Bilbao Zerbitzuak egoitza elektroniko berria estrainatzen du

EU | ES

Domingo, 1 de marzo de 2026

Inicio          Mapa Web          Contacto          Canal de denuncias

Domingo, 1 de marzo de 2026
Domingo, 1 de marzo de 2026

Bilbao Zerbitzuak egoitza elektroniko berria estreinatzen du

Bilbao Zerbitzuak ez da atzean geratzen eta bilakaera teknologikoaren trena hartzen du, arinagoa eta errazagoa den egoitza elektroniko berri batekin, zerbitzu guztiak herritarren eskura jartzen dituelarik, edozein unetan eta edozein lekutatik, urtean 365 egunez, egunean 24 orduz. Hala, www.bilbao.eus/bilbaozerbitzuak webgunearen bidez, nahi duten pertsona guztiek eskura dute online tresna berri hau, joan-etorri zein aurretiko hitzordurik gabe, hilerrien eta udal merkatuen zerbitzuei loturiko edozein prozedura burutzeko, segurtasun juridikoa ziurtatuz eta dokumentu elektronikoen kodeak egiaztatzeko zerbitzua eskainiz, zein espedientearen izapidetzearen jarraipena egiteko aukera emanez “Nire karpeta” herritarren karpetaren bitartez.

Bilbao Zerbitzuak erakundearen helburua da herritarrek behar duten edozein kudeaketa erraztea eta eskainitako zerbitzuak baliabide arin bihurtzea, herritarrek etxetik haiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten eta erantzun eraginkor, azkar eta erabakitzailea lor dezaten, haien beharretara egokituta. Horrela, Bilbao Zerbitzuak erakundearen egoitza elektronikoak oso modu bisual eta intuitiboan eskaintzen du herritarrek gehien eskatzen dituzten zerbitzuei buruzko informazio eta izapidetze guztirako sarbidea. Adibidez, hilerri-zerbitzuaren eskaerak izapidetu daitezke hilotzak lurperatzeko, lurpetik ateratzeko edo errausteko; zerbitzuei lotutako tasak eta prezio publikoak ordaintzeko edozein izapide burutzeko aukera ematen du, baita Bilbao Zerbitzuak erakundeak enpresak kontratatu ahal izateko baliabide guztiak ere.

Imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sukaldaritza ikastoroak erriberako merkatuan

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Sukaldaritza Ikastoroak Erriberako Merkatuan

Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) ikastaro eta tailer gastronomiko sorta zabala
eskaintzen du Erriberako Merkatuko Gastronomia Gelan. Tako mexikarrak, euskal sukaldaritza, barazki beteak edo Thai sukaldaritza dira, zalantza barik, parte hartzen duten sukaldari afizionatuak gozatzera eramango dituzten gai nagusietako batzuk. Izena emateko azkar ibili beharko dute, plazak hegan doaz eta.
Ikastaroak prezio desberdinetakoak dira, bi ordu inguruko iraupena dute eta Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Gastronomia Gelan ematen dira. ESHBIk urtean zehar programatutako jardueren artean hauek daude: zaleentzako ikastaro laburrak, Bilbo bisitatzen duten turistentzako proposamen gastronomikoak, prestakuntza-zentroetarako jarduera gastronomikoa hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), enpresa eta talde itunduentzako ikastaroak… Aukera ugari denentzat.

Bideoa

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Milan Pact Awards” izenekoek, pandemian zehar soluzioak eta proposamenak biltzen dituen Erriberako Merkatuaren bideo bat aukeratu dute

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

“Milan Pact Awards” izenekoek, pandemian zehar soluzioak eta proposamenak biltzen dituen Erriberako Merkatuaren bideo bat aukeratu dute

“Milan Pact Awards”-ek Erriberako Merkatuko bideo bat aukeratu du finalista gisa. Bizitzen ari garen une zail honetan, Milan hiriak eta Cariplo Fundazioak Milan Pact Awards, “Milan Pact Talks” delakoaren edizio berezi bat egitea erabaki zuten. Hirietako elikadura-politikez arduratzen diren taldeak, udal-merkatuak horren adibide garbia izan dira, neurri ugari hartu dituzte pandemiak ezarri dituen erronkei aurre egiteko, eta Erriberakoa izan da horietako bat.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak aukera baliatu du hiriak eta bertako eragileek bat egin dezaten, pertsonen eta ezagutzen komunitatea indartzeko ez ezik, baita indarrak konbinatzeko ere, elikadura-sistemaren egungo eta etorkizuneko erronkei hobeto aurre egiteko. Pandemia garaian, lankidetza izan da arrakastaren giltza, eta hala izaten jarraitzen du.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako soinuak ekimenaren bitartez musika-tresna bihurtuko dira erriberako merkatuko eskailerak

Erriberako soinuak

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako soinuak ekimenaren bitartez musika-tresna bihurutko dira erriberako merkatuko eskailerak

Martxoaren 15etik eta apirilaren 15era, musika-tresnen soinuak sortu ahal izango dira erabiltzaileek Erriberako Merkatuko eskailerak zapaltzen dituztenean; pianoarenak, tronboiarenak, kontrabaxuarenak eta organoarenak entzungo dira, besteak beste. Pandemiak kaltetutako sektoreei laguntzeko udalak prestatutako Bilbao Aurrera Planean jasotako sormen- eta kultura-proiektuetako bat da

Martxoaren 15etik, astelehena, eta apirilaren 15era, asteazkena, eskailera musikolorista bat izango dugu Erriberako Merkatuko eskaileretan. “Erriberako Soinuak” da instalazioaren izena, eta Bilbao Aurrera 2020 Planaren barruan kultura- eta sormen-industriari zuzendutako laguntzen deialdian Bilboko Udalak hautatutako sormen- eta kultura-proiektuetako bat da.

Merkatuko erabiltzaileek Erriberako Merkatuko eskailerak zapaltzen dituztenean, kolore bati lotutako dardara bat sortuko da, eta horrek, aldi berean, soinuak igorriko ditu, kanpaiena, pianoarena, tronboiarena, kontrabaxuarena, bibrafonoarena, organoarena, txalapartarena, saxofoiarena edo sitarrarena, besteak beste. Soinuak ordu erdiro entzungo dira 09:00etatik 19:00etara.

Soinuak: Kanpaiak,pianoa, tromboa, kontrabajoa, bibrafonoa, organoa, txalaparta, saxoa, sitarra

Informazio gehiago izateko: JYT Kreaktibos. Txarly Marqués 638138445

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatua Herri Irratiko «Kanpo Gaietako» set bihurtu da

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatua Herri Irratiko "Kanpo gaietako" set bihurtu da

Agustin Herranz kazetari ezagunak gidatzen duen “Asuntos Exteriores” Herri Irratiko irratsaioaren set bihurtu da Erriberako Merkatua gaur goizean. Merkatuaren erdiko ataritik zuzenean eman da saioa, Yolanda Díaz Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi eta Bilbao Zerbitzuak-eko presidentearen, Ana Collia Udaleko Sail horretako zuzendariaren eta Asier Beato Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteko presidentearen bisitarekin, besteak beste.

Bilboko udal merkatuek pizten duten interes mediatikoaren beste erakusgarri bat da; izan ere, gero eta maizago bihurtzen dira bat-bateko telebista-plato, irrati-set, elkarrizketa-topagune. Azken batean, merkataritza-topagune, gizarte-topagune, aisialdi-gune eta bizitza-gune horietan interesa duten komunikabideetarako oso gune garrantzitsu bilakatu dira.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Saria Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteraru, pandemian egindako lanarengatik

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak saria jaso du pandemian egindako lanarengatik

Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak saria jaso du pandemian egindako lanarengatik eta ekarpen aktiboarengatik. Bilboko hurbileko merkataritza sustatzeko konpromisoari leial, otsailaren 23an eta 24an, Mercabilbaok aintzatespena eman die Bilbao Dendak osatzen duten 13 merkatari elkarteei eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari, osasun-krisi honetan milaka familia produktu fresko eta kalitatezkoekin elikatzen jarraitzeko egiten ari diren lanarengatik eta ahaleginarengatik.

“Gertu erosiz, urruti iritsiko gara” lelopean, kanpainaren irudi den Gurutze Beitia aktoreak, diploma bat eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen gutun bat eman dizkio Asier Beato Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteko presidenteari, eta, horrela, inoiz baino gehiago, hurbilago dagoen eta arduratsuagoa den merkataritzaren eta ostalaritzaren alde apustu egitearen garrantzia azpimarratu du.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak 11 lanpostu berri deitu ditu

LPE LANPOSTUAK

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilbao Zerbitzuak 11 lanpostu berri deitu ditu

Bilbao Zerbitzuak-ek lanpostu berriak sortuko ditu urte honetan zehar. Zehatzago esanez, administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikari lanpostu bat, administrari ofizialen 2 lanpostu eta zerbitzuetako ofizialen 8 lanpostu. Hiriko hilerriak eta udal merkatuak kudeatzen dituen sozietate publikoak ekitaldi hau amaitu baino lehen deituko duen LEP-OPE baten barruan sartzen dira.

Enplegu berriek Bilbao Zerbitzuak-en lantaldea egonkortzeko eta administrazio publikoak etorkizunean izango dituen erronkei erantzuteko beharrari erantzungo diote. 2021eko kudeaketan buru-belarri sartuta dagoen sozietate publikoa, fase bakoitzeko prozesuen deialdien datak bere unean jakinarazten joango da.

Hautaketa prozesuaren baldintzak Administrazio Kudeaketako Erdi-Mailako Teknikaria

Hautaketa prozesuaren oinarriak Administrazio-Ofizialak

Hautaketa- prozesuaren oinarriak Zerbitzu-ofiziala

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

ETB-2ko “A BOCADOS” saioak erriberako Merkatuaren historia errepasatuko du

abocados saioa

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

ETB-2 ko “A BOCADOS” saioak erriberako Merkatuaren historia errepasatuko du

ETB-2ko “a Bocados” sukaldaritza saioak Erriberako Merkatua bisitatu du, baina oraingoan bere interesa ez da horrenbeste bere jarduera komertzialera bideratu, horretara ere zuzendu den arren, gehien bat bere historian zentratu da. Jose Antonio Fernandez Celada Bilbao Zerbitzuak-eko gerentearen eta Ascen Andres eta Floren Crespo merkatari beteranoen eskutik, Bizkaiko hiriburuko udal merkatuaren historia eta legatuaren sustrai sakonak, eta urteak igaro ahala merkataritza jarduerak izan duen bilakaera errepasatu dituzte.

Telebista taldea, San Anton zubitik, irteeraren zain dagoen itsasontzi distiratsu bat gogorarazi dezakeen Erriberako perlaren kanpoaldean aritu da, eta baita barrualdean ere. Merkatari, erosle, turista eta bisitarien, kalitatezko produktuen usain eta koloreen, eta preziorik eta traturik onenaren artean ibili dira.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Imágenes

Imágenes

Bilboko udal Merkatuak, gabonetarako erreklamo mediatikoa

navidad 2020

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko udal merkatuak, gabonetarako erreklamo mediatikoa

Gabonak motorrak berotzen ari dira Bilboko udal merkatuetan. Urtero, bat-bateko telebistako plato, irratiko gune, elkarrizketak egiteko topagune… bihurtzen dira. Azken batean, bilbotarren Gabonetako erosketa-saskia zelangoa izango den jakin gura duten komunikabideetarako erreklamoa.

Egun horiek iritsita, ez da harritzekoa, Bilboko Udal Merkatuetan erosketak egiten diren bitartean, bezeroek telebista-kamerak, mikrofonoak, kableak, fokuak, flashak… ikustea. Zerbait gertatzen ari dela ohartarazten, eta etxeetan eta saltokietan jai garrantzitsuenetako bat hurbil dagoela adierazten dute: Gabonak. Angulak zer preziotan dauden, bisigua jango ote dugun, bildotsak plater nagusi gisa jarraitzen duen edo zeintzuk diren mahaien tradizioan sartzen diren bitxikeria gastronomikoak. Horixe da komunikabideek merkatariekin eta bezeroekin batera egun hauetan guztietan argitu gura dutena.

Imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Imágenes

Imágenes

Erriberako Merkatuak umore ona goratu du Bilboko JA jaialdiaren eskutik

JA jaialdia

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatuak umore ona goratu du Bilboko JA jaialdiaren eskutik

Bilboko XI. Ja Jaialdiaren barruan dagoen Umore Grafikoaren VI. Eskola Lehiaketaren sari banaketa Erriberako Merkatuan izan zen abenduaren 19an. Oso edizio berezia eta beharrezkoa, zalantza barik, umore onari eustea zailtzen ari den pandemiaren erdian. Izan ere, hori da hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidea duen lehiaketaren helburua. lLehiaketaren irabazleak bertara hurbildu dira sariak jasotzera: 100 euroko kupoiak, Cámara eta Joker Comics liburu-dendetan gastatzeko.

Lan irabazleak eta finalistak, abenduaren 19tik 27ra Erriberako Merkatuan ikusgai dagoen erakusketa baten parte dira. Yolanda Diez Bilbao Zerbitzuak elkarteko presidentea ere bertara hurbildu da, urtero bilbotarren umore ona goratzen duen jarduera honetan Erriberako Merkatuak duen prestasuna erakusteko. Zorionak, irabazleei eta irakasleei.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019