Bilboko udal hilerria arte sorkuntzarako gune bihurtuko da berriro aire zabaleko pintura azkarraren V. lehiaketarekin

V Concurso de pintura rápida al aire libre 'Cementerio de Bilbao'

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Bilboko udal hilerria arte sorkuntzarako gune bihurtuko da berriro aire zabaleko pintura azkarraren V. lehiaketarekin

Interesdunek izena eman ahal izango dute ekainaren 12ko 10ak arte, Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bidez

Lehiaketa ekainaren 13an izango da, eta artistek kanposantuaren ondare-, arte- eta paisaia-balioa islatu beharko dute beren mihiseetan

Bilboko Udal Hilerria arte sorkuntzarako gune bihurtuko da berriz datorren ekainaren 13an, Bilbao Zerbitzuak-ek antolatzen duen aire zabaleko Pintura Azkarraren V. Lehiaketarekin. “Bilbao Zerbitzuak-ek sorkuntza artistikoa sustatzeko egiten duen apustu kulturalaren barruan kokatzen da lehiaketa hau, eta udal-hilerriaren adierazpen piktorikoa eta aberastasun historikoa balioestea du helburu”, azaldu du Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Lehiaketa 8:30ean hasiko da eta 13:30ak arte iraungo du. Denbora tarte horretan, parte-hartzaileek jatorrizko obra bat egin beharko dute in situ, Bilboko hilerrian oinarrituta. Piezek hileta-artea islatu beharko dute, zentzurik zabalenean, eta arreta berezia jarri beharko dute monumentu-, arte-, paisaia- eta sinbolo-elementuetan, bai eta espazio horrek duen lasaitasun- eta harmonia-sentsazioan ere.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, ekainaren 12ko 10ak baino lehen, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean dagoen formularioaren bidez. Lehiaketaren egunean bertan, gainera, akreditazio aurrez-aurre jaso beharko dute, 08:30etik 10:30era, hilerriko bulegoetan.

Teknika librea

Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du, lehiaketa dirahun bitartean aire zabalean eginikoa. Teknika piktorikoa librea izango da — olio-pintura, akrilikoa, akuarela edo teknika mistoak —, eta kanpoan geratuko dira argazki-errealizazioak edo errealizazio digitalak. Era berean, obrak gutxieneko neurri batzuetara egokitu beharko dira, bai eta erakundeak aldez aurretik prestatutako eta zigilatutako euskarrietara ere. Aurreko edizioetan bezala, gutxieneko neurria 80×60 cm-koa izango da; eta akuarela bada, 50×30 cm-koa.

Sorkuntzak Hilerriko Kaperan entregatuko dira 13:30etik 14etara, eta une horretatik aurrera epaimahaiak, kultura eta arte arloko profesionalez osatua, lan irabazleak aukeratuko ditu. Epaia egun horretan bertan jakinaraziko da, 14:30etik aurrera.

Sariak

Lehiaketak hiru sari banatuko ditu lan onenen artean: 1.000 euroko lehen sari bat egongo da, 500 euroko bigarren sari bat eta 300 euroko hirugarren sari bat. Gainera, epaimahaiak 250 euroko accesita ematen ahalko du, egoki baderitzo.

Saritutako artelanak Bilbao Zerbitzuak-en arte bilduman sartuko dira, espazio horri lotutako ondare artistikoa aberasten lagunduz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Asiako gastronomia protagonista izango da maiatzean Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Curso de sushi en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Asiako gastronomia protagonista izango da maiatzean Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Asiako gastronomia maite dutenek ikastaro eskaintza zabala izango dute maiatzean Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolan.

Oraingo honetan, sukaldea Vietnamgo sukaldaritzako errezetekin beteko da (maiatzaren 23an), baina baita Asiako arroz-platerekin (maiatzaren 30ean) eta sushiarekin (maiatzaren 14an eta 21ean) ere. Horrez gain, sukaldaritza indiarrari buruzko ikastaro bat ere eskainiko da (maiatzak 28), non bi plater tipiko prestatuko diren: Oilasko Curry-a eta Meen Varuthathu.

Halaber, sukaldean hasi nahi dutenek formakuntza ziklo bat izango dute astearte arratsaldeetan (5, 12, 19 eta 26), sukaldeetan aldea markatuko duten teknika eta trikimailu berriak ikasteko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Osasun eta kontsumo sailaren eta Bilbao Zerbitzuak-en elikadura osasungarriko tailerretan 1.200 plaza egongo dira aurten

Talleres de cocina saludable en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Osasun eta kontsumo sailaren eta Bilbao Zerbitzuak-en elikadura osasungarriko tailerretan 1.200 plaza egongo dira aurten

Iaz, osasuneko desberdintasun-egoeran zeuden 900 pertsonak parte hartu zuten tailer horietan.

Programa doakoa da eta ikuspegi teoriko-praktikoa dauka; 2025ean 29 kolektibotako erabiltzaileentzat izan zen eta aurten ere kopuru bera aurreikusten da.

Tailerrak Erriberako Merkatuan egiten dira, eta udal-esparru horretan eskaintzen diren hurbileko produktuak erabiltzen dira.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, Bilbao Zerbitzuak elkartearen laguntza eta lankidetzarekin, Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerrak antolatu ditu osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonentzat. Tailer horietan 1.200 plaza egongo dira. 2025eko edizioan, 900 pertsona inguruk parte hartu zuten tailer horietan. Programaren erabiltzaileek berriz ere oso balorazio ona eman diote programari, gutxieneko nota 4,5 izanik, 0tik 5 puntura bitarteko eskalan.

Azken edizio honi dagokionez, Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumoko zinegotziak azpimarratu duenez, «programa aurreikusitakoaren arabera garatu da, eta hiriko elkarte gehiagotara iristea lortu dugu. Erakunde horiek egoera ahulean dauden kolektibo askoren bizitza hobetzeko lan egiten dute, haien lana funtsezkoa da, eta Udaletik ahal den guztian laguntzen jarraituko dugu».

2025ean 29 kolektibok parte hartu zuten tailerretan: zaurgarritasun fisikoa edo kognitiboa duten pertsonak biltzen dituzten 11 elkarte, gizarte-zaurgarritasuna duten pertsonekin esku hartzen duten 15 erakunde eta komunitatetik osasuna sustatzeko 3 programa (osasun-sare bat dute).

Elikadura osasungarria hurbileko produktuekin

Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerren udal-programaren barruan tailer teorikoak eta praktikoak ematen dira, dohainik, osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonen elikadura egokitzeko helburuarekin, Bilboko udal-merkatuek eskaintzen duten hurbileko produktua baliatuz. Programa hori 2022an jarri zuen abian Osasun eta Kontsumo Sailak, Bilbao Zerbitzuak-en laguntzarekin.

Osasun-arloko desberdintasunak dituzten pertsona heldu zaurgarriei zuzenduta daude tailerrak. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko langile espezializatuek prestakuntza teorikoa ematen dute, eta praktikak, berriz, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan egiten dira, ESHBIko profesionalen eskutik.

Bilbao Zerbitzuak, osasun-aliatua bere udal-merkatuetatik

Tailerren seigarren edizioa 2026ko urtarrilean hasi zen, eta Bilbao Zerbitzuak erakundearen lankidetza du, gehienez ere 12 lagunentzako 100 ikastaro (1.200 onuradun) kontratatzea finantzatu baitu. Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan emango dira tailerrok, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen eskutik. Eskola horrek hitzarmen bidez kudeatzen du Erriberako Merkatuan kokatutako Sukaldaritza Eskola.

Lankidetza horren bidez, Bilbao Zerbitzuak aurrera doa Erriberako Merkatua sustatzeko plana lortzeko bidean; izan ere, ikastaro horien bidez, merkatua ezagutzen ez duten edo han erostera ohituta ez dauden pertsonek bertako instalazioak ezagut ditzaten eta merkatu horretan produktu fresko eta osasungarriak eros ditzaketela kontura daitezen lortu nahi da.

Ildo horretan, Álvaro Pérez Alonso Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak erakundeen arteko lanaren garrantzia azpimarratu du. «Elikadura Osasungarriari buruzko Tailer hauen helburua arlo horretan desberdintasun-egoeran daudenen artean osasuna ehuntzea da. Bilbao Zerbitzuak erakundearen inplikazioa, gure udal-merkatu guztien buru baita, ezinbestekoa da hori posible egiteko. Harro egotekoa da Erriberako Merkatua osasuna, gastronomia eta jasangarritasuna bateratzen dituen espazio bihurtu dela egiaztatzea» adierazi du zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Maiatzaren 3an Bilbok jada ez dauden amak gogoraraziko ditu hilerriak hartuko duen poesia errezitaldi klasikoarekin

Acto homenaje a todas las madres en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Maiatzaren 3an Bilbok jada ez dauden amak gogoraraziko ditu hilerriak hartuko duen poesia errezitaldi klasikoarekin

Bilbao Zerbitzuak-ek bake eta lasaitasun giroa eskainiko die berriro familiei ohiko poesia errezitaldiarekin. Oraingoan ere, Bizkaiko Elkarte Artistikoak eta LauKote emakume abesbatzak parte hartuko dute

Maiatzeko lehen igandean, ohikoa denez, Bilbao Zerbitzuak-ek omenaldia egingo die berriz ere gurekin ez dauden amei, emakumez osaturiko poesia errezitaldi berri batekin. Errezitaldia Udal Hilerriko kaperan izango da, hilaren 3an, 12etan, eta bake eta lasaitasun giroa eskainiko die familiei, baita maite dituzten pertsonen berotasun eta maitasunak babestuta sentitzeko gune bat ere.

Errezitaldia Bizkaiko Elkarte Artistikoak eskainiko du 15 poesia abestuz. Oraingoan, rapsodekin batera, LauKote emakumezko abesbatzako emakumeen ahotsak izango dira ere, 5 musika-piezarekin.

Aurreko urteetan bezala, ekitaldia amaitzean, 100 bitxilore bouquet edo sorta banatuko zaizkie bertaratutakoei, izakinak agortu arte.

Mugarri kultural gehiago hilerrian

Aurtengo kultur programazioak mugarri garrantzitsu gehiago izango ditu, hala nola pistetan eta enigmetan oinarritutako esperientzia interaktibo berria, bisita gidatu eta antzeztuen ziklo berria, film laburren lehiaketa, aire zabaleko pintura lehiaketa, saxofoi eta piano kontzertua edo Santu Guztien jaiaren ospakizuna, besteak beste.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerriko V. Argazki lehiaketako lehen saria José Luis Rodríguez Morán-en “Rain” lanari eman dio

Fotografía ganadora del V Concurso de fotografía "Cementerio de Bilbao". Autor: José Luis Rodríguez Morán. Título: Rain.

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerriko V. Argazki lehiaketako lehen saria José Luis Rodríguez Morán-en “Rain” lanari eman dio

Aurten, hiru lurralde historikoetako 59 pertsonek parte hartu dute lehiaketan

Argazkigintza zaleak Bilboko Udal Hilerrian bildu dira gaur goizean, Bilbao Zerbitzuak-ek urtero antolatzen duen V. Argazki Lehiaketa dela eta. Zalantzarik gabe, lehiaketa honek jarraitzaile gehiago lortzen ditu urtez urte, aurten 59 partehartzailerekin. Nolanahi ere, aurten epaimahaiak, El Correoko argazkilaria Ignacio Pérez Jiménezek eta Deia-ko argazkilaria Óscar González Ruizek, argazkigintzan ospe handia duenak, eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzia Álvaro Pérezek osatua, lehen saria eman diote José Luis Rodríguez Morán izeneko «Rain» instanteari (Zalla), “gaiaren originaltasunagatik, kalitate teknikoagatik eta obra berak duen komunikazio-indarragatik”, azaldu dutenez.

Oraingo honetan, bigarren saria Patricia Zubieta Bacigalupe-n (Bilbao) “Encrucijada” irudiari egokitu zaio, eta José Antonio Fernández Pérez (Bilbao) “Sagrado corazón” argazkiari.

“Argazkigintza tresna bikaina bihurtu da Bilboko memoria kolektiboaren parte den espazio hau deskubritzeko eta berrinterpretatzeko”, goraipatu du Álvaro Pérez zinegotziak. Baina lehiaketak bilbotarren interesa pizteaz gain, aurten hiru lurralde historikoetako parte-hartzaileak izan ditu ere, eta horietatik 14 emakume izan dira eta 45 gizon.

Aurreko edizioetan bezala, saritutako lanak katalogo digital batean jasoko dira, eta katalogo hori Bilbao Zerbitzuak-en webgunean egongo da eskuragarri.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskola zaporez betetako proposamenekin dator apiril honetan

Curso de maridaje de cervezas en la Escuela de cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskola zaporez betetako proposamenekin dator apiril honetan

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola apirilean itzuliko da gastronomiaz gozatzeko, ikasteko eta dastatzeko pentsatutako proposamenekin, sukaldean hasten diren pertsonei zein teknikak hobetu nahi dituztenei zuzendutako tailerrekin.

Proposamenen artean, munduko sukaldeen tailerrak nabarmentzen dira, hala nola Thai sukaldaritza tailerra, apirilaren 30ean egingo dena, 18:30etik aurrera. Era berean, sasoiko produktuei ahalik eta etekinik handiena atera nahi dutenek tailer bat izango dute apirilaren 8, 15 eta 20an, tokiko eta udaberriko produktuetan oinarritua (18:30).

Tartar bat zerotik egiten ikasteko aukera ere egongo da. Oraingoan, bertaratzen direnek izokin tartar bat egingo dute kimchiarekin eta mangoarekin, eta Steak tartarra txahalarekin eta tuetanoarekin. Prestakuntza hilaren 17an izango da, 18:30etik aurrera.

Azkenik, garagardoak uztartzen hasi nahi dutenek ere ikastaro bat izango dute apirilaren 24an, 18:30ean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza eskolak udaberriko produktu freskoak izango ditu ardatz ditu hil honetan

Reunión de cierre del Plan estratégico de comercio de Bilbao 2020-2025

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza eskolak udaberriko produktu freskoak izango ditu ardatz ditu hil honetan

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak produktu fresko eta sasoikoak landuko ditu apirilean zehar “Sasoiko sukaldaritza: udaberria” ikastaroarekin.

Gauzak horrela, apirileko hiru arratsaldetan (8, 15 eta 22, 18:30ean) bertaratzen direnek zaporez betetako errezetak prestatuko dituzte, teknika berriak ikasiko dituzte eta beren sukaldeetan aldea markatuko duten trikimailu txikiak bereganatuko dituzte. Izan ere, sasoiko barazkiez gain (zainzuriak, orburuak edo babak, adibidez), parte-hartzaileak arrainen munduan ere murgilduko dira berdelarekin, antxoekin eta atunarekin, besteak beste.

Halaber, hilabete honetan bao ogiaren munduan (apirilaren 10ean) edota tartarenean murgiltzeko aukera egongo da ere, izokina eta atuna protagonista izango diren errezetekin (apirilaren 17an). Bi formakuntzak 18:30etik aurrera izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Apirilaren 18an Bilboko udal hilerria kameren ikusmiran egongo da berriro argazki lehiaketaren V. edizioarekin

V Concurso de fotografíía 'Cementerio de Bilbao'

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Apirilaren 18an Bilboko udal hilerria kameren ikusmiran egongo da berriro argazki lehiaketaren V. edizioarekin

Ekimena profesionalei eta zaleei zuzenduta dago, eta 8:30etik 13:30era egingo da

Izen-emateak apirilaren 17ko 10ak arte egongo dira zabalik, Bilbao Zerbitzuak webgunean horretarako irekitako atalean

Argazkigintza maite dutenek, profesionalak izan edo ez, aukera paregabea izango dute apirilaren 18an, larunbata, Bilboko Udal Hilerriaren edertasuna eta esanahi historikoa arakatu eta harrapatzeko, Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako V. Argazki Lehiaketarekin. Hitzordua 8:30ean hasiko da eta larunbateko 13:30ak arte luzatuko da.

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketak Bilboko hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa balioetsiko ditu berriro, irudiaren bidez hobekien sustatzen eta prestigiatzen duten argazkiak sarituz. Parte-hartzaileek izena eman ahal izango dute Bilbao Zerbitzuak-en webgunean, horretarako irekitako atalean. Aurreko urteetan bezala, argazkiak apirilaren 18an atera beharko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

“Argazkigintza espazio izugarri hau deskubritzeko eta berrinterpretatzeko tresna bikaina dela egiaztatu dezakegu urtez urte. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu Bilboko memoria kolektiboaren parte den espazio honetan murgiltzera, eta lehiaketaren bitartez haien begirada ekarriz”, animatu du Alvaro Perez Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak.

Oraingoan ere, lehiaketaren gaia hileta-artea izango da, adierazpenik zabalenean, eta garrantzi berezia emango zaie monumentu-, paisaia- eta berezitasun-alderdiei, hileta-sinbologiari eta ondare-balioari, bai eta Bilboko udal-hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioaren pertzepzioari ere.

Ekitaldi kultural gehiago 2026an

Aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketa ekainean eta film laburren lehiaketa irailean; amei maiatzeko lehen igandean egingo zaien omenaldia; apiriletik irailera arte, biak barne, Bilboko Hilerrira egiten ari diren bisita gidatuak; iraileko saxofoi eta piano kontzertua; eta azaroaren 1ean Santu Guztien egunaren ospakizuna; besteak beste, Bilboko hilerriko kultur agenda osatzen dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak Bilboko merkataritza Plan estrategikoaren zikloa itxi du udal merkatuen modernizazioa eta iraunkortasuna sendotuz

Reunión de cierre del Plan estratégico de comercio de Bilbao 2020-2025

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak Bilboko merkataritza Plan estrategikoaren zikloa itxi du udal merkatuen modernizazioa eta iraunkortasuna sendotuz

2025eko Bilboko Merkataritza Plan Estrategikoaren (PECB2025) esparruan, Bilbao Zerbitzuak-ek oso balantze positiboarekin amaitu du 2020-2025 aldia; udal merkatuak modernizatzeko, instalazioen efizientzia energetikoa hobetzeko eta hiriko merkataritza jarduera hirian indartzeko bideratutako ekimenekin.

Izan ere, Erriberako Merkatuan garatutako esku hartzeen artean daude hotz industrialeko sistema berri bat, eguzki instalazio fotovoltaiko bat eta bateria sistema bat abian jarri izana, bai eta denbora errealean energia monitorizatzeko sistema bat ere. “Hobekuntza guzti hauez gain, irisgarritasunean aurrerapenak eman dira ere, igogailuekin, eskailera mekanikoekin eta karga-jasogailuekin. Horrez gain, wifi sarearen bidez konektibitate digitala hobetzea lortu da, BATUZ sistemaren eskakizunak betetzea erraztuz eta erosketa esperientzia hobetuz”, azpimarratu du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Era berean, Bilbao Zerbitzuak-ek 2021ean egindako Bilboko Hornidura Merkatuen Udal Sarearen Gida Eskema ere bultzatu du gainerako udal merkatuetan. Hala, 2023an eta 2024an energia kostuak murriztera bideratutako ekimenak jarri ziren martxan Zabalguneko eta Otxarkoagako merkatuetan, non eguzki panelak instalatu ziren, kontsumo elektrikoan eta emisioetan murrizketa esanguratsuak lortuz; eraikinen erabilera baldintzetan hobekuntza osagarriak egiteaz gain. “Alde Zaharreko esku-hartze berezien artean, Erriberako Merkatua bultzatzeaz eta modernizatzeaz gain, ingurune historikoan merkataritza-jarduera indartzeko beste proiektu batzuk ere bideratu ditugu”, gehitu du zinegotziak.

Merkatuak, komunitate-espazioak

Sustapenaren arloan, 2022tik 2025era bitartean, Bilbao Zerbitzuak-ek hainbat ekimen ere garatu ditu merkatuek komunitatean, kontsumo arduratsuan eta elikadura osasungarrian duten zeregina indartzeko. Izan ere, iaz “Merkati” kanpaina abiarazi zen, merkatuen ikur bisual berri gisa, helburu argi batekin: belaunaldi berriekin konektatzea, merkatuen pertzepzioa modernizatzea eta Bilboko identitatean funtsezko espazio gisa duten zeregina indartzea.

Era berean, Bilbao Zerbitzuak lankidetza estuan aritu da Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloarekin elikadura osasungarriko tailer eta programetan, bereziki kolektibo kalteberei zuzenduta egon direnetan.

“Gure apustua argia zen: udal merkatu modernoagoak, jasangarriagoak, irisgarriagoak eta ingurunearekin konektatuagoak finkatzea, hiri bizitzako funtsezko elementu gisa eta tokiko ekonomiaren motor gisa duten zeregina indartuz”, nabarmendu du Perezek.

Entitateak ildo horretan lan egiten jarraituko du 2030erako Merkataritza Plan Estrategikoaren esparruan, Bilboko merkatu sarea eta hurbileko merkataritzari egiten dion ekarpena hobetzen jarraitzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Martxoaren 19an, Bilboko udal hilerriak berriro gogoraraziko ditu jada ez dauden aitak

Acto homenaje a todos los padres en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko urriaren 07a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko urriaren 07a, asteazkena
2026ko urriaren 07a, asteazkena

Martxoaren 19an, Bilboko udal hilerriak berriro gogoraraziko ditu jada ez dauden aitak

  • Aurten ere, Bilbao Zerbitzuak-ek ohiko poesia eta musika klasikoko errezitaldia eskainiko die familiei kaperan, 12etan
  • Ekitaldian, beste behin ere, Bizkaiko Artisten Elkartea izango da, eta Bilbao Bel Canto, Martin Barcelona (ahotsa eta pianoa) eta Adrián Martínez (biola) musikari bilbotarren parte-hartzearekin

Urtero bezala, data hauetan, martxoaren 19an hain zuzen ere, Bilboko Udal Hilerrian omenaldi hunkigarria egingo zaie jada ez dauden aita guztiei. Familia askorentzat bereziki esanguratsua den jardunaldi honetan, Bilbao Zerbitzuak-ek hurbiltasun, bake eta memoriarako espazio bat eskainiko du berriro, Bizkaiko Elkarte Artistikoak eta Bilbao Bel Canto Taldeak berriro eskainiko duten poesia eta musika klasikoko errezitaldiarekin. “Haien ahotsak eta melodiak jada ez dauden aiten figura babestu eta oroitzeko balioko du”, adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Familiak 12tatik aurrera batu ahal izango dira ekitaldira, Kaperan, aurten prestatutako errepertorio berrituaz gozatzeko, zeinetan Martin Barcelonaren ahotsa eta pianoa eta Adrian Martinezen biola entzun ahal izango diren. Nolanahi ere, eta musika pieza bakoitza Bizkaiko Elkarte Artistikoak aukeratutako poemekin lotzeko asmoan, ekitaldian Jose Maria Lacalleren Amapola, lindisima amapola, Benito Lertxundiren Oi Ama Euskal Herri Goxua, Elvis Presleyren Can ‘t Help Falling in Love, Andrea Bocelliren Por Ti Volaré eta Mikel Laboaren Txoria Txori interpretazioak eskainiko dira, giro lasai eta hunkigarria sortuz.

Era berean, eta azken urteetako ohiturarekin jarraituz, ekitaldia amaitzean, bertaratutakoei primula vulgaris alba plena motako 100 loreontzi emango zaizkie – izakinak agortu arte –, San Jose lorea izenez ezagutzen dena, Aitaren Eguneko oroitzapenaren sinbolo gisa.

Mugarri kultural gehiago hilerrian

Aurtengo kultur programazioak beste mugarri garrantzitsu izango ditu ere: pistetan eta enigmetan oinarritutako esperientzia interaktibo berria, bisita gidatu eta antzeztuen ziklo berria, film laburren lehiaketa, aire zabaleko argazki eta pintura lehiaketak, maiatzaren lehen igandean amei egingo zaien omenaldia, saxo eta piano kontzertua edo Santu Guztien jaiaren ospakizuna, besteak beste.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019