Bilboko udal merkatuek ongietorria eman diote udazkenari neguko ordutegira itzuliz

horario de invierno

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko udal merkatuek ongietorria eman diote udazkenari neguko ordutegira itzuliz

Gaurtik aurrera, Bilboko Udal Merkatuek udazkenari ongietorria emango diote neguko ordutegira itzulita. Hirian aritzen diren seirak -La Ribera, El Ensanche, Deusto, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko- bilbotarren eta bisitarien errutina berrira egokituko dira berriro, produktu fresko eta kalitatezkoak, eta prezio oneko aukera zabala eskainiz. «Egunak laburragoak izaten hasi diren honetan, gure bizi-erritmoa eta ohiturak aldatzen dira, zalantzarik gabe. Baina gure merkatuetan helburu berari eusten diogu: denboraldi berriaren araberako zerbitzuak herritarrei eskaintzea», nabarmendu du Alvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Hala nahi duten pertsonek sasoiko fruta eta barazkiak, arrainak eta haragiak, baita apetak eta postreak ere aurkituko dituzte azoketako postuen artean, hori guztia dendariek postuetan eskaintzen duten hurbiltasun-giroan.

Bilboko Udal Merkatuen ordutegiak hauek dira:

MerkatuaNeguko ordutegia
Erriberako Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8etatik 14:30era eta 17etatik 20etara
Astelehen arratsaldean itxita egongo da
Larunbatean, 8etatik 15etara
Zabalguneko Merkatua Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era
Deustuko Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara
Larunbatean, 8etatik 14etara
Otxarkoagako Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 19etara
Larunbatean, 8etatik 14etara
Traukoko MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara
Larunbatean, 8etatik 14etara
Labayruko Merkatua Astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara
Larunbatean, 8etatik 14etara

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Musika klasikoa Bilboko hilerrira itzuliko da larunbatean Iñaki Bermudezen saxofoiarekin, Yume Takasakiren pianoarekin eta Helena Ressurreiçaoren ahotsarekin

Recital de saxofón, piano y canto en la capilla del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Musika klasikoa Bilboko hilerrira itzuliko da larunbatean Iñaki Bermudezen saxofoiarekin, Yume Takasakiren pianoarekin eta Helena Ressurreiçaoren ahotsarekin

«La dernière chanson» errezitaldia 12etan hasiko da, eta musika klasikoko bilduma bat hurbilduko die bertaratutakoei, garai guztietako obra ospetsuenekin

Asteburu honetan, Bilbao Zerbitzuak-ek urtero antolatzen duen Film Laburren I. Lehiaketa ere ospatuko da Hilerrian. Izena emateko epea zabalik dago oraindik Bilbao Zerbitzuak-en webgunean

Irailaren 21ean, larunbata, Bilboko Udal Hilerriko Kapera Iñaki Bermudez bizkaitarraren saxofoiaren, Yume Takasaki japoniarraren pianoaren, eta Helena Ressurreiçao abeslari mezzosoprano portugaldarraren ahotsaren magiaz blaituko da berriro «La dernière chanson» (Azken abestia) kontzertuarekin. Ekimena Bilbao Zerbitzuak kanposantuan urtero antolatzen duen kultur jardueren programaren barruan kokatzen da.

«Kontzertu honen bidez, hiriburuko hilerri nagusiaren balio artistiko, historiko eta kulturala, bai eta ondarea ere, ezagutarazi nahi dugu musikako talentu berriak babestuz eta bultzatuz. Helburu horrekin, oraingo honetan hirukote artistiko gazte hau izango dugu», adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Bizkaiko eta Japoniako gazteek osatutako bikote bertutetsua Bilboko hilerrira itzuliko da, eta aurten, berrikuntza gisa, Helena Ressurreiçao mezzosoprano portugaldar gaztea batuko zaie; Liceuko Kontserbatorioan graduatua, Marisa Rocarekin, eta Espainiako Musika Gazteen 88. lehiaketa iraunkorreko 1.sariaren irabazlea.

Iñaki Bermudezek nazioarteko bakarlari lana ganbera-musikarekin uztartzen du, eta jarduera horrek guztiak nazioarteko eta estatuko hainbat lehiaketatan saritua izatera eraman du. Saxofoi-jotzailearekin batera Yume Takasaki piano aditua eta ganbera-musika maitalea izango da. Japoniarrak Yusuke Kikuchirekin eta Tomoaki Yoshidarekin musikan lizentziatu da eta Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasten jarraitu du. Izan ere, bertan ezagutu zuten elkar nazioarte mailan oso ezagunak diren bi artista hauek.

Horrela, eta saxofoiaren errepertorio klasikoaren musika transmititzeko asmoz, hirukote gazteak kontzertua eskainiko du konpositore handien pieza ikonikoekin: Fernande Decruck, Bruno Mantovani, Núria Gimenez Comas, Henri Duparc, Émile Paladilhe, Gabriel Fauré edo Wijnand van Klaveren.

Emanaldia 12etan hasiko da eta ordu betez bertaratzen direnei garai guztietako obra ospetsuenak hurbilduko dizkie. «Egun horretan Kaperara hurbiltzen direnek “La dernière chanson” bezalako topaketa berezia gozatzea besterik ez dugu nahi, eta, gainera, Bilboko Hilerria bezalako leku adierazgarri batean egitea», ondorioztatu du zinegotziak.

Zinema-agertokia

Asteburu honetan bertan ere, irailaren 20an (ostirala), eta musika klasikoak kanposantua hartu aurretik, Film Laburren I. Lehiaketa ospatuko da, «Bilboko hilerriko kultura eta ondare aberastasuna bultzatzeko helburuarekin», Álvaro Pérezek gogorarazi duenez.

Parte hartu nahi duten taldeek oraindik izena eman dezakete Bilbao Zerbitzuak-en webgunean eta lehiaketaren oinarriak kontsultatu. Lehiaketa irailaren 22an, igandea, amaituko da; epaimahaiak, Bilbao Zerbitzuak-eko ordezkari batek eta kultura eta zinema munduko profesionalek osatuko dute eta gehienez 20 lan aukeratuko dituzte iraialren 27an egingo den herri-bozketan erakusteko. Egun horretan ere sari-banaketako ekitaldi publikoa izango da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Irailean cebiche, gazta tarta eta asiako platerak Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Curso de cocina de la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Irailean cebiche, gazta tarta eta asiako platerak Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Hilabete honetan Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak ikastaro fresko eta berrituekin iritsiko da, edozein mahaikide ezustean harrapatzeko. Lehenengo kurtsoa irailaren 14an izango da eta Peruren plater ikoniko bat prestatzen irakatsiko da: burbina eta lupia cebichea.

Gozokiek eta postreek ere bere lekua izango dute hilabete honetan. Izan ere, hilaren 19an labeko gazta tarta eta gazta hotzeko tarta onenak prestatzeko trikimailuak ikasiko dituzte bertaratutakoek.

Thai eta Asiako gastronomia ere presente egongo da Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolako sutegietan. Oraingo honetan, hala nahi dutenek Asiako modako ogia prestatzen ikasi ahal izango dute, hilaren 27an egingo den bao ikastaroarekin. Eta familientzat japoniar sukaldaritza ikastaroa izango da 28an, etxeko txikiekin gozatzeko eta Asiako kontinenteko errezeta berri eta gozoak ikasteko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Ezagutu legatzaren sekretuak Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Curso de cocina para descubrir los secretos de la merluza

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Ezagutu legatzaren sekretuak Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Euskal sukaldaritza tradizionala mundu mailan ezagunenetakoa da, bai bere aniztasunagatik, bai bere aberastasun eta zaporeagatik. Plater tradizionalenak belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan dira, ezaugarritzen dituen zapore berezi eta bakarra zainduz.

Ikastaroa datorren irailaren 21ean, larunbata, egingo da, 11etan, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, eta aukera paregabea da gure lurraldeko gastronomian aditua izateko eta gure kostaldeko produkturik onenetako baten, legatzaren, sekretuak ezagutzeko.

Tailerra Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) emango du, eta produktu honen bi prestaketa tradizionaletan oinarrituko da, legatza ondarrutar erara eta saltsa berdean.

Lehenengoa, bere sinpletasunaz gain, zaporez beteriko gisatua da, non legatza tomate saltsarekin, piperrekin eta tipularekin prestatzen den, produktuaren zaporea nabarmenduz. Bestalde, legatza saltsa berdean, gure sutegietan gehien estimatzen den beste plater bat, perrexil, baratxuri eta ardo zuriz egindako saltsan prestatzen da.

Erriberako Merkatuan aurkitzen dugun bertako produktu zoragarriak, ESHBIren esperientziarekin batera, partaide guztiek bi errezeta egingo dituzte lagunak eta senideak harritzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerria zinema agertoki bihurtuko da irailean, film laburren lehen lehiaketarekin

Rueda de prensa de presentación del I Concurso de cortometrajes 'Cementerio de Bilbao'

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko udal hilerria zinema agertoki bihurtuko da irailean, film laburren lehen lehiaketarekin

Lehiaketa, Bilbao Zerbitzuak antolatua, irailaren 20tik 22ra egingo da, eta lanak irailaren 27an, 19etan, ikusiko dira, jende guztiari irekitako ekitaldi batean, hilerriko kaperan

Lan kreatiboenak eta originalenak sarituko dira, Bilboko kanposantuaren kultura- eta ondare-aberastasuna islatzea lortzen dutenak; 1.000 euroko 1. saria eta 500 euroko 2. saria egongo dira, baita bi accesit ere

Parte hartu nahi duten taldeek irailaren 19ko 12ak arte eman ahal izango dute izena Bilbao Zerbitzuak web orrian, non lehiaketaren oinarriak ere kontsulta daitezkeen

Bilboko hilerria zinema-agertoki bihurtuko da irailaren 20ko asteburuan, Bilbao Zerbitzuak kanposantuko 2024 kultura-agendaren barruan antolatu duen Film Laburren I. Lehiaketari esker.

Ekimena gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan, eta kreatibo eta originalentzat jotzen diren lanak sarituko ditu, Bilboko kanposantuaren kultura- eta ondare-aberastasuna islatzea lortu dutenak. Helburua, beraz, Bilboko hilerriko filmaketa-espazioak ezagutaraztea da, zinemaren bidez sustatzea eta prestigiatzea. Izan ere, hilerria bere hiriaren isla da; bake-gune bat da, istorio garrantzitsu bat duena, eta orain parte-hartzaileek aurkezten dituzten ikus-entzunezko kontakizunen parte izango da.

«Film laburren istorioak hilerriko errealitatea normalizatzen eta eguneroko bizitzan integratzen lagundu beharko du. Heriotzari buruzko tabu sozialak zeharka begirarazten gaitu, baina gure hildakoei laguntzen diegun lekua besterik ez da, hiltzen garenean norbait gurekin egotea espero dugun tokia. Horregatik, gure hilerria Bilbon bizi izan zen jendearen oroitzapenez betetako lekua dela aldarrikatzea da helburua, leku hori gorde eta baloratu egin behar baita, nabarmendu du Alvaro Perez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Parte hartu nahi duten taldeek, gehienez 5 lagunek, gaur hasi eta irailaren 19ko 12ak arte eman ahal izango dute izena Bilbao Zerbitzuak web orrian, non lehiaketaren oinarriak ere kontsulta daitezkeen. Era berean, parte-hartzaileek antolatzaileek irailaren 20ko 10etan jakinaraziko dizkieten kokalekuak sartu beharko dituzte beren obretan, gehienez ere hiru minutukoak. Film laburrak euskaraz, gaztelaniaz edo elebidunak izan daitezke eta irailaren 26ko 12ak arte aurkeztu ahal izango dira info@zbk.bilbao.eus helbidera bidaliz.

Bilboko hilerria hartzen duen eta 2024ko kultur programazioaren barruan kokatzen den lehiaketa honetarako, epaimahaia Bilbao Zerbitzuak-eko ordezkari batek eta kultura eta zinema munduko profesionalek osatuko dute. Izan ere, haiek erabakiko dute, talde parte-hartzaileen artean, zein 20 obra erakutsi eta herri-bozketara eramango diren sariak banatzeko ekitaldi publikoan.

Bi sari eta bi accesit

Lehiaketak 1.000 euroko lehen saria eta 500 euroko bigarren saria izango ditu. Halaber, 18 urtetik beherako parte-hartzaileentzat, accesit bat emango zaie Gazte Zuzendaritza onenari eta beste bat herritarrek gehien bozkatutako obrari. Bi sariak 200 eurokoak izango dira. Sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira, Hilerriko Kaperan, irailaren 27an, 19etan. Ekitaldira hurbiltzea erabakitzen dutenek bere obra irabazlearen alde bozkatuko dute arratsalde horretan bertan.

Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak enpresaren jabetzakoak izango dira, eta bere arte bildumaren parte izango dira. Saritu gabeko lanak ere bildumari eman ahal izango zaizkio.

Saxo kontzertua

Zinemaz gain, musika ere izango da hilerrian irailaren 20ko asteburuan, Iñaki Bermudez saxofoi jotzailearen saxo eta piano kontzertu klasikoarekin. Ekitaldia irailaren 21ean izango da, 12etan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria: bitxi arkitektonikoa eta hiriaren memoria historikoaren eta bilakaera soziokulturalaren isla

Grupo de personas realizando la visita guiada "Un cementerio con arte" en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko hilerria: bitxi arkitektonikoa eta hiriaren memoria historikoaren eta bilakaera soziokulturalaren isla

2024ko kultur programaren Bilboko hilerria ezagutzeko bisita gidatuen zikloak kanposantua beste ikuspegi batetik ezagutzeko asmoa duen publikoa erakartzen jarraitzen du.

Bilboko hilerria Bilboko hiriko historiaren oparotasun-aldiak ezagutzeko aukera ematen dituzten arkitektura-lanen eta eskulturen ugaritasunagatik da ezaguna. Bertako bazterrak aztertuz, hilobi, mausoleo eta eskulturen formak eta estiloak nola eboluzionatu duten ikusiko dugu.

1902ko apirilaren 27an inauguratua, Bilboko hilerria arkitektura bitxi bat da, memoria historikoa jasotzen duena eta hiriko garai bakoitzeko une soziokulturala islatzen duena. Eliza, fusilamendu-horma, non 19 pertsona espetxeratu, epaitu eta fusilatu zituzten, azkenean errausketa-labea bihurtu zen gorpu-gordailua… Hortik abiatuta, bisitak arkitektura-, arte- eta paisaia-alderdirik azpimarragarrienak azaltzen ditu. Era berean, historiaren azken 120 urteetako aldaketa artistikoak eta estilistikoak ezagutaraziko ditu gidak, baita ondare garrantzitsua duten lurperatze bereziak ere.

Era berean, hiri-espazio eta aire zabaleko monumentu gisa, kanposantuak interes botanikoa eta ingurumenekoa du, eta, beraz, heriotza, hilarriak eta Bilboko Hilerriko panteoiak apaintzen dituzten korronte arkitektoniko eta artistikoen ezagutza berreskuratzeaz gain, sinbolismo handiz betetako adibide batzuk ezagutarazi dira, esanahia eta solemnitatea ematen diotenak. Pertsonaia ospetsuak, arkitektoak, hiriko enpresari handiak… Bilboko hilerrian pertsona ezagunak eta ez hain ezagunak daude, baita inor axolagabe utziko ez duten istorioak ere.

«Hilerri bat artearekin» saioaren hurrengo ibilbidea urriaren 4an izango da. Nolanahi ere, Bilbao Zerbitzuak elkarteak ibilbide gehiago diseinatu ditu hilerriaren beste alderdi batzuk ezagutu nahi dituztenentzat. Kanposantuko pertsona ospetsuenen» bizitzan interesa dduten pertsonentzat ibilbide bat egongo da abuztuaren 28an. Halaber, irailaren 8an bisita orokor bat egingo da, esparru historiko honen historia, kultura eta kondairak ezagutzeko. Bestalde, hiribilduaren historiako ekitaldirik mingarrienak gogoratu nahi dituzten pertsonek irailaren 21ean izango dute hitzordua “Gerra-eremua” bisitarekin.

Gainera, pertsona-taldeentzako, enpresentzako edo taldeentzako bisitak hitzartu ahal izango dira, interesdunekin adostutako egun, ordu eta baldintzetan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Ikasi janaria zerotik prestatzen Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Curso de iniciación en la cocina en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Ikasi janaria zerotik prestatzen Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Inoiz ez da berandu benetako chef izateko eta sukaldaritzako dohain berriekin senide eta lagunak harritzeko. Horregatik, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) sukaldariak, Mikel Escuderok, sukaldaritzan hasteko ikastaro oso bat emango du. Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan egingo diren tailer hauek aukera paregabea dira gastronomiaren mundu zoragarrian murgildu nahi dutenentzat.

Lau saio praktikoz osatutako ikastaro hau sukaldaritzan esperientzia osoa eta praktikoa eskaintzeko diseinatuta dago. Oinarrizko tresnak eta barazki-mozketak ezagutu, saltsak eta menu osoak prestatu, saio bakoitzak sukaldeko sekretuak modu dibertigarri eta eskuragarrian ezagutzera eramango zaitu.

Lehen saioa irailaren 3an izango da, eta ikasleek sukaldeko tresnak eta barazki-mozketak ikasiko dituzte. Bigarren klasean, irailaren 10ean, Mikel Escudero sukaldariak plater askoren oinarriak aztertuko ditu: saltsak adibidez. Gainera, fumet-a, hegazti hondoa, saltsa amerikarra eta saltsa bizkaitarra egiteko trikimailurik onenak erakutsiko ditu, baita otorduei zaporea emateko nola erabili ere.

Hirugarren klasean, irailaren 17an, arrozak eta lekaleak aztertuko dira, eta mota desberdinei eta egosteko metodoei buruz ikasiko da. Egun honetan babarrun zuriak saltsa berdean eta risotto goxoa prestatuko dira. Azken saioan, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolako sukaldeen artean ikasitako guztia praktikan jartzeko, menu oso bat sortuko da, lehenengo plateretik hasi eta azkeneraino. Egunero menuak etxean antolatzeko trikimailuak erakutsiko dira eta tagliatelle perretxiko saltsarekin, lupia kalabazin eta tomate, soja eta almendra ozpinarekin, eta euskal goxua postrea prestatuko dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriaren historiari eta alderdi orokorrei buruzko bisitek lurraldeko hainbat tokitako pertsonen interesa erakarri dute

Un momento de una de las visitas guiadas al Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko hilerriaren historiari eta alderdi orokorrei buruzko bisitek lurraldeko hainbat tokitako pertsonen interesa erakarri dute

Hilerriek bere jatorrizko hiriaren isla izan omen dira, eta Bilboko ez da salbuespena. Bilboko kanposantua bake gunea da, historia luzeko zuhaitz-hedadura handia du. Bilbao Zerbitzuak 2024ko kultur programaren barruan eskaintzen ari den bisita gidatuak hilerriaren historia hori eta beste alderdi orokor batzuk ezagutzeko aukera dira.

Ibilbidea sarrera nagusian hasten da, Hiribilduaren historiari buruzko kontakizun labur batekin. XIX. mendeko Bilbora hurbildu ostean, bertaratutakoak hilerriko panteoi eta hilobiak inguratzen dituzten bideetatik sartzen dira, harresien artean oraindik bizirik dirauten istorio ezkutuak ezagutzeko. Izan ere, pertsona anonimoen bizitzaren eta heriotzaren alderdi garrantzitsuetan murgiltzeko aukera izango dute, besteak beste, politikari, pentsalari edo zientzialari gisa lagundu zuten istorio bereziekin eta pertsonaia ospetsuekin ere.

Horrez gain, XX. mendean Bilbo astindu zuten gertaera mingarrienak ere gogoratzen dira, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik gaur egunera arte: Zabalguneko Zirkuko haurren tragedia 1912an, Espainiako gerra zibila 1936tik 1939ra bitartean, edo Oiz mendiko hegazkin-istripua 1985eko otsailaren 19an.

Hurrengo bisita orokorra irailaren 8an izango da. Nolanahi ere, Bilbao Zerbitzuak-ek beste lau ibilbide gehiago diseinatu ditu hilerriaren beste alderdi batzuk ezagutu nahi dituztenentzat. Horrela, kanposantuaren historiako azken 120 urteetako arkitektura, artea eta paisaian zentratu nahi dutenek «Hilerri bat artearekin» ibilbidea izango dute abuztuaren 8an eta urriaren 4an; eta Hiribilduaren historiako gertaera mingarrienak «Gerra-gunea» lanarekin gogoratu nahi dituztenek irailaren 21ean izango dute hitzordua. Halaber, hilerriko pertsona ospetsuenen bizitzan interesa duten pertsonentzat ibilbide bat egongo da uztailaren 23an eta abuztuaren 28an.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Gaueko bisita antzeztuetarako emanaldi berriak Bilboko hilerrian

Un momento de la visita guiada teatralizada

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Gaueko bisita antzeztuetarako emanaldi berriak Bilboko hilerrian

Programatutako bisiten arrakasta ikusita, beste lau egingo dira abuztuaren 5 eta 16an, 19:30ean, eta irailaren 20an eta 22an, 19etan

Sarrerak eskuragarri daude jada Bilbao Zerbitzuak-en web gunean

Bilboko hilerrian egin diren gaueko bisita antzeztuen zikloaren arrakasta ikusita, Bilbao Zerbitzuak-ek lau emanaldi berri antolatu ditu abuztuaren 5 eta 16rako (19:30ean) eta irailaren 20 eta 22rako (19etan). Horrela, Bilboko Udal Hilerriko ondare arkitektoniko, artistiko, kultural, historiko eta paisajistikoa gauez eta beste modu batez ezagutu nahi dutenek pasea eskuratu dezakete jada Bilbao Zerbitzuak-en web orrian.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkari den Álvaro Pérezek adierazi duen bezala; «oso pozik gaude izan duten harrera onarekin. Orain arteko emanaldi guztiek arrakasta handia izan dute, batez ere gaueko bisita antzeztuek. Beraz, sarrerak agortu dira eta bi emanaldi berri programatzea erabaki dugu. Hunkigarria da ikustea herritarrek gure hilerrian ezkutatuta bizi den ondare aberatsa gertutik ezagutzeko interesa dutela».

Bertaratzen direnek gaueko iluntasunean eta ilargiaren argipean Bilboko hilerriaren historia ezagutuko dute, harresien artean dauden pertsonaia ospetsuen parte-hartze antzeztuaz gozatzen duten bitartean; Pitxitxi, Casilda Iturrizar, Santi Herrero, Indalecio Prieto eta Julita Berrojalbiz, besteak beste.

Ekimena hilerriaren aurtengo programa kulturalaren barruan kokatzen da eta 19:00etan hasiko da. Bisita gaztelaniaz izango da eta 10 euroko kostua izango du. Ibilbidea gehienez 30 lagunentzako izango da. Era berean, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udal Hilerrira hurbiltzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen die bertaratutakoei.

Bisita gidatuak urrira arte

Gaueko bisita antzeztuez gain, Bilbao Zerbitzuak-ek lau ibilbide gehiago diseinatu ditu urriaren 4ra arte, bertaratzen direnei heriotza, hilarriak eta Bilboko hilerriko panteoiak apaintzen dituzten korronte arkitektoniko eta artistikoetatik gidatzeko.

Horrela, ehortzi zituzten pertsonaia ospetsuen bizitza eta obra ezagutu nahi dutenek «Pertsonaia ospetsuak» bisitarekin egin ahal izango dute, uztailaren 23an eta abuztuaren 28an. Kanposantuaren azken 120 urteetako historiaren alderdi arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoetan arreta jarri nahi dutenek “Artea duen hilerria” ibilbidea izango dute abuztuaren 8an eta urriaren 4an; eta Bilboren historia astindu duten gertaera mingarrienak gogoratu nahi dituzten pertsonek “Gerra-gunea”-rekin hitzordua izango dute irailaren 21ean. Halaber, Bilboko hilerriaren alderdi orokor guztiak ezagutu ahal izango dira ostegun honetan, uztailaren 11n, eta datorren irailaren 8an.

Gainera, pertsona talde, enpresa edo kolektiboentzako bisitak ere hitzartu ahal izango dira interesdunekin adosten diren egun, ordu eta baldintzetan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak bisita gidatu antzeztuen zikloa hasi du udal hilerrian, hiriko sare sozialen aurpegi ezagunekin

Un momento de la visita guiada teatralizada

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilbao Zerbitzuak bisita gidatu antzeztuen zikloa hasi du udal hilerrian, hiriko sare sozialen aurpegi ezagunekin

Atzo arratsaldean, Bilboko Udal Hilerrian, Bilbao Zerbitzuak-ek kanposantuko kultura programaren barruan diseinatu dituen lehen bisita gidatu antzeztua egin zen, hiriko sare sozialen aurpegi ezagunekin gainera: @viaja_mas_por_menos, @micasaencualquierparte, @salimosdebilbao, @viajaenunminuto, @conocebilbaoconesme, @bilbaoesmio eta @historiasdebilbao.

Ibilbidea bi orduz luzatu zen, eta kanposantuak gordetzen duen ondare arkitektoniko, artistiko, kultural, historiko eta paisajistikoa ezagutzeko aukera izan zuten, gainera, modu ezberdin batetan. Izan ere, antzezpena egin zuten artisteei esker, harresi artean dauden pertsonaia ospetsu askoren bizitza gogorarazi zuten; Pitxitxi, Casilda Iturrizar eta bere senar Tomás Epalza, Gabriel Aresti, Santi Herrero, Indalecio Prieto, edo Julita Berrojalbiz, beste askoren artean.

«Atzo aurten programatu dugun bisita antzeztuen zikloari hasiera eman genion. Orain herritarren txanda da. Igande honetako ibilbidean parte-hartzen dutenek aho zabalik geratzea espero dugu; bai eta gure hilerrira beste ikusmiratik begiratzea ere, bake-lekua den arren, ondare aberatsa baitu panteoien artean ezkutatuta», nabarmendu du Alvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak.

Hurrengo bisita antzeztuak jada betata daude eta uztailaren 19an eta irailaren 6, 13 eta 27an egingo dira. Nolanahi ere, hilerriko hilarriak eta panteoiak apaintzen dituzten korronte arkitektoniko eta artistikoak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat hainbat emanaldi izango dira urriaren 4ra arte. Kanposantuaren azken 120 urteetako historiaren alderdi arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoetan arreta jarri nahi duten pertsonek «Artea duen hilerria» ibilbidea izango dute abuztuaren 8an eta urriaren 4an; eta XX. mendean Bilboren historia astindu duten gertaera mingarrienak gogoratu nahi dituzten pertsonek «Gerra-gunea» rekin hitzordua izango dute irailaren 21ean. Halaber, Bilboko hilerriaren alderdi orokor guztiak ezagutu ahal izango dira uztailaren 11n eta irailaren 8an.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019