EU | ES

2024ko martxoaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko martxoaren 29a, ostirala
2024ko martxoaren 29a, ostirala

Bilboko Udal hilerria, 2022ko Espainiako hilerri lehiaketako irabazlea

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira udalerri eta eskualde sarituak, euren kanposantuen berezitasunagatik.

Bilboko hilerriak Ingurumen-arloko Ekimen Onenaren kategoriako lehen postua eskuratu du, eta hirugarrena Jarduera Publiko Onenaren kategorian.

“Bilbao Zerbitzuak-ek gure hiriko Hilerria guztiz jasangarria izatea lortu du”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

“Hunkituta, ilusioz, eskertuta…, baina, batez ere, harro gaude aintzatespen horrekin, Estatuko hilerrien interes historiko, sozial, artistiko eta ondarezkoa aitortzen duen hileta-sektoreko kultur ekitaldi garrantzitsuenetako bat delako”. Berba horiekin erantzun dio Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak 2022ko Espainiako Hilerrien Lehiaketaren epaiari; izan ere, Bilboko Udal Hilerria garailea izan da eta lehen postua eskuratu du Ingurumen-arloko Ekimen Onenaren kategorian eta hirugarrena Jarduera Publiko Onenaren kategorian.

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira udalerri eta eskualde sarituak, euren kanposantuen berezitasunarengatik. Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udal Hilerria hiru hautagaitzatan aurkeztu zuen 2022ko Espainiako Hilerrien Lehiaketara: Monumentu Onena, Covid-19aren osasun-krisian hildako pertsonen memorialarengatik; Ingurumen-arloko Ekimen Onena, eguzki-plakak jartzeagatik eta urte amaierarako errekuntza-ibilgailuen flota osoa ibilgailu elektriko bihurtzeagatik; eta Jarduera Publiko Onena, uda honetan egindako gaueko bisita gidatu eta antzeztuarengatik.

Adiós Cultural aldizkariak antolatutako lehiaketak hainbat helburu ditu, besteak beste, Espainiako hilerrien interes historiko, sozial eta ingurumen-, arte- eta ondare-arloko interesa aintzatestea; hilerriak, gurekin bizi izan zen jendearen bizitzaz eta oroitzapenez betetako lekuak direla aldarrikatzea, hiriaren oso parte garrantzitsua izanik, eta kontserbatu eta balioetsi egin behar direla; herritarrak esparru horiek gordetzen duten ondare garrantzitsuaz kontzientziatzea, eta heriotzaren kontzeptua desdramatizatzea, bizitzako zikloaren parte gisa; eta baliabide turistiko gisa duten potentziala sustatzea.

Ingurumen-arloko ekimen onenaren lehen saria

Epaiaren arabera, Bilboko udal-hilerria bat dator CO2an neutrala izateko, klima-aldaketarekiko erresilientea izateko eta ingurumen-kalitatean osasungarria izateko erronka betetzeko hiriaren Ingurumen Estrategiarekin. Horretarako, eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu ditu eta, 2022aren amaieran, errekuntza-ibilgailuen flota osoa ibilgailu elektrikoekin ordeztuko du.

“Bilbao Zerbitzuak-ek Hiriko Hilerria jasangarria izatea lortu du”, azpimarratu du Yolanda Díez Alkateordeak. Nitxoetarako hamar eraikinetako estalkian eta hilerriko bertako langileen aldagelen eraikineko bi isurkiko teilatuan egin da jarduketa. Instalazioak autokontsumo-erregimenean funtzionatzen du, sare elektrikoari konektatuta; hau da, soberako energia sarera pasatzen da, eta, horrela, soberakinak konpainia elektrikoaren fakturan konpentsatzea lortuko da. Horrela, Bilbao Zerbitzuak-ek ekoiztutako soberako energiatik etekinak lortzen ditu, kontsumitu behar ez baditu.

Bigarren fasean, Bilbao Zerbitzuak-ek 4 karga-puntu jarriko ditu ibilgailu elektrikoentzat, horietako 2 bisitarientzat eta beste 2 hilerriko mantentze-ibilgailuak kargatzeko. Era berean, 2 kontratazio-prozedura hasi ditu egungo errekuntza-ibilgailuen flota ibilgailu elektrikoekin erabat ordezteko. Ingurumeneko neurri jasangarri horiek guztiek Espainiako hilerri bateko Ingurumen-arloko Ekimen Onenaren kategorian irabaztea eragin dute.

Jarduera publiko onenaren hirugarren saria

Epaiak bi sari eman dizkio Bilboko kanposantuari. Bestea, Jarduera Publiko Onenaren kategoriako hirugarren saria izan da, uda honetan, uztailean hain zuzen ere, gauez egindako bisita gidatu eta antzeztuarengatik. Kategoria horretan irabazlea Kantabrian dagoen Castro Urdialeseko Ballena hilerria izan den arren, euren ekimen publikoei esker bigarren postua lortu duen Valentziako hilerria, eta hirugarren postuan berdinduta geratu diren Reuseko eta Bilboko hilerriak ere aipatu behar dira.

Joan den uztailean, Bilbao Zerbitzuak-ek Bizkaiko Arte Elkartearen laguntzarekin antolatutako bisita antzeztuaren bidez, ordu eta erdi inguruan, kanposantua ezagutzeko aukera izan zuten ehun bat pertsona bildu ziren Bilboko Hilerrian. Bisita hau Bilboko Udal Hilerria ezagutzera emateko eta gordetzen duen ondare garrantzitsua (kulturala, historiko-artistikoa, paisaia-ondarea eta hileta-ondarea) balioesteko egiten ari diren jarduera kulturaletako bat izan da.

Bisitan zehar, Hilerrian lurperatutako pertsonaia ospetsu askoren historia kontatzen zen, txistu eta musika klasikoarekin harmonizatutako antzezpenaren bidez. Bitartean, bertaratutako guztiak ilargiaren eta kandelen argitan ibili ziren inguruan, giroko soinuak, musika eta ekintza dinamikoak lagun.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019