Bilbao Zerbitzuak-ek prest ditu jada Bilboko hilerriak Domu Santu egunerako

Domu santu eguna 2020-3

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek prest ditu jada Bilboko hilerriak Domu Santu egunerako

Bilboko eta Deustuko hilerriek goizeko 8etatik arratsaldeko 18etara izango dituzte ateak zabalik, etenik gabe

Azaroaren 1ean Bilboko Hilerriko Kaperara hurbiltzen direnek Bilbao Zerbitzuak-ek urtero antolatzen duen ohiko kontzertu lirikoaz gozatu ahal izango dute, Bilbao Bel Canto taldearen ahots ezagunen eskutik

Domu Santu Egunaren ospakizuna dela eta azaroaren 1ean, eta Bilboko eta Deustuko hilerrietan espero diren ehunka bisitak ikusita, Bilbao Zerbitzuak-ek, urteroko legez, antolaketa berezia jarriko du abian; zerbitzuak sendotzeko, esparruko egonaldia atsegina izateko eta familiei arreta bikaina eskaintzeko. Edonola ere, eta jendetza biltzea saiheste aldera, herritarrei begirunez eskatzen zaie, ahal den neurrian, aurretik, mailakatuta eta garraio publikoa erabiliz bertaratzeko.

«Egun hauetan, gure hilerriek beren senideak gogoratzera datozen familia ugari hartzen dituzte. Bisita lasai egitea nahi dugu, ingurune zaindu batean eta behar duten laguntza zein arreta bermatuta izanik”, adierazi du Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak. Hori dela eta, eta bisitaldia, ahal dela, are bereziagoa izan dadin, Bilboko Hilerriko Kaperan urtero Bilbao Zerbitzuak-ek antolatzen duen ohiko kontzertu lirikoa izango da.

Musika-ekitaldiaren bederatzigarren edizio honi 13:00etan emango zaio hasiera, eta Bilbao Bel Canto taldearen ahots ezagunek girotuko dute hitzordua. Patricia Sesar sopranoak eta Martín Barcelona tenorrak jarriko diote ahotsa emanaldiari, Zuriñe de Diegoren biolinaren, Miren de Diegoren biolaren eta Iñaki Belaskoren pianoaren doinuek lagunduta. Gainera, bertaratzeko aukerarik ez dutenek ere ez dute zertan saioa galdu, kontzertuaz zuzenean gozatu ahal izango baitute etxean, Telebilbao tokiko telebista-kateari esker.

Nolanahi ere, giroa berotzen joateko, kontzertuaren aurretik, 12:00etan, Bilboko apezpikuak meza bat emango du kapera bertan.

Ordutegi bereziak

Bilboko hilerrietara joan nahi dutenek goizeko 8etatik arratsaldeko 18etara izango dituzte ateak zabalik, etenik gabe. Gainera, azaroaren 1ean bulegoetako aurrez aurreko arreta ere indartu egingo da. Hori dela eta, Bilboko udal-hilerrian beste langile bat egongo da jendeari laguntzeko 11etatik 17etara; Deustukoan, berriz, Bilbao Zerbitzuak-eko lanbideetako langile bat arituko da familiei zerbitzua ematen 10etatik 14etara.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Munduko zaporeak izango dira protagonista Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolaren urriko programazioan

Curso de cocina peruana en la Escuela de cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Munduko zaporeak izango dira protagonista Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolaren urriko programazioan

Urri honetan, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak mundu osoko gastronomia-ibilbide bat proposatuko du. Japoniako, Peruko, Mexikoko eta Koreako sukaldaritzak izango dira protagonistak; horiez gain, hegaluzea eta izokina marinatzeko teknikak eta familian sukaldatzeko saio berri bat ere egongo dira.

Japoniako sukaldaritzaren txanda hilaren 17an izango da, 11:00etan, ramen bi errezetarekin. Hurrengo hitzordua urriaren 20an izango da, 18:30ean, eta hegaluzea zein izokina marinatzeko teknikak izango ditu ardatz. Hurrengo egunean, hilak 21, ordu berean (18:30ean), eskolak Peruko gastronomiari irekiko dizkio ateak, herrialde latinoamerikar honetako zaporeen aberastasuna islatuko duten errezeta tradizionalekin.

Mexikoko sukaldaritzak bi saio ere izango ditu, urriaren 22an eta 29an (18:30ean). Lehen jardunaldia koila-platerei eskainiko zaie, itsaski-sopari eta pozole tradizionalari hain zuzen ere; eta, bigarren saioak, berriz, mole zakatekasa eta txerrikia pasilla txilean errezetak izango ditu ardatz.

Azkenik, urriaren 31n, 11:00etan, familian sukaldatzeko aukera berri bat egongo da, eta oraingoan Koreako gastronomia izango da ardatz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria arrosaz eta urdinez argiztatuko da gaur, haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta Jaio ondoko doluaren kontzientziazioaren aldeko munduko Eguna dela eta

José Antonio Fernández Celada, Director Gerente de Bilbao Zerbitzuak recoge el galardón

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Bilboko hilerria arrosaz eta urdinez argiztatuko da gaur, haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta Jaio ondoko doluaren kontzientziazioaren aldeko munduko Eguna dela eta

Bilboko Hilerriak beste urte batez bat egingo du Haurdunaldiko, Jaiotza inguruko eta Jaio ondoko Doluaren Kontzientziazioaren aldeko Munduko Egunarekin, eta arrosaz eta urdinez argiztatuko da, haurdunaldian edo jaio ondoren haurra galdu duten edo galtzen ari diren emakumeei eta familiei babesa eta errekonozimendua adierazteko.

Ekimena, Esku Hutsik elkartetik abiatuta, haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondoko dolua laguntzen eta ikusarazten duen elkartea Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean, hirian ere sentituko da. Gaurko gauan Arriaga antzokia, La Bolsa eraikina, Moyua plazako iturria eta Casilda Iturrizar parkeko pergolako iturria euren itxura aldatuko dute, arrosaz eta urdinez argiztatuz dolu perinatalari elkartasuna adierazten.

Askotan isilpean bizi den dolu-prozesu hau ikusarazten laguntzeko helburuarekin, Bilbao Zerbitzuak-ek Izarren Lorategia izeneko espazioa eraiki zuen duela hiru urte Bilboko hilerrian, gurasoek eta senideek haurdunaldian, erditzean edo jaio eta gutxira hil ziren ume guztiak gogoratu ditzaten.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriko ingurumen-eraldaketak bigarren saria lortu du Espainiako hilerrien lehiaketan

José Antonio Fernández Celada, Director Gerente de Bilbao Zerbitzuak recoge el galardón

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Bilboko hilerriko ingurumen-eraldaketak bigarren saria lortu du Espainiako hilerrien lehiaketan

Sari honek Bilbao Zerbitzuak-ek 2022tik bultzatutako ingurumen-estrategia berresten du; zeinak hilerria erreferente bilakatu duen jasangarritasunaren, irisgarritasunaren eta biodibertsitatearen alorretan

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Hilerrian bultzatutako ingurumen-eraldaketarako prozesuak beste aintzatespen bat jaso du. Espazio honek bigarren saria lortu zuen atzo Espainiako Hilerrien Lehiaketaren hamargarren edizioko Natura Bizia kategorian, zeinak gune historiko horiek jasangarritasunaren, irisgarritasunaren eta biodibertsitatearen kontserbazioaren alorretan erreferente bihurtzeko garatutako ekimenak nabarmentzen dituen.

“Hainbat urte daramatzagu Bilboko Hilerria hiriko berdegune handi gisa indartzeko lanean, eta aintzatespen honek norabide egokian aurrera egiten ari garela berresten du”, adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Izan ere, jasotako sariak balioan jarri du Bilbao Zerbitzuak-ek 2022an abiatutako ingurumen-estrategia, hilerri berdeago eta ingurunearekin errespetuzkoagoa den eredu baterantz pausuak emanez. Garatutako jarduketen artean, energia berriztagarrien aldeko apustua nabarmentzen da, esparruko hainbat eraikinetan 266 eguzki-plaka bifazial jarri baitira; horri esker, 201 MWh baino gehiagoko energia-aurrezpena lortu da eta atmosferara ia 150 tona CO₂ isurtzea saihestu da. Jarduketa horri 2026 hau amaitu baino lehen biltegiratze industrialerako bateria gehituko zaio, sortutako energiaren aprobetxamendua optimizatzeko helburuarekin.

Mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko neurriak hartu izana epaimahaiak gehien baloratu duen beste alderdietako bat izan da. “Zerbitzuko bederatzi ibilgailu ordezkatu dira % 100 elektrikoak diren modeloekin, mantentze-taldeen makineria berritu da beste elektriko batzuk erabiliz, kutsatzen ez duten ibilgailuen erabilera bultzatu da eremuan bertan jarritako karga-puntuen bidez, eta mugikortasun murriztua duten pertsonen eskura doako lau gurpil-aulki elektriko jarri dira, haien joan-etorriak errazteko asmoarekin”, zehaztu du zinegotziak.

Biodibertsitatea sustatzeko egindako lanak ere pisu handia izan du hautagaitzan. Belazeetako sega-maiztasuna 40.000 metro karratu baino gehiagotan murrizteari esker, balio ekologiko handiko naturguneak berreskuratu eta espezie ugarirentzako babesleku egokiak sortu dira. Horrez gain, faunarentzako babesgune bat sortu da; gune horrek intsektuentzako hotelak, habientzako kutxak, iturriak eta urmael natural bat ditu, hegaztiak, anfibioak eta intsektu polinizatzaileak kontserbatzen laguntzeko.

Aintzatespenak ere proiektu honen dibulgazio-alorra azpimarratu du. Izan ere, azken urteotan Bilbao Zerbitzuak-ek hilerriaren aberastasun naturala ezagutzera emateko hainbat lan argitaratu ditu, eta bisita gidatuen programa zabaldu du, esparruko floran eta paisaian zentratutako ibilbide berri batekin. Proposamen horri esker, herritarrek ondare-espazio honen beste alderdi bat ezagutzeko aukera izan dute.

“Sari honek memoriaren babesa eta ingurumenaren zainketa bateragarri egin nahi dituen lan-ildoa aitortzen du, esparru hau herritarrentzat gero eta jasangarriagoa, irisgarriagoa eta irekiagoa den gune gisa finkatuz”, gehitu du Pérezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Deustuko hilerriak arratsaldeko 18ak arte luzatu du ordutegia

Entrada cementerio Deusto

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Deustuko hilerriak arratsaldeko 18ak arte luzatu du ordutegia

Hemendik aurrera, Deustuko hilerrira sartu nahi dutenek arratsaldeko seiak arte (18etan) izango dute horretarako aukera. Orain arte, Domu Santu egunean izan ezik, hilerria arratsaldeko hiruretan (15etan) itxi ohi zen, baina ordutegi hori aldatu egin da itxiera 18etara luzatuz.

“Aldaketa honen bidez, bisitak erraztu eta herritarrei sarbidea hobetu nahi zaie, Deustuko auzokideentzat erro handiko lekua baita”, adierazi du Alvaro Perez Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Ibarrekolanda auzoan dagoen Deustuko hilerriak, Arangoitiko magalean, 617 emakida ditu gaur egun, eta lotura estua du auzoko familien historia zein memoriarekin. 1894an inauguratu zen, eta, gaur egun, lehendik zeuden emakidekin lotutako lurperatzeak baino ez dira egiten. Ingurune berezia gorde du hilerriak, eta berdeguneak, nitxoak zein panteoi historikoak ditu ezaugarri.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Distópicos anónimos” taldearen ikuspegiak eta haren “Encuentro” lanak nagusitu dira Bilboko udal hilerriko film laburren III. Lehiaketan

"Encuentro" de Distópicos anónimos primer premio del III Concurso de cortometrajes "Cementerio de Bilbao"

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

“Distópicos anónimos” taldearen ikuspegiak eta haren “Encuentro” lanak nagusitu dira Bilboko udal hilerriko film laburren III. Lehiaketan

  • Bigarren saria Expressak taldearen “Hemen zaude?” lanarentzat izan da; ikusleen saria, berriz, Los Blue taldearen “Salir del nicho” filmak eskuratu du
  • Oraingoan, epaimahaiak aurkeztutako lanen jatorrizko izaera eta kalitatea azpimarratu ditu, 13 talde bildu dituen edizio honetan

Distópicos anónimos taldeak Bilboko Udal Hilerriari buruz erakutsitako ikuspegiak epaimahaia bereganatu du Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako III. Film Laburren Lehiaketan. Haren “Encuentro” lanak eskuratu du gaur arratsaldean lehen saria; edizioz edizio, ondarezko esparru hau ikus-entzunezko sorkuntzarako iturri gisa sendotzen duen lehiaketan, hain zuzen.

Hilerriko kapera nagusian egindako sari-banaketak eta lan finalisten proiekzioak eman dio amaiera borobila edizio berri honi, zeinean parte hartu duten taldeek, oso ikuspegi anitzetatik abiatuta, Bilboko hilerriko harresien artean ezkutatzen diren paisaiak, istorioak eta emozioak jaso dituzten.

“Edizio bakoitzak leku hau interpretatzeko modu berriak dakartza. Aurkeztutako film laburrek argi uzten dute hilerria ez dela espazio hotz bat, kultura, memoria eta sormena biltzen dituen gunea baizik, oso istorio ezberdinak sortzeko gaitasuna duena”, adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.

Bi egunez, 13 taldek hilerria filmazio-plato berezi bihurtu dute, hiriko espazio enblematiko honen ondare-, arkitektura- eta giza aberastasuna islatzen duten istorioak jasoz. Hain zuzen ere, Bilboko historiari estuki lotutako inguru honen irakurketa berriak ezagutarazteko gaitasun hori izan da epaimahaiak gehien baloratu duen alderdietako bat, eta bigarren saria Expressak taldeari eman dio, “Hemen zaude?” lanagatik.

Bere aldetik, ikusleen bihotza bereganatu du Los Blue taldearen “Salir del nicho” lanak, proiekzio-saioan jaialdiko babesik handiena jaso ondoren; guztira, 27 botorekin eskuratu baitu herritarren saria. Eta zuzendari gazte onenaren akzesita Oralai taldearen “Te acompaño” obrak jaso du.

Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak-en arte-bildumaren parte izatera igaro dira, eta dagoeneko ikusgai daude bilbaozerbitzuak.bilbao.eus webgunean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Otxarkoagako merkatuaren etorkizuna indartu da, kontzesioa luzatu eta bertako postu historikoetako bat berreskuratuta

Nora abete y Álvaro Pérez visitan el Mercado de Otxarkoaga

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Otxarkoagako merkatuaren etorkizuna indartu da, kontzesioa luzatu eta bertako postu historikoetako bat berreskuratuta

Otxarkoagako Merkatuko kontzesioari jarraitutasuna eman izanak eta bertako postu historikoetako bat berritu izanak garai berri bat ekarri dute gaur udal-ekipamendu honetara. Izan ere, atzo goizean zabaldu zituen berriro ateak «Lagun Artean» saltokiak, agerian utziz auzoan egonkortu den merkataritza-proiektu bat dela, eta apustu irmoa egin dela topaleku, bizikidetza-gune eta jarduera ekonomikoaren ardatz nagusi den espazio honen etorkizunaren alde.

Atzo goizeko ekitaldian, Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak, Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumo zinegotziak, eta Itziar Urtasun Berdintasuneko eta Jaietako zinegotziak, nabarmendu dute irekiera honek “udal-ekipamenduaren etorkizuna indartu eta merkatuak auzoko merkataritza- zein gizarte-bizitzan duen garrantzia bistaratzen duela”. Saltoki historiko hau berreskuratzeari esker, egun martxan dauden hamar postuetatik zortziren jarraitutasuna bermatuko da. “Azken helburua jarduera sustatzea, nortasunari eustea eta modernizazioan aurrera egitea da, betiere merkatuak zabaldu zenetik erakutsi duen hurbiltasuna eta zerbitzu publikoaren izaera aldatu gabe”, azpimarratu du Pérez zinegotziak.

Horregatik guztiagatik, eta kontzesioa luzatzeari esker, Bilbao Zerbitzuak-ek aurrera jarraituko du merkatuaren modernizazioan. Horretarako, erosketa-esperientzia hobetzera, digitalizaziora, irisgarritasunera eta ingurumen-jasangarritasunera bideratutako neurriak ezarriko ditu. Izan ere, azken urteotan, eredu jasangarriago eta eraginkorrago baterantz jotzeko asmoz, Bilbao Zerbitzuak-ek eguzki-panelez osatutako instalazio fotovoltaiko bat jarri du eraikineko fatxadan eta Ángela Arregui plazako pergolan. Horrez gain, gaur egun hutsik dauden espazioei erabilera berriak emateko ahalegina egingo da orain, jarduera sustatzeko, eta ekimen berriak erakartzeko, ekipamendu honek auzoarentzat duen balioa indartuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Abian da Bilboko hilerriko film laburren III. Lehiaketan izena emateko atzerako kontaketa

III Concurso de cortometrajes 'Cementerio de Bilbao'

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Abian da Bilboko hilerriko film laburren III. Lehiaketan izena emateko atzerako kontaketa

Bilboko Udal Hilerriko Film Laburren III. Lehiaketan parte hartzeko atzerako kontaketa hasi da dagoeneko. Lehiaketa honetan parte hartu eta hiriko gune ikoniko hau zinema-eszenatoki bihurtu nahi dutenek datorren osteguneko, hilaren 17ko, 12ak arte izango dute izena emateko aukera, Bilbao Zerbitzuaken webgunearen bidez eta bertan oinarriak kontsultatu ahal izango dira.

“Lehiaketa hau aukera ezin hobea da hilerria sormenaren eta kulturaren ikuspegitik ezagutzeko. Aurreko bi edizioetan argi geratu da parte-hartzaileek harritzeko gaitasun handia dutela, proposamen originalak eta begirada askotarikoak ekarrita”, adierazi du Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.

Lehiaketa irailaren 18tik 20ra bitartean egingo da, eta gehienez bost laguneko taldeek parte hartu ahal izango dute. Lanen iraupena hiru minutukoa izango da, gehienez, eta egun horietan bertan entregatu beharko dira. Film laburrak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke (baita bietan ere), eta epaimahaiak proposamenen originaltasuna eta kalitate tekniko nahiz narratiboa hartuko ditu kontuan.

“Ikasleak, ikus-entzunezkoen zaleak eta sortzaileak ekimen honetan parte hartzera animatu nahi ditugu. Izan ere, hilerria istorio berriak inspiratzeko eta ondare-ingurune berezi batean proiektu zinematografikoak garatzeko gune paregabea da”, adierazi du zinegotziak.

Sari-banaketa kaperan

Edizio honetan ere, sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira, Hilerriko Kaperan, urriaren 2an, 19etan. Ekitaldian zehar, hautatutako lanak pantailaratuko dira, eta bertaratutakoek gogokoen duten film laburraren alde bozkatzeko aukera izango dute, Publikoaren Saria nori eman erabakitzeko.

Horrenbestez, lehiaketak 1.000 euroko lehen saria eta 500 euroko bigarren saria banatuko ditu. Horrez gain, 18 urtetik beherako parte-hartzaileek zuzendari gazte onenaren akzesita eskuratu ahal izango dute, eta ikusleek gogokoen duten lanak Publikoaren akzesita jasoko du (200 eurokoa).

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuko Sukaldaritza eskolak legatz errezetekin eta bao ogiarekin hasiko du ikasturtea

Curso de Merluza en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Erriberako merkatuko Sukaldaritza eskolak legatz errezetekin eta bao ogiarekin hasiko du ikasturtea

Irail honetan, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza eskolak hasiera emango dio ikasturte berriari, legatz errezeta tradizionalekin eta baita modan dagoen Asiako bao ogia egiteko gakoekin ere.

Oraingo honetan, euskal sukaldaritza tradizionalak estreinatuko ditu suak, legatzarekin prestatutako bi errezetarekin: ondarrutar eran eta saltsa berdean. Sukaldaritza zaleei zuzendutako formazio hau ostiral honetan izango da, irailak 11, 18:30ean.

Bestalde, Asiako kontinentera bidaia hilaren 18an izango da, ordu berean (18:30). Bertaratzen direnek ahate kurruskarizko baoa eta pulled pork baoa prestatu ahal izango dituzte, eta, horrez gain, ahosgaiak bereganatzen ari den ogi mota hau egiten ikasiko dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Musika klasikoa Bilboko hilerriko kaperara itzuliko da, Iñaki Bermudezen saxofoiarekin eta Yume Takasakiren pianoarekin

Concierto de saxofón y piano a cargo de Iñaki Bermúdez y Yume Takasaki

EU | ES

2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 04a, asteazkena
2026ko azaroaren 04a, asteazkena

Musika klasikoa Bilboko hilerriko kaperara itzuliko da, Iñaki Bermudezen saxofoiarekin eta Yume Takasakiren pianoarekin

  • Kontzertua datorren irailaren 13an izango da, 12etan, eta belaunaldiz belaunaldiko obren bilduma zaindua hurbilduko dio publikoari; musika klasikoaren unibertsoaren parte izaten jarraitzen duten lanak
  • Emanaldia Bilbao Zerbitzuakek urtero antolatzen duen kultur egitarauaren barruan dago

Bilboko Udal Hilerriko Kaperak musika klasikoaren melodia ezagunenak hartuko ditu berriro ere, Iñaki Bermudez saxofoi-jotzaile bizkaitarraren eta Yume Takasaki piano-jotzaile japoniarraren eskutik. Kontzertua, “Munduko Kantuak” izenburuarekin, irailaren 13an izango da, 12etan. Bertaratzen direnek musikaz gozatzeko aukera paregabea izango dute, historia, artea eta memoria uztartzen dituen ingurune berezi honetan.

Bilboko hilerrian emandako aurreko kontzertuen ostean, bi artistak bueltan datoz musika-proposamen berri bat eskaintzeko; bertan, saxofoiak eta pianoak elkarrekin hitz egingo dute, musika klasikoaren historia markatu duten konposizioen bidez. Kontzertua Bilbao Zerbitzuakek urtean zehar Bilboko Udal Hilerrian antolatzen duen kultur egitarauaren barruan kokatzen da.

“Kontzertu honen edizio bakoitzak argi uzten du hilerriko kaperan musika klasikoaz gozatzeko ekimenak herritarren artean pizten duen interesa. Iñaki Bermudezen eta Yume Takasakiren maila artistikoari eta prestatu duten egitarau erakargarriari esker, musikazaleek eta gune honetara beste ikuspegi batetik hurbildu nahi dutenek interes handiko kultur proposamena izango dute hitzordu honetan”, nabarmendu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzia Álvaro Pérez Alonsok.

Nazioarteko oihartzuna duten artistak

Bermudez Sopelan jaio zen, eta Espainian, Belgikan eta Frantzian egin du bere ibilbidea. Bartzelonako, Bruselako eta Pariseko goi-mailako musika-ikastegi entzutetsuetan trebatua, bakarlari-lana eta ganbera-musikako proiektu ugari uztartzen ditu, eta nazioarteko hainbat lehiaketatan saritu dute. Gainera, irakasle gonbidatu gisa, lan pedagogiko handia egiten du hainbat herrialdetako kontserbatorioetan eta topaketa espezializatuetan.

Bestalde, Takasakik oso goiz hasi zituen musika-ikasketak bere jaioterrian, Yokohaman. Ondoren, Tokioko Musika Eskolan eta Parisko Goi-Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zuen trebatzen, eta pianoan zein ganbera-musikan espezializatu zen. Bere ibilbide profesionalean, Frantziako eta nazioarteko hainbat talde eta bakarlarirekin aritu da elkarlanean.

“Biek urteetan zehar eraiki duten konplizitate artistikoari esker, eta errepertorio klasikoko obra handiak publikoari hurbiltzeko egin duten apustuari esker, haien emanaldi bakoitza musika-esperientzia zaindua eta gertukoa da”, azpimarratu du zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019