Bilboko udal hilerria, zine platoa

Imagen de la película "Cobradores de la noche"

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Bilboko udal hilerria, zine platoa

Bilboko Udal hilerria Cobradores de la noche film independente berriaren agertokiaren parte izango da. Jaxsak, Memento civitas (2018) edo Martirio staccato (2021) filmen zuzendariak, zuzenduko duen  filma azaroaren 13an, larunbatean, errodatuko da hilerrian, eta bertako aktoreek hartuko dute parte, super 8ko zuzendari ohi batetik hasi eta bizitza osoa horretan daraman antzerki irakasle bat arte.

Zine ekoizpen horrek kaleetan noraezean dabiltzan bi aseguru-kobratzaileren istorioa kontatzen du. Kobratzera doazen etxe bakoitzean pertsonaia bitxiak aurkituko dituzte. Kontrastatutako arketipoen bidez, bizitzari, heriotzari, zorionari eta gizabanako bakoitzak arazoei aurre egiteko eta inguruko pertsonekin harremanetan jartzeko dituen ikuspegiei buruz hausnartzeko aukera emango duen filma da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udal hilerriak etengabe ari dira bisitariak jasotzen gaur, Santu Guztien egunean

Acceso lateral al cementerio de Bilbao en el día de Todos los Santos

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Udal hilerriak etengabe ari dira bisitariak jasotzen gaur, Santu Guztien egunean

Bilboko udal hilerrietan ere hasi da nabaritzen normaltasunaren itzulera, gaur, Santu Guztien egunean, bisitariak etengabe ari dira etortzen eta. Goizean goizetik nabaritu dira joan-etorriak, eta senideak eguna aprobetxatzen ari dira fisikoki gure artean ez daudenak bisitatzeko, hilobi, panteoi eta nitxoetan loreak eta sortak uztearen keinu sinbolikoa eginez. Aldi berean, hilobiak, apaintzen dituzte.

Bilbao Zerbitzuak-ek ordutegiak gogorarazten ditu: Bilbokoa 8etatik 18etara egongo da zabalik, eta Deustukoa, berriz, 8etatik 15etara. Gaur, azaroaren 1ean, Deustukoa ere 8etatik 18etara egongo da zabalik.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerriak bere ohiko kontzertu lirikoa berreskuratuko du azaroaren 1ean

4º Concierto lírico en la Capilla del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Bilboko udal hilerriak bere ohiko kontzertu lirikoa berreskuratuko du azaroaren 1ean

Bilboko Udal hilerriko kaperak Santu Guztien Eguneko Kontzertu lirikoa hartuko du azaroaren 1ean, 13:00etan. Kontzertuan “Bilbao Bel Canto” musika taldeak hartuko du parte. Hauek osatzen dute: Patricia Sesar sopranoak; Martín Barcelona tenoreak; Zuriñe de Diego biolinak; Miren de Diego biolak; eta Iñaki Velasco pianoak. Guztiak ere, ahots zein instrumentista moduan nazioko artearen panoraman ibilbide ezaguna dutenak, eta prestakuntza sendoa eta etengabe eguneratzen ari direnak, nazioko eta nazioarteko ekitaldietan parte hartzeari esker.

Laugarren kontzertu liriko honetan Kall Jenkins, Caccini, Mascagni, Cesar Franck, Sorozabal, Webber, Haendel, Guridi, Alcala de Penella, Mozart, Italiako musika napolitar tradizionaleko, Morricone, Olaizola eta Verdiren 14 obra interpretatuko dituzte, filmetako soinu-banden abestietatik hasi eta euskal zortzikoetara, kantu sakratu, aria eta erromantzetatik pasatuz, genero horiek entzule guztiengana hurbiltzeko helburuarekin, Bilboko udal-hilerriko kapera paregabearen barruan, Domu Santu Eguneko ospakizunaren egunean.

Kontzertura joatea librea izango da leku guztiak bete arte. Klaustroaren kanpoko megafonia konektatu egingo da, kaperan sartu ezin diren pertsonek kontzertua jarraitu ahal izan dezaten.

Gainera, berrikuntza gisa, kontzertua zuzenean emango da Telebilbaoren eta Bilbao Zerbitzuak-en YouTubeko kanalaren bidez, bertaratu ezin izan diren guztiek kontzertua ordenagailu, mugikor edo tablet baten bidez zuzenean, edo ondorengo edozein unetan ikusi eta entzun ahal izan dezaten.

Laugarren kontzertu liriko honek Sarria-Funetxea eta Grupo Albia hileta-zerbitzuen enpresen laguntza du.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Deustuko eta Bilboko hilerriek familiei arreta emateko zerbitzua zabalduko dute azaroaren 1ean

Bilboko hilerria

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Deustuko eta Bilboko hilerriek familiei arreta emateko zerbitzua zabalduko dute azaroaren 1ean

Aurten, Deustuko eta Bilboko Hilerriak zabalik egongo dira, azaroaren 1ean ospatuko den Domu Santu Egunean joan nahi duten guztientzat.

Gainera, Zamudion/Derion dagoen Bilboko Udal-hilerriak herritarren arretarako langile kopurua indartuko du beste pertsona batekin urriaren 23an, 24an, 30ean, 31ean eta azaroaren 1ean, jendearen arreta hobetzeko eta bulegoetako aurrez aurreko arretan pilaketak saihesteko.

Ondorioz, bulegoetako jende aurreko ordutegia egun horietan goizeko 8:30etatik arratsaldeko 17:00ak arte luzatuko da.

Bestalde, Deustuko Udal hilerriak familiei ematen zaien arreta indartuko du Bilbao Zerbitzuak-eko lanbideetako pertsona batekin, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Familiei arreta emateko ordutegia luzatu denez eta egun horietan jendearentzat irekita egongo denez, Bilbao Zerbitzuak-etik, gehienak erakusten ari diren jokabide eredugarria berriro erakusteko eskatu gura diegu herritarrei, Udalarekin lankidetzan arituz prebentzioko osasun-arauak eta osasun-agintaritza eskudunak hartutako zuhurtasun- eta babes-betebeharrak betez, batez ere, kanpoaldean musukoa erabiltzeari dagokionez, pertsonen arteko segurtasun-tartea gorde ezin denean.

Garraio publikoa

Bilboko Udal-hilerria bisitatuko duten pertsonei, hilerrira joateko garraio zerbitzu publikoak erabiltzea gomendatzen zaie, autobusa eta trena.

  • Euskotrenen L3 Kukullaga-Etxebarri/Lezama lineak tren zerbitzua du 7:30etik 22:30era, Otxarkoagako, Txurdinagako, Zurbaranbarriko, Zazpikaleetako (Alde Zaharra), Urribarriko eta Matikoko (Bilbo) geltokietan (informazio gehiago Euskotrenen webgunean).
  • Bestalde, Bizkaibusek Bilbo eta Zamudion/Derion dagoen bertako udal-hilerria lotzen dituzten zenbait autobus-linea ditu. Linea bakoitzaren ordutegiak eta maiztasunak Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean kontsulta daitezke.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Gurutze Gorria Bilboko udal hilerriarekin elkarlanean arituko da bisitariei laguntzeko

Puesto de la Cruz Roja en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Gurutze Gorria Bilboko udal hilerriarekin elkarlanean arituko da bisitariei laguntzeko

Bilboko Udal-hilerrian, urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean hiriko lekurik bizienetako eta jendetsuenetako bat gure hilerria izango dela aurreikusiz ari gara lanean.

Sarrerak eta bisitak segurtasun osoz egin ahal izateko, aurten ere, datorren asteburuan eta azaroaren 1ean, goizeko 08:00etatik 18:00ak arte, Hilerriko sarrera nagusiko aparkalekuan egongo den boluntario dispositibo bat eta oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat Bilboko udal-hilerrira joatea hitzartu dugu Bizkaiko Gurutze Gorriarekin.

Zerbitzu berezi horren bidez, Bilboko udal hilerriko bisitariek izan dezaketen edozein istripu edo kalte fisikoren aurrean osasun-estaldura egokia eskaini gura da.

Modu berean, hilerriko sarrera nagusian Gurutze Gorriko lau boluntario prest egongo dira, bi aulkirekin, mugikortasun murriztua duten eta Bilboko udal-hilerriaren barrualdetik mugitzeko eskatzen duten bisitariak leku batetik bestera eramateko.

Gainera, Bilboko Udal-hilerriak bi aulki elektriko ditu, eta horiek ere bisitarien eskura jarriko ditugu, pertsona horiei bisita egitea errazteko, euren laguntzaileentzat ere erakargarriagoa, erosoagoa eta errazagoa izan dadin, haiek baitira aulkia maneiatu behar dutenak, ez erabiltzailea/onuraduna. Horrela, Bilboko hilerriaren irisgarritasun unibertsalaren hobekuntzan aurrera egiten dugu.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udaltzaingoa Bilboko udal hilerriarekin elkarlanean arituko da jende kopurua kontrolatzeko

Una unidad de la Policía municipal en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Udaltzaingoa Bilboko udal hilerriarekin elkarlanean arituko da jende kopurua kontrolatzeko

Bilboko Udal Hilerrira jende asko joatea aurreikusten da, urriaren 23 eta 24ko asteburuetan eta 30 eta 31n, hurrenez hurren, eta azaroaren 1ean, eta horrek elkarbizitza arazoak eragin ditzake esparruaren barruan, batez ere ibilgailuak aparkalekutik sartu eta irtetearen ondorioz.

Segurtasuna bermatu ahal izateko eta hilerrira egiten duten bisitan pertsonentzako arrisku-egoerak saihesteko, Bilboko Udaltzaingoaren agenteen laguntza izango da, eta haien zeregin nagusia izango da Bilbao Zerbitzuak enpresako langileei laguntzea hilerriaren barne-antolaketan, hala nola sarbideen kontrolean eta abarretan, eta gatazka kasuetan edo indarrean dagoen araudia betetzen ez denean esku hartzeko.

Ibilgailuen sarbidea eta aparkalekuak

Bilboko Udal Hilerriak 67 plaza ditu, eta horietatik 2 mugikortasun murriztuko txartela duten pertsonentzat erreserbatuta daude, hilerrirako sarrera nagusiaren erdialdean ibilgailuak aparkatzeko.

Ibilgailuen sarbidea erraztuko da Bilboko Udal Hilerrira, Txorierri BI 737-Erandio / Larrabetzu errepidean bisiten arintasuna bermatzeko eta zirkulazio-arazoak eta aparkaleku irregularrak saihesteko.

Azaroaren 1ean leku bat gordeko da sarreraren eskuinaldean, Bilbao Zerbitzuak zerbitzuaren bulegoen ondoan, larrialdietako ibilgailuentzat, hileta-zerbitzuetako enpresentzat, mugikortasun murriztuko txartela indarrean duten ibilgailuentzat, baldin eta txartelaren titularrak ibilgailua okupatzen badu, eta egun horretan hilerrira sartzeko baimena duten pertsonen segizioan parte hartzen duten ibilgailuentzat, bai eta baimendutako beste pertsona batzuentzat ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerriak prest daude Santu Guztien egunerako

José Antonio Fernández Celada, Yolanda Díez y Martin Barcelona

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Bilboko udal hilerriak prest daude Santu Guztien egunerako

  • Aurten, berrikuntza gisa, Bilbokoak dolu perinataleko gune bat izango du, oroitzapenerako topaleku pertsonalizatua eta intimoa, haurdunaldian, erditzean edo erditze ondoren alaba edo semea galdu duten familia guztientzat.
  • Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen bada ere, Bilboko Udaltzaingoaren eta Gurutze Gorriaren laguntza izango da eta Covidaren aurkako neurri guztiak beteko dira.
  • Urriaren 30ean eta 31n, eta azaroaren 1ean bulegoetako aurrez aurreko arreta indartu egingo da.
  • Aurten kontzertu liriko klasikoa berreskuratuko da; librea izango da edukiera bete arte, eta aurten Telebilbao tokiko telebista-katetik eta Bilbao Zerbitzuak-en youtubeko kanalaren bidez emango da zuzenean.

Datorren azaroaren 1ean Domu Santu Eguna da, eta hori giroan nabaritzen da. Iaz, inguru guztietan zegoen birusak eta horri eusteko neurriek eragotzi egin zuten bilbotar askok euren hildakoei bisita egitea, bizi ziren herriko hilerrietara soilik joan zitezkeelako. Baina 2021. urte honetan, pertsona maitatuenen panteoiak, nitxoak edo hilobiak berriro txukundu ahal izango dituzte, Bilboko eta Deustuko hilerriak berriro irekita egongo direlako joan nahi duten guztientzat. Aurten, berrikuntza gisa, Bilboko hilerriak dolu perinataleko gune bat izango du, oroitzapenerako topaleku pertsonalizatua eta intimoa, haurdunaldian, erditzean edo erditze ondoren alaba edo semea galdu duten familia guztientzat.

Ordutegiei dagokienez, Bilbokoa 8etatik 18etara egongo da zabalik, eta Deustukoa, berriz, 8etatik 15etara, azaroaren 1ean izan ezik, egun horretan 8etatik 18etara egongo baita herritarrentzat irekita.

Dolu Perinatalerako gune berria

Ama edo aita izatearen ametsa, askorentzat, hastera zihoan unean bertan amaitzen da. Haurdunaldian edo jaiotzeko unean seme edo alaba bat galtzea oso egoera traumatikoa eta mingarria da, eta dolu perinatalak ikusezin izaten jarraitzen du gizartean. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak isiltasun hori apurtu gura izan du, Bilboko udal-hilerrian intimitate- eta oroitzapen-espazio pertsonalizatu bat ezarriz, haurdunaldian, erditzean edo erditu ostean seme-alaba galdu duten familia guztientzat. Gunearen aurkezpen ofiziala laster egingo da. Dolu Perinatalari Laguntzeko Euskadiko Taldearen lankidetzarekin eta parte-hartzearekin, irekiera sinbolikoa azaroaren 1ean izango da.

Espazio horren bidez, familia horiei arreta emateko dagoen hutsunea bete, haien galerak ikusarazi, eta gurasoei doluan lagundu gura da. Memoriala irekia eta konnotazio erlijiosorik gabea da, 63. etxaldean dago, Mungiako errepideko atetik Hilerrira sartzeko sarbidearen ondoan, eta 30 metro karratuko azalera du intimitatean egoteko.

Covid-aren aurkako neurriak eta langile gehiago

Zalantza barik, udal-hilerrien kudeaketaren urteko egunik garrantzitsuenetako bat da. Hori dela eta, Bilbao Zerbitzuak-ek ekintza-plan berri bat jarri du martxan, hilerriak duintzeko eta haien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta, aldi berean, pertsonen bertaratze masiboaren ondorioz gura ez den kutsadura-gune bihur ez daitezen. Ildo horretan, gogorarazten da musukoa erabili behar dela pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko segurtasunezko distantzia gordetzea ezinezkoa den egoeretan.

Modu berean, hilerriko sarrera nagusian gel hidroalkoholikoa hornitzeko lau puntu jarriko dira bisitarien eskura, beste bi kaperarako sarbidean eta beste bi Derioko Mungialde Etorbidea kaleko sarreran, eta, horrez gain, gel hidroalkoholikoa banatzeko ohiko guneek eskuragarri jarraituko dute, errausketa-laberako sarbideetan eta Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan.

Bulegoetako aurrez aurreko arreta ere indartu egingo da urriaren 30ean eta 31n, eta azaroaren 1ean pertsona bat gehiagorekin. Ondorioz, jende aurreko ordutegia goizeko 8:30etik arratsaldeko 17etara luzatuko da.

Udaltzaingoaren eta Gurutze Gorriaren laguntza

Bilboko Udalak garraio publikoan joateko eskatu arren, euren ibilgailuan doazen pertsonek hilerrira sartzeko izango duten aukera bakarra sarrera nagusia izango da, Txorierriko BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik, hain zuzen ere. Ibilgailuek horretarako erreserbatutako eta egokitutako guneetan aparkatu beharko dute. Urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean, Bilboko Udaltzaingoak etengabeko zerbitzu berezia emango du sarbideetako trafikoa antolatzeko eta segurtasuna bermatzeko. Hiru egun horietan, Bilbao Zerbitzuak-ek Gurutze Gorriko boluntarioen eta anbulantziaren laguntza ere izango du, bisitariek izan dezaketen edozein istripu edo kalte fisikoren aurrean osasun-estaldura egokia emateko.

Kontzertu lirikoa

Aurten Bilboko Udalak kontzertu liriko klasikoa berreskuratuko du. Emanaldia azaroaren 1ean izango da, Bilboko Udal hilerriko kaperan, 13etan. Domu Santu Eguneko ohiko Meza 12etan izango da eta Bilboko gotzainak emango du.

Kontzertu lirikoak bere laugarren edizioa beteko du, aurten “Bilbao Bel Canto“ musika taldearen eskutik. Hauek osatzen dute: Patricia Sesar sopranoak, Martin Barcelona tenoreak, Alfonso Rodriguez biolinak, Miren de Diego biolak eta Iñaki Velasco pianoak. Besteak beste, ibilbide garrantzitsua duten Bilboko musikari horiek Kall Jenkins, Monteverdi, Caccini, Donizetti, Bach, Franck, Sorozabal, Webber, Guridi, Olaizola, Morricone eta Verdiren 14 lan interpretatuko dituzte. Kontzertura joatea librea izango da leku guztiak bete arte. Aurtengo beste berrikuntzetako bat da kontzertua zuzenean emango dela Telebilbao tokiko telebista katearen eta Bilbao Zerbitzuak-en youtube kanalaren bidez.

Domu Santu Egunerako programatutako ekitaldiek Sarria-Funetxea eta Grupo Albia enpresen laguntza dute.

Gogobeteze-inkestak

Iristen direnean, bisitariek inkesta bat jasoko dute, orain arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak baloratzeko. Zerbitzuak, horretarako kontratatutako pertsonen laguntza izango du, eta 10etatik 13etara bitartean emango dituzte inkestak eta horien edukia azalduko dute.

Hobekuntzak

Bilbao Zerbitzuak-ek hainbat hobekuntza egin ditu aurten kanposantuko zerbitzu eta instalazioetan. Dolu perinatalerako gune bat sortu da, oroimen-iturri bat eraiki da Covid-19ko osasun-krisian lurperatutako 961 pertsonak omentzeko eta gogoratzeko, Bilboko hilerriko harrizko horma perimetrala zaharberritu eta finkatu da, adineko pertsonentzako bi aulki elektriko erosi dira, eta, laster, eguzki-plakak jarriko dira hamar bat eraikinen estalkien gainean eta kanposantuko langileen aldagelako bi isurkiko teilatuaren gainean. Ohiko pintura-, garbiketa- eta lorezaintza-lanak egiteaz gain, jarraipena eman zaio iaz hasitako hilerriaren paisaia-eraldaketa prozesuari./p>

Prentsaurrekoa

Aurkezpena

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin solidarioak diren gazta-loreak banatu ditu

La concejala del Área de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Bilbao, Yolanda Díez, y Santiago Mohedano

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Erriberako Merkatuak bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin solidarioak diren gazta-loreak banatu ditu

Yolanda Diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak eta bere “Flores de Queso/Cheese Flowers” sorkuntza preziatuak direla eta ospetsua den Santiago Mohedanok, gaixotasun horren aurka Bizkaiko ACAMBI Elkarteak aurrera daraman borrokaren aldeko mokadu goxoak banatu dituzte.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak eta “Jardinero de las Flores” ezizenez ezagutzen den Santiago Mohedanok Erriberako Merkatuan banatu dituzte gaur goizean helburu solidarioarekin sortutako gozoki horiek. 2 euroko prezio sinbolikoan, bildutako dirua, bularreko minbiziaren aurka borrokatzen den Bizkaiko ACAMBI elkartearentzat izango da.

Erriberako Merkatuak Idiazabalgo gazta usaina zabaldu du goiz osoan. Ezaugarri nagusi ebaketa berezia duten eta egileak sortzen dituen gazta-lore horien lurrina usaindu ahal izan da Bilbon. Flores de Queso/Cheese Flowers 2020an sortu zen, gaztaren munduaz beste modu batean gozatzeko helburuarekin, lore-ebaketa bereizgarri horrekin berrituz. Artisau-gazta nazionalak erabiltzen dituzte euren sorkuntzak diseinatzeko. Autonomia erkidego bakoitzeko gaztekin eta bertako ardi-, ahuntz- eta behi-esnearen barietateekin egindako ebaketa-formatu horrekin, dastatzeko unea ahoan ezustekoa bihurtu gura dute. 250 gazta-lore barietate ezberdin sortzera iritsi dira.

Erriberako Merkatua lorategi zoragarri batean sartu da, eta bisitariek modu solidarioan erantzun diote mokadu bikainari. Yolanda Diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak horren arrazoia nabarmendu du. “Bularreko minbiziaren aurkako borrokaren aldeko ekintza askorekin ari gara azken astebetean, eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak ez du bide hori eten gura. Ekimen guztiak gutxi dira. Oraingoan, Bizkaiko ACAMBI Elkartearentzat izango da bildutakoa, gaixotasun horren aurka borrokatzeko. Euren lana izugarri eskertzen dugu, noski, euren eskutik jarraitzen dugu, gure babesa dute eta izaten jarraituko dute”.

Orduan Bizkaiko Emakume Mastektomizatuen elkartea zenak 1988tik izan duen ibilbide luzean, bilakaera handia ezagutu du, gaixotasun horren tratamendu medikoek ezagutu duten bezala. Hori dela eta, 2004an, izena bi arrazoirengatik aldatu zuten: “emakumeak” hitza baztertzea, bularreko minbiziak gizonei ere eragiten dielako, eta “mastektomizatuak” hitza ezabatzea, bularreko minbizia izateak ez duelako beti bularra erabat kendu behar denik esan gura. 2018an, elkartearen 30. urteurrenean, berriro ere izena aldatu zuten, minbizi ginekologikoa duten emakumeei ere laguntza emateko: “Asociación de Cáncer de Mama y Ginecológico de Bizkaia”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko Gabonetako loteria, Palma uhartearekin solidarioa

La Concejala de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Bilbao, Yolanda Díez y las y los comerciantes del Mercado de La Ribera

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Erriberako Merkatuko Gabonetako loteria, Palma uhartearekin solidarioa

77.554 zenbakiarekin bildutakoa sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsonentzat izango da oso-osorik.

Lehenengo aldiz, Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak dohaintza bat eskatu du Gabonetako loteria tradizionalean, helburu solidario batekin; izan ere, bildutako dirua Palmako uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsonentzat izango da oso-osorik. Ekimena merkatarien eta bezeroen elkartasuna hain maite dugun komunitate baterantz bideratzeko eta gure maitasuna eta babesa erakusteko sortu da.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzia Erriberako Merkatuko merkatariekin izan da gaur goizean, dezimoaren aurkezpenean, udal merkatuan bertan, babesa emateko. Zenbakia 77.554 da, partaidetzek 5,50 euroko kostua dute, eta horietatik 0,50 dohaintzara bideratuko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Azokak Juan Carlos Eguillorren lanak biltzen dituen erakusketa bat jasoko du

Una de las obras de Juan Carlos Eguillor

EU | ES

2024ko azaroaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 29a, ostirala
2024ko azaroaren 29a, ostirala

Erriberako Azokak Juan Carlos Eguillorren lanak biltzen dituen erakusketa bat jasoko du

Aurtengo Txikiteroen Festa dela eta, Erriberako Merkatuan eta Bilboko beste hainbat erreferentzia puntutan, Juan Carlos Eguillor artistaren lanak biltzen dituen “A la deriva por Bilbania” erakusketa izango da urriaren amaierara arte. Proiektu horren helburua Txikiteroen Festa hiriko beste sektore eta eremu batzuetara zabaltzen jarraitzea da, merkataritza-sektorera, besteak beste.

Juan Carlos Eguillor ilustratzaile bilbotar ezaguna izan zen, eta lotura handia izan zuen Erdigune Historikoarekin, eta joan den mendearen amaieran, bere obraren bidez, gure inguruko pentsamoldeak eta sentsibilitateak moldatu zituen. Ilustratzailea aukeratzearen zergatia proiektuarekin lotura zuzena izan zuela da, 2003an Ohorezko Txikito aukeratu baitzuten, eta, gainera, ez da ahaztu behar 2021. urte honetan 10 urte betetzen direla hil zenetik.

Ikusgai dauden piezez gain, artistaren lana eta erakusketa landuko dituzten bisita gidatu antzeztuak ere egingo dira. Bisita gidatuak urriaren 16an, 23an eta 30ean izango dira, larunbatez, goizeko 11:30ean. Bisitaldi bakoitzean 15 lagunentzako lekua dago; beraz, aldez aurretik erreserba egin beharko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019