EU | ES

2022ko abenduaren 05a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Irisgarritasuna

2022ko abenduaren 05a, astelehena
2022ko abenduaren 05a, astelehena

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jasoko du Madrilen

Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta Adiós Cultural aldizkariak antolatutako Espainiako Hilerrien Lehiaketako Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena.

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak datorren martitzenean, azaroak 22, jasoko du Bilboko Udal Hilerriak jaso duen saria, Adiós Cultural aldizkariak antolatutako 2022ko Espainiako Hilerrien Lehiaketaren epaiaren ondoren. Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena. Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak.

“Bilboko Udala, Osasun eta Kontsumo Saila eta Bilbao Zerbitzuak pozik eta eskertuta sentitzen gara, baina, batez ere, harro sentitzen gara aitorpen honetaz, Bilboko hilerriaren interes historiko, sozial, artistiko eta ondarezkoa eta uriburuan daukan trakzio-gaitasuna saritzen baititu” adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak, azaroaren 22an Madrilen sariak jaso baino egun batzuk lehenago.

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak. Bilbao Zerbitzuak erakundeak Bilboko Udal Hilerria aurkeztu zuen Espainiako 2022ko Hilerriak Lehiaketan, hiru hautagaitzatan: Monumenturik Onena, COVID-19aren osasun-krisialdian hildakoen memorialagatik; Ingurumen Ekimen Onena, eguzki-plakak instalatu direlako eta errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtu direlako urte amaierarako; eta Jarduera Publikorik Onena, uda honetan gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik.

Ingurumen ekimen onenaren lehen saria

Epaiaren arabera, Bilboko Udal Hilerria bat dator uriko ingurumen-estrategiarekin, CO2ren arloan neutrala izateko, klima-aldaketaren aurrean erresilientea izateko eta ingurumen-kalitatean osasungarria izateko erronka betetzeko. Horretarako, eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu ditu eta, 2022aren amaieran, errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtuko ditu.

“Bilboko hilerria erabat jasangarria izatea lortu du Bilbao Zerbitzuak erakundeak”, azpimarratu du Yolanda Díez alkateordeak. Jarduera hau nitxoen hamar eraikinen teilatuetan eta hilerriko langileen aldagela-eraikineko bi isurialdeko teilatuan egin da. Hain zuzen ere, instalazioa autokontsumo erregimenean dabil, sare elektrikoari konektatuta. Hau da, soberan geratzen den energia sarera sartzen da, eta horrela konpainia elektrikoaren fakturan soberakinak konpentsatzen dira. Hala, Bilbao Zerbitzuak erakundeak soberan sortutako energiaren etekinak eskuratzen ditu, kontsumorako beharrezkoa ez bada.

Bigarren fasean, Bilbao Zerbitzuak erakundeak ibilgailu elektrikoak kargatzeko 4 puntu jarriko ditu: haietako bi bisitariek erabiltzeko, eta beste biak hilerriko mantentze-lanetako ibilgailuentzat. Era berean, kontratazio-prozedura bi hasi ditu, gaur egungo errekuntza-bidezko ibilgailuen flotaren ordez ibilgailu elektrikoak erabiltzeko. Ingurumen- eta jasangarritasun-neurri horiek guztiek irabazi dute Espainiako hilerrien artean Ingurumen Ekimen Onenaren kategoria.

Jarduera publiko onenaren hirugarren saria

Epaiak beste sari bat eman dio Bilboko hilerriari, eta hirugarren saria eman dio Jarduera Publiko Onenaren kategorian, uda honetan, zehazki uztailean, gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik. Castro Urdialesko (Kantabria) Ballenako hilerria lehen saria lortu badu ere, kategoria horretan Valentziako hilerriak zeuden, bigarren postua eskuratu dutenak, bai eta Reus eta Bilboko hilerriak ere, beren ekimen publikoekin hirugarren postuan geratu direnak.

Bilboko Hilerrian ehun bat pertsona bildu ziren uztailean, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan zuten udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean; Bilbao Zerbitzuak erakundeak antolatu du, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan. Ikustaldia beste kultur jarduera bat da, Bilboko udal-hilerria ezagutarazteko eta kulturaren, historiaren eta artearen, paisaiaren eta hileta-kulturaren aldetik hilerria zer ondare baliotsua den agertzeko egiten ari diren kultur jardueren artean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019