Udal merkatuek bat egin dute Aste Nagusiarekin

Personas degustando pinchos en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Udal merkatuek bat egin dute Aste Nagusiarekin

Bilboko udal merkatuak ere urdinez tindatzen ari dira egunotan, Bilbok abuztuaren 20tik 28ra ospatzen duen Aste Nagusia dela eta. Aste Nagusian murgilduta, tabernak eta jatetxeak bertatik elikatzen dira lehengairik onenak aukeratuz pintxo eta plater onenak eskaintzeko eta haiekin gozarazteko; erakargarri eta deigarriak dira Bilbo bisitatzeko Aste Nagusia aukeratzen duten turistentzat; familiarteko mahaiek ere ahaleginak egiten dituzte bazkari eta afarien inguruko jai-giroko konpainia atseginean egiten diren topaketetan…: Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkariak eskertu egin ditu “Aste Nagusian gure udal-merkatuetara egindako bisitaldiak, batez ere saltzaileak, inoiz baino prestatuago daudelako zerbitzurik onena, hurbilekoa eta profesionala eskaintzeko, zapia lepoan jarrita jaia kutsatuz”.

Hain gustuko ditugun sasoiko elikagaiek ez dute etenik Erriberako, Zabalguneko, Deustuko, San Inazioko, Labayruko, Otxarkoagako eta Traukoko udal-merkatuetako postuetan, eta ordutegi hauetan daude irekita:

  • Zabalguneko Merkatua: ohiko ordutegiari eusten dio. Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era.
  • Deustuko Merkatua: ekainaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik larunbatera, 8etatik 14etara. Uztailean ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 20:00etara irekiko da eta abuztuan ostiral arratsaldeetan itxita egongo da.
  • Otxarkoagako Merkatua: ekainaren 1etik irailaren 1era, astelehenetik larunbatera, 8etatik 14etara; ostiraletan eta jai-bezperetan, 17:00etatik 19:30era; eta abuztuan, ostiral arratsaldeetan, itxita egongo da.
  • San Inazioko Merkatua: ekainaren 14tik irailaren 14ra, astelehenetik larunbatera, 8etatik 14etara, eta ostiral arratsaldeetan, 17:00etatik 19:30era.
  • Traukoko merkatua: ohiko ordutegiari eusten dio. Astelehenetik larunbatera, 8etatik 14etara eta arratsaldeetam, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.
  • Labayruko merkatua: uztailaren 4tik irailaren 7ra, astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara; uztailean arratsaldez itxita egongo da, ostiraletan izan ezik; abuztuan arratsaldez itxita egongo da.
  • Erriberako Merkatua: ekainaren 14tik irailaren 15era, astelehenetik ostegunera, 8etatik 14:30era; ostiraletan eta jaiegun bezperetan, 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, 8etatik 15etara.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria bideoklip musikal baten agertoki bihurtuko da

Grupo musical 'El año del caimán'

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilboko hilerria bideoklip musikal baten agertoki bihurtuko da

Bilboko Udal Hilerriak joan den martxoan sortutako “El año del caimán” rock taldea hartuko du abuztuaren 13, 14 eta 15ean. Hiru egun horietan, bandak kanposantua erabiliko du laster bere lehen diskoarekin batera aterako den bideoklip baten agertoki gisa.

“El Club de los 80” deitutako abestia, institututik elkar ezagutzen duten lagun talde bati eta euren bizitzan zehar elkarrekin gainditzen dituzten oztopoei buruzkoa da. Jaxsa taldeak, ikus-entzunezko lan independenteak egiten dituen kolektiboak, zuzenduko du grabazioa.

“Ondare kultural, historiko-artistiko eta paisajistiko garrantzitsuari esker, Bilboko Hilerria sentimenduz eta emozioz betetako “El Club de los 80” moduko istorioa kontatzeko agertoki idilikoa da. Bilbao Zerbitzuak-etik oso eskertuta gaude proiektu honetarako gure laguntza izan dutelako”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak Aste Nagusiko 43. Gastronomia Lehiaketaren aurkezpen ekitaldia hartu du

Presentación de Bilbao Konpartsak en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Erriberako Merkatuak Aste Nagusiko 43. Gastronomia Lehiaketaren aurkezpen ekitaldia hartu du

Hiriko Merkaturik ikonikoenak sukaldaritza-tailerren eta Aste Nagusiko ohiko Gastronomia Lehiaketaren 43. Edizioaren aurkezpen ekitaldia hartu zuen abuztuaren 10eko goizean. Lehiaketa Bilboko Konpartsek eta Aste Nagusirako Jai Batzorde Mistoak antolatu dute, eta horrekin batera sukaldaritza tailerrak, bertako produktuak, askotariko landare-aukerak eta umeentzako «Gastrotxiki» sukaldaritza eskola izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak hiriaren historia erakusten du audiogidak lagundutako ibilbideen bitartez

Una persona visita el Cementerio de Bilbao con una audioguía

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilboko hilerriak hiriaren historia erakusten du audiogidak lagundutako ibilbideen bitartez

Bilboko Hilerria, berau osatzen duten elementu historiko-artistiko harrigarriei begira paseatzen den bitartean hiriaren historia ezagutzeko lekurik magiko eta harrigarrienetakoa da. Bilbao Zerbitzuak-ek hilerrian zehar ibilbide gidatua egiteko aukera eskaintzen du. Bertan, audiogidak ematen dituen azalpenen bitartez, hilerriaren hainbat alderdi ezagutzen dira. Ibilbideak hainbat interesguneetatik zehar paseatzea proposatzen du, besteak beste, familia ezagunen eta Indalecio Prieto edo Casilda Iturrizar moduko pertsona ospetsuen kaperetatik eta panteoietatik.

“Bilbao Zerbitzuak-ek jendearen eskura jartzen dituen audiogidei esker, guztiek euren kabuz ezagutu ahal izango dute hilerria. Bilboren eta bertako hilerriaren historia ikasiko dute, baita interesguneak eta bitxikeriak ezagutu ere”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Bisitek ordubete inguruko iraupena dute, eta jende guztiarentzat eskuragarri daude, doan, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Udan, bisitak 08:00etatik aurrera hasten dira eta, berandu iluntzen duela aprobetxatuz, 20:00ak arte luzatzen dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko Konpartsek urteroko lehiaketa gastronomikoa aurkeztuko dute Erriberako Merkatuan

Txupinazo de fiestas de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilboko Konpartsek urteroko lehiaketa gastronomikoa aurkeztuko dute Erriberako Merkatuan

Urtero bezala, Bilboko Konpartsek hainbat lehiaketa gastronomiko antolatuko dituzte Aste Nagusian. Aurkezpena Erriberako Merkatuan izango da abuztuaren 10ean, 11:00etan.

Bilbao Zerbitzuak-ek ilusio handia du ekitaldi hori Hiriko Udal Merkatuetako batean hartzeko. Izan ere, Erriberako Merkatua bezala, Aste Nagusia elementu ikonikoa da bilbotarren artean. Lehiaketak euskal sukaldaritza tradizionalean ohikoak diren plateretan oinarritzen dira, Marmitakoa edo Bakailaoa Pil Pil eran, esaterako, eta bertako eta kalitate goreneko produktuekin egiten dira, Bilboko Udal Merkatuetako postuek eskaintzen dituztenekin, besteak beste.

Gastronomia lehiaketak abuztuaren 22an, astelehenean, hasiko dira, lehena patatak saltsa berdean, eta abuztuaren 28ra arte luzatuko dira. Azken egunean buztan gisatuaren lehiaketa izango da. Tartean, beste bost lehiaketa egingo dira:

  • Astelehena 22: Patatak saltsa berdean
  • Asteartea 23: Patata tortilla
  • Asteazkena 24: Txipiroiak euren tintan
  • Osteguna 25: Bakailaoa bizkaitar erara
  • Ostirala 26: Bakailaoa Pil Pil erara
  • Larunbata 27: Marmitakoa
  • Igandea 28: Buztan gisatua

Lehiaketaren zazpi egunetan zehar mila kazola inguru aurkeztuko dira. Aurtengo epaimahaia sukalde garrantzitsuetako taldeek, sukaldaritza beganoan espezialistek, Alde Zaharreko betiko tabernen jabeek eta gastronomiaren munduarekin lotura handia duten pertsonek osatuko dute, Bilbao Bizkaia Slow foodeko kideek, besteak beste.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria, ezinbesteko geltokia europako hilerrien ibilbidean

Un participante del concurso de fotografía haciendo una foto de la Capilla del Cementerio de Bilba

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilboko hilerria, ezinbesteko geltokia europako hilerrien ibilbidean

Bilboko Hilerria parte den Hilerrien Europako Ibilbidea egitea erabakitzen duten guztiek hiri bakoitzeko kultur ondarea ezagutu dezakete, bai eta bertan bizi izan diren pertsona garrantzitsuei buruz ikasi ere.

“Bilboko hilerria ondare artistiko eta historiko berezia duen lekua da. Bertan paseatuz, panteoiez, eskulturez eta hilobi-monumentuez gain, hiriko pertsonaia garrantzitsu eta ospetsuen zenbait hilobi aurkitu ahal dira”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Gainera, duela urte batzuetatik hona, eta haren balio historikoari eta hura osatzen duten elementu guztien balio arkitektonikoari esker, Bilboko Hilerria arrazoi historiko edo monumentalengatik, kanposantu aipagarriak mantentzen eta sustatzen dituen Europako Hilerri Esanguratsuen Elkarteko (ASCE) kide da.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udako zapore eta usain berriak iritsi dira udal merkatuetara

Frutas del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Udako zapore eta usain berriak iritsi dira udal merkatuetara

Uztailean eta abuztuan, Udal Merkatuetako fruta eta barazki postuak kolorez betetzen dira eta udarekin erlazionatzen diren usainek giroa bustitzen dute. Gerezia, arana, melokotoia, meloia edo nektarina moduko frutek eta lekak, letxuga, arbia, piperra, errefaua, erremolatxa, tomatea eta azenarioa bezalako barazkiek, tokiko eta kalitatezko produktu onenen bila udal merkatuetara hurbiltzen diren pertsona guztien zentzumenak betetzen dituzte.

“Udan, sasoiko produktuak izaten dira postuetako erregeak, eta egunero dozenaka bilbotar eta turista joaten dira Udal Merkatuetara hiriko produkturik onenen bila. Hori dela eta, Bilbao Zerbitzuak-etik horrelako produktuak kontsumitzera animatzen ditugu herritarrak, gozoak izateaz gain, oso osasungarriak direlako”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria, muturreko beroari aurre egiteko aterpe klimatikoa

Entrada del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilboko hilerria, muturreko beroari aurre egiteko aterpe klimatikoa

Klimaren aldaketaren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira, eta muturreko beroa horietako bat da. Udan Bilbon gero eta ohikoagoak diren tenperatura altuei aurre egiteko, Bilboko Udalak herritarrek erabil ditzaketen 130 gune edo eraikinez osatutako aterpe klimatikoen sarea ezarri du, eta horietako bat Bilboko Hilerria da.

“Bilboko kanposantua berdez tindatzen duten zuhaitzen adarrei eta hostoei esker, berotasun handiko egunetan egoteko, eta, aldi berean, ingurune bikaina eta oso lasaia gozatzeko leku ezin hobea da”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak.

Zalantza barik, Bilboko Hilerriak, bere landare eta gerizpe ugariei esker, pertsonen sentsazio termikoa hobetzen du, bero-egunetan babes naturala emanez. Gainera, beroaren kontrako aliatu onak izan daitezkeen hainbat iturri ditu, freskatzeko eta hidratatzeko. “Zientziaren aldetik egiaztatuta dago bero-orduetan hoztutako espazio batean minutu batzuk igarotzeak hilkortasun- eta erikortasun-arriskua murrizten duela, batez ere populazioko sektore ahulenetan”, gogorarazi du Diezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal merkatuak, interes turistikoko gunea

Barra de pintxos de los gastrobares del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Bilboko udal merkatuak, interes turistikoko gunea

Gastronomia Bilboko kulturaren parte da, eta hirira iristen diren bisitarientzat ezinbestekoa da Udal Merkatuetan geldialdia egitea plater on guztiak produktu onak aukeratuz hasten direla jakiteko.

“Bilboko udal merkatuek gertuko eta sasoiko produktu freskoen oso eskaintza zabala eskaintzen dute eta preziorik onenean, eta horiek dira, hain zuzen ere, hiria mundu mailako gastronomiaren mapan jarri duten plater tradizionalak eta abangoardiakoak egiteko oinarria. Eta bisitatzen gaituztenek badakite hori”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi ordezkariak.

Ahaztu barik, gainera, Bilboko udal merkatuetatik paseatzeak, merkatu horiek dauden eremu bakoitzaren idiosinkrasia ezagutzeko aukera ematen duela. Hala, azpimarratzekoa da Erriberako Merkatua, hasieran, Bilboko merkataritzaren epizentroa izan zela, eta hori bertako korridoreetan nabaritzen jarraitzen da. Zalantza barik, udal merkatuak bisitatzea hiriaren historia, gaur egungo hiria bihurtu arte zelan sortu eta hazi den, ezagutzeko modu bat da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Alex de la Iglesia “30 monedas”-en bigarren partea ari da filmatzen Bilboko udal hilerrian, fikzioan Erroma bilakatuz

Un momento de la grabación de la serie '30 monedas' en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 26a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 26a, igandea
2026ko apirilaren 26a, igandea

Alex de la Iglesia “30 monedas”-en bigarren partea ari da filmatzen Bilboko udal hilerrian, fikzioan Erroma bilakatuz

Bilboko Hilerriaren miresle den Alex de la Iglesia zuzendariak, udal kanposantua aukeratu du “30 monedas” lanaren bigarren denboraldiko hainbat eszena filmatzeko. Aurtengo otsaila eta abuztua bitartean hainbat hiritan ari da filmatzen, Segovian, Toledon, Guadalajaran, Bartzelonan eta, jakina, Bilbon. Toki horietan, fikzioko Erresuma Batuko eta Erromako zenbait leku errepresentatzen dira. Izan ere, Bilboko Hilerrian filmatutako sekuentziak fikzioan Erroma izango dira.

“Bilboko Hilerriaren lokalizazioa Hilerria oso ondo ezagutzen eta miresten duen Alex de la Iglesiak berak proposatu zuen zuzenean, eta 120 teknikari eta aktore inguru ari dira bertan lanean. Eskerrak eman dizkigu gure lankidetzarengatik, eta, jakina, Bilbao Zerbitzuak ere eskertuta gaude proiektu garrantzitsu baterako gurekin kontatzeagatik, eta zortea opa diogu”, adierazi du Yolanda Díez Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019