Erriberako merkatuak gastronomia tradizionaleko eta garaikideko hainbat jarduera hartuko ditu, “La Bernarda”-ren eskutik, Bilbaocooking-ekin batera

Cartel de actividades de La Bernarda y Bilbaocooking

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Erriberako merkatuak gastronomia tradizionaleko eta garaikideko hainbat jarduera hartuko ditu, “La Bernarda”-ren eskutik, Bilbaocooking-ekin batera

La Bernarda kolektiboak, Bilbaocookingekin batera, topaketa bat prestatu du azaroaren 26, 27 eta 28an Erriberako Merkatuan, eta protagonista bertako gastronomia izango da. Derrigorrezko hitzordua izango da sukaldaritzaren zale guztientzat; izan ere, jardueren artean, nabarmentzekoak dira Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHB) elkarlanean bakailaoa pil-pilean eta bizkaitar erara egiten irakatsiko duten tailer gastronomikoak, eta urdaiazpikoa maisuek bezala mozten ikasteko ikastaroak ere emango dituzte, besteak beste.

Gainera, merkatuaren atarian produktu berrien zenbait dastatze izango dira asteburuan zehar, hala nola saltsa pikanteak, kombuchak, alga-barietateak dituzten pintxoak eta kilker-irinekin egindako produktuen dastaketa. Beste jarduera nagusietako bat erosketa orgatxoekin egingo den moda desfilea izango da. Oraingo honetan, erdiko ataria pasabide handi bihurtuko da, eta bertako moda-marka batzuek eguneroko erosketak egitera Erriberako merkatura joateko euren look-proposamenak egingo dituzte.

Bestalde, arteak, musikak eta poesiak ere lekua izango dute asteburuan. Besteak beste, Amaia Naberab eta Itxaso Goitia arituko dira taula gainean. Horrez gain, Aitziber Ibarguen margolariak horma-irudi bat egingo du barrualdean, emakume handiak ikusgai jartzeko. Halaber, asteburu osoan zehar, gastro-tabernen gunean, herriko artisautza market bat instalatuko da eta Imaginatuak taldeak poesia eta kantautore programazioa proposatuko du ostiraleko eta larunbateko arratsaldeetan.

Aurkitu programazio eta informazio guztia www.labernarda.eus webgunean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin solidarioak diren gazta-loreak banatu ditu

La concejala del Área de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Bilbao, Yolanda Díez, y Santiago Mohedano

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Erriberako Merkatuak bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin solidarioak diren gazta-loreak banatu ditu

Yolanda Diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak eta bere “Flores de Queso/Cheese Flowers” sorkuntza preziatuak direla eta ospetsua den Santiago Mohedanok, gaixotasun horren aurka Bizkaiko ACAMBI Elkarteak aurrera daraman borrokaren aldeko mokadu goxoak banatu dituzte.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak eta “Jardinero de las Flores” ezizenez ezagutzen den Santiago Mohedanok Erriberako Merkatuan banatu dituzte gaur goizean helburu solidarioarekin sortutako gozoki horiek. 2 euroko prezio sinbolikoan, bildutako dirua, bularreko minbiziaren aurka borrokatzen den Bizkaiko ACAMBI elkartearentzat izango da.

Erriberako Merkatuak Idiazabalgo gazta usaina zabaldu du goiz osoan. Ezaugarri nagusi ebaketa berezia duten eta egileak sortzen dituen gazta-lore horien lurrina usaindu ahal izan da Bilbon. Flores de Queso/Cheese Flowers 2020an sortu zen, gaztaren munduaz beste modu batean gozatzeko helburuarekin, lore-ebaketa bereizgarri horrekin berrituz. Artisau-gazta nazionalak erabiltzen dituzte euren sorkuntzak diseinatzeko. Autonomia erkidego bakoitzeko gaztekin eta bertako ardi-, ahuntz- eta behi-esnearen barietateekin egindako ebaketa-formatu horrekin, dastatzeko unea ahoan ezustekoa bihurtu gura dute. 250 gazta-lore barietate ezberdin sortzera iritsi dira.

Erriberako Merkatua lorategi zoragarri batean sartu da, eta bisitariek modu solidarioan erantzun diote mokadu bikainari. Yolanda Diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak horren arrazoia nabarmendu du. “Bularreko minbiziaren aurkako borrokaren aldeko ekintza askorekin ari gara azken astebetean, eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak ez du bide hori eten gura. Ekimen guztiak gutxi dira. Oraingoan, Bizkaiko ACAMBI Elkartearentzat izango da bildutakoa, gaixotasun horren aurka borrokatzeko. Euren lana izugarri eskertzen dugu, noski, euren eskutik jarraitzen dugu, gure babesa dute eta izaten jarraituko dute”.

Orduan Bizkaiko Emakume Mastektomizatuen elkartea zenak 1988tik izan duen ibilbide luzean, bilakaera handia ezagutu du, gaixotasun horren tratamendu medikoek ezagutu duten bezala. Hori dela eta, 2004an, izena bi arrazoirengatik aldatu zuten: “emakumeak” hitza baztertzea, bularreko minbiziak gizonei ere eragiten dielako, eta “mastektomizatuak” hitza ezabatzea, bularreko minbizia izateak ez duelako beti bularra erabat kendu behar denik esan gura. 2018an, elkartearen 30. urteurrenean, berriro ere izena aldatu zuten, minbizi ginekologikoa duten emakumeei ere laguntza emateko: “Asociación de Cáncer de Mama y Ginecológico de Bizkaia”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko Gabonetako loteria, Palma uhartearekin solidarioa

La Concejala de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Bilbao, Yolanda Díez y las y los comerciantes del Mercado de La Ribera

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Erriberako Merkatuko Gabonetako loteria, Palma uhartearekin solidarioa

77.554 zenbakiarekin bildutakoa sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsonentzat izango da oso-osorik.

Lehenengo aldiz, Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak dohaintza bat eskatu du Gabonetako loteria tradizionalean, helburu solidario batekin; izan ere, bildutako dirua Palmako uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsonentzat izango da oso-osorik. Ekimena merkatarien eta bezeroen elkartasuna hain maite dugun komunitate baterantz bideratzeko eta gure maitasuna eta babesa erakusteko sortu da.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzia Erriberako Merkatuko merkatariekin izan da gaur goizean, dezimoaren aurkezpenean, udal merkatuan bertan, babesa emateko. Zenbakia 77.554 da, partaidetzek 5,50 euroko kostua dute, eta horietatik 0,50 dohaintzara bideratuko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Azokak Juan Carlos Eguillorren lanak biltzen dituen erakusketa bat jasoko du

Una de las obras de Juan Carlos Eguillor

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Erriberako Azokak Juan Carlos Eguillorren lanak biltzen dituen erakusketa bat jasoko du

Aurtengo Txikiteroen Festa dela eta, Erriberako Merkatuan eta Bilboko beste hainbat erreferentzia puntutan, Juan Carlos Eguillor artistaren lanak biltzen dituen “A la deriva por Bilbania” erakusketa izango da urriaren amaierara arte. Proiektu horren helburua Txikiteroen Festa hiriko beste sektore eta eremu batzuetara zabaltzen jarraitzea da, merkataritza-sektorera, besteak beste.

Juan Carlos Eguillor ilustratzaile bilbotar ezaguna izan zen, eta lotura handia izan zuen Erdigune Historikoarekin, eta joan den mendearen amaieran, bere obraren bidez, gure inguruko pentsamoldeak eta sentsibilitateak moldatu zituen. Ilustratzailea aukeratzearen zergatia proiektuarekin lotura zuzena izan zuela da, 2003an Ohorezko Txikito aukeratu baitzuten, eta, gainera, ez da ahaztu behar 2021. urte honetan 10 urte betetzen direla hil zenetik.

Ikusgai dauden piezez gain, artistaren lana eta erakusketa landuko dituzten bisita gidatu antzeztuak ere egingo dira. Bisita gidatuak urriaren 16an, 23an eta 30ean izango dira, larunbatez, goizeko 11:30ean. Bisitaldi bakoitzean 15 lagunentzako lekua dago; beraz, aldez aurretik erreserba egin beharko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santiago Mohedanok Erriberako Azoka bisitatuko du bere gazta-lore ospetsuekin

Santiago Mohedano con sus flores de queso

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Santiago Mohedanok Erriberako Azoka bisitatuko du bere gazta-lore ospetsuekin

Datorren urriaren 22an, 10:00etatik 14:00etara, egileak gazta-loreak banatuko ditu, 2 euroko prezio sinbolikoan, eta jasotako dirua ACAMBI Bizkaiko elkartearentzat izango da, bularreko minbiziaren aurka daraman borrokan laguntzeko.

(Bilbon, 2021eko urriaren 15ean).- “Ez dakit zein izango den zoriontasunaren errezeta, baina seguru gazta daramala”. Bere gazta-lore preziatuak direla eta ospetsu egin den Santiago Mohedanok, Erriberako Merkatua bisitatuko du datorren urriaren 22an, inor hotz utziko ez duen ekintza solidario batekin. Mohedanok bere gazta-lore goxoak banatuko ditu 10:00etatik 14:00etara, elkartasunezko helburuekin, 2 euroko prezio sinbolikoan, eta dirua ACAMBI Bizkaiko Elkarteari zuzenduko zaio, bularreko minbiziaren aurka daraman borrokan laguntzeko.

Flores de Queso/Cheese Flowers 2020an sortu zen, Gazta-lore erako ebaketarekin berrituz, gaztaren munduaz beste modu batean gozatzeko helburuarekin. Artisau-gazta nazionalak erabiltzen dituzte euren sorkuntzak diseinatzeko. Urriaren 22an, ostiralean, gure euskal jakirik onenetako bat erabiliko du: gazta.

“Autonomia erkidego bakoitzeko gaztekin eta bertako ardi-, ahuntz- eta behi-esnearen barietateekin egindako ebaketa-formatu horrekin, dastatzeko unea ahoko ezusteko bihurtu gura dugu. 250 gazta-lore barietate ezberdin sortzera iritsi ginen”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Garaiz zaude oraindik Erriberako merkatuan umore grafikoko VII. Eskola lehiaketaren erakusketa bisitatzeko

Exposición en el hall del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Garaiz zaude oraindik Erriberako merkatuan umore grafikoko VII. Eskola lehiaketaren erakusketa bisitatzeko

Irailaren 27tik aurrera Erriberako Merkatuan jende guztiari irekitako Umore Grafikoko VII. Eskola Lehiaketaren erakusketa bisitatzeko azken eguna urriaren 10a izango da. Gainera, urriaren 9an, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Udal Merkatua lehiaketako sari-banaketaren agertoki bihurtuko da, eta bertan argituko dira irabazleak.

Erakusketa horren helburua umoreak kultura- eta hezkuntza-adierazpen gisa duen garrantzia gazteei erakustea da, pertsonen eskubide- eta aukera-berdintasuna azpimarratuz, euren jatorria, adina, sexua, gaitasuna, sexu-orientazioa edo erlijioa ahaztuta; beraz, helduei, gazteei eta umeei zuzendutako jarduera da.

Udazkenero bezala, Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko JA! Jaialdiak artez eta umore onez beteko du Bilbo. Edizio honetan, Erriberako Merkatuak erakusketa hau ari dira hartzen, eta bertan, Umore Grafikoko VII. Eskola Lehiaketako finalisten lanak erakusten dira.

Informazio gehiago:

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuak bat egin du 2021eko Europako Mugikortasunaren Astearekin

Alfonso Gil atendiendo a los medios de comunicación

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Erriberako merkatuak bat egin du 2021eko Europako Mugikortasunaren Astearekin

Ba al dago Bilboko Udal Merkatuak baino espazio hoberik, nondik hasi jakiteko edo bizi-ohitura osasungarriak izaten jarraitzeko, kasu honetan elikaduran oinarrituta? “Zure osasunaren alde, mugi zaitez modu jasangarrian” goiburua duen 2021eko Europako Mugikortasunaren Astea dela eta, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak ekitaldiz eta jardueraz betetako programazio osoa diseinatu du irailaren 16tik 22ra, eta Bilboko Udal-merkatuek ere hartu dute parte.

Irailaren 21ean, asteartean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloak antolatzen duen Ibiltarien Sarearen Programaren denboraldi berriaren aurkezpen-ekitaldiarekin bat etorriz, mugikortasuna eta ariketa fisikoa elikadura-ohitura osasungarriekin lotzeko ahalegina egin da, eta Gosari Osasungarrien programa gauzatu. Udal-merkatuek ere hartzen dute parte horretan. Hilaren 21ean, Ibiltarien Sareak ekimena Erriberako Merkatuan amaitu da, ohitura osasungarriei buruz berba egin duten berrogei bat pertsonarekin. Halaber, 2 fruta-pieza dituzten oihalezko poltsak banatu dira Mercabilbaorekin elkarlanean.

Informazio gehiago

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko Udal Merkatuek agur esan diote udari eta ohiko ordutegia berreskuratu dute

horario de invierno

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Bilboko Udal Merkatuek agur esan diote udari eta ohiko ordutegia berreskuratu dute

Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko urte-sasoi berriaren erritmora egokitu dira, kalitatezko zerbitzu ezin hobea eskaintzen jarraitzeko.

Urtero bezala, hiriburutik bertatik elikagairik eta lehengairik onenak hornitzen dituzten Bilboko Udal Merkatuek, denboraldi-aldaketarekin ordutegiak aldatuko dituzte. Horrela, hiribilduan lan egiten duten zazpiek –Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko– ordutegi berria dute aste honetatik aurrera, urte-sasoi berriko erritmora egokitzeko eta kalitatezko zerbitzu ezin hobea eskaintzen jarraitzeko.

Merkatua Neguko ordutegia
Erriberako Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara
Astelehen arratsaldean itxita egongo da
Larunbatean, 8:00etatik 15:00etara
Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era
Deustuko Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara
Otxarkoagako Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara
San Ignazioko Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara
Traukoko Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara
Labayruko Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ikastaro eta jarduera gastronomiko ugari eskainiko ditu 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko

Show cooking

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ikastaro eta jarduera gastronomiko ugari eskainiko ditu 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko

Oporren ostean, Erriberako Merkatuan dagoen Bilboko Ostalaritza Eskolak sukaldaritza ikastaro gehiago eskainiko ditu. Ikastaroak gehienez sei lagunentzat izango dira, eta asteartetik larunbatera bitartean emango dira, Erriberako ESHBI Sukaldaritza Eskolan, 18:30etik 20:30era aste barruan eta 11:00etatik 13:00etara larunbatetan.

Irailean zehar euskal sukaldaritzari buruzko ikastaro ugari eskainiko dira; beraz, gure gastronomiaren zale bazara edo kokotxa, bakailao, sukalki edo marmitako plater bat prestatzen ikasi gura baduzu, oso aukera onak dituzu eskaintzan. Nazioarteko sukaldaritza ere sukaldean sartuko da, jaki mexikarrak, cevitxeak eta risottoak prestatzen ikasteko klaseekin.

Ikastaro horiek jende guztiari daude zuzenduta. Ikasleen adina 18 urtetik hasi eta erretiratuetara doa, eta benetako sukaldari sutsuez eta profesionalez gain, sukaldaritzarekiko jakin-mina pizten hasi zaien hasiberri asko ere bertaratzen dira.

Izen-emateak Ostalaritza Eskolaren webgunean egin behar dira. Bertan, gainera, ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa aurkituko da.

Klaseak ematen diren Gelaz gain, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) formatu pribatuko jarduerak egiten diren espazio txikiagoa ere badu, Gastronomia Gela. Pandemiaren ondorioz hilabete batzuetako geldialdiaren ostean, aukera hori berriz ere prest dago.

Horrela, ikastaro honetan, Gelak “Esperientzia gastronomikoa” izeneko jarduera eskaintzen du. Bertan, jendeak Merkatua eta bere postuak bisitatzen ditu, eta gero Gela horretara itzultzen da. Gelan, ESHBIko sukaldari batek aukeratutako menua prestatuko dio (txuletoia edo pintxoak). Prestaketa-prozesuan zehar, parte-hartzaileek sukaldariarekin elkarreragiteko, zalantzak kontsultatzeko, trikimailuak partekatzeko… aukera dute, gura duten guztietan parte hartzeko aukerarekin. Jarduera hori enpresa eta taldeek eskatuta egiten da, bi aldeei ondo etorriko zaien data bat bilatuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak Mercabilbaoren 50 urteko historiari buruzko atzera begirako argazki erakusketa jasoko du irailean

Exposición de fotografía en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko uztailaren 06a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 06a, igandea
2025ko uztailaren 06a, igandea

Erriberako Merkatuak Mercabilbaoren 50 urteko historiari buruzko atzera begirako argazki erakusketa jasoko du irailean

Gaur egun hartzen duen lekuan 50. urteurrena ospatzen duen urtean, Penintsulako iparraldeko elikagaien banaketa-zentro moduan erreferente den Mercabilbao bere jatorrira itzuliko da, irailean zehar Erriberako Merkatuan argazki eta informazio erakusketa bat instalatuz (hilaren 30era arte ikusi ahal izango da). Erakusketa 10 panelek osatzen dute, eta Bilboko merkatuaren irudi historikoekin hasten da. Garai hartan handizkako arrainaren salmenta instalazioen beheko aldean zegoen, eta fruta eta barazkiak, hegaztiak eta haragia inguruan eta hurbileko Erronda kalean zeuden. Ibilbide horrek Erribera Plaza zaharraren eta haren inguruaren hasierara garamatza. Puntu horiek estrategikoak ziren Gaztelako Erresumako eta itsasoz haraindiko merkantziak merkaturatzeko.

Gauzak horrela, hari narratiboak Mercabilbaok gaur egungo kokalekuan egin zituen lehenengo urteetan zentratutako panelekin jarraitzen du, 1971n eta ondorengo urteetan, hain zuzen ere. Garai hartan Arrain eta Fruta eta Barazki Merkatu Nagusiak Bilboko Erriberatik Basauriko Artunduagako zelaietara eraman ziren, duela 50 urteko maiatzean.

Erakusketak Merkatuaren mugarri suntsitzaileenarekin jarraitzen du: 1983ko uholdeekin. 80ko hamarkadan eta ondorengoetan, instalazioak suspertu egin ziren, eta, berreraikuntzarako eta modernizaziorako ahalegin, dedikazio eta baliabideei esker. Mercabilbao etorkizunerako itxaropen handiko ikuspegiarekin iritsi da 2021era. Bilboko eta inguruko eraldaketa ekonomiko eta soziala sustatzeko gai den zerbitzu-enpresa publikoa.

Ildo horretan, erakusketak elikagaien hornidura Merkatuaren plan estrategikoaren erreferentzia-puntuak ere erakusten ditu. Iraunkortasunaren eta erantzukizun sozialaren, kontsumo arduratsuaren eta elikagaien eta ingurumenaren xahuketaren aurrean duen konpromisoa; eta hurbileko merkataritzari eta ostalaritzari ematen dion laguntza, horiek direlako instalazioetan dauden handizkako enpresen bezero nagusiak eta Mercabilbaoren izateko arrazoia.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019