Merkatuko sukaldaritza ikastaroak harritzeko moduko errezetekin joango dira oporretan

Plato de tacos mexicanos

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Merkatuko sukaldaritza ikastaroak harritzeko moduko errezetekin joango dira oporretan

Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan ematen dituen sukaldaritza ikastaroek geldialdia egingo dute udako oporretan, indarrez itzultzeko eta irailean ideia eta proposamen gastronomiko berriak eskaintzeko. Hori bai, ikasleei azken ikastaroak eskaini ondoren egingo dute, uda honetan senideak eta lagunak harritzeko aukera izan dezaten.

Uztailaren 29an, ostiralean, Tako mexikarrei buruzko ikastaroa emango da. Ikastaro horretan, bertaratzen direnek Mexikoko gisatuen sekretuak ikasiko dituzte, bai eta saltsa perfektua egiteko gakoak ere. Tailer gastronomiko horiek uztailaren 30ean, larunbatean, emango diote amaiera denboraldiari, pintxoak egiteko ikastaroarekin.

“Itzuli arte esaten diegu agur, aho zapore bikainarekin. Gozamena da ehunka bilbotarrek eta turistek urtero tailer horiekin gozatzen eta ikasten dutela ikustea, Erriberako Merkatua ezagutzeaz batera, eta prestatzeko udal merkatuetako postu guztiak eskura jartzen dizkieten tokiko eta kalitatezko produktuak erabiltzen dituztela jakitea”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerrira egindako ikustaldi antzezpenez lagunduak ehun bat pertsona bildu ditu

Un momento de la visita guiada nocturna teatralizada

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilboko hilerrira egindako ikustaldi antzezpenez lagunduak ehun bat pertsona bildu ditu

Bilbao Zerbitzuak udal entitateak antolatu du jarduera, eta Bizkaiko Arte Elkartearen lankidetzarekin jarri du abian; Yolanda Díez Bilboko Udalaren alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak ere parte hartu du.

Ilargiaren eta parte hartzaileei eman zaizkien kandelen argitan, ikustaldira bildu diren pertsonek aukera izan dute udal hilerrian ehortzita dauden pertsonaia ospetsu anitzen historia ezagutzeko, antzezpen baten bidez eta txistuaren musika eta musika klasikoa lagun.

Bilboko udal-hilerrian ehun bat pertsona bildu dira, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan dute udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean, zeina Bilbao Zerbitzuak udal entitateak antolatu baitu, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan. Ikustaldia beste kultur jarduera bat da, Bilboko udal-hilerria ezagutarazteko eta kulturaren, historiaren eta artearen, paisaiaren eta hileta-kulturaren aldetik hilerria zer ondare baliotsua den agertzeko egiten ari diren kultur jardueren artean.

«Jarduera honek arrakasta izan du Bilboko bizilagunen artean. Bada astebete bano gehiago plazak bete zirena. Parte hartzaileek uriaren historia ezagutzeko aukera izan dute, modu ezohiko eta inoiz irudikatu ezingo zuketen batean, kandelen argitan, eta Bizkaiko Arte Elkarteko kide iaioen antzezpena lagun», adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udalaren alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak, ikusleen artean izan baita.

Ikustaldian zehar, hilerrian ehortzita dauden pertsonaia ospetsu anitzen historia kontatu da, antzezpen bidez, eta txistuaren musikaz eta musika klasikoz lagunduta. Bitartean, parte hartzaile guztiak ibili dira hilerrian zehar, ilargiaren eta kandelen argitan, girotzeko soinuz, musikaz eta beste ekintza dinamiko batzuez lagunduta.

Bizkaiko Arte Elkarteko kideek dinamizatu dute jarduera, eta XX. mendeko pertsonaia ospetsuak antzeztu dituzte, hilerrian ehortzita daudenak. Era berean, parte hartzaileak harritu dituzte hainbat pertsonaia nabarmenen alderdi eta ezaugarri bitxiekin, hala nola Casilda Iturrizar eta haren senar Tomás José de Epalza, Juana Mir idazlea, Gabriel Aresti poeta, Rafael Moreno Aranzadi Pitxitxi Athleticeko futbol-jokalaria, besteak beste.

Pertsonaia askoren bizitza ez ezik, gaur gauean Bilboko udal-hilerrira bildu diren pertsonek (ehun bat izan dira), aukera izan dute, halaber, uriaren historian ardura handikoak izan diren hainbat kontu eta gertaera ezagutzeko. Gertaera horiek leku oso berezi eta intimoetan daude irudikaturik hilerriaren barruan, hala nola: 1912ko Zabalguneko Zirkuko umeen tragedia; Espainiako Gerra Zibila, ekialdeko harresian, non fusilatu baitzituzten 538 pertsona, gehienak miliziano errepublikazaleak; eta Larrinagako espetxeari, Galera etxea barnetegi eta Aingeru Guardakoen komentu presondegi bihurtuei eta Altuna Mendi eta Cabo Quilates itsasontziei egindako erasoetan eraildako biktimak, kriptan ehortziak, eta, halaber Oiz mendian 1985ean izandako hegazkin-istripuko biktimak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria distiraz ageri zen ilargiaren eta kandelen argitan, magiaz eta historiaz betetako gau batean

Público asistente al evento con las velas y con los auriculares

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilboko hilerria distiraz ageri zen ilargiaren eta kandelen argitan, magiaz eta historiaz betetako gau batean

Bilboko Udal Hilerrian, atzo gauean, ehun bat lagun bildu ziren, uriaren historia ezin irudikatuzko modu batean ezagutzera hurbildurik, Bilbao Zerbitzuak udal entitateak Bizkaiko Arte Elkarterekin batera antolatutako ikustaldi antzerkiz lagundu batean. Ikustaldia hasi baino lehen, kandelak banatu zitzaizkien hurbildutakoei, eta ikustaldi osoan zehar eroan zituzten, ikusi zituzten hilerriko bazter guztiak argituz.

«Aukera handi bat da Europan adierazgarrienetakoa den hilerria ezagutzea hain modu magiazko eta ezohiko batean, eta, aldi berean, zentzumenendako opari bat, zeren eta, antzezten ibili ziren artisten lan handiari esker, Bilbo eta bilbotarrak hobeto ezagutzeaz gain, beste garai batera bidaiatu baikara», adierazi du Yolanda Díez alkateorde eta Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak, berak ere esperientzia baliatuta eta beste batzuek bezala parte hartuta.

Ibilbidean zehar, bitxikeria eta pasadizo ugari izan ziren, eta ikaraldiren bat edo beste ere bai, agerraldi batzuk tarteko, hala nola Casilda Iturrizarren eta haren senar Tomás José de Epalzaren agerraldia, Juana Mir idazlearena, Gabriel Aresti poetarena edo Rafael Moreno Aranzadi (Pichici) Athleticeko futbolariarena, zeintzuk, gau horretan, erabaki baitzuten beren kripta eta panteoietako lasaitasuna utzi behar zutela eta eurak ikustera joandako pertsona guztiei lagun egin behar zietela.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Adrián Rejón «Masterchef» telebista-saioko lehiatzailea bertatik bertara jardun da Otxarkoagako udal azokan

Yolanda Díez y Adrián Rejón en un momento del evento

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Adrián Rejón "Masterchef" telebista-saioko lehiatzailea bertatik bertara jardun da Otxarkoagako udal azokan

Otxarkoagako auzotarrak adi-adi izan ditu azokako bezero eta erabiltzaileak, eta hegaluze-tartarez egindako pintxoak, olioz eta eztiz maneatutako entsaladak eta onddo-risottoa prestatu ditu.

Otxarkoagako udal azokan, gaur goizean, auzotar oso berezi bat izan da ikustaldia egiten, Adrián Rejón TVEko «Masterchef» telebista-saioko lehiatzailea, hain zuzen, zeina bertatik bertara jardun baita sukaldean, udal azokaren erabiltzaile guztien aurrean. Yolanda Diez Bilboko Udalaren alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak lagundu dio sukaldean. Sukaldaritzako talent saio ospetsuan ari da lehiatzaile Adrián karismaduna, eta hegaluze-tartarez eta ahuakatez egindako pintxoak, olio, ziape eta eztiz maneatutako entsalada eta koilaratxoetan dastatzeko onddo-risottoa prestatu ditu.

«Esperientzia zinez atsegina da Adrián Rejónen mailako sukaldariak eta udal azokak elkartzea, oraingoan Otxarkoagakoan bezala; izan ere, hangoxe auzotarra baita Adrián. Sasoiko produktuak hautatu ditu maneatzeko, osasungarriak eta gure udal azoketan aurkitzen errazak. Ni neu ere animatuko naiz etxean prestatzera», adierazi du Yolanda Díez alkateordeak.

Telebistako lehiaketa arrakastatsu horretako sutegien artean, sukaldarigaien bitxikeria eta kontutxo asko ateratzen dira agerira. Adrián, Bilboko Otxarkoagako auzotarra, telebista-saio bakoitzean saiatu da epaileak harritzen berak maneatutako jakiekin, eta bere amaren indaba- eta dilista-eltzekariak nabarmendu izan ditu, bere gogokoenak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Emakunderen «30 emakume ahaztezin» erakusketak Bilboko Erriberako merkatua bisitatuko du

Una de las acuarelas exhibidas en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Emakunderen "30 emakume ahaztezin" erakusketak Bilboko Erriberako merkatua bisitatuko du

Gasteizko Hornidura Merkatuan erakusgai egon ondoren, Bilboko Erriberako Merkatuak “30 emakume ahaztezin-30 mujeres inolvidables” erakusketa hartuko du irailera arte. Erakusketa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatu du, eta 30 akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak hainbat diziplinatan, idazketan, bertsolaritzan, pinturan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan, politikan, kazetaritzan, ikerketan, edo irakaskuntzan, besteak beste, nabarmendu diren gure herrialdearen historiako emakumeak erretratatzen ditu. Akuarela horiek emakume horien bizitzari buruzko informazioa ematen duten ikus-entzunezko beste material eta elementu batzuekin osatzen dira.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkaria bat etorri da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin, eta adierazi du denbora luzean jasan duten aitortzarik ezak emakumeak ikusezin egin dituela, gaur egun ezagutzen dugun mundua eraikitzeko ekarpen handia egin duten arren. “Erakusketa honek omenaldia egiten die, baina, aldi berean, gizartean hain ezagunak ez diren beste lan batzuetan bizitzari eutsi ahal izan zioten emakumeentzat ere omenaldia izan gura du”.

Horrela, izendatuak eta omenduak izatea merezi duten historiako beste emakume asko daudela jakinda, erakusketa herritarrek emakume horien oroimenari egiten dioten ekarpenerako gune ere izan gura du. Helburu horrekin, erakusketan, gogora ekarri beharreko emakume gehiago proposatzeko gonbidapena egiten zaie bisitariei, edozein arlotan nabarmendu diren emakumeak. Euren herrietako edo euren familietako erreferentziazko emakumeak proposatzera eta haien historia kontatzera gonbidatzen zaie. Ekarpen hori egiteko, #mujeresinolvidables #emakumeahaztezinak traolak erabili ahal izango dira sare sozialetan.

Erakusketan aintzatesten diren emakumeak Emakundek argitaratutako “30 emakume ahaztezin-30 Mujeres inolvidables” liburuan ere jasota daude.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Canal cocina Te pasa el delantal programak Erriberako merkatuko postuak bisitatuko ditu

Portada del programa Te paso el delantal en Canal Cocina

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Canal cocina te pasa el delantal programak Erriberako merkatuko postuak bisitatuko ditu

Ostegun honetan Canal Cocina te pasa el delantal programaren atal bat grabatuko dute Erriberako Merkatuan. Programa berri horretan, pertsona anonimoek eta sukaldaritzan aritzen ez direnek euren plater izarra dela uste dutena egiten erakutsiko dute. Kasu honetan, Alberto, Erriberako Merkatuko sukaldari afizionatua eta ohiko bezeroa, izango da programaren protagonista eta errezeta egiteko osagaien bila merkatuko postuak bisitatuko ditu.

“Esker onez hartzen dugu programa honek atal bat grabatzeko Erriberako Merkatua aukeratu izana, Bilboko leku enblematikoa eta interesgarria delakoan. Gainera, postuetako jabeek bezeroei ematen dieten gertuko tratu profesionala balioesteko aukera izan dugu, baita Udal Merkatuetan egunero saskiak betetzen dituzten bilbotarrek haiengan jartzen duten konfiantza ere”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Programan zehar, Albertok merkatuko bere konfiantzazko arrandegia bisitatuko du. Produktuak berrikusi ondoren, zapoa aukeratuko du, ondoren bere etxean prestatuko duen errezetaren osagai nagusia.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Pasta eta arroza izango dira Erriberako Merkatuko hainbat sukaldaritza-tailerren protagonistak

Uno de los platos que se preparán en los talleres de cocina

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Pasta eta arroza izango dira Erriberako Merkatuko hainbat sukaldaritza-tailerren protagonistak

Uda eta hondartza-garaia iristearekin batera, pasta- eta arroz-tupperrak, eguzki-kremarekin eta ur-botilekin batera, ezinbesteko osagarri bihurtzen dira, erlaxatu eta eguzki-izpiak gozatzeko, eguna hondartzan edo igerilekuetan igarotzen duten pertsona guztientzat. Horregatik, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) hainbat tailer emango ditu Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan oinarrizko jaki horiek goi-mailako plater bihurtuko dituzten errezeta berriak irakasteko.

«Erriberako Merkatuan ematen diren sukaldaritza-ikastaroei esker, bilbotarrek modu berritzailean ikasiko dute errezetak egiten; izan ere, aukera osasungarri eta elikagarri ugari landuko dituzte, Bilboko Udal Merkatuetako tokiko produktuek ematen duten zapore paregabearekin”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Uztailaren 5etik aurrera, eta hileko astearte guztietan, Mikel Escudero ESHBIko sukaldariak lau sukaldaritza-tailer emango ditu, 18:30etik 20:30era, pasta eta arroz platerrak prestatzeko. Lehenengo saioan landuko diren errezetak Gnochia gazta- eta pesto-saltsarekin eta carbonara pastarekin izango dira. Bigarren saioa uztailaren 12an izango da, pasta freskoa egiten ikasteko. Hirugarren eta laugarren saioetarako (uztailak 19 eta 26), risottoa eta arroz saldatsua saltsa berdean dauden txirlekin eta arroza ahatearekin eta gari-zainzuriekin; eta arroza bakailaoarekin curry erara tailerrak daude aurreikusita, hurrenez hurren.

Sukaldaritza tailerrei buruzko informazio gehiago

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek sariak banatu dizkie Bilboko hilerriko pintura azkarreko lehiaketako irabazleei

Yolanda Díez y Aida Mauri en la entrega de premios

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilbao Zerbitzuak-ek sariak banatu dizkie Bilboko hilerriko pintura azkarreko lehiaketako irabazleei

Bilboko Udal Hilerriko Pintura Lehiaketaren I. edizioko irabazleei ekainaren 17an eman zitzaizkien sariak, Bilboko Udaletxeko Areto Arabiarrean. Lanak astebetez erakutsiko dira Erriberako Merkatuko kartel digitaletan eta Bilbao Zerbitzuak-en webgunean. Gainera, lehiaketaren oinarrien arabera, saritutako margolanak eta emandakoak Bilboko Hilerrian ere egongo dira ikusgai Domu Santu eguneko kultur programazioan.

“Beste ezer baino lehen, lehiaketa honetako irabazleak zoriondu gura nituzke, egindako lanen bidez benetako talentu artistikoa gozatzeko aukera eman digutelako. Bestalde, eskerrak eman gura dizkiet parte-hartzaile guztiei euren margolanen bidez Bilboko Udal Hilerriaren edertasuna eta xarma gozatzeko modu berriak erakusteagatik”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Aida Mauri Crusat bartzelonarraren “Entrada a la Cripta” margolanak lortu zuen lehen saria, eta José Reyes Rodriguezen “Capilla somonte basabe” eta Carlos Espiga Alfonsoren “Esculturas” lanek bigarren eta hirugarren sariak lortu zituzten, hurrenez hurren. Era berean, Josep Millasen «Cementerio de Bilbao» pinturak akzesita lortu zuen.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak Suitzako turismoarekin elkarlanean ari da turismo arduratsua, ekologikoa eta jasangarria sustatzeko

Stand de 'Swisstainable on Tour'

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilbao Zerbitzuak Suitzako turismoarekin elkarlanean ari da turismo arduratsua, ekologikoa eta jasangarria sustatzeko

Erriberako Merkatuak “Swisstainable on Tour” erakusketa ibiltaria hartuko du, Suitza jasangarriena eta ekologikoena ezagutarazteko. Suitza Turismok, Friburgo eskualdearekin, Leman Lakuarekin, Basileako hiriarekin eta Suitzako trenekin lankidetzan antolatutako erakusketa, Erriberako Merkatuko sarrera nagusiaren atariaren erdian egongo da, beheko solairuan. 11 metroko luzera eta 6 metroko zabalera duen atoia daraman bizikleta elektriko batek osatzen du.

“Plazerra da “Swisstable on Tour” erakusketa bezalako ekimenetan parte hartzea; izan ere, Erriberako Merkatua hiribilduaren mugetatik haratago ezagutarazteko aukera ematen du, jasangarritasuna eta bizimodu ekologikoa sustatzen diren bitartean. Bi ezaugarri horiek gure Udal Merkatuen nortasunaren parte dira”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Erakusketak estatuko hainbat hiri zeharkatu ditu, Madril, Bartzelona eta Valentzia, besteak beste, Suitzako turismo arduratsuari balioa emanez eta hura sustatuz. Gainera, ekimen hau pertsonengana hurbiltzeko asmoz, Suitza Turismok Suitzara bidaia baten zozketa egingo du.

Irabazi bidaia bat Suitzara

Suitza Turismok zozketa bat egitea erabaki du. Zozketa horretan jende guztiak parte hartu ahal izango du eta irabazleek Suitzara bidaia bat jasoko dute opari. Parte hartzeko, inprimaki hau bete beharko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak erakundeak Bilboko hilerrian bisita antzeztua antolatu du uztailaren 9an

Composición gráfica del evento en el que se ve el cementerio de Bilbao de noche

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilbao Zerbitzuak erakundeak Bilboko hilerrian bisita antzeztua antolatu du uztailaren 9an

Jarduera pertsonaia ospetsu batzuek eta gidari edo aurkezle batek egingo dute, guztiak ere Bizkaiko Arte Elkarteko kideak. Pertsona horiek lurperatutako pertsonak ordezkatuko dituzte, eta haien bizitzaren alderdi garrantzitsu eta bitxiak kontatuko dituzte.

Gehienez ere, 100 lagunentzako ekitaldia da, eta hortaz, erreserba egin behar da Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan, 944 231 019 telefonora deituta edo Bilbao Zerbitzuak erakundearen webgunearen bidez, uztailaren 6ko 13:00ak arte.

Bilboko hilerriak bisita antzeztua eta gidatua antolatu du uztailaren 9ko (zapatua) gauean, 21:00etatik 22:30era bitartean. Bisita horretan, parte-hartzaileak hainbat espaziotatik (sarrera, hilobiak, panteoiak …) ibiliko dira eta horiek ezagutuko dituzte (edo berriro deskubrituko dituzte). Bilboko historia hilerrian lurperatuta dauden pertsonen bitartez, inoiz imajinatu gabeko moduan, kandelen argitan. Bilboko Udal Hilerria ezagutarazteko eta hilerriko ondare kulturalari, historiko-artistikoari, paisaia-ondareari eta hileta-ondareari balioa emateko Bilbao Zerbitzuak egiten ari den kultura-jardueren barruan kokatzen da honako hau.

Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Yolanda Díezek azaldu duenez, “heriotzaren kontzeptua, askotan, arindu eta ahuldu egin da alderdi morbosoenak goraipatuz. Horregatik, ekimen honekin heriotza modu naturalagoan eta lasaiagoan ulertzeko modu bat erakatsi nahi diogu gizarteari. Testuinguru horretan, ikuspegi hori ahaztu gabe eta oztopoei aurre egiteko borrokatuz, gure proiektua Europako hilerriek gaur egun duten joerarekin bat dator, hau da, hilerriak hurbiltzea pertsonei, bizidunei, hartara, hilerriez bizitzan goza dezaten, bake-, lasaitasun-, kontsolamendu- eta gogoeta-leku gisa, ondare historiko kulturalaz gozatzeko eta denboran zehar bilakaera soziala zer-nolakoa izan den ikusteko leku gisa.

Bisitan, hilerrian lurperatutako hainbat pertsonaia ospetsuren istorioa antzeztuko da, txistu-musikarekin eta musika klasikoarekin lagunduta. Era horretan, Bilbao Zerbitzuak erakundeak hileta-kultura gizarteari hurbilduko dio, «tresna pedagogiko» baten moduan, osagai batzuk eta besteak nahastuko dituen ekimen batean, bitariko formatu batekin, alegia, bisita gidatu eta «performance» gisara.

Giroko soinuen, musikaren, ekintza performatiboen eta dinamikoen bidez, parte-hartzaileak hilerrian paseoan ibiliko dira ilunpetan, kandelen eta ilargiaren argia lagun. Kandelak bisitaren hasieran banatuko zaizkie, inork xehetasunik gal ez dezan.

Bilboko hilerria bisitatzea aukera ezin hobea da uriari, jendeari eta lurrari buruz dakiguna ezagutu, gogoratu eta zabaltzeko. Hilerri bat bisitatzean iragana ezagutu daiteke, hildakoen istorioen bidez hiriaren bizitza jasotzen baita, eta horrek gure ingurua eta hilerri hau beste modu batera ikusteko aukera ematen baitigu” zehaztu du Diezek.

Jarduera pertsonaia ospetsu batzuek eta gidari edo aurkezle batek egingo dute, guztiak ere Bizkaiko Arte Elkarteko kideak. Pertsona horiek lurperatutako pertsonak ordezkatuko dituzte, eta haien bizitzaren alderdi garrantzitsu eta bitxiak kontatuko dituzte.

Hala, gauaren aterpean, Bilboko udal-hilerriaren historia, hilerriak gordetzen duen artea eta hilerrian dauden XX. mendeko pertsonaia garrantzitsuen bizitza (Casilda Iturrizar eta Tomás José de Epalza senar-emazteak, Juana Mir idazlea, Gabriel Aresti poeta eta Rafael Moreno Aranzadi (Pichici) Athleticeko jokalaria, besteak beste) kontatuko digute, panteoi liluragarrien eta harrizko edo brontzezko estatuen artean.

Ez hori bakarrik, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik gaur egunera arte Bilboko XX. mendeko historia astindu duten gertaera mingarriak ere gogoraraziko dizkigute, hala nola hauek: Zabalguneko Zirkuko haurren tragedia, 1912an; Espainiako Gerra Zibila, ekialdeko harresia lekuko, 538 pertsona fusilatu baitzituzten, batez ere miliziano errepublikanoak; Larrinagako espetxeko erasoko, La Galerako eta Aingeru Zaindarietako biktimak; Altuna Mendi eta Cabo Quilates itsasontzietako biktimak, Kriptan ehortziak; eta Oiz mendiko 1985eko hegazkin-istripuko biktimak.

Bitxikeria asko dira Bilboko udal-hilerrirako bisita hori esperientzia ahaztezina egiten dutenak; udal-hilerria Espainiako hilerri zaharrenetako bat eta Europako hilerri esanguratsuenetako bat da.

Izena emateko epea

Jarduera horretan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, gehienezko kopuru bat izango baita, segurtasunagatik. Edukiera 100 lagunekoa izango da.

Bisita antzeztura joateko erreserba uztailaren 6ko 13:00ak arte egin daiteke, Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan (30 plaza), 944 231 019 telefonora deituta (30 plaza) edo Bilbao Zerbitzuak erakundearen webgunearen bitartez (40 plaza) [Bitarteko honen bidez agortutako plazak], pertsona guztiek bisitan sartzeko aukera izan dezaten, beren baliabide edo trebetasun teknologikoak edozein izanik ere. Sarbide-kanal horietako batean betetzen ez diren plazak beste kanaletara bideratuko dira.

Ibilbidean zehar audio-sistemak erabiliko dira, bertaratzen direnek gidariaren azalpenez modu inguratzaileagoan gozatu ahal izan dezaten.

Gurutze Gorriaren lankidetza

Ekitaldia egiteko, Bizkaiko Gurutze Gorriak oinarrizko laguntza-ekipoa jarriko du -boluntario 2 eta ibilgailu bat- 20:00etatik 23:00etara bitartean, prest egongo direnak ekitaldira bertaratutako pertsonei berehalako arreta eman behar izanez gero eta bestelako osasun-gorabehera edo istripu prebenitzeko.

Bestelakoak

  • Bisita ez da 12 urtetik beherakoentzat gomendatzen.
  • Ezingo da argazkirik, bideorik edo audio-grabaziorik egin.
  • Antzezpenak ibiltariak izango dira, eta, hortaz, ez da esertzeko leku espezifikorik egongo.
  • Oinetako erosoak eta hotzetik babesteko arropa eramatea gomendatzen da.
  • Ekitaldira joan ahal izateko, ezinbestekoa da erreserbaren ziurtapena aurkeztea ekitaldiaren sarreran.
  • Ezinbestekoa da Bilboko udal hilerriko ate nagusian egotea (Santimami Auzoa 4, Zamudio/Derio) bisita hasi baino 15 minutu lehenago.
  • Bisita ez da bertan behera geratuko euria eginda ere; bai, ordea, alerta horia edo gehiago ezarrita badago. Euria bada, zira, aterki eta oinetako egokiak eraman.
  • Jarduera bertan behera utzi ahal izango da gutxieneko jende-kopurua ez badago edo antolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019