Erriberako merkatuko Sukaldaritza eskolak legatz errezetekin eta bao ogiarekin hasiko du ikasturtea

Curso de Merluza en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Erriberako merkatuko Sukaldaritza eskolak legatz errezetekin eta bao ogiarekin hasiko du ikasturtea

Irail honetan, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza eskolak hasiera emango dio ikasturte berriari, legatz errezeta tradizionalekin eta baita modan dagoen Asiako bao ogia egiteko gakoekin ere.

Oraingo honetan, euskal sukaldaritza tradizionalak estreinatuko ditu suak, legatzarekin prestatutako bi errezetarekin: ondarrutar eran eta saltsa berdean. Sukaldaritza zaleei zuzendutako formazio hau ostiral honetan izango da, irailak 11, 18:30ean.

Bestalde, Asiako kontinentera bidaia hilaren 18an izango da, ordu berean (18:30). Bertaratzen direnek ahate kurruskarizko baoa eta pulled pork baoa prestatu ahal izango dituzte, eta, horrez gain, ahosgaiak bereganatzen ari den ogi mota hau egiten ikasiko dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatua Aste nagusiko lehiaketa gastronomikoaren agertokia izango da berriro

Fotografía cedida por Bilboko Konpartsak

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Erriberako merkatua Aste nagusiko lehiaketa gastronomikoaren agertokia izango da berriro

Atzo, Erriberako Merkatuak Bilboko Konpartsak eta Jaietako Batzorde Mistoak 2026ko Aste Nagusiko programazioaren barruan garatuko dituzten jarduera gastronomikoen aurkezpen-ekitaldia hartu zuen, goizeko 11etan.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiak tarte bat eskainiko die etxeko txikienei “Gastrotxiki” tailerrekin; izan ere, jarduera horiek familien gustukoenen artean finkatu dira.

Edizio berri honek ere azken urteetako formatuari eutsiko dio, igandeetan antolatuko den tokiko ekoizleen Lur Merkatuarekin eta ohiko lehiaketa gastronomikoekin: pistoa, tortilla, txipiroiak beren tintan, sukalkia, bakailaoa pil-pilean, marmitakoa, zezen-buztana eta arroza. Nobedade gisa, Basque Beer-en dastaketa bat izango da Aste Nagusiko lehen astelehenean.

“Garrantzitsua da produktu freskoetan, kalitatezkoetan eta gertukoetan oinarritutako kultura gastronomikoa transmititzen jarraitzea. Gure inguruko elikagaiak baloratzeak gure sukaldaritza-tradizioak bizirik mantentzea eta tokiko produktuek eskaintzen duten aberastasuna hobeto ezagutzea du ardatz”, nabarmendu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Mercasa Erriberako merkatuan da, elikadura-kateari eskainitako sei hamarkadako erakusketarekin

Presentación de la exposición por parte de Clara Valtueña, Aitor Argote, Aitor Argote y Álvaro Pérez

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Mercasa Erriberako merkatuan da, elikadura-kateari eskainitako sei hamarkadako erakusketarekin

Elikagaiek saltokietara, merkatuetara eta etxeetara iristeko egiten duten ibilbidearen atzean zer gertatzen den jakinaraztea da Erriberako Merkatura iritsi berri den “Mercasa, 1966tik elikadura-katearen zerbitzura” erakusketa ibiltariaren helburua. Mercasa enpresa publikoaren 60 urteko historia biltzen duen erakusketa honek elikagai freskoak egunero izatea bermatzen duen funtsezko sare baten funtzionamendua erakutsiko dio jendeari, gaurtik hasita datorren abuztuaren 31ra arte.

Clara Valtueña Mercasako idazkari nagusi eta Kontseiluko idazkariak inauguratu du erakusketa gaur goizean, Aitor Argote Mercabilbaoko zuzendari nagusiarekin, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomia Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziarekin eta Alvaro Perez Osasun eta Kontsumo zinegotziarekin batera.

“Informazio-panelen eta material grafikoaren bidez, erakusketak Mercasak 1966an sortu zenetik izan duen bilakaera jasotzen du; horrez gain, sektorearen egungo erronka nagusietako batzuk jendeari hurbiltzea du helburu, hala nola jasangarritasuna, berrikuntza eta eraginkortasun logistikoa”, nabarmendu du Álvaro Pérezek.

Mercabilbaok ere leku nabarmena du erakusketan; izan ere, haren ibilbideari eta Mercasen Sarean betetzen duen funtzioari eskainitako gune bat du. Sare hori munduko handizkako merkatuen sare publiko handiena da, eta Estatu osoko 24 hiritan dago. Erakundeak berebiziko garrantzia du Bilboko elikadura-katean: batetik, Bilbo, Bizkaia eta Euskadi hornitzeko azpiegitura estrategikoa delako, eta, bestetik, inguruko garapen ekonomikoari bultzada handia ematen diolako.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Uztail honetan, sukaldaritza traidizionala eta berritzailea Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Curso de marmitako en la Escuela de cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Uztail honetan, sukaldaritza traidizionala eta berritzailea Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Uda honetan, Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak errezeta tradizionaletan jarriko du arreta, baita sukaldaritza berritzailean ere. Horren adibide izango da sukalki eta marmitako ikastaroa (uztailak 14). Errezeta horri hegaluze tipuladun klasikoa gehituko zaio; kasu honetan, ordea, Asiako gastronomia exotikoaren ukituekin, atun marinatua bezalako errezetekin (uztailak 11).

Halaber, pizzei eta calzoneei protagonismo berezia emango zaie uztailaren 8an, benetako masa italiarraren sekretuak agerian utziko dituen formazioarekin. Horrez gain, datorren uztailaren 4an, txipiroi tailer bati esker, familian gozatzeko aukera ere egongo da.

Hegaluzearen eta atunaren inguruko ikastaroak zein familian sukaldatzekoak 11etan izango dira; beste biak, aldiz, arratsaldean, zehazki 18:30etik aurrera.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak Otxarkoagako merkatua kudeatu eta dinamizatzeko emakida berri bat bultzatu du

Mercado de Otxarkoaga

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Bilbao Zerbitzuak Otxarkoagako merkatua kudeatu eta dinamizatzeko emakida berri bat bultzatu du

  • Eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 6ra arte egongo da zabalik.
  • Emakida berriak 10 urteko iraupena izango du hasiera batean, eta beste 5 urtez luzatzeko aukera egongo da ere.
  • Helburua merkatuak auzoko motor komertzial eta sozial gisa duen zeregina indartzea da.

Bilbao Zerbitzuak Otxarkoagako udal-merkatuko zerbitzu publikoaren administrazio-emakida berria lizitatu du, zeinak barne hartzen dituen espazioaren kudeaketa, ustiapena eta dinamizazio zerbitzua. Eskaintza aurkezteko epea uztailaren 6ra arte egongo da zabalik.

Indarrean dagoen lizitazioa amaitzear dagoenez, 2026ko irailaren 29rako aurreikusita dago kontratu amaiera, lizitazio berri honekin Bilbao Zerbitzuak zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzea nahi du, eta merkatu eredu dinamikoagoa, modernoagoa eta herritarren behar berrietara egokitua egotea ere.

Kontratu berriak 10 urteko emakida aurreikusten du hasiera batean, 5 urte gehiagoz luzatzeko aukerarekin, eta merkatuaren kudeaketa integrala barne hartzen du: postu eta espazio komertzialen ustiapena, bai eta ekipamenduaren mantentze, garbiketa, merkataritza dinamizazio edo modernizazio teknologikoa ere.

«Kontratu berri honekin Otxarkoagako Merkatuak auzoarentzat funtsezko zerbitzu publiko gisa duen zeregina indartu nahi dugu, bere funtzio komertziala dimentsio sozial eta hurbiltasun argiarekin uztartzen baitu. Dinamizazioa bultzatu eta kontsumo-ohitura berrietara egokituko duen eredu baten aldeko apustua bultzatu nahi dugu», adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Otxarkoagako Merkatua auzoko merkataritza ekipamendu nagusietako bat da, eta funtsezko zeregina du bai produktu freskoen horniketan, bai jarduera ekonomikoaren eta gizarte kohesioaren sorreran.

Emakida berriaren helburu nagusia lehiakortasuna hobetzea da, kudeaketa, komunikazio eta digitalizazio tresnak txertatuz, bai eta eskaintzaren dibertsifikazioa eta ingurunea elkartzeko eta dinamizatzeko espazio gisa duen zeregina indartuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal merkatuek ordutegia udako denboraldira egokituko dute ekainaren 15etik aurrera

Reloj

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Bilboko udal merkatuek ordutegia udako denboraldira egokituko dute ekainaren 15etik aurrera

Ekainaren 15ean, astelehena, Bilboko Udal Merkatuek ordutegiak aldatuko dituzte irailaren 15era arte, biak barne, uda garaian erosketak errazteko herritarrei.

Iaz bezala, El Ensanche edo Trauko udal merkatuak ohiko arreta ordutegia mantenduko dute. Bitartean, Deustukoa, adierazitako egun horretatik aurrera 8etatik 14etara irekiko da astelehenetik larunbatera eta uztaileko ostiraletan 17etatik 19:30era. Otxarkoagako merkatuak ere 8etatik 14etara irekiko ditu ateak astelehenetik larunbatera eta ostiraletan 17etatik 19:30era, eta itxita egongo da jai bezperetan. Labayrukoak berriz, 9etatik 14etara emango du zerbitzua astelehenetik larunbatera eta 17etatik 20etara ostiral arratsaldeetan. Abuztuan zerbitzua hiru merkatuetan murriztuko da, Deustukoan eta Otxarkoagan ostiral arratsaldeetan itxita egongo da eta Labayrun zuzenean ez da arratsaldeko zerbitzurik egongo.

Erriberako merkatuak, bestalde, 8etatik 14:30era egongo da irekita astelehenetik ostegunera, 8etatik 14:30era eta 17etatik 20etara ostiral eta jai-bezperetan, eta 8etatik 15etara larunbatetan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuko Sukaldaritza eskolak munduko zaporeetan zentratuko da ekaina honetan, tradizioa ahaztu gabe

Curso de cocina coreana en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Erriberako merkatuko Sukaldaritza eskolak munduko zaporeetan zentratuko da ekaina honetan, tradizioa ahaztu gabe

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskola ekainean itzuliko da Asiako gastronomian arreta jarriz, Thai (ekainaren 12an eta 19an), Koreako (ekainaren 17an eta 24an) eta Vietnamgo (ekainaren 16an) sukaldaritza ikastaroekin. Era berean, 25ean tako mexikarren formazio bat egongo da, edozein ahosabai harritzeko lau errezeta berrirekin.

Sukaldaritza tradizionalera itzuliz, masailak prestatzen ikasteko aukera egongo da ere, hilaren 2an, bai eta Euskadiko plater tipikoenetako bat ere, bakailaoa pil pil erara eta bizkaitar erara, hilaren 23an.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuan Bilboko II. Osasun plana taxutuko duen erakusketa hartuko du hilaren 15era arte

Visita a la exposición de paneles en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Erriberako merkatuan Bilboko II. Osasun plana taxutuko duen erakusketa hartuko du hilaren 15era arte

Alvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak, Nora Abete alkateordearekin batera, Erriberako Merkatuan osasun publikoari buruz dagoen informazio- eta sentsibilizazio-erakusketa bisitatu du. Erakusketak herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu, eta 2019an indarrean jarritako lehenbiziko planari jarraipena emango dion Udalaren II. Osasun Planari forma ematen hastea ere.

Panelak hilaren 15era arte egongo dira ikusgai merkatuan, eta osasunarekin lotutako hainbat gairi buruzko informazioa ematen dute; besteak beste, faktore sozialek herritarren osasunean duten garrantzia, hiri-baldintzatzaileek herritarren osasunean duten inpaktua eta desberdintasun sozialek osasunean duten eragina.

Horrez gain, erakusketak Bilboko biztanleriaren osasunaren egungo egoera hobeto ezagutzen laguntzen duten datuak ere eskaintzen ditu, hala nola auzoaren araberako bizi-itxaropena eta gaixotasun jakin batzuen inpaktua edota herritarren osasun onaren edo txarraren gaineko pertzepzio soziala, ikasketa-mailaren, sexuaren edo klase sozialaren arabera.

Udalaren Osasun Plana

Osasunaren ikuspegia udal-politika guztietan txertatzeko aukera ematen du osasun-planak, zeharkako lanketaren bidez. Hiriko ekintza orokorretara eta premia handienak dituzten auzoetako eta kalteberatasun-egoeran dauden herritarrekiko esku-hartze espezifikoetara dago bideratuta. Izan ere, planak barne hartzen baititu adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak, bai eta profesionalen, tokiko eragileen eta herritarren ikuspegia jasotzen duen parte-hartze bidezko diagnostiko bat ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Asiako gastronomia protagonista izango da maiatzean Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Curso de sushi en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Asiako gastronomia protagonista izango da maiatzean Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Asiako gastronomia maite dutenek ikastaro eskaintza zabala izango dute maiatzean Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolan.

Oraingo honetan, sukaldea Vietnamgo sukaldaritzako errezetekin beteko da (maiatzaren 23an), baina baita Asiako arroz-platerekin (maiatzaren 30ean) eta sushiarekin (maiatzaren 14an eta 21ean) ere. Horrez gain, sukaldaritza indiarrari buruzko ikastaro bat ere eskainiko da (maiatzak 28), non bi plater tipiko prestatuko diren: Oilasko Curry-a eta Meen Varuthathu.

Halaber, sukaldean hasi nahi dutenek formakuntza ziklo bat izango dute astearte arratsaldeetan (5, 12, 19 eta 26), sukaldeetan aldea markatuko duten teknika eta trikimailu berriak ikasteko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Osasun eta kontsumo sailaren eta Bilbao Zerbitzuak-en elikadura osasungarriko tailerretan 1.200 plaza egongo dira aurten

Talleres de cocina saludable en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko irailaren 21a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 21a, astelehena
2026ko irailaren 21a, astelehena

Osasun eta kontsumo sailaren eta Bilbao Zerbitzuak-en elikadura osasungarriko tailerretan 1.200 plaza egongo dira aurten

Iaz, osasuneko desberdintasun-egoeran zeuden 900 pertsonak parte hartu zuten tailer horietan.

Programa doakoa da eta ikuspegi teoriko-praktikoa dauka; 2025ean 29 kolektibotako erabiltzaileentzat izan zen eta aurten ere kopuru bera aurreikusten da.

Tailerrak Erriberako Merkatuan egiten dira, eta udal-esparru horretan eskaintzen diren hurbileko produktuak erabiltzen dira.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, Bilbao Zerbitzuak elkartearen laguntza eta lankidetzarekin, Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerrak antolatu ditu osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonentzat. Tailer horietan 1.200 plaza egongo dira. 2025eko edizioan, 900 pertsona inguruk parte hartu zuten tailer horietan. Programaren erabiltzaileek berriz ere oso balorazio ona eman diote programari, gutxieneko nota 4,5 izanik, 0tik 5 puntura bitarteko eskalan.

Azken edizio honi dagokionez, Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumoko zinegotziak azpimarratu duenez, «programa aurreikusitakoaren arabera garatu da, eta hiriko elkarte gehiagotara iristea lortu dugu. Erakunde horiek egoera ahulean dauden kolektibo askoren bizitza hobetzeko lan egiten dute, haien lana funtsezkoa da, eta Udaletik ahal den guztian laguntzen jarraituko dugu».

2025ean 29 kolektibok parte hartu zuten tailerretan: zaurgarritasun fisikoa edo kognitiboa duten pertsonak biltzen dituzten 11 elkarte, gizarte-zaurgarritasuna duten pertsonekin esku hartzen duten 15 erakunde eta komunitatetik osasuna sustatzeko 3 programa (osasun-sare bat dute).

Elikadura osasungarria hurbileko produktuekin

Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerren udal-programaren barruan tailer teorikoak eta praktikoak ematen dira, dohainik, osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonen elikadura egokitzeko helburuarekin, Bilboko udal-merkatuek eskaintzen duten hurbileko produktua baliatuz. Programa hori 2022an jarri zuen abian Osasun eta Kontsumo Sailak, Bilbao Zerbitzuak-en laguntzarekin.

Osasun-arloko desberdintasunak dituzten pertsona heldu zaurgarriei zuzenduta daude tailerrak. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko langile espezializatuek prestakuntza teorikoa ematen dute, eta praktikak, berriz, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan egiten dira, ESHBIko profesionalen eskutik.

Bilbao Zerbitzuak, osasun-aliatua bere udal-merkatuetatik

Tailerren seigarren edizioa 2026ko urtarrilean hasi zen, eta Bilbao Zerbitzuak erakundearen lankidetza du, gehienez ere 12 lagunentzako 100 ikastaro (1.200 onuradun) kontratatzea finantzatu baitu. Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan emango dira tailerrok, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen eskutik. Eskola horrek hitzarmen bidez kudeatzen du Erriberako Merkatuan kokatutako Sukaldaritza Eskola.

Lankidetza horren bidez, Bilbao Zerbitzuak aurrera doa Erriberako Merkatua sustatzeko plana lortzeko bidean; izan ere, ikastaro horien bidez, merkatua ezagutzen ez duten edo han erostera ohituta ez dauden pertsonek bertako instalazioak ezagut ditzaten eta merkatu horretan produktu fresko eta osasungarriak eros ditzaketela kontura daitezen lortu nahi da.

Ildo horretan, Álvaro Pérez Alonso Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak erakundeen arteko lanaren garrantzia azpimarratu du. «Elikadura Osasungarriari buruzko Tailer hauen helburua arlo horretan desberdintasun-egoeran daudenen artean osasuna ehuntzea da. Bilbao Zerbitzuak erakundearen inplikazioa, gure udal-merkatu guztien buru baita, ezinbestekoa da hori posible egiteko. Harro egotekoa da Erriberako Merkatua osasuna, gastronomia eta jasangarritasuna bateratzen dituen espazio bihurtu dela egiaztatzea» adierazi du zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019