-sistema ordezkatzeko. Instalazioaren ordezkapena jasangarritasuneko eta ingurumen-hobekuntzako neurria da, eta, neurri handian, hotz industrialeko egungo instalazioaren zaharkitze teknikoak eragin du.

Gaur egungo ekipoak, eragiketa eta mantentze kostu handiak izateaz gain, ez dira oso eraginkorrak, atmosferan eragin kaltegarria duten hozte-gasen erabileran oinarritzen direlako, eta, gainera, gas-horniduraren gehiegizko gastua eragiten dute, instalazioaren karbono-aztarna handituz. “Instalatuko den hotz-sistema berriak eragin handia izango du ingurumenaren hobekuntzan eta karbono-aztarna txikiagoan; izan ere, hodietan hozgarria kargatuz egiten den hoztearen ordez ura erabiliko da. Alternatiba horrek ingurumena gehiago errespetatzen du eta eraginkorragoa da”, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak azaldu duenez.

Zehazki, Erriberako Merkatuko hotz industrial sistemaren ordezkapena Bilboko Udalaren 2019-2023 Aginte Planeko “1. jarduketa-ildoa, Jarduera ekonomikoa eta enplegua” izenekoaren barruan dago; zehatzago, “1.8 Jarduera. Alde Zaharraren garapena merkataritza-, kultura- eta bizikidetza-gune gisa” izenekoaren barruan.

Informazio gehiago

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak gastronomia ikastaroen eskaintza zabaldu du martxorako

Brownie como ejemplo de repostería

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak gastronomia ikastaroen eskaintza zabaldu du martxorako

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak gozogintzako ikastaro bat hartuko du martxoan, hilaren 9, 16, 23 eta 30ean, 18:30ean. Lau arratsalde horietan, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako profesionalek ikastaroa emango dute, eta ahosabairik zorrotzena ere konkistatuko duten zazpi errezeta prestatuko dituzte guztira.

Brownieak, Tatin tarta edo piku biscuit gozoak dira prestatuko diren elaborazioetako batzuk. Errezeta horiek konplikatuak eta eskarmenturik gabeko norbaitentzat egiten zailak diruditen arren, senideak eta lagunak ezustean harrapatzea eta sukaldaritzako benetako profesional gisa geraraztea lortuko dute.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak parte hartzeko deia egin du. “Gure aisialdia ikasteko eta, aldi berean, entretenitzeko erabiltzea ere osasuna da”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko eta Deustuko hilerriak kontserbatzeko eta mantentzeko tasak ordaintzeko epea ireki du

Una persona pagando con su teléfono móvil

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko eta Deustuko hilerriak kontserbatzeko eta mantentzeko tasak ordaintzeko epea ireki du

Epean ordainagiriak otsailaren 19tik martxoaren 25era kobratuko dira.

Epea igarotakoan, ordainagirien ordainketa betearazpen-bidetik eskatuko da, % 20ko errekarguarekin.

Kanpaina horretan, emakidaren titular diren 33.807 pertsona daude tasa ordaintzera deituta, aurreikusitako 619.155 euroko diru-bilketa gordina lortzeko.

Bilbao Zerbitzuak-ek otsailaren 19an irekiko du Bilboko eta Deustuko udal-hilerrien kontserbazio-, mantentze- eta garbiketa-zerbitzuak emateagatiko tasak ordaintzeko epea. Errolda helbideratuta duten pertsonei aldiaren azken egunean, hau da, martxoaren 25ean, kobratuko zaie, errekargu barik. Bankuan helbideratuta ez dauden gainerako ordainagirietarako, ordainketa epea otsailaren 19tik martxoaren 25era bitartekoa izango da. Ordainketa Kutxabankeko edo BBV Argentariako edozein bulegotan baino ezin izango da egin, banku-erakunde bakoitzak ezarritako egun eta orduetan. Horretarako, titularrek etxean jasoko duten inprimakia aurkeztu beharko da. Epea igarotakoan, ordainagiriak betearazpen-bidetik ordaintzea eskatuko da, % 20ko errekarguarekin.

Kanpaina honetan, Bilboko eta Deustuko hilerrietan kapera, panteoi, hilobi edo nitxo baten gaineko emakidaren titular diren 33.807 pertsonak ordaindu behar dute tasa hori. Bilbao Zerbitzuak-ek 619.155 euroko diru-bilketa gordina aurreikusi du kontzeptu horrengatik (BEZik gabe).

Gaur egun, iraungi gabeko emakida asko daude, ez helbiderik ez banku-daturik eman ez duten titular partikularren eskuetan. Ondorioz, ezin zaie ordainagiririk igorri, ezta zorren berri eman ere. Kasu horietarako guztietarako, Bilbao Zerbitzuak-ek ordainagiriak helbideratzea gomendatzen du, etxeetara bidaltzen den informazio-dokumentu bereko dagokion atala betez.

Kontserbazio-tasa horren bidez, emakiden titularren kontura, Bilboko eta Deustuko udal-hilerrietako gune komunak, bideak, zuhaitzak eta instalazio orokorrak kontserbatzen, mantentzen eta garbitzen laguntzen da. Horretatik kanpo geratzen dira ehorzketa-unitateak garbitzea eta mantentzea –emakidaren titularren erantzukizuna da–, bai eta panteoi komunitarioen kontserbazio-tasa ere.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan

Torrijas o Tostadas de Carnaval

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan

Otsailean zehar, Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolak gustu eta ahosabai guztietara egokitutako sukaldaritza ikastaroak eskainiko ditu. Otsailaren 9tik aurrera eta hurrengo hiru asteazkenetan, okela maite dutenek zortea izango dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak bere haragi ikastaroa emango baitu.

3 eguneko ikastaro honetan 6 errezeta prestatuko dira haragi gorriekin, haragi zuriekin eta hegaztiekin. Prestatuko diren plateren artean hauek egongo dira, besteak beste: oilasko-terrina pepitoria eran perretxiko, arto eta almendra-kremarekin, ahatea laranja erara mango-chutneyarekin eta galeper-tinbala eskabetxean.

Bestalde, Inauteri garaia datorrela aprobetxatuz, otsailaren 24an, ostegunean, ospakizun horren ezaugarri diren tostadak eta torrijak egiten ikasteko ikastaroa emango da.

Horrez gain, tako mexikarrak eta pasta freskoa egiten ikasteko sukaldaritza-ikastaroak emango dira eta, gainera, sukaldaritza jasangarriari buruzko ikastaroa ere eskainiko da.

Kontsultatu ikastaro guztiak

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Euskadi Irratiko “Faktoria magazine” saioak Erriberako Azokaren ataritik ospatuko du Irratiaren Eguna

Presentador del programa Faktoria Magazine de Euskadi Irratia

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Euskadi Irratiko “Faktoria magazine” saioak Erriberako Azokaren ataritik ospatuko du Irratiaren Eguna

Irratiaren Egunaren bezperetan, Euskadi Irratiko programa “Faktoria Magazine” saioa Erriberako Merkatutik iritsiko da entzule guztiengana. Manu Etxezortuk gidatutako irratsaioak zuzeneko musika, Imanol Ituñoren magia eta Idoia Torregarairen umorea izango ditu. Goizeko 10:00etatik 13:00etara emango da zuzenean ataritik, eta hizpide izango dituen gaien artean Zazpi Kaleetako ekonomia eta kultur giroa egongo dira.

Gainera, merkatuko postu guztiak ezagutuko ditugu, baita horietan lan egiten duten pertsonak ere. Merkatuko beste elementu erakargarrietako bat Sukaldaritza Eskola da. Bertan, ikasleen laguntzarekin, “Faktoria” pintxoa egingo dute.

Zatoz Erriberako Merkatura ostiral honetan, otsailak 11, eta baliteke astebeteko doako erosketekin irtetea, zozketatuko diren 150 euroei esker.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“España directo” saioak Erriberako merkatua bisitatuko du

Carátula del programa 'España Directo' de Rtve

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

“España directo” saioak Erriberako merkatua bisitatuko du

Bilboko Erribera kalea eta izen bereko udal Merkatua izango dira Marta Medina kazetariak aurkezten duen TVEko “España Directo” saioaren atal berriko protagonistak.

Saio horretan, Estatuko kalerik enblematikoenak erakusten dira eta ezin zen Erribera kalea falta. Saioak hiriaren historia eta tradizioa erakutsiko dizkie ikus-entzuleei, baita Merkatuko postuetako langileak zein goiz jaikitzen diren eta egunean zehar bertan izaten den atzera-aurrera guztia ere. Otsailaren 10eko goizean, saioak grabazioak egingo ditu Erribera inguruan, kalearen eta udal merkatuaren esentzia guztia bereganatuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriko izarren lorategia

Un momento de la inauguración

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilboko hilerriko izarren lorategia

Bilboko Hilerriak konstelazio propioa du, eta bertan gurasoek eta senideek haurdunaldian, erditzean edo jaio eta gutxira hil ziren ume guztiak oroitzen dituzte. Urtean zehar, familia asko 63. etxadian, Mungiako errepideko atetik Hilerrirako sarbidearen ondoan, dagoen Dolu Perinataleko Espaziora joaten dira, galdutako umetxoak oroitzeko. Memorial horrek galerak ikusarazten ditu, eta doluan laguntzen die gurasoei, ikusezina den mina, dolu perinatala, agerian utziz. “Hilerriari memorial bat eman gura genion, galera horiek ikusarazteko eta gurasoei doluan laguntzeko, ikusezina izaten jarraitzen duen mina agerian utziz. Inolako konnotazio erlijiosorik gabe, familiak nolabait indarberritzeko topagune bihurtzea espero dugu”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Izarren Lorategi izenez ezagutzen den espazio hori, irekita dago behar duten pertsona guztientzat eta ez du inolako konnotazio erlijiosorik. Eraikitzeko, hilerriaren ingurunea eta sinbologia errespetatuko zuten eragin ekologiko txikia duten materialak erabili gura izan ziren. Horretarako, plaza bat eraiki zen, eta bertan ohorezko espazioa ematen zaie espazioaren erdian, horma perinatalaren parean, dauden oroitzapenezko artelanei. Gainera, plaza besarkatzen duten bi gabioi-hormei esker, gerturatzen direnek intimitate handia izango dute. Bi horma horiek 50 zentimetro inguru dituzte, eta atseden-elementu edo jarleku eta jardinera funtzioa betetzen dute; horrek indartu egiten du intimitate-sentsazioa.

Espazio horretara joaten diren familiek objektuak zintzilikatzeko eta uzteko edo umetxoak oroitzeko eta omentzeko lekua izan gura zutela adierazi zuten. Hainbat artelan aurre-aukeratu ziren familientzako dolu espazioaren diseinuan eta apaingarrietan parte hartzeko. Aurre-aukeraketa hori Bilbao Arte Fundazioko zuzendariak egin zuen, Bilbao Zerbitzuak-eko Zuzendaritzaren enkarguz. Azkenik, Bilbao Zerbitzuak-en Administrazio Kontseiluak hala erabakita, Bilboko Arte Fundazioko zuzendariak eta Dolu Perinatalari Laguntzeko Euskadiko Taldeko ordezkariek aholkatuta, Ivan Gomezek eta y Zuhar Iruretagoienak aukeratu ziren.

“Theaetatus” eta “Izar umeak”

Artista horren proposamenak “Theaetatus” du izena, sentiberatasunez eta poesiaz betetako lana, eta bertan intimitatea nabarmentzen da, “Izar umeak” leloarekin bat etorriz, jaio gabeko pertsona maitatua galdu duten familietan sortzen den hutsuneari erreferentzia eginez, eta hutsune horrek uzten dien inpaktuaren eta haustura markaren metafora adieraziz.

Espazio horretan parte hartzeko aukeratu den bigarren lana Zuhar Iruretagoienaren «Espacio para el duelo perinatal» izan da. Proposamen horrek, parte hartzeko eta gizartean umetxoak galtzearen errealitate latza ikusarazteko aukera ematen die familiei. Zuharren artelana, zulatutako eta barruan argiztatutako corten horma da. Horrela zeru berria irudikatzen da, eta bertan, izar batek sinbolizatzen du maite dugun pertsona hori.

Gune horren inaugurazioa, Esku Hutsik-ek, Euskadi eta Nafarroako Jaiotza inguruko, Jaiotza aurreko eta Jaio eta berehalako Dolurako elkarteak koordinatu zuen. Ekitaldi horretan, María González Esku Hutsik-eko presidenteak, hitzaldia eman zuen, eta horren eragina jasan duten familien hainbat testigantza ere izan ziren. Emakumeek osatutako “4kote” musika-laukoteak ekitaldi horretarako bereziki aukeratutako errepertorioa interpretatu zuen.

Ekitaldia amaitu zenean, inauguraziora joan ziren familiek kristalezko hodi batean utzi zituzten euren “umetxo izarraren” objektuak, ondoren Zuharrek diseinatutako horman sartzeko eta, horrela, euren maitea oroitzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko udal hilerrian eguzki-plaken instalazioa eta martxan jartzea amaitu du

Placas solares en uno de los edificios del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko udal hilerrian eguzki-plaken instalazioa eta martxan jartzea amaitu du

  • Jarduera hau nitxoen hamar eraikinen teilatuetan eta hilerriko langileen aldagela-eraikineko bi isurialdeko teilatuan egin da.
  • Iberdrolak jarri du abian instalazioa, eta sare elektrikoari konektatuta funtzionatzen du; hau da, energia-soberakina sarera isurtzen da, eta konpainia elektrikoaren fakturan kontsumoaren zati bat konpentsatzen da.
  • Ekimen honi esker, Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetuko da, energia berriztagarriak tokiko ekoizpen-ekonomian modu aktiboan integratuko direlako eta klima-aldaketaren aurka borrokatuko delako.
Bilboko udal hilerrian eguzki-plakak instalatzeko eta abian jartzeko ekintza burutu egin da. Proiektuaren lehen fase honek 87.135 euroko aurrekontua izan du, eta hamabi astean egin da. Honela, Bilbao Zerbitzuak-ek lortu du uriko hilerria erabat jasangarria izan dadila, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan eta haren garapen jasangarrirako 17 helburuetan ezarritakoa betez. Yolanda Diez Osasun eta Kontsumoko zinegotziak azaldu duenez, ekimen honek Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, tokiko ekoizpen-ekonomian energia berriztagarriak modu aktiboan integratuko direlako eta klima-aldaketaren aurka borrokatuko delako. Jarduera nitxoen hamar eraikinen teilatuan eta hilerriko langileen aldagela-eraikineko bi isurialdeko teilatuan egin da (zehazki, 14, 63 eta 16 blokeen eta mantentze-eraikinen artean). Sistemaren orientazioak eta makurdurak eta sistemaren gaineko itzalek dakartzaten galerak ahalik eta txikienak izateko moduan erabaki da moduluen antolaketa (186 dira guztira). Hain zuzen ere, instalazioa autokontsumo erregimenean dabil, sare elektrikoari konektatuta. Hau da, soberan geratzen den energia sarera sartzen da, eta horrela konpainia elektrikoaren fakturan soberakinak konpentsatzen dira. Hala, Bilbao Zerbitzuak-ek soberan sortutako energiaren etekinak eskuratzen ditu, kontsumorako beharrezkoa ez bada. Orobat, aurpegi biko panelek (nitxoen gainean daudenek) instalazioaren errendimendua hobetzen dute. Iberdrolak jarri du martxan instalazio fotovoltaikoa, autokontsumo modalitatean, soberakinen konpentsazio sinpletuan. Bikote Solar da enpresa instalatzailea. Nabarmendu behar dugu autokontsumoak tokiko lanpostuak eta kualifikazio handiko lanpostuak sustatzen dituela instalazioa diseinatzeko, muntatzeko eta ustiatzeko. Euskal energia-konpainiak, honelako autokontsumo-ekimenen bidez, bere estrategian sakontzen segitzen du. Izan ere, dagoeneko etxebizitzetan, industrian, komertzioan, nekazaritzan eta abeltzaintzan instalazio fotovoltaikoekin sortutako autokontsumoaren eremuan lanean ari baita. Hori guztia, “giltza eskuan” izeneko soluzioaren bidez, Smart Solar izenekoa, enpresentzat nahiz etxebizitzentzat dena. Soluzio horretan azterlana eta diseinu pertsonalizatua, administrazio-izapideak, muntaia, finantzaketa, mantentze-lanak eta web-tresnen bidezko monitorizazioa sartzen dira. Honelako instalazioen bidez urteko fakturan asko aurreztu daiteke: % 70eraino, etxebizitzak bateriarik badauka, eta % 40raino, bateriarik ez badauka. Bilboko Udal Hilerriko urteko elektrizitate-kontsumoa nahiko txikia da, baina azken helburua da espazio publiko jasangarria izan dadila ingurumenaren aldetik, eta energia berriztagarriak erabili ditzala, energia sortzeko instalazio elektriko fotovoltaikoak ezarriz. Gainera, Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetuko da honela, tokiko ekoizpen-ekonomian energia berriztagarriak modu aktiboan integratuko direlako eta klima-aldaketaren aurka borrokatuko delako. Bigarren fasean, Bilbao Zerbitzuak-ek ibilgailu elektrikoak kargatzeko 4 puntu jarriko ditu: haietako bi bisitariek erabiltzeko, eta beste biak hilerriko mantentze-lanetako ibilgailuentzat.

CO2 emisioak murrizten ditu

Instalazioa ahalik eta etekin handiena ateratzeko proiektatu da. Potentzia nominala 70 kWP-koa izango da, gutxi gorabehera. Proiektu teknikoaren datuekin egindako simulazioak erakusten du jatorri berriztagarriko energia sortzeko sistema fotovoltaiko honen bidez murriztu egiten direla elektrizitatea modu konbentzionalean sortzean isurtzen diren CO2 emisioak; zehazki, atmosferara igortzen diren CO2 emisioak 21.893,8 kg. murriztuko lirateke urtero. Gainera, urtero 3.423,9 zuhaitz moztea saihestuko da horrela.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Azoka musikaz beteko da Santa Ageda dela eta

Una actuación de Bilbao Musika

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Erriberako Azoka musikaz beteko da Santa Ageda dela eta

Ostiral honetan, otsailaren 4an, Bilbao Musikako Ahotsak abesbatzak eta Aranbarri AkordeON akordeoi taldeak Santa Agedaren bi abesti joko dituzte Erriberako Merkatuan, azokaren atarian, 19:30etik 20:30era. “Polita izateaz gain, geurea ere bada, eta horrelako tradizioei eusten lagundu behar da. Eta musikarekin zerikusia badute, are hobeto”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Bilbao Musikako Ahotsak abesbatza Bilboko Musika Eskolako ikasleek osatutako helduen abesbatza da. 70 kidek osatzen dute eta, Miren Bernaolaren zuzendaritzapean, abesbatzen topaketak egiten dituzte Galdakaoko, Sestaoko eta Amurrioko Musika Eskoletako abesbatzekin, besteak beste.

Aranbarri AkordeON da ostiral honetan Santa Ageda abestiak joko dituen Bilbao Musikako beste taldeetako bat. Bilboko Musika Eskolako ikasleek osatzen dute eta 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Garbiñe Velascok zuzentzen duen taldearen errepertorioan, Astor Piazzolla, Renato Bui, Fermin Gurbindo, Celino Bratti eta Richard Galiano konpositoreen lan klasikoen eta akordeoirako jatorrizko lanen transkripzioak tartekatzen dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019